Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Salburuko tranbia

ets salburua portada

Linea berriari esker, inguru horretako 13.700 biztanlek tranbia geraleku bat dute euren etxeetatik bost minutu baino gutxiagora, eta beste 18.300ek hamar minutu baino gutxiagora.

Gasteizko tranbia Salburuara zabaltzeko eraikuntza-obra 2020ko uztailean hasi zen, pandemiaren erdian, bete den 30 hilabeteko epe batekin (obra zibila+instalazioak). 2023ko urtarrilaren hasieran, material mugikorraren probak hasi ziren, erremate eta doikuntzarik ezean.Hiru hilabete beranduago, apirilean, serbitzuan jarri zen.

Lehenengo hormigoia Iliada pasealekua eta Astronomo kalea bat egiten diren biribilgunean jarri zen, 2021eko maiatzean. Aurreikusitako epeak bete dira, eta ez da aparteko ezustekorik izan.

Zati berriak 2,5 kilometroko luzera du eta Santa Luzia, Iliada, Nikosia, La Unión eta Salburua izeneko bost geraleku berri ditu. Guztizko inbertsioa 25 milioi eurokoa da, eta Eusko Jaurlaritzak % 65 finantzatu du; gainerako % 35a, berriz, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak jarri dute, erdibana. 

Geltoki berriak alboetako nasekin diseinatu dira, eta guztira 50 metroko luzera (sartzeko arrapalak barne), 3,5 metroko zabalera eta 25 zentimetroko altuera izango dute. Tranbia, trazadura berriaren % 95, bide berdean joango da. 

Proiektuan, tranbiak zeharkatzen dituen kaleak erabat berritu dira, eta tranbia-plataformaren ondoko bidegorri bat gehitu da, 2,20 metroko zabalerakoa, ia trazadura osoan zehar.

Onurak

konexio ikonoa

Konexio hobeagoa

Linea luzatzean hobetu egingo da Judimendi, Santa Luzia eta Salburua inguruaren eta hiriaren erdialdearen eta iparraldearen arteko lotura. Halaber, auzo horiek autobus geltoki berriarekin eta Unibertsitateko adarraren hegoaldeko luzapenarekin lotzeko aukera emango du.

iraunkortasun ikonoa

Jasangarria

Tranbia batek hiru autobusek eta 130 ibilgailu partikularrek adina pertsona garraiatzeko ahalmena du, ibilgailuak baino 15 bider energia gutxiago kontsumituz eta CO2 zero emisiorekin.

irisgarri ikonoa

Irisgarria

Nasetarako sarbidea zuzenean kaleko mailatik edo arrapalen bitartez. Geltokiek eserlekuak, babeserako markesinak eta makina automatikoak dituzte.

ets salburua onurak irudia
ets salburua informazio irudia

Intereseko bestelako informazioa

Linea berriari esker, inguru horretako 13.700 biztanlek tranbia geraleku bat dute euren etxeetatik bost minutu baino gutxiagora, eta beste 18.300ek hamar minutu baino gutxiagora. Luzapenak hartuko duen guneak 27.700 biztanle inguru ditu gaur egun, eta etorkizunean 37.000 biztanle izango dituela aurreikusten da.

Datu interesgarriak

tarte ikonoa

Tartea

Tarte berriak bost geraleku izango ditu: Santa Luzia, Iliada, Nikosia, La Unión eta Salburua

konexio ikonoa

Luzapena eta Konexioa

Jarduketaren barruan, Florida kalean dagoen bidegorria luzatzea eta Jacinto Benaventetik doanarekin lotzea jasotzen da.

tranbia ikonoa

Erabiltzaileak

Vitoria-Gasteizko tranbiak erabilera eta balorazio marka guztiak gainditu ditu: 8,3 milioi erabiltzaile 2019an.

Azken aldaketako data: