Negoziazio-errondak (lehenengo fasea)
Lehen esan dugun bezala, Kontseilu Europarra ez da Erresuma Batua EBtik ateratzearen inguruko negoziazioak garatzeko foroa; izan ere, zeregin hori Erresuma Batuak eta Europar Batasunak horretarako izendatu dituzten negoziazio-taldeei dagokie.
2017ko ekainaren 19tik azaroaren 10era bitartean, EBko eta Erresuma Batuko taldeek 6 negoziazio-erronda egin dituzte. Horien buruak izan dira Michel Barnier, EBren aldetik, eta Brexit-erako Ministroa den David Davis, Erresuma Batuaren aldetik.
Negoziazioen ardatza hiru gai-bloke izan dira:
(i) herritarren eskubideak;
(ii) finantza-likidazioa;
(iii) Irlanda, batez ere Common Travel Area-ri (Irlandaren eta Erresuma Batuaren artean dagoen pasaporterik gabeko eremua) eta Ostiral Santuko Akordioei dagokiona
Negoziazioak 4 asteko ziklotan antolatu dira.
Negoziazioak Bruselan egin dira, eta lortutako aurrerapenak hilean behin jakinarazi dituzte jendaurrean, negoziazio-taldeen buruek.
Negoziazioen ziklo edo erronda bakoitzak lau etapa izan ditu:
(i) Barneko prestatze-lana eta kontsultak;
(ii) Iritziak trukatzea bi alderdien artean;
(iii) Negoziazioa;
(iv) Onartutako printzipioekin bat etorriz, txostenak aurkeztea eta argitaratzea.
Lehenengo fase honetako negoziazio-errondei buruzko informazioa:
- Negoziazio-taldeen osaketa
- Lehenengo erronda
- Bigarren erronda
- Hirugarren erronda
- Laugarren erronda
- Bosgarren erronda
- Seigarren erronda
Azken aldaketako data: