Euskal Turismoaren Plan Estrategikoa 2020
- Erakunde:
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
- Organoa:
- Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
Ikuskera horretara bidean aurrera egiteko, 10 helburu orokor proposatu dira, hiru kategoriaren barruan: barne-garapena, kokapena eta hazkuntza. Helburuek markatzen dute Plan Estrategikoak berak zehaztutako ekintzen norabidea, bai eta aukera berriei edo inguruaren aldaketei erantzuteko sortu liratekeen etorkizuneko ekintzena ere.
BARNE-GARAPENERAKO HELBURUAK
- Euskadiko helmugak eta turismo-industria monitorizatzeko, kudeatzeko eta jarraipena egin ahal izateko informazioa edukitzea.
- Euskadira datozen bidaiarien nahiak aseko dituen eskaintza izatea.
- Euskadin turismo kudeaketarako eredu iraunkorra izatera iristea.
KOKAPEN-HELBURUAK
- Euskadi helmuga paregabe eta desberdin gisa kokatzea lehentasunezko merkatuetan.
- Euskadi - Basque Country marka turistikoaren entzutea areagotzea.
- Bidaiariek nabaritutako kalitate-maila altuak lortzea.
HAZKUNTZAHELBURUAK
- Euskadira datozen bidaiari-kopurua areagotzea.
- Euskadira datozen bidaiarien batez besteko gastua areagotzea.
- Euskadiko turismo-enpresen lehiakortasuna areagotzea.
- Turismoak EAEn aberastasuna sortzeari egiten dion ekarpena handitzea.
Atxikitzen zaion plana
Euskal Turismoaren Plan Estrategikoa egiten hasteko orduan horren erreferentzia-esparrua osatzen duten bi agiri aipatu behar dira, horietan azaltzen baitira prozesu honetan zehar aintzat hartu beharreko jarraibideak. Batetik, 2012-2016 Gobernu Plana, herrialde mailako hiru konpromisori aurre egiteko eta, bestetik, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren 2013-2016 Ekintza Plana.
Eremua
Parte-hartzaileak eta eragileak
Parte-hartzaileen zerrenda | |||
---|---|---|---|
|
|
|
|
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
Azken aldaketako data: