GIBa duten pertsonei laguntzeko eta gizarte-sentsibilizaziorako programa
- Erakundea:
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
- Organoa:
- Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
GIBdun Programak hainbat ekintza eta estrategia biltzen ditu. Horien helburua autonomia pertsonala sustatzea, gizarte-isolamendua murriztea eta GIBarekin bizi diren pertsonen eta haien familia- eta harreman-ingurunearen estigma ezabatzea da.
Arreta pertsonalizatua eta integrala, konfidentzialtasuna, erantzunaren berehalakotasuna, hurbiltasuna, malgutasuna eta laguntza dira gure esku-hartzearen ezaugarri nagusiak. Horri esker, bizi dugun osasun-krisiko egoera honetara egokitu gara, eta premiaz erantzun diegu lanean ari garen pertsonen premia berriei.