Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2020
Pazienteari eta bere familiari, etxean, egoitzan eta ospitalean, kalitatezko arreta homogeneoa ematea da 2016-2020 aldirako Zainketa Aringarrien Euskal Planaren helburu nagusia. Izan ere, asmoa, pazientea modu aktiboenean bizi ahal izan dadin, eta senideek euren maitearen gaixotasuna eta euren sufrimendua ahalik eta ondoen eraman dezaten, Euskal gizarteari laguntza-sistema hobea eskaintzea da
Jon Darpón Osasun Sailburuaren arabera, pazientean eta zaintzaileetan, hots, pertsonetan ardaztutako arreta integratu eta eraginkorra funtsezkoa da plan honetan, zeinak zainketa aringarrietan kalitatezko arreta eskainiko duen laguntza-eredua garatzearen aldeko apustua egiten baitu, Osakidetzako arreta-maila eta lurralde historiko guztietan.