KSI BERRITZAILE 2017
KSI Kultura eta Sormen Industrien berrikuntzarako programa
2017an, Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresentzako, KSI Berritzaile 2017 egitasmo pilotua jarriko du abian Eusko Jaurlaritzak. Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo hiru jarduera-ardatzetan: berrikuntza teknologikoa, antolamendu ereduaren berrikuntza eta enpresen finantza-gaikuntza.
Egitasmoa, departamenduen arteko elkarlanaren fruitua da (Kultura eta Hizkuntza Politika; Lehendakaritza; eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailen artekoa hain zuzen), ZTIEP-en testuinguruan kokatzen da eta bere ebaluazio eta jarraipena, Kultura eta Sormen Industrien RIS3 Pilotaje Taldearen bitartez egingo da.
Egitasmoaren ardatzen garapenean parte hartuko duten erakundeak ondorengoak dira: Tecnalia, IK4-Vicomtech, Euskalit, Elkargi eta Innobasque.
Egitasmoaren aplikazioa errazteko nodo gisara ondoko erakundeek hartuko dute parte: Eiken, Eide, Habic, Ehmbe, Langune, Basquemoda, Karraskan, Eskena, Arbaso, Liburu Ganbara, Gaia-Basquegame, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa eta Bizkaiko Publizitate Agentzien Elkartea.
Sektoreak
Kultura eta Sormen Industrien eremua osatzen duten sektoreak ondokoak dira:
- Arte eszenikoak (antzerkia eta dantza)
- Musika
- Kultura Ondarea (museoak, artxibategiak, kulturaguneak, galeriak)
- Hizkuntzaren industriak
- Ikusizko arteak (pintura, eskultura, argazkigintza)
- Eskulangintza
- Argitalpenak eta medio inprimatuak
- Ikus-entzunezkoak (zinema, telebista,irratia, Internet)
- Bideojokoak
- Eduki digitalak (aplikazioak, eduki-softwarea)
- Diseinua (produktuena, grafikoa, barruena, urbanoa)
- Arkitektura
- Moda (moda-osagarriak barne)
- Goi-gastronomia (sorkuntza eta diseinua)
- Publizitatea eta marketina
Aurkezpena
Egitasmoa, irailaren 22an aurkeztu zen. Egitasmoak hiru ardatz ditu:
- 1. Ardatza- Berrikuntza eta Transferentzia teknologikoa (Aurkezpena, gaztelaniaz - PDF, 934 KB)
- 2. Ardatza- Antolamendu eredu eta enpresa egituraren berrikuntza (Aurkezpena - PDF, 1 MB)
- 3. Ardatza- Finantza-Gaikuntza
Hiru ardatzen inguruko proposamenak aurkezteko epea irailaren 22tik urriaren 20ra artekoa izango da.
KSI Berritzaile Antolamendu ereduaren eta enpresa egituraren berrikuntzaren (2. ardatza) inguruko jardunaldia.
KSI Berritzaile 2017ko 2.ardatzaren inguruan, Antolamendu ereduaren eta enpresa egituraren berrikuntza jardunaldia urriaren 18an izan zen Bilboko Azkuna Zentroan.
Jardunaldiaren agenda honakoa izan zen:
- 10:00 Saioaren irekiera eta KSI Berritzaileren testuingurua
- 10:20 2. Ardatzaren azalpena – Antolaketa ereduaren eta enpresa egituraren berrikuntza
- 10:40 Mahai-ingurua: MGA-rekiko esperientziak eta EUSKALIT kontraste/bisita zerbitzua (ordubete).
Parte hartzaileak:- DHK Durangaldeko herri komunikabideak, Jone Guenetxea, zuzendaria
- Arteman Komunikazioa: Arantzazu Lagunilla, Zuzendaria
- Virtualware: Asier Extremo, Finantza Zuzendaria
- ICAZA: José Icaza, Koordinatzailea
- 11:45 Entitateentzat edo 2. ardatzekoentzat bertaratutakoen galderak
- 12:00 Kafea
Eskaera fasearen txostena
Ardatz honen egitekoa honakoa da: transferentzia teknologikoa sustatzea Tecnalia eta Vicomtech-IK4 zentro teknologikoetatik Kultura eta Sormen Industrietara (KSI). Horrela, batetik, globalagoak diren merkatuei begirako produktu eta zerbitzu berritzaileak prestatuko dira, eta bestetik, sinergiak eta aukera eta garapen berritzailerako espazio berriak sortuko dira.
Helburua
Proiektu enpresarial baten proposamena zehaztuko da, zentro teknologikoek eskainiko dituzten aktibo teknologiko eta laborategiak baliatuta. Aukeratu hurrengo aukeren artean parte hartzeko modalitate bat:
- Teknologia frogatu eta zure enpresan duen bidegarritasuna aztertu.
- Teknologia ikasi eta zure mock-up prototipoa definitu.
- Teknologia garatu eta martxan jarri zure enpresan.
Eskaintza teknologikoa
Tecnalia eta Vicomtech-IK4 zentro teknologikoek, Informazio eta Komunikaziorako Teknologietan (IKT) oinarrituta dauden aktibo teknologiko eta laborategi desberdinak dituzte. Baliabide hauek, KSI-en sektoreen balio-katea digitalizatzeko aplikagarriak dira: multimedia edukien prozesamendua; datuen analitika; hizkuntza-teknologiak; ordenagailuzko grafikoak; konputazioa mugikorra; errealitate Handitua eta Birtuala
Ekintzak eta Egutegia
Ezagutu zentro teknologikoen eskaintza antolatuko diren ate irekien jardunaldietara etorrita:
- 09/26: Tecnalia (Derio); 28/09: Tecnalia (Miñano);
- 09/27 (arratsaldez): Vicomtech-IK4 (Donostia); 29/09 (goizez): Vicomtech-IK4 (Donostia)
- 09/22: Postontzia irekiko da
- 10/06: Eskaeren ebaluazioa hasiko da
- 10/20: Postontzia itxiko da
- 10/27: Onartutakoen behin betiko zerrenda
Zure proposamen pilotua gauzatzeko zentro teknologikoekin elkarlanean jardun, 2017ko azaro eta abenduan zehar.
Harremanetarako
- Tecnalia: Juan Enrique García Canales (Juan.Garcia@tecnalia.com)
- Vicomtech-IK4: Maria Teresa Linaza (mtlinaza@vicomtech.org)
Parte hartzeko oinarriak
1. Eskaera
Interesa duten enpresek bere proiektua aurkeztu behar dute, www.ksiberritzaile.com webgunean argitaratuta dagoen eskaera-orria erabiliz Eskaera aurkezteko epea 2017ko urriaren 20an, 21:00etan,amaitzen da.
2. Balorazioa eta onarpena
Aurkeztutako proiektuak, balorazio-batzordeak ebaluatuko ditu. Batzorde hori, ondorengo erakundeetako arduradunek osatuko dute: Kultura Saila, Innobasque- Berrikuntzaren Euskal Agentzia eta Vicomtech-IK4 eta Tecnalia R&I.B Zentro Teknologikoak.
Erabiliko diren balorazio-irizpideak eta horietako bakoitzaren pisuak, ondorengoak dira:
BALORAZIO-IRIZPIDEAK | PUNTUAKETA |
---|---|
C1. Proiektuaren diseinua eta kalitatea (premiaren justifikazioa) | 30 |
C2. Enpresaren estrategiarekin bat etortzea eta eragin potentziala | 25 |
C3. Ekimenaren bideragarritasun teknikoa | 20 |
C4. Ekimenak duen bideragarritasun ekonomikoa eta merkatukoa | 15 |
C5. Proiektuak suposatzen duen erronka teknikoaren ebaluazioa | 10 |
Eskaerak, jasotzen diren hurrenkeraren arabera ebaluatuko dira.
3. Zentro teknologikoa aukeratzea
Enpresa eskatzaileek lan egiteko zentro teknologikoa aukeratu ahal izango duten arren, balorazio-batzordeak ere ebaluatu egingo du alderdi hau. Eta Egitasmoaren ekintzen agenda betetzea arriskuan jartzen duen gainkarga egonez gero, aldaketa egitea proposatuko zaio enpresari.
4. Parte-hartze modua
Balorazio-batzordeak, enpresak aukeratu ez duen beste parte-hartze modu bat proposatu ahal izango du, era arrazoituan, beti ere ebaluazioaren ondorioz aldaketa bat egitea egokia dela ikusten bada.
5. Jakinarazpena eta Lanerako Plana
Ebaluazioaren emaitza, posta elektronikoz jakinaraziko da eta Lanerako Plana modu adostuan zehazteko bilera-data zehatz bat proposatuko zaio enpresari. Horrela, lana gauzatzeko epea, lan-taldearen osaketa eta lortu beharreko emaitzak definitu ahal izango dira.
Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresen antolamendu ereduak berritu eta kudeaketa sistemak hobetzea da ardatz honen egitekoa, horren bidez lehiakorragoak izan daitezen. Eginkizun horretan EUSKALIT-en laguntza izango dute.
Helburua
Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresek, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren aurrean, bere kudeaketa sistemaren diagnostiko bat izatea. Era horretan, bere kudeaketa sistemaren indarguneak eta hobetu beharreko eremuak identifikatu ahal izango dituzte eta horren ondorioz garatu behar dituzten kudeaketa esparru nagusiak lehenetsiko dituzte.
Diagnostiko hau lagungarria gertatuko zaie ondorengoak lortzeko:
- Epe ertain-luzeko ikuspegi bat izateko, estrategia zehatzen bidez gauzatuko dena.
- Oraingo eta balizko bezeroei begirako orientazioa izateko.
- Bertako pertsonen artean proiektu partekatuaren sentimendua sortzeko.
- Berrikuntza modu puntualean jorratzen duten erakundeak izatetik, erakunde berritzaileak izatera pasatzeko.
- Euren konpromiso soziala balioa eransten duen elementua bilakatzeko.
- Bere baitako interes-talde desberdinak asebeteko dituzten emaitzak lotzeko, modu iraunkor eta orekatuan.
Modalitateak
Bi modu egongo dira eta erakunde bakoitzak horietako bat aukeratu beharko du: Autodiagnostikoa edo gidatutako Autodiagnostikoa
- Autodiagnostikoa: Kudeaketa Aurreratuaren eredua erreferentziatzat hartuta, erankundeak bere kudeketa-egoeraren inguruko autodiagnostikoa egingo du, ondorengo 6 elementuren inguruan: Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea, Berrikuntza eta Emaitzak. Autodiagnostikoa amaitutakoan, elementu horietako bakoitzean erakundeak daukan aurrerapen-mailaren profila bat izango du.
- Gidatutako autodiagnostikoa: aipatu 6 elementuetan kudeaketa-egoeraren autodiagnostikoa egiteaz gain, erakundeak EUSKALITen bisita bat jasoko du, zalantzak argitu eta erakundearen ikuspegia aztertu eta kontrastatzeko. Horrela, erakundearen kudeaketa hobetzeko garrantzizkoenak diren alderdiak adostuko dira.
Bi modalitateetan, web erreminta bat erabiliko da, erakunde bakoitzari Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren aurrean erraz kokatzen eta bere kudeaketaren aurrerapen maila ezagutzen lagunduko diona.
Autodiagnostikoen onura
Parte hartuko duten erakunde guztien Autodiagnostiko eta Gidatutako autodiagnostikoetatik aterako diren emaitzei esker, kudeaketaren egoera eta aurrerapen maila ezagutuko dugu alde batetik eta bestetik, hobetu beharreko alor globalak identifikatuko ditugu eta baita praktika egokiak erakusten dituzten kudeaketa esparruak ere, sektoreko beste enpresentzat erreferrente izan daitezkeenak.
Prestakuntza-ekintza: sektore honetako erakundeen artean, garapen maila eskasa erakusten duten kudeaketa esparru garrantzitsuak, geroago landuko den Prestakuntza-ekintza Egitasmo batean sartuta egon litezke. Egitasmo honek, batez ere izaera praktikoa izango luke, erakundeei hobetzen jarraitzeko aukera emateko.
Informazio gehiagorako
- Nerea Obieta nobieta@euskalit.net 94 404 73 83
- Unai Sánchez usanchez@euskalit.net 94 420 98 55
Parte hartzeko oinarriak
1. Eskaera
Izena emateko, interesatutako enpresek eskaera-orria bete beharko dute.
Eskaera aurkezteko epea 2017ko urriaren 30ean, 21:00etan, amaitzen da.
2. Balorazioa eta Lanerako plana
Eskaerak, iristen diren hurrenkeraren arabera onartu eta artatuko dira.
Gidatutako Autodiagnostikoa eskatuz gero, lehendabizi kudeaketa-autodiagnostikoa burutu beharko da eta ondoren, EUSKALIT erakundearekin harremanetan jarri behar da, batetik, erakundearen disponibilitatea ikusteko eta bestetik, laguntza-saioa adostu eta data jartzeko.
Laguntzarako bisita hau, 2017ko urriaren 2tik abenduaren 15era bitartean burutuko da gutxi gorabehera. Saioaren iraupena 4 ordukoa izango dela aurreikusten da, 9:00etatik 13:00etara.
Kultura eta Sormen Industriek, beren finantza-gaikuntzarako, ELKARGIren laguntza jasotzeko aukera izango dute, kudeaketa Ekonomiko-Finantzarioaren oinarrizko kontzeptuen inguruko prestakuntza jasoz.
Helburua
Kultura eta Sormen Industrien euskal enpresek, beren kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren prozesuak diagnostikatu eta hobetzeko tresna bat eskura izatea.
Edukiak
01 PRESTAKUNTZA SAIOA
Kudeaketa Ekonomiko-Finantzarioaren oinarrizko kontzeptuen inguruko prestakuntza (7 ordu)
- Egoeraren Balantzea; funtsezko kontzeptuak eta euren interpretazioa, oreka finantzieroa, eta kasuen arteko konparaketa.
- Galera-Irabazien Kontua; gastu-kontzeptu desberdinen sailkapena, G eta I-en egituraketa eta errentagarritasun-tarte desberdinen azterketa.
- Kudeaketarako Adierazleak
- Diruzaintza-Aurrekontuak; gastuak/sarrerak Vs ordainketak/kobrantzak, diruzaintza-aurrekontuaren egitura.
- Bertaratu den pertsona bakoitzaren negozioak dituen gastu eta sarrera mota desberdinak zerrendatzea, horretan oinarrituta proiektu bakoitzaren kutxa-fluxuak kontrolatzeko erreminta sortzeko.
02 LAN SAIOA
Kutxa-fluxuen kudeaketarako erreminta sortzeko lan-tailerra (4 ordu)
- Excel Kalkulu Orriaren erabilera praktikorako ezaupideen errepasoa, kutxa-fluxuen kudeaketarako erremintaren oinarri izango baita.
- Eskema komun batetik abiatuta, bertaratutako kultura eta sormen enpresa bakoitzaren proiektu-ereduentzako kutxa-fluxuak kudeatzeko erremintaren diseinua landuko da.
03 ERREMINTAREN ENTREGA bertaratutako enpresa bakoitzari
- Bertaratzen den enpresa bakoitzari, berak dituen proiektu-ereduen kutxa-fluxuak kontrolatu eta kudeatzeko erreminta entregatuko zaio.
Ekintzak eta Egutegia
Autodiagnostikoaren eskaera egiteko, interesatutako erakundeek posta elektroniko bat bidali behar dute ondoko helbidera: igonzalez@elkargi.es (telf. 943 309060)
Epeak:
- 09/22: Izen-emate irekiera
- 10/20: Izen-emate itxiera
- 10/27: Onartutakoen behin betiko zerrenda
Informazio gehiagorako
Isabel Gonzalez: igonzalez@elkargi.es (telf. 943 309060)