Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ohiko galderak euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko gauzazko laguntza, euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko.

Dokumentu hau informazio osagarria baino ez da, eta, nolanahi ere, dagokion urterako dirulaguntza emateko aginduren menpe dago. Agindu hori osorik eta arretaz irakurri behar da, konpletoagoa delako eta legezko balioa duelako.

Aginduaren xedea da Euskal Kultura Ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko gauzazko laguntzen deialdiaren oinarriak arautzea, euskal kulturaren atari digitalaren bidez zabaltzeko: Euskariana, alegia.

Euskal Kultura Ondarearen parte dira Euskadin edozein euskarritan sortutako lanak, euskaraz sortuak edo euskarara itzulitakoak, euskal egileek eratuak edo Euskal Herriari buruzkoak, baita Euskadin dauden eta Kultura Ondarearen legediaren arabera balio garrantzitsua duten bibliografia-lanak.

Euskariana euskal kultura hedatzeko atari digitala da, Euskadiko Liburutegi Digitalak kudeatzen duena. Euskariana biltzailea, liburutegi digitala eta agregatzailea da. Liburutegi digital gisa, objektu digital ugari gordetzen eta zabaltzen ditu euskarri askotan (testuak, grafikoak, soinu-grabazioak, ikus-entzunezkoak...), gure datu-bazkideenak. Objektu batzuk zuzenean Euskarianaren zerbitzarietan daude, eta beste batzuk beste gordailu batzuetan.

Diruz lagundutako proiektuen helburua materialak bertsio digitalean gordetzea da, baina baita Euskarianan (eta erakunde onuradunen gordailuetan, halakorik balego) libreki eta doan zabaltzea ere.

Euskal kultura-ondarea osatzen duten baliabide digitalizatu edo digitalak kudeatzen dituen edozein pertsona edo erakunde izan daiteke Euskarianako Datu-Bazkide.

Datu-Bazkide izan nahi duten pertsonek edo erakundeek prozedura elektronikoaren bidez bidal ditzakete eskabideak. Prozedura hori aurkitu daiteke Euskadiko Liburutegi Digitalaren webguneko Datu-bazkideen atalean. Pertsona fisikoek, gainera, eskabidea paperean entregatzeko aukera dute, aurrez aurreko bideak erabiliz (Euskarianako Datuen Bazkide izateko prozedura ezartzen duen Aginduko laugarren klausulan zehatz-mehatz azalduta).

Euskal kultura-ondarea digitalizatzeko gauzazko laguntzen pertsona edo erakunde onuradunei automatikoki emango zaie Euskarianako Datu-Bazkide izaera, laguntzak emateko ebazpenaren bidez.

Laguntza hauen helburua euskal kultura-ondarea digitalizatzea da, hainbat formatan (argazkiak, grabatuak, marrazkiak, ikus-entzunezko materiala, soinu-dokumentuak, mapak, planoak, kartelak, prentsa, liburuak eta aldizkariak), Euskarianaren (Euskal kulturaren atari digitalaren) bidez hedatzeko helburuarekin. Baliabide horiek ezin daitezke lehenagotik digitalizatuta egon (justifikatutako salbuespenak kenduta), eta originalak izan behar dute; ez da kopiarik onartuko (salbu eta dokumentu originalik ez dagoenean eta behar bezala justifikatzen denean).

Laguntza hauek ez daude artxiboko dokumentu-funtsak digitalizatzeko proiektuetarako bideratuta  (horretarako, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren bestelako laguntzak daude; adibidez: " Publikoak ez diren artxiboak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko dirulaguntzak").

(Artxibotzat jo daiteke pertsona edo erakunde batek bere eginkizunak betetzerakoan sortzen duen dokumentazioa, bere jardueraren froga edo testigantza dena).

Mapa-funtsak, argazkiak eta abar digitalizatzeko proiektuak onartu daitezke, artxiboetan gordeta egon ala ez.

Gauzazko laguntza da Administrazioak, diruzko prestazio bat eman beharrean, erakunde onuradunari zerbitzu bat ematen diona. Kultura-ondarea digitalizatzeko dirulaguntza hauen izaera gauzazkoa da. Euskarianak bere gain hartzen du digitalizazio-proiektuak gauzatzea beharrezko zerbitzu-kontratuen bidez, proiektu bakoitzari dagokion zenbatekoa ordaindu beharrean. Horren bidez, digitalizazio- eta katalogazio-proiektuen kalitatea eta uniformetasuna zaindu nahi da.

Edozein pertsona fisikok edo erakunde publiko edo pribatuk eskatu ahal izango ditu (abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11. artikuluan aurreikusitakoaren arabera).

Garrantzitsuena digitalizatu beharreko materiala Euskal Kultura Ondarearen parte izatea da, eta jabari publikoan egotea edo dirulaguntzaren eskatzailea obra horren ustiapen-eskubideen titularra izatea. Halaber, obra zurtzak ere sar daitezke proiektuan (jabetza intelektualeko eskubideen titularrak ezagutzen ez direnak edo lokalizatu ezin direnak), dagozkion egiaztapenak egin ondoren.

Proiektu bakoitzerako, laguntza ezin izango da 20.000 eurotik gorakoa izan (BEZa barne).

Era berean, proiektuek ezin izango dute inola ere aurrekontu hau baino txikiagoa eduki:

  • Digitalizazio-proiektuak: 2.500€
  • Katalogazio- eta digitalizazio-proiektuak: 5.000€

Dirulaguntza-deialdi bakoitzean, eskatzaile bakoitzak gehienez bi proiektu aurkez ditzake.

Proiektuak era askotakoak izan daitezke, betiere euskal kultura-ondarearekin zerikusia badute: argazkiak, grabatuak, marrazkiak, ikus-entzunezko materiala, soinu-dokumentuak, mapak, planoak, kartelak, prentsa, liburuak eta aldizkariak...

Diruz lagundu diren proiektuen adibideak:

  • Tokiko telebista edo irrati baten ikus-entzunezko edo soinuzko funtsa (zintak) katalogatzea eta digitalizatzea.
  • Paperezko aldizkari edo egunkari bat digitalizatzea.
  • Postal zaharren bilduma katalogatzea eta digitalizatzea.
  • Pianola edo piano mekanikorako biribilki bilduma digitalizatzea.
  • XX. mendeko argazkilari baten argazkiak eta negatiboak katalogatzea eta digitalizatzea.
  • Enpresa-funtsak (makina-erreminta katalogoak, likoreen etiketak...).

Adibide batzuk besterik ez dira. Euskal Kultura Ondarearen parte izan daitezkeen baliabideen aniztasuna zabala da.

Funtsezko betekizuna da proiektuko obren jabetza intelektuala ustiatzeko eskubideei dagokiona. Jabari publikoan ez badaude edo obra zurtzak badira, pertsona edo erakunde eskatzaileak obren ustiapen-eskubideen titular izan beharko du (hau da, obrak erreproduzitzeko, banatzeko, komunikazio publikoko eta eraldatzeko eskubideen titularra).

Proiektuari berari dagokionez, ez dute lekurik digitalki jaiotako baliabideak digitalizatzeko proiektuek. Horrela, kanpoan uzten dira, adibidez, paperean edo euskarri fisikoetan argitaratu arren, lehenbizi programa informatikoen bidez digitalki maketatu diren materialak.

Era berean, proiektuan ez dira sartu behar beren hauskortasunagatik edo narriaduragatik garraio-, manipulazio- edo digitalizazio-prozesuan kalteak jasan ditzaketen baliabideak.

Baldintza horiek dirulaguntzen deialdiaren oinarrietako 7. artikuluan daude zehaztuta.

Ohiko digitalizazio-proiektuen adibideak:

  • Beste liburutegi batzuek katalogatutako liburu, eskuizkribu, partitura eta abarren bilduma digitalizatzea (Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen katalogoan, Bilgunean edo Espainiako Liburutegi Nazionalaren katalogoan egiazta daiteke).
  • Aldizkari edo egunkari baten zenbaki anitzen digitalizazioa. Horrelako argitalpen seriatuetan aldaketa esanguratsurik izan ez bada, nahikoa da katalogazio bakarra egitea. Gainera, litekeena da aldizkari edo egunkari horiek dagoeneko aipatutako katalogoetan egotea.
  • Oro har, liburutegietan eta dokumentazio-zentroetan gehien aurkitzen diren materialek dagoeneko katalogatu izateko aukera handiagoa dute. Erregistro katalografiko horiek MARC formatuan (.mrc edo marcxml) entregatu beharko ditu proiektuaren eskatzaileak.

Ohiko katalogazio- eta digitalizazio-proiektuen adibideak:

  • Argazki, kartel edo material grafikoen bildumak.
  • Telebista edo irrati baten funts bideografikoa edo fonografikoa.
  • Oro har, aldez aurretik deskribapen bibliografiko zehatza, kalitatezkoa eta MARC formatuan ez duten proiektuak, nahiz eta inbentario zehatza entregatu beharko den.

Proiekturako aurrekontu zenbatetsia kalkulatzeko, taula batzuk erabiltzen dira. Taula horiek deialdiaren oinarrien 5. artikuluan agertzen dira, bai eta, eskaera egiterakoan, proiektuaren deskribapenaren atalean ere.

Katalogazio-aurrekontua taulen bidez kalkulatzean, testu-materialetarako, soinu-dokumentuetarako eta ikus-entzunezkoetarako katalogazio analitikoko errenkada bat ere badago.

Katalogazio konbentzionalak bere osotasunean hartzen ditu kontuan lanak (liburu bat, aldizkari bat, bideo-zinta bat...), eta horietatik atera daitekeen informazio bibliografiko guztia bilduko du indarrean dauden arauen arabera. Katalogazio analitikoak objektu horren zatiak katalogatzeko balio du (aldizkari bateko artikuluak, film bakarreko bideo laburrak...), betiere garrantzi bereizia edo interes berezia badute. Aurrekontua kalkulatzerakoan argi eduki behar da proiektuko objektuek zer katalogazio mota behar duten.

Ez. Argitalpen seriatuen kasuan, serieko zenbakiak edo aleak parekoak badira osotasun baten zatitzat har ditzakegu (goiburu edo mantxeta bereko aldizkariak...): katalogatu beharreko objektu bakarra egongo da.

Gainerakoen aldean ezaugarri berezi eta bereziak dituzten zenbakiak badaude (monografikoak, adibidez), proiektuan katalogazio bereizia planteatu ahal izango da.

Bai. Digitalizazio hutseko proiektuek .mrc edo marcxml dokumentu katalografikoa behar duten bezala, katalogazio- eta digitalizazio-proiektuek, gutxienez, materialak deskribatzeko inbentarioa behar dute. Digitalizatu nahi diren baliabideen inbentarioa zenbat eta zehatzagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da erroreen probabilitatea. Komeni da inbentarioetan digitalizatu nahi den material edo unitate bakoitza zalantzarik gabe identifikatzeko gutxieneko datuak agertzea.

Digitalizazio-proiektuak (katalogaziorik gabe) jada katalogatuta dagoen materialarekin egiten dira. Kasu horretan, eskatzaileak fitxategi bat aurkeztu behar du MARC formatuan (.mrc edo marcxml), digitalizatu nahi diren baliabide guztien metadatuak jasotzen dituena. Logikaz, fitxategi horietan katalogatuta dauden baliabideek dagozkien objektuak zalantzarik gabe identifikatzeko aukera izan beharko lukete.

Bai. Ezinbestekoa da proiektuaren baliabideak tasatzea; izan ere, tasazio horren arabera kalkulatuko dira proiektuaren objektuek jatorrizko lekuetatik kanpo egotean eta garraiatzean jasan dezaketen kalte oro babesten duten aseguru egokien zenbatekoak (deialdiaren oinarrien 16.3-4 artikuluaren arabera). Tasazio hori dagokion gaian adituak direnek egin behar dute.

Eskaera-formularioan eta baita V. eranskinean ere txantiloi betegarri bat dago tasazio-txostenerako.

Tasazioa dirulaguntzara aurkeztutako proiektuaren sustatzaileak egin dezake. Egin ezin badu, Euskadiko Liburutegi Digitala arduratuko da horretaz, eta kanpoko tasatzaileengana joko du.

Proiektuak baloratzeko irizpide nagusietako bat ondare-balioa da, hiru alderdiren batuketa gisa ulertuta:

A.1. Balio iraunkorra izatea euskal kultura-ondarea osatzen duten baliabide gisa, euskara erabiltzeagatik, Euskadiri buruzkoak izateagatik, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruko edo kanpoko euskal erakundeek sortuak izateagatik, edo euskal kulturaren esparruan izenhandikoak diren pertsonek edo entitateek sortutakoak izateagatik.

A.2. Digitalizatu beharreko materialen antzinatasuna (testu-baliabideen eta baliabide grafikoen kasuan) edo zaharkitzea (soinu-baliabideen eta ikus-entzunezkoen kasuan).

A.3. Baliabideen kontserbazio-egoera.

Ondare-balioa kontuan hartu beharreko irizpideetako bat baino ez da. Beste irizpide hauek ere baloratu dira: proiektuaren koherentzia eta osotasuna, erabiltzailearentzako interesa, jabetza intelektualaren eskubideetarako aukeratutako lizentzia mota, genero-ikuspegia eta proiektuaren aurrekontua. Horiek guztiak zehatz-mehatz berrikus ditzakezu laguntzen deialdiaren oinarrien 13. artikuluan (Balorazio-irizpideak).

Baliabideen ondare-balioaz gain, hauek dira: proiektuaren koherentzia eta osotasuna (egile bakarra dutenak edo gai bati buruzko multzo kohesionatu bat osatzen dutenak), erabiltzailearentzako interesa, jabetza intelektualaren eskubideetarako eskatutako lizentzia-mota, genero-ikuspegia eta proiektuaren aurrekontu zenbatetsia.

Proiektuak baloratzeko irizpideen xehetasunak deialdia arautzen duen Aginduan daude (oinarrien 13. artikulua).

Aginduak dioen bezala, eskabidean "materialaren egoeraren eta hura kontserbatu den moduaren deskribapen zehatza behar da." Hori bereziki kritikoa da ikus-entzunezko eta soinu-proiektuetarako, materialen egoeraren deskribapen xehatua behar baitute, digitalizatzeko aukera edo kostua egoera horren araberakoa delako.

Proiektua eskatzen denetik edozein unetan, Euskadiko Liburutegi Digitalak hurari buruzko beharrezko informazioa eskatu ahal izango du, eta, horretarako, eskatzaileari txantiloi betegarriak bidali ahal izango dizkio, kontserbazio-egoerari buruzko informazioa biltzeko.

Oro har, ez. Material originalen digitalizazioak bakarrik du balioa, euskarria edozein dela ere, salbu eta jatorrizko horiek jada existitzen ez badira eta egoera behar bezala justifikatzen bada.

Ez, salbuespenak salbuespen. Salbuespen horien adibideak: lehendik zeuden digitalizazioek OCR (Optical Character Recognition) ez edukitzea testu-materialen kasuan, master-fitxategirik ez edukitzea (hau da, kalitate handikoak eta galerarik gabeko formatuetan), osatugabe egotea, edo digitalizatu nahi den materialak beste bertsio digitalizatu batzuetatik bereizten duten ezaugarri bereziak izatea.

Europeana, Europako Liburutegi Digitalaren Lizentzien esparruan jasotako eskubide-adierazpenetako bat eman beharko zaie objektuei (Euskariana Europeanaren agregatzaileetako bat baita). Jabari publikoaz gain, Creative Commons lizentzien hainbat aldaera daude, proiekturako aukera daitezkeenak. Laxoena CC0 da (jabari publikoaren baliokidea), eta murriztaileena InC-EDU (Copyright, hezkuntza-erabilera baimendua).

Beste lizentzia posible batzuk dira CC BY (egilea aitortu), CC BY-SA (egilea aitortu, lizentzia berarekin partekatu), CC BY-ND (egilea aitortu, obra eratorririk gabe), CC BY-NC (egilea aitortu, helburu ez-komertzialekin), CC BY-NC-SA (egilea aitortu, helburu ez-komertzialekin, lizentzia berarekin partekatu) eta CC BY-NC-ND (egilea aitortu, helburu ez-komertzialekin, obra eratorririk gabe).

Bestalde, obra zurtzek (jabetza intelektualeko eskubideen titularra ezezaguna den edo lokalizatu ezin den horiek) beren lizentzia dute.

Eskubideen deklarazio horiek guztiak dirulaguntzei buruzko Aginduaren 7.5etik 7.7ra bitarteko artikuluetan zerrendatuta daude. Hautatutako lizentziak baloratzeko puntuazioa 13.2.c artikuluan agertzen da.

Bai. Diruz lagundutako proiektu bakoitzarekin, Euskadiko Liburutegi Digitalak objektu digitalen eta horien metadatuen kopia bana jasoko du, eta digitalizazio horien erreprodukzio eta komunikazio publikoko eskubideak lagatutzat joko dira, epemugarik gabe. Hori beharrezkoa da, praktikan, Euskariana web atarian proiektuen objektu digitalak erakutsi ahal izateko, euskal kultur ondarea zabaltzeko dugun helburua betetzeko.

Open Archive Initiative Protocol for Metadata Harvesting-ren siglak dira. Elkarreragingarritasuneko protokolo informatiko bat da, metadatuak Interneteko errepositorio digitalen artean trukatzeko aukera ematen duena. Oso tresna erabilgarria da metadatuak beste biltegi batzuetatik Euskariana bezalako atarietara inportatzeko.

Dirulaguntzaren erakunde onuradun batek OAI-PMH badu bere liburutegi digitalean, OAI-PMH biltegiaren izena eta helbidea adieraz ditzake dirulaguntzaren eskabidean. Proiektutik lortutako objektu digitalak erakunde onuradunaren liburutegian kokatu ahal izango dira, eta Euskadiko Liburutegi Digitala arduratuko da metadatuak biltzeaz eta Euskarianatik haien jatorrizko kokapenari erreferentzia egiteaz.

Bai. Baliabideak zein katalogotan aurkitu diren adierazi beharko zaio Euskadiko Liburutegi Digitalari. Dirulaguntzen deialdiaren oinarrietan adierazten den bezala, bilaketa gutxienez Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen Katalogoan eta Bilgunean egin behar da, baina beste liburutegi batzuetako katalogoetan ere egin daitezke.

Oso garrantzitsua da katalogatu eta digitalizatu nahi diren baliabideen inbentario eta aurrekontu doia duen proiektu bat aurkeztea, ahalik eta kopuru eta zenbateko zehatzenekin. Era berean, egiaztatu behar da baliabide horiek laguntza hauetan sartzeko beharrezko baldintzak betetzen dituztela: originalak izatea, aurretik digitalizatu ez direnak, eta jabetza intelektualaren ustiapen-eskubideen arloan beharrezkoak diren baldintzak betetzea.

Kontratua gauzatzean ikusten bada baliabide batzuek ez dituztela ezaugarri horiek betetzen, proiektutik kanpo utzi ahal izango dira. Zenbatespen zehaztugabeekin ere kontuz ibili behar da (batez ere, ikus-entzunezko eta soinuzko materialen kasuan).

Euskadiko Liburutegi Digitalak, exekuzio-fasean, eskatzaileak bere proiektuan emandako datuetan akatsak edo zehaztugabetasunak antzematen baditu, eta, ondorioz, proiektuak azkenean ez baditu betetzen eskaeran eskatutako baldintzak edo gutxieneko zenbatekoa (2.500 € digitalizazio-proiektuen kasuan eta 5.000 € katalogazio- eta digitalizazio-proiektuen kasuan), proiektua ez da gauzatuko.

Dirulaguntzak gauzazkoak dira; hau da, onuradunak ez du diru-zenbateko bat jasoko digitalizazio- edo katalogazio- eta digitalizazio-proiektua gauzatzeko; aitzitik, zenbateko hori zerbitzu-kontratu bat edo batzuk gauzatzeko erabiliko da, eta enpresa espezializatuak arduratuko dira digitalizazio- eta katalogazio-lanez. Gauzazko laguntza gisa emango den zenbatekoa, eskabidea egiterakoan proiektuaren aurrekontu-taulen bidez kalkulatu dena izango da.

Halaber, laguntza gauzatzeko, onuradunari disko gogor bat emango zaio, proiektuak digitalizatzeko (edo katalogatzeko eta digitalizatzeko) lanen emaitzekin.

Zerbitzu-kontratuak eta horien ondoriozko digitalizazio- eta katalogazio-lanak laguntza esleitu eta hurrengo urtean hasiko dira, eta lanek behar den denbora iraungo dute.

Digitalizazio-lanen emaitza jasotzen duen disko gogorra jasoko da lan horiek egiteko zerbitzu-kontratua gauzatzean.

Baliabideak digitalizatzeko eta katalogatzeko egitekoak lan horietaz arduratzen den enpresaren egoitzan egingo dira (zeregin horiek in situ egitea gomendatzen duten baldintza bereziak daudenean izan ezik). Enpresak baliabideak jasotzen dituenetik itzuli arte gehienez ere 3 hilabeteko epea egongo da.

Onuradunek une oro jakin ahal izango dute beren baliabideak prozesuaren zein fasetan dauden eta itzultzeko aurreikusitako data.

Azken aldaketako data: