Departamento de Salud

Albaitaritzako sendagaien urrutiko salmenta

Informazioa

Azken urteotan, izugarri hedatu dira telekomunikazioen sareak (Internet, bereziki), bai edozein motatako informazioa transmititzeko eta trukatzeko bide gisa, bai mota guztietako produktuen salmenta (botikenak barne) gero eta handiagoa duen bitarteko gisa.

Botiken eta Osasun Produktuen Bermeei eta Zentzuzko Erabilerari buruzko Legearen testu bateginak preskripziorik behar ez duten botiketara mugatzen du posta bidezko eta prozedura telematikoen bidezko salmenta, eta, testu beraren arabera, farmazia-bulegoek eta merkataritza-establezimendu espezializatuek bakarrik sal ditzakete albaitaritzako botikak.

Alderdi nagusiak

Albaitaritza-preskripziorik behar ez duten albaitaritzako botiken urruneko salmentarako, araudian jasota dauden alderdi hauek nabarmentzen dira:

  • Albaitaritza-preskripziorik behar ez duten botikak bakarrik sal daitezke.
  • Farmaziek eta merkataritza-establezimendu espezializatuek, jendeak erabiltzeko direnek, bakarrik sal ditzakete urrunetik (Interneten bidezkoa barne hartuta) albaitaritza-preskripziorik behar ez duten botikak, baldin eta legez baimenduta badaude eta dagokion autonomia-erkidegoak argitaratzen duen zerrendan badaude. Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren orrialdearen estekaren bidez eskura daiteke zerrenda hori.
  • Salmenta zuzenean egin behar da farmaziatik edo merkataritza-establezimendu espezializatutik, eta botiken banaketaz arduratzen den farmazialari batek hartu behar du esku, bitartekaririk gabe.
  • Albaitaritza-preskripziorik behar ez duten albaitaritzako botikak urruneko salmentaren bidez eskatzen badira, farmazia-bulegora edo merkataritza-establezimendu espezializatura jo beharko da, horien webguneen bidez edo posta bidez. Baliozkoa izateko, eskaerak eroslearen datu hauek jaso beharko ditu: izen-abizenak, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa eta posta-helbidea, farmazialaria eroslearekin harremanetan jarri ahal izan dadin, hala egitea erabakitzen badu.
  • Webguneen bidez ezingo da oparirik, saririk edo hobaririk eman, ez eta lehiaketarik egin ere, jendeari sendagaiak saltzeko edo sendagaiak sustatzeko bitarteko gisa.
  • Farmazia-bulegoaren edo merkataritza-establezimendu espezializatuaren ardura izango da albaitaritzako botikak erosleak adierazitako helbidera eramatea eta han ematea farmazia-bulegotik edo merkataritza-establezimendu espezializatutik.
  • Albaitaritzako botika banatu eta erosleari entregatu ondoren, farmazia-bulegoak edo merkataritza-establezimendu espezializatuak ezingo du albaitaritzako botiken itzulketarik onartu. Hala ere, honako kasu hauek salbuespen moduan hartuko dira: oker baten ondorioz banatzea, eskaerarekin bat etortzea, garraioan kaltetu izatea, kalitate-akatsengatiko alerta edukitzea, albaitaritza-arloko farmakozaintza-arrazoiak egotea edo sendagaiak merkatutik kendu behar izatea.
  • Hartzailea beste estatu kide batean dagoenean, botikaren urruneko salmenta soilik egin ahal izango da helmugako estatu kidean baimenduta badago. Kasu horretan, gainera, estatu horretan nahiz arau honetan urruneko salmentaren gainean ezartzen den guztia errespetatu beharko da.

Aplika daitekeen legeria

Online salmenta komunikatzea

Albaitaritza-preskripziorik behar ez duten albaitaritzako botiken online salmenta egiten duten establezimendu baimenduek eta farmaziek aplikazio honen bidez komunikatu beharko dute online salmenta hori:

Online salmenta komunikatzea

EAE-n botikak online saltzeko baimenduta dauden establezimenduen zerrenda

Establezimendua Udalerria Probintzia Helbidea Web-helbidea Telefono-zenbakia

 Barakaldo Tienda Veterinaria S.L

 Barakaldo

 Bizkaia

 Axular  4

 https://Barakaldotiendaveterinaria.es

 946-567-390

Amaia Ruiz de la Ylla Alonso Farmazia

 Vitoria-Gasteiz

 Araba

Gernikako Arbola, 17 

 https://farmaciaarriaga.es/

945-203-786 

Carlos Eulogio Arrieta Calle Farmazia

 Bilbao

 Bizkaia

Licenciado Poza, 38

 https://www.farmaciaarrieta.com/

944-412-134 

Salmenta-muga duten botikak kontsultatzea

Oraingoz, AEMPSek ez die inolako mugarik jarri albaitaritza-preskripziorik behar ez duten eta webguneen bidez saltzen diren albaitaritzako botikei. Etorkizunean, albaitaritzako botika batzuen salmenta mugatu ahalko da (kualitatiboki edo kuantitatiboki), gaizki erabiltzeko aukera handia badaukate, hornidura ezagatik edo osasun publikoko arrazoiengatik, azaroaren 25eko 544/2016 Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Farmazia Antolamendurako Zerbitzua

Farmazia Zuzendaritza

Departamento de Salud

Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Azken aldaketako data: