RIS3 Euskadi
RIS3 (Regional Innovation Strategy for Smart Specialization) berrikuntzarako estrategia europar berriak adimendun espezializaziorako estrategia markatzen du. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2020ko Planaren barruko RIS3 Euskadi estrategiak identifikatzen ditu adimendun espezializaziorako lehentasun estrategikoak Euskal Autonomia Erkidegoan.
Euskal ekonomia dibertsifikatzeko berariazko estrategia esplizitua ezartzen du RIS3 Euskadik, funtsezko hiru teknologia erraztailetik (biozientziak, nanozientziak eta fabrikazio aurreratua) eta lehentasunezko bost merkatutik (garraioa eta mugikortasuna, mundu digitala, zientziaren industria, zahartzea eta osasuna eta energia) abiatuta.
Esparru horren pean, eta teknologia-maila nahiz hazkuntza-ahal handiak dituen eremurantz ehundura dibertsifikatzearen aldeko apustu irmoarekin, Euskal Autonomia Erkidegoak espezializazio eta gaitasun handiak erakusten dituen hainbat sektoreri eragiten dioten hiru lehentasun zehaztu dira: fabrikazio aurreratua, energia eta bio/osasuna binomioa.
RIS3 Euskadin identifikatu diren sektore estrategikoak
Gainera, lau aukera-esparru identifikatu dira: elikadura, ekosistemak, hiri-habitata eta industria kultural eta sortzaileak. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kudeatzen du Kultura eta Sormen Industrien (KSI) eremua, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin eta Lehendakaritzarekin elkarlanean beti.
Horri begira, gainerako aukera-esparruetan eta hiru lehentasunetan bezalaxe, pilotaje-talde bat sortu da.
Gidaritza taldea. Osaera
- Eusko Jaurlaritza (4): ZTBPrako komisionatua, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko ordezkari bat,Garapen ekonomiko eta azpiegitura Saileko ordezkari bat eta Hezkuntza Saileko ordezkari bat
- Foru Aldundiak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa (2): Kultura Sailetako ordezkari bat eta Garapen ekonomiko Sailetako ordezkari bat
- Elkarte eta klusterrak (4):Eiken, Habic, Gaia-Basquegame, Langune, Arbaso, Colegio Arquitectos, Basquemoda, Asociación Agencias de Publicidad, EIDE, Ehmbe, Eskena, Cámara del Libro, MIE.
- Innobasqueko ordezkari bat
- GAIAko ordezkari bat
Gidaritza Taldea sei hilean behin biltzen da.
2021eko lehen sei hilabeteetan, Euskadi Sortzailea Gidaritza Taldea birmoldatu egin zen, eta 14 pertsona izatera igaro zen. Gidaritza Taldearen lehen bilera lehen seihilekoaren amaieran izan zen. Lidergo-taldearen azpian hiru lantalde espezifiko daude:
- LT1 Euskal Kultura eta Sormen Barrutia BDCC - Koordinazioa: Innobasque
- LT2 I+G+b Kultura eta Sormen Industrien sektorean - Koordinazioa: Tecnalia
- LT3 KSI Cross Fertilisation eta Elikadura - Koordinazioa: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila (EJ)
1. LT1 Euskal Kultura eta Sormen Barrutia BDCC
Lehenengo lantaldea BDCC (Basque District of Culture and Creativity) jardueraren hasierarekin amaitu zen 2021eko uztailaren 8an. Urte amaierara arte, 35 enpresak jaso zituzten aholkularitza-zerbitzuak. Era berean, TRAIN THE TRAINERS programan hainbat arlotako 10 saio antolatu ziren (negozio-eredua, finantzak, marketina, nazioartekotzea, jabetza intelektuala, eraldaketa digitala edo kudeaketa-eredu aurreratua). Saio horietan administrazioetako eta sektoreetako 120 pertsonak parte hartu zuten. Enpresa-proiektuak sendotzeko programan, aldiz, 13 enpresak hartu zuten parte, eta enpresa-proiektu bakoitzak tutoretzapeko laguntza eta gaikuntza pertsonalizatua jaso zuen, proiektua sendotzeko.
2. LT2 I+G+b Kultura eta Sormen Industrien sektorean
CCIs and INNOVATION CONTRAST: I+G+b saio horien helburu nagusia ezagutzan sakontzea izan zen, kulturaren eta sormenaren sektorean berrikuntza erraztuko duten ekimenak eta politikak garatu ahal izateko. Tokiko eta nazioarteko 3 aditu-taldek KSIen berrikuntza-testuingurua aztertu zuten: berrikuntza; Ikerketa eta garapena; KSIen neurketa eta adierazleak: 40 pertsona guztira. Nazioarteko jardunaldiak Bilbon izan ziren, 2021eko azaroaren 11n eta 12an. Guztira 150 profesionalek eta nazioarteko 12 hizlarik hartu zuten parte.
KSIGUNE, 2021eko uztailean bere jarduerari ekin zion unibertsitate-klusterra. KSIetan unibertsitateko aktiboen mapa eta KSIekin lotutako 55 gaitasun/ikerketa-talde identifikatu ziren. ICC - Unibertsitatea enpresentzako erronken deialdian 14 proiektu onartu ziren (TFG, TFM).
3. LT3 KSI Cross Fertilisation eta Elikadura
Euskadi Sortzailea - Elikadura Osasungarria lantalde mistoa da. ICC-Elikadura ongarritze gurutzatuko 10 esperientzia zabaltzea. Berrikuntza diferentziala garatzeko aukerei buruzko webinar jardunaldia ICC eta ELIKADURA: 65 parte-hartzaile.
New European Bauhaus.
Euskadiko kide ofizialak Tabakalera, Conexiones Improbables, Bilbao Metrópoli-30 eta The Languages of Energy dira. Euskadiren Bruselako Ordezkaritzak koordinazio-lanak egin zituen. 2021eko maiatzean eta azaroan 2 prestakuntza-saio izan dira. Berrasmatutako Lekuen kategorian, saria Donostiako Uliako Lorategia proiektuarentzat izan zen.
KSITEK, KSIen transformazio digitalerako deialdian, 19 enpresa eta 8 sektoreko elkarte lagundu dira.
2020an, Euskadi Sortzailea Gidaritza Taldea 3 lan-talderen inguruan antolatu zen (GT), horietako bakoitza hiru ekintza-ardatzetako bati berariaz eskainia:
- LT1 Basque District of Culture and Creativity (BDCC)
- LT2 I+G+b (Ikerketa, garapena eta berrikuntza)
- LT3 Cross Fertilization (ongarritze gurutzatua)
Sareko funtzionamendua izan zen 3 lantaldeen oinarria, eta, beraz, Euskadiko KSIekin lotutako eragileen arteko lankidetzak ahalbidetzen du hausnarketak sortzea, erabakiak hartzea eta ekintzak abiaraztea. Era berean, proiektuen konplexutasunak eta inplikatutako eragileen aniztasunak beharrezkoa egin zuten lantaldeak hainbat azpitaldetan banatzea.
Azpitalde bakoitzaren helburua egindako lana egokitzea, kontrastatzea eta baliozkotzea zen, ezarritako helburuen arabera.
2020ari buruzko lan-taldeen jarduera-memoria (PDF, 927 KB)
1. LT1 Basque District of Creativity
Euskadiko KSIen sektoreak garatzen laguntzeko sortutako ekimena da, eta honako helburu hauek ditu:
- KSIen sektorearen egituraketan aurrera egitea.
- Profesionalei eta KSI enpresei laguntzea ekintzailetza-, berrikuntza- eta lehiakortasun-prozesuetan.
- Nazioarteko lankidetza-proiektuak sustatzea.
- Euskadiko KSIen nazioarteko ikusgarritasuna ematea.
- RIS3ko beste eremu batzuekiko polinizazio gurutzatua bultzatzea.
LT1 koordinazioa: Innobasque.
2. LT2 I+G+b
I+G+b euskal kultura- eta sormen-sektoreetan aplikatzeko esparru kontzeptuala definitzea helburu duen lan-ildoa. Talde Orokorra egoteaz gain, honako azpitalde hauek eratzen dira:
- LT2-1 I+G+b kontzeptualizazioa
- LT2-2 KSIGUNE ezagutza-poloa
- LT2-3_ KIC KSI
LT2 koordinazioa: Tecnalia.
3. LT3 Cross Fertilisation (Ongarritze gurutzatua)
Kulturaren eta sormenaren (RIS3 estrategiaren araberako aukera-lurraldea) eta aukerako beste eremu edo lurralde batzuen arteko sektore arteko polinizazioa KSIei abantaila garrantzitsuak ekar diezazkiekeen ariketa da. Ildo horretan, aukerak bilatzearen emaitza KSIen eta Elikaduraren sektorearen arteko sinergiak argi identifikatzea da (katearen maila guztietan), eta harreman hori EAEn sustatu eta sendotu egiten da.
Elikaduraren eta KSIen arteko sinergiaren arloko jardunbide egokiak.
LT3 koordinazioa: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.