Genero-politikak EAEko museo eta arte zentroetan
Galdera-sortaren emaiztei buruzko txostena
Jarraian aurkezten dugun txostena “Genero Politikak EAEko Museo eta Arte Zentroetan” proiektuaren parte da, eta analisi bat jasotzen du EAEko titulartasun publikoko Museo eta Arte Zentroetan 2017. urtean garatutako aldi baterako erakusketetan eta jardueretan emakumeak sortzaile, artista, profesional, prestatzaile eta abar gisa duen presentziari eta parte-hartzeari buruz.
Informazio kuantitatiboaz gain, kualitatiboa ere jaso da; generoikuspegia txertatzeko beren eguneroko jardunean kontuan izaten eta garatzen dituzten irizpideak, lan-ildoak eta abar deskribatzeko eskatu zaie museo eta arte-zentroei.
Galdera-sorta bidali zaien museo eta arte-zentro guztiek erantzun duten arren, azpimarratu behar da guztiek ez dituztela galderak maila berean erantzun, emandako erantzunari eta zehaztasunari dagokienez. Horren ondorioz, aldagai batzuk ezin izan dira modu egokian ustiatu, informazio nahikorik ez genuelako. Kontzeptualki modu bereizian ustiatu dira arte bisualen eremuan lan egiten duten museo eta arte-zentroen eta beste diziplinetan (Arkeologia, Antropologia, Natura Zientziak eta lanbideak, besteak beste) kokatzen diren museo eta zentroen artean.
Egia bada ere bigarren talde hori izugarri heterogeneoa dela, egindako bereizketak sostengatzen du eta jarraipena ematen dio lehenago Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak lehenago garatutako lan-ildo bati (Kulturaren Euskal Behatokiak egindako “Emakumeen presentzia ikusizko arteetan eta ikusentzunezkoetan ” azterlana, 2016. urtekoa), eta lan-ildo berri bat irekitzen laguntzen du, aurrekoaren zentzu berean, beste diziplinetako museo eta guneekin.
Genero-politikak EAEko museo eta arte zentroetan [pdf, 3 MB]