Osasun Saila

Osasunaren gaineko Eraginaren Ebaluazioa (OEE)

Herrialde industrializatuetan bizi-itxaropena orain dela 20 urtekoa baino handiagoa da, eta herritarren osasuna hobea da. Halere, osasunaren arloko desberdintasunak hortxe daude edo areagotu egin dira. Gaur egun, garbi ikusten da populazioen osasun-egoeraren aldaketak eta osasun-desberdintasunak, neurri handi batean, sanitarioak ez diren sektore batzuen politikek eragiten dituztela (hauek dira sektore horietako batzuk: etxebizitza, hezkuntza, ingurumena, garraioa, enplegua, ogasuna, nekazaritza, etab.).

Osasuna Politika Guztietan (OPG) izeneko estrategiaren bidez herritarren osasuna hobetu nahi da, osasunaren eta beste politiken arteko lotura indartuz. Estrategia horren tresna nagusienetako bat Osasunaren gaineko Eraginaren Ebaluazioa (OEE) da. Horren bitartez, politika sektorialak modu sistematikoan eta prediktiboan aztertzen dira, ziurgabetasuna murrizteko, eragin negatiboak ezabatzeko eta ondorio positiboak areagotzeko.

Txostenak eta argitalpenak

Atal honetan Euskadiko “Osasunaren gaineko Eraginaren Ebaluazioaren” inguruko esperientziei buruzko dokumentuak aurkituko dituzu, baita nazioartean erreferentzia diren beste txosten eta argitalpen batzuk ere.

Azken aldaketako data: