Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko Gida
Eusko Jaurlaritzak “Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko gida” egin du. Osasun-, gizarte- eta hezkuntza-esparruetatik gomendatutako jarduketak barne hartzen ditu modu integral batean. Transexualen eta generoa adieraztekoan dibertsitatea duten pertsonen kolektiboaren diskriminazio ezan aurrera egiteko, eta hiru esparruetako profesionalei argibideak emateko balioko duen tresna gisa osatu da, pertsona horiei ahalik eta arreta egokiena eskaintzea bermatu ahal izateko.
Aurkezpena
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura, Enplegu eta Gizarte Politika, eta Osasun Sailetako sailburuen adierazpen bateratua.
Sarrera
Atal hau bitan banatuta dago: testuingurua eta justifikazioa, eginkizun moral eta lege-betebehar gisa.
Kontzeptuzko esparrua
Lehendabizi, transexualitatearen gaiaren inguruko aurrekari historikoak deskribatzen dira. Ondoren, sexu-identitatearen kontzeptua argitzen da, sexu-orientaziotik eta generoa adierazteko modu diferenteetatik bereiziz. Amaitzeko, hitzen glosario bat osatzen da.
Despatologizazioa
Transexualitatea ez da desoreka bat, ez buruko gaixotasun bat, ezta soziopatia bat ere, giza dibertsitatearen gertakari bat baizik. Hala ere, gaixotasunen nazioarteko sailkapenetan desoreka bat bezala agertzen da oraindik. Atal honetan, despatologizazioaren aldeko argudioa ematen da.
Hezkuntzaren esparrua
Ikasgeletan ematen den edozein motatako dibertsitateri erantzun nahi zaio eskola inklusiboaren ikuspegitik. Eskola inklusibo horretan ikasle guztiek seguru daudela, onartzen dituztela eta laguntza dutela sentituko dute, eta normaltasunetik diferente izateko eta eskolan arrakasta lortzeko eskubidea gauzatu ahal izango dute. Hezkuntza-ekintzaren barruan kokatuta dagoen laguntza hori gauzatzeko, kasu guztietan eta trans ikasleen kasuan bereziki, ikastetxearen eta familien, eta komunitateko gainerako arloen arteko koordinazioa eta elkarlana gauzatzeko jarraibideak ematen dira.
Gizartearen esparrua
Berdindu! zerbitzu publikoaren balioa azpimarratu da. Zerbitzu hori “LGTBI esparruko elkarteek kudeatzen dute, eta pertsonei babes emozionala eta soziala ematen die, gainerako pertsonen eskubide berberekin, pertsona horiek gizarteratzeko behar duten adore emozionala eskura dezaten lagunduz.” Zerbitzu honek “arreta ibiltaria ere ematen die transei. Zerbitzuak erabiltzaileari hau bizi den lekuan bertan bere sexu-identitate bera duen transexual baten arreta jasotzen laguntzen dio”.
Osasunaren esparrua
Argi eta garbi bi zati bereizten ditu: helduen arreta eta haurren arreta. Bi zatietan gomendioak eta zirkuituak osatzen dira kasuak identifikatzeko eta modu desberdinean ekiteko; ebaluazio psikiatrikoa egiteko eta sostengu psiko-emozionala (eta, hala badagokio, arreta psikiatrikoa) emateko; balorazio endokrinologikoa eta hormona-tratamendua egiteko; eta, azkenik, ebakuntza kirurgikoaren baloraziorako gomendioak emateko, hala eskatzen duten helduen kasuan bakarrik. Halaber, gidan Lehen Arretarako laguntza-esparrua (Familiako Medikuntza zein Pediatria) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Genero Identitateko Unitatearen laguntza-esparrua jasotzen dira.