Hezkuntza Saila

Kanpo Ekimena Batzordea

  • HELBURUA 1: SICI (Standing International Conference of National and Regional Inspectorates of Education) elkarteko kide aktibo gisa parte hartzea antolatzen dituzten ekitaldi, mintegi, batzar, eta lantaldeetan, eta bertako emaitza eta erabakiak Hezkuntza Ikuskaritzan zabaltzea.

    • Jarduerak:
      • Herrialde kideetako ikuskaritzetan egiten dituzten jarduera desberdinen berri ematea, informazio-buletinaren eta webgunearen bidez.
      • Antolatzen diren ekitaldi desberdinetan parte hartzea (batzar orokorrak, lan-tailerrak, Europako proiektuak, etab.)
      • SICIk aldizka argitaratzen duen aldizkariaren eta nazioarte mailako beste dokumentu interesgarri batzuen edukia zabaltzea
  • HELBURUA 2: Ikastetxeen kanpo-ebaluazioari eta autoebaluazio buruzko Europako jardunbide egokiak hedatzea. Jardunbideei buruz eta haiek gure testuingurura moldatzeko balizko moduari buruz gogoeta egitea. Beste testuinguru europar batzuetan gaiaren inguruan erabili ohi diren hainbat material eta dokumentu ezagutaraztea.

    • Jarduerak:
      • Urteko prestakuntza-jarduerak antolatzea Euskal Autonomi Erkidegoko ikuskaritza osorako, bete autonimia-erkidegoko batzuetako, Europako edo nazioarteko adituek parte har dzaten, gure ikuskaritzarako interesharriak diren gaiei buruz.
      • Prestakuntza horietan edo bertaratzen garen beste ekitaldi batzuetan sortzen diren materialaren edukia zabaltzea.
      • Nazioarteko ekitaldiak egiteko erakunde hartzailea izatea.
  • HELBURUA 3: Abian ditugun ekintzak Europa mailan ezagutaraztea, nazioarte mailan interesgarriak direnak.

    • Jarduera:
      • Nazioarteko ekitaldietanparte hartzea (jardunaldiak, biltzarrak, tailerrak, etab.), hizlari nahiz parte-hartzaile aktibo gisa.
  • HELBURUA 4: Europako hainbat ikuskaritzetako errealitateak "in situ" ezagutzea eta ikuskaritzako lankideekin partekatzea.

    • Jarduera:
      • Zuzeneko behaketako jardueretan parte hartzea ("Job-shadowing"), beste ikuskaritza batzuk bisitatuz, ikastetxeen ikuskapenarekin lotutako jarduerak ezagutzeko.

1.-SICI

  1.1.-Sarrera

    • SICI (Standing International Conference of Inspectorates: nazioko eta eskualdeko hezkuntza-ikuskaritzen nazioarteko elkarte iraunkorra) Europako nazio eta eskualde mailako hezkuntza-ikuskaritzen elkarte bat da. 1995ean sortu zen, eta gaur egun 38 ikuskaritza kide ditu. SICIren helburu nagusia hezkuntza hobetzen laguntzea da, ikuskaritzaren lana hobetuz. Bere ikuspegia honako lelo honen bidez formulatu da: “Better Inspection, better learning” (ikuskapen hobea, ikaskuntza hobea).
    • Hiru helburu proposatu dira ikuspegi hori errealitate bilakatzeko:
      • Ikuskapenak eta kideen gaitasun profesionalak hobetzen       laguntzea.
      • Ikuskaritzen arteko lankidetza eta elkarlana sustatzea eta    babestea.
      • • Hezkuntzaren kalitatea hobetzeari eta ebaluatzeari buruzko nazioarteko eztabaidetan aktiboki parte hartzea.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritza SICIko kidea da 2018ko martxoaz geroztik, eta hainbat topaketa eta jardunalditan parte hartu du. Horien edukiak bere webgunean (ikus aurrerago) eta Kanpo Ekimena taldeak argitaratutako buletinetan daude zehaztuta.

  1.2.-Batzar Orokorrak

  1.3.-Euskal Autonomia Erkidegoko Ikuskaritzak antolatutako jarduerak.

    • HEZKUNTZAREN KALITATEA BERMATZEA PANDEMIA-GARAIAN

2021eko maiatzaren 6an, online saio bat (webinar) antolatu zen SICIko kide guztientzat. Bi hitzaldi aurkeztu ziren:

    • Kalitatea kudeatzeko sistema Euskal Hezkuntza Ikuskaritzan eta pandemia-garaietara egokitzea.
    • Ikastetxeetako kalitate-programa. Aurreraka programa.

Webinar honen hitzaldiak lortzeko, jarri harremanetan Kanpo Ekimenarekin.

  1.4.-SICI Newsletters

           2019ko iraila

           2020ko martxoa

  1.5.-Informazio gehiago, hemen: http://www.sici-inspectorates.eu/Home

2.-KANPOKO JARDUERAK

Atal honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten dituen jardueren berri emango dizuegu.

 

    • EERA kongresua (Bolzano, 2018ko iraila)
      • EERA (European Educational Research Association) Europako 35 herrialde edo eskualde baino gehiagoko hezkuntza-ikerketako erakundeek osatutako elkartea da.

        2018ko irailean, biltzar bat egin zen Bolzanon. Biltzarraren gaia honako hau izan zen: Inclusion and Exclusion, Ressources for Educational Research (“Inklusioa eta bazterketa, hezkuntza-ikerketarako baliabideak”). Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskaritzak parte hartu zuen kongresu horretan, zuzendaritza-lanaren eta irakaskuntza-jardunaren ebaluazioari buruzko ERASMUS+2015-2017 proiektuan lortutako emaitzei buruzko hitzaldi batekin (EOSLATP). Informazio gehiago: http://www.eera-ecer.de/

    •  
    • XVII. PRESTAKUNTZA-JARDUNALDIA, ADIDE-PV (Valentzia, 2019ko abenduaren 13a).
      • Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzak jardunaldi horietan parte hartu zuen izenburu hau zuen hitzaldiarekin: "EAEko parte hartze esperientzia SICIn". Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzak Europan eta SICI (Standing International Conference of Inspectorates) erakundeko kide gisa izandako esperientzia kontatu zen, gure hastapena eta parte-hartze horrekin planteatutako helburuen berri emanez. Ondoren, erakunde horren ezaugarriak eta helburuak, organigrama eta garatzen dituen jarduera garrantzitsuenetako batzuk aztertu ziren. Azkenik, SICIn parte hartzeak Hezkuntza Ikuskaritzari zuzenean eta gure hezkuntza-sistemari zeharka zer ekarpen egiten dion deskribatu zen. Informazio gehiago, hemen: https://adide-pv.org/xvii-jornades-de-formacio-dadide-pv-valencia-13-de-desdencia /

 

3.-PRESTAKUNTZA-JARDUERAK GURE IKUSKARITZAN

                 Hezkuntzako Ikuskaritzak berak edo Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatuak.

KANPO-EBALUAZIOARI ETA IKASTETXEEN AUTOEBALUAZIOARI BURUZKO ADITUEN TOPAKETA , Bilbo, 2018ko ekainak 7 eta 8

Aurkezpena

Prestakuntza alorrean Ikuskaritzako Hiru Urteko Planak ezarritako helburuarekin jarraituz, 2018ko ekainaren 7an eta 8an jarduera bat antolatu zen Europako esperientziak eta jardunbide egokiak ezagutzeko ikastetxeen kanpo- eta barne-ebaluazioaren inguruan.

Programa

Hizlariak

Hitzaldien laburpena

Materialak

Aurkezpena

EUROPAKO HEZKUNTZA-IKUSKARITZEN LANARI BURUZKO PRESTAKUNTZA-JARDUNALDIA, Bilbo, 2019ko maiatzak 9

Aurkezpena

Jardunaldiak honako helburu hauek izan zituen: Europako Hezkuntza Ikuskaritzaren lana ezagutzea, baita horrek ikastetxeetan, hezkuntza-komunitatean eta hezkuntza-sisteman duen eragina ere; hezkuntza-sistema desberdinen ezaugarriak balioestea, ikuskaritzak ikastetxeen hobekuntzan duen eragin-maila baldintzatzen duten elementu gisa; eta gure jardunari buruz hausnartzea, beste ikuskapen-eredu batzuen ezagutzatik abiatuta.

Programa

Hizlariak

Hitzaldien laburpena

Materialak

Aurkezpena

FRANTZIAKO IKUSKARIEN BISITA

2022ko maiatzaren 9tik 13ra bitarteko astean, gaztelaniaren arloko Frantziako hiru ikuskariren bisita jasoko dugu. Gure lana zuzenean behatzeko jarduera bat egingo dute (job shadowing) eta hainbat ikastetxe bisitatuko dituzte bigarren edo hirugarren hizkuntzak nola lantzen ditugun ikusteko.

PRESTAKUNTZA-JARDUNALDIA 2022KO MAIATZA

2022ko maiatzaren 12an prestakuntza-jardunaldi bat egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskaritza osorako. Landuko den gaia irakasleen ebaluazioa izango da. Aste horretan gure lana behatzen diharduten Frantziako ikuskatzaileek hitzaldi bat emango dute, irakaskuntza ebaluatzeko Kataluniako ereduari buruzko beste hitzaldi bat egongo da, eta hirugarren bat SICI elkarteak 2020tik aurrera egindako work-shopen eta topaketen berri emateko.

SICI WORKSHOPS

“EKITATEA ETA HEZKUNTZA-BIKAINTASUNA” (Glasgow, 2022ko martxoaren 22a. Webinar)

Glasgowko on line tailerrak Eskoziako Ikuskaritzak datuen eta politiken inguruko ebaluazioa eta egindako lana nola erabiltzen dituen izan du ardatz, hezkuntza-sistemak hobetzen jarraituko duela bermatzeko.

“EKITATEA, KALITATEA, INKLUSIOA ETA EMAITZEN HOBEKUNTZA” (Gasteiz, 2022ko ekainaren 23-24)

Tailerrak ekitatea, kalitatea, inklusioa eta emaitzen hobekuntza izango ditu ardatz, eta sistema etengabe hobetzea ahalbidetzen duen alderdi desberdinak aztertuko ditu. Hainbat ikuskaritzek egindako lana partekatuko da.

 SICI BATZAR NAGUSIA (Irlanda, 2022ko azaroak 17-18)

SICIren hurrengo Batzar Nagusia Irlandan izango da, azaroaren 17an eta 18an.

Iradokizun postontzia:   huisg004@euskadi.eus

Azken aldaketako data: