Vitoria-Gazteizko hego tranbia
Tranbiaren trazatua hegoalderantz luzatzearen ondorioz, trazatuak 1,4 kilometro gehiago ditu
2020ko otsailaren 15tik, tranbiaren trazatua hegoalderantz luzatzearen ondorioz, trazatuak 1,4 kilometro gehiago ditu. Trazatua diseinatzeko orduan, Floridako geralekuan abiatuta etorkizunean linea Salburuarantz luzatzeko aukerak izan dira kontuan. Izan ere, jarduketa horretan, Salburuako norabidea izango duen maniobratarako ?mahuka-trenbidea? ere jaso da.
Luzapenaren abiapuntua, Angulemako geltokiaren ondoren aurkitu dezakegu. Bertatik, egungo galtzadari jarraituz, Florida kaletik luzatzen da, ezkerrerantz egiten duen biraketa leunaren bitartez. Ondoren eskuinerantz harzen du eta Adifen trenbide ezponda gurutzatzen du, horretarako zabaldu egin behar izan den Las Trianas zubitik. Hortik Castro Urdiales kaletik jarraizen du, eta ondoren Nieves Cano kaletik, Martínez de Aragon kalean amaizeko.
Onurak
Baimenduko du
HEGOALDEKO luzapena laburra da, baina Lakuatik edo Abetxukotik unibertsitatera joateko aukera emango duen lotura eratzen du. Horrez gain, tranbiaren eta BEA-BEIren arteko trukaketarako puntua izango da.
Jasangarria
Tranbia batek hiru autobusek eta 130 ibilgailu partikularrek adina pertsona garraiatzeko ahalmena du, ibilgailuak baino 15 bider energia gutxiago kontsumituz eta CO2 zero emisiorekin.
Irisgarria
Nasetarako sarbidea zuzenean kaleko mailatik edo arrapalen bitartez. Geltokiek eserlekuak, babeserako markesinak eta makina automatikoak dituzte.
Intereseko bestelako informazioa
2017ko azaroan, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak osatutako tranbiaren jarraipenerako batzordeak eraikuntza proiektuaren aldaketa baimendu zuen.
Herritarren sentsibilitateari erantzunez erabakitako aldaketen artean, aurreikusitako lau geralekuetatik bat kentzea azpimarratu behar da: Intermodal-Trianas. Horrela, Las Trianaseko zubia hiru metro baino ez da handitu behar izan. Halaber, Nieves Cano kaleko trazatuaren 375 metro linealak trenbide bakarrekoak dira, hasierako planean trenbide bikoitza aurreikusi bazen ere.
Datu interesgarriak
Tarteak
Tarte berriak hiru geraleku izango ditu: Florida, Hegoalde eta Unibertsitatea.
Konexioa
Vitoria-Gasteizko mugikortasun integraleko planaren fase estrategikoa da, tranbia BEA-BEIrekin (Bus Elektriko Adimentsua) lotzeko aukera emango baitu, hiriaren eraztuna osatuz, Iparralde-Hegoalde lotura erraztuz.
Erabiltzaileak
Vitoria-Gasteizko tranbiak erabilera eta balorazio marka guztiak gainditu ditu: 8,3 milioi erabiltzaile 2019an.
Azken aldaketako data: