Ekoetxea Txingudi
Telefonoa: 943 61 93 89
Emaila: info.txingudi@ekoetxea.eus
- Zentroa
- Bisita birtuala
- Nola iritsi
- Bisita-egunak eta ordutegia
- Txingudiri buruz
- Multimedia
- Eskola-taldeak
- Planak eta proiektuak
- Argitalpenak
- Aldizkariak
- Txingudiko lagunak
Plaiaundiko Parke Ekologikoaren sarreran kokatutako zentro honetan Plaiaundiri nahiz badia eta Txingudiko Plan Bereziko natur guneei buruzko mota guztietako informazioa aurkituko duzu.
Zentroaren barnean eta areto nagusia buru duela, ingurunearen morfologia ikusten eta kokatzen lagunduko digun badiaren maketa aurkituko dugu. Aretoko hormetan, Plaiaundiren historiari eta parkeko habitat nahiz faunaren historiari buruzko informazioa aurkituko dugu. Informazio hori ukipen-pantaila baten bidez gune elkarreragilea kontsultatuz osa dezakegu.
Ikus-entzunezkoen aretoan Plaiaundiri buruzko bideo bat ikusi ahal izango dugu, eta urmaeletan kokatutako kameren bidez, berriz, une horretan parkean dauden hegaztiak.
Zentroak, gainera, Urmael Gezara ematen duen behatokia du.
Ornitologoentzat azken errolden arabera gaurkotutako informazioa eta gertaera bereziei buruzko informazio puntuala dago. Irakurketa-gunean, parkeari buruzko doaneko liburuxka eta buletinaz gain, beste hainbat natur guneri eta naturari buruzko liburuak kontsulta ditzakegu.
Hegaztiak behatzeko bisitak egiteko, gidak eta prismatikoak maileguan har daitezke.
Txingudiko Badia Hendaia, Irun eta Hondarribiak partekatzen dute, Bidasoa ibaiaren bokalean. Eremu iristerraza da, komunikazio-bide garrantzitsuek (N-1 errepidea, A-8, RENFE, SNCF eta EUSKOTREN trenbideak) zeharkatzen dutelako, eta aireportua (Donostiako Aireportua, Hondarribian) ere baduelako. Donostiara 18 kilometroko distantzia dago.
Bisitariak artatzeko gunea Plaiaundiko Parke Ekologikoan (Irun) dago; bertara N-1etik bertatik, Irungo barianteari dagokion zatitik (478 kilometro-puntua) zuzenean hel daiteke. Irun erdialdea, oinez joanez gero 12 minutu ingurura dago, eta bertan trenbide-instalazioak (RENFE eta EUSKOTREN) eta autobusak daude.
A-8 autobidearen "Irun-Hondarribia" noranzko ordainlekuan irten eta jarraitu Irungo noranzkoa, lehengo N-I, gaurko GI-636 errepidea.
13 P.K.a (GALP gasolindegia) igaro eta 100 metrotara kartel marroi bat ikusiko duzu Plaiaundiren irteera erakusten duena. GI-636 errepidetik irten eta eskumako saihesbidea hartu errepide azpitik igaroz. Gero, ezkerreko errepidea hartu. Horrek, Plaiaundi Parke Ekologikoaren aparkalekura eramango zaitu.
Zentroa egunero dago zabalik, hurrengo jai egunetan izan ezik.
- Urtarrilak 1 (Urteberri-eguna)
- Urtarrilak 6 (Errege-eguna)
- Ekainak 30 (Irungo jaia: San Marcial)
- Abenduak 24 (Gabon-eguna)
- Abenduak 25 (Eguberri-eguna)
- Abenduak 31 (Urtezahar-eguna)
Ordutegia
Udaberria-uda
Egunero: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00
Udazkena-neguaEgunero: 10:00 - 14:00 / 15:30 - 17:30
Plaiaundi,1998an leheneratua, Txingudi zaintzeko lehen urratsa izan zen. Kokalekua antzinako padura bat da, XX. mendearen azken herenean biziki andeatu zena, bertan betelanak eta erabilera marjinalak gauzatu zirelako. Gunea leheneratzeko proiektuari esker, ia 24 ha berreskuratu da, eta estuarioaren erdialdean eta goialdean ohikoak diren habitatek osatutako mosaiko bat sortu da, honako hauek daude barnean: goi padura eta behe padura, ur gezako aintzirak, ibarbasoa eta baso mistoa, belardi hezeak eta heskaiak. Bertan behaketaekipoak ere badaude, eta jendeari arreta emateko gunea Txingudi Ekoetxea da.
Jaitzubiak erakusten du nola, dikeen bitartez lurra idortuz, padura nekazaritzaerabilerarako okupatu ohi zen. 2004an, leheneratze-proiektua egikaritu zen: ia 25 ha-ko nekazaritza-lur zatiak goi padura bihurtu ziren; horrekin batera, marearteko eremuak –non lezkadia, Gipuzkoako handiena, nagusi den– eta ur gezako aintzira txikiak ere sortu ziren. Jaitzubiako paisaiak oso ederrak eta anitzak dira, eta Txingudiko paduran Jaitzubia da errepideek eta hiri-antolaketak sortzen duten barrera-efektua izaten ez duen leku bakarra.
Txingudik nazioarteko aintzatespena lortu du; izan ere, Europako legegintzaren araberako Natura 2000 Sarean Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) eta Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu dute, eta Ramsar Hitzarmenean, hezeguneak babesteko nazioarteko hitzarmen garrantzitsuenean, Nazioarteko Garrantziko Hezegune.
Gehiago jakiteko:
Eskola-taldeei zuzendutako Plaiaundi Parke Ekologikoko ingurumen-hezkuntza programa biodibertsitatera eta hegaztien mundura zuzenduta dago.
Helburu orokorrak hurrengoak dira:
- Padurako ezaugarri nagusienak ezagutzea.
- Padura inguruneko garantiza, aberastasuna eta bioaniztasuna baloratzea.
- Inguru honetako fauna eta flora ezagutzea eta identifikatzea, hegaztiak bereziki.
- Ingurumen-inpaktuaz ohartzea.
- Belaunaldi berriak, ingurunea zaintzearen garrantziaz ohartzea
Plaiaundiko Parke Ekologikoan eskaintzen diren jarduera desberdinak Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago, beti ere curriculum proiektuari egokituta.
Jardueraren iraupena, egin beharreko jardueren eta taldeak duen denboraren araberakoa izango da. Jarduera osoak 2 ordu eta erdiko iraupena izango du.
Bisita bat erreserbatzeko jarri harremanetan.
PROGRAMA EREDUA
10:00 Aurkezpena Txingudi Ekoetxean eta talde txikitan zatitzea
10:05 Interpretazio zentroa. Ikusi beharreko kontzeptuen azalpena jarduera desberdinez lagunduta adinaren arabera: Parkeko fauna eta floraren irudiak, zuzeneko behaketa bideokameraz, bideoa, tailerrak,…
11:00 Atsedenaldia
11:15 Plaiaundiko Parke Ekologikotik zehar ibilaldi gidatua
- Mini guide des libellules Txingudi = Odonatu-gidatxoa Txingudi
- Odonatu-gidatxoa Txingudi = Miniguía de odonatos Txingudi
- Txingudi: zuhaitz eta zuhaixken gida txikia = Txingudi: mini guide: arbres et arbustes
- Txingudi: zuhaitz eta zuhaixken gida txikia = Txingudi: miniguía de árboles y arbustos
- Txingudi: hegaztien gida txikia = miniguía de aves
- Txingudi: hegaztien gida txikia = mini guide des oiseaux
- Txingudi: landare belarkaren gida txikia = Txingudi: miniguía de flora herbácea (PDF, 25 MB)
- Txingudiko hegazti-fauna = Avifauna de Txingudi
- Txingudi
Txingudiko lagunak berrien aldizkari elektronikoa
Eman izena Txingudiri buruzko berriak zure emailean jasotzeko.
Azken aldaketako data: