Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 1991ko irailaren 13a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Herrizaingoa
2738

AGINDUA, 1991ko irailaren 2koa, Herrizaingo Sailbu ruarena, konbinazio aleatoriak izenaz ezagutzen den joku-modalitatea arautzeari buruzkoa.

Jakina denez, Konbinazio Aleatorioak izenaz. ezagutzen den jokuaren modalitate jakin batzutan bezeroek eta erabiltzaileek parte hartuz, ondasunak eta zerbitzuak sustatzeko hain bat kanpaina egiten dira, bai merkataritza arloan eta bai enpresaritza munduan ere. Hori horrela, bidezkoa da, modalitate horiekiko aparteko ardura izatea, era honetan, aipatu den ihardun horren kontrola Administrazioari ihes egin ez dakion eta agiango partaideen eta onuradunen eskubideak zaindu ahal izateko. Aipatu den joku modalitate hori araututa ez dagoenez eta geroz eta gehiago hedatzen ari denez, derrigorrezkoa da, gai honi buruzko sektore mailako arauak onartzea. Horiek horrela,

Jokuaren Euskal Kontseiluak eman duen eta bete beharrekoa den txostenean ezartzen denaren arabera, honako hau

XEDATU DUT: 1. atala.- Eremua eta Xedea.

1. Euskal Autonomi Elkartearen eremu barruan, osoan edo zatitan egin daitezen Konbinazio Aleatorioak arautzea da Agindu honen xedea.

2. Zozketa bidez egiten den, produktu edo zerbitzu baten publizitatea egitea xedetzat duen eta publizitataren gai den ondasuna edo zerbitzua kontsumitzearen kontraprestazioa duen joku modalitate bat dira Konbinazio

Aleatorioak, diruzko, espeziezko edo zerbitzu bidezko sariak eskaintzen direla ohizko kosteari gora eragin gabe.

2. atala.- Eskuduntza.

Herrizaingo Saileko Joku eta Ikuskizun Zuzendariak du eskuduntza

Agindu honetan ezartzen den prozeduraren arabera, joku modalitate honetarako administrazio baimena emateko.

3. atala. - Eskegileak.

1. Honako hauek eskatu ahal izango dute Konbinazio Aleatorioetarako baimena, dagozkien erregistroetan inskribatuta egon daitezenaren baldintzapean: Merkataritza, industria edo zerbitzu mailako lana burutzen duten pertsona fisiko edo juridikoek, aldikako argitalpenetarako enpresa editorialek eta estatu, autonomi edo lurralde historiko mailako eremua hartzen duten kreditu, finantzaketa edo aurrezki erakundeek.

2. Konbinazio Aleatorioaren xede publizitarioak, baimen eskegileak burutzen duen merkataritza, merkantil edo industria mailako ihardunarekin izan beharko du lotura.

4. atala.- Eskabideak formaltzea.

1. Honako hauek jaso behar dira gutxienez baimena eskatzeko idazkian:

a) Erakunde sustatzailearen nortasuna. b) Identifikazio fiskalerako zenbakia. c) Sustapenaren lurralde eremua.

d) Erabiltzaileei edo bezeroei partizipazioak emateko prozedura edo, hala behar izan dadinean, emitituko diren papeleten kopurua eta ezaugarriak eta bai horiek banatzeko modua ere.

e) Saria emateko erabiliko den metodoari buruzkoa zehaztasunak.

Konbinazio Aleatorioa, beste errifa edo zozketa modalitate batzurekin konbinatuz egin dadinean, dagokion erakundearen baimena aurkeztu beharko da eta emitituko diren zenbakien guztirakoa ezin izango da erakunde horiek finkatutakoa baino handiagoa. Txikiagoa izatea gertatuz gero, eman ez diren sariak esleitzeko egingo den osagarrizko zozketaren modalitatea zehaztu beharko da.

f) Eskaintzen diren sarien zerrenda zehatza, horien balioa eta depositatuta, ikusgai edo ingresatuta daudeneko lekua edo lekuak aditzera emanez.

g) Konbinazio Aleatorioaren garapenaren gardentasuna bermatzeko, erakunde sustatzaileak hartuko dituen neurrien deskribapena.

h) Sustapenari hasiera eta amaiera emango zaioneko egunak.

i) Erakunde sustatzaileak, hala behar izan dadinean, gauzatuko duen publizitatearen deskribapena.

5. atala.- Agiriak.

1. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Konbinazioa

Aleatorioaren baimena eska dezatenek:

a) Erakundea sortze eskrituraren lekukoa eta erakunde eskegileari buruzko estatutu sozialak.

b) Eskabidea izenpetzen duenak erakunde sustatzailearekiko duen ordezkaritzaren kreditapena.

c) Sarien jabetza kreditatuko duten kuntratu, faktura, titulu edo agirien ale bat. Ondasun higiezinak izan daitezenean. Jabetzaren

Erregistroak eman eta eskabidea egiten duen erakundearena dela ondasun hori erregistroan jasota dagoela, ondasunaren deskribapena jaso eta kargarik ez duela kredita ditzan ziurtagiria.

d) Sariak eskudiruzkoak izanez gero edo diruarekiko duen baliokidetasunaren aipamen adierazia egiten baldin bada, Euskal

Autonomi Elkarteko Ogasuntza Nagusiaren aurrean formaldutako abala, balore horri edo eskudiru horri dagokiona.

e) Ogasun higiezinen zozketa egin dadinean, ondasun horiek Konbinazio

Aleatorioa sustatzen duen erakundearenak ez baldin badira edo dagokion Erregistroan horren izenean inskribatuta ez baldin badaude, erosketarako aukeraren kontratua aurkeztu beharko da prezio eta guzti eta balore horri dagokion abala formal du beharko da Euskal Autonomi

Elkarteko Ogasuntza Nagusiaren aurrean.

2. Aurreko apartaduan ezarri denaren kaltetan gabe, Administrazioak, beharrezkotzat jo ditzan informazioak eta agiriak eskatu ahal izango dizkio erakunde eskegileari.

6. atala.-Baimena eskatzeko epea eta prozedura.

1. Konbinazio Aleatorioari hasera eman baino hilabete lehenago aurkeztu beharko dira eskabideak Herrizaigno Sailaren Joku eta

Ikuskizunen Zuzendaritzan. Honek, espedientea aztertu ondoren, baimena emango du edo ukatu egingo du, eskabidearen gai izan den baimenari buruzko arrazoi eta guzti.

2. Baimenari buruzko erabakian, honako hauek jaso behar dira derrigorrez: Baimenaren titularra, jokuari hasiera eta amaiera emango zaioneko eguna, zozketa eguna eta, hala behar izan dadinean, sarien balioa. Inorengana ezina izango da baimen hori eta, ondorioz, nahiz kobratuz, nahiz dohan, norbaiti uztea debekatuta gelditzen da.

3. Konbinazio Aleatorioaren baldintzak aldatzea, Joku eta Ikuskizunen

Zuzendaritzaren baimenaz bakarrik egin ahal izango da. Zozketarako baimena ematea edo sariaren gai izan den zenbakia finkatzeko sistemarako baimena, ezin egin ahal izango da sekula sarien banaketari hasiera eman ondoren edo sariaren finkapena beste errifa edo zozketa modalitate batzurekin konbinatuz egin dadinean.

4. Indarrean dagoen Administrazio Prozeduraren Legean ezartzen dena aplikatuko da espedientearen izapideak egiterakoan, Agindu honetan ezartzen ez direnei dagozkienetan.

7. atala: Zigor erregimena.

Agindu honetan ezartzen direnen aurkako legehausteei,

Administrazioak, Joku arloari dagozkionetan dituen zigor-ahalmenei buruz indarrean dauden arauetan ezartzen direnen araberako zigorrak ezarriko zaizkie.

GEHIGARRIZKO XEDAPENA

Joku Katalogoa onartzen deneko 1979ko urriaren 9ko Aginduan aipatzen diren ihardunak gehiagotu egiten dira Euskal Autonomi Elkartearen eremuan, Konbinazio Aleatorioa izenaz ezagutzen den modalitatea sartzen dela Katalogo horretan Agindu honetan ezartzen diren arauen arabera.

AZKEN XEDAPENA

EHAAn argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean

Agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 1991ko irailak 2. Herrizaingo Sailburua,

JUAN M.ª ATUTXA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala