Familien gunea
Familien Gunea Hezkuntza Sailak ikasleen nahiz familien esku ipini duen plataforma bat da. Helburua: familien eta hauen seme-alabak ikasten ari diren ikastetxeen arteko komunikazio zuzen eta arina ahalbidetuko duen kanala sortzea. Tresna erabilgarri honi esker, familiek eskura izango dute, besteak beste, Hezkuntza Sailak duen informazio akademikoa edo ikastetxeen antolaketarekin zerikusia duen beste hainbat gai jakingarri.
Familien Guneak eskaintzen dituen funtzio guztiak erabiltzen hasi ahal izateko, ezinbesteko urratsa da izena ematea. Ondorengo hauek eman ahal izango dute izena:
- Hezkuntza Sailaren kudeaketa-plataforman halakotzat ageri diren guraso edo tutoreek. Horrela, seme-alabei edo euren tutoretzapeko ikasleei buruzko informazioa izango dute eskura, ikastetxe publikoetan zein itunpekoetan matrikulatuta egon
- Edozein ikastetxetan matrikulatuta dauden 14 urtez gorako ikasleek
Erregistroa egin ahal izateko, baliozko identifikatzaile bat beharko da: indarrean den NAN edo/eta AIZ (Atzerritar Identifikaziorako Zenbakia) izan daiteke, edo baita HNA ere (Hezkuntza Nortasun Agiria). Azken hau ikastetxean eska daiteke.
Izena eman ondoren, atariak eskaintzen duen informazioa eskura izango dute familiek. Honako hauek dira ikus daitezkeenen artean aipagarrienak:
- Tutoretzapean duten ikaslearen nota finalak
- Tutoreen datu pertsonalen inguruko informazioa, eta beharrezko balitz, datuok zuzentzea eskatzeko aukera
- Ikaslearen datu pertsonalen inguruko informazioa, eta beharrezko balitz, datuok zuzentzea eskatzeko aukera
- Ikaslearen historial akademikoa ikusteko aukera, eta 2015-2016 ikasturtetik aurrera etaparen bat (Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa edo Lanbide Heziketa) amaitu duen edozein ikaslek historial hori sinadura digital eta guzti eskuratzeko aukera
- Ikaslearen eskola egutegia
- Ikaslearen eskola ordutegia
- Eskola garraioaren eta jantokiaren inguruko datuak (ikastetxe publikoentzat)
- Beka eskaeren egoera eta ebazpena, 2016-2017 ikasturtetik aurrera