Adikzioei buruzko Euskadiko VII. plana
Drogamendekotasunaren arloan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak baditu hiru ardura hemen aipatu beharrekoak: jarduera batzuk bultzatzea, haien bidez prebentzioa, laguntza, gizarteratzea, ikerketa eta prestakuntza garatzeko eta sustatzeko; gai honi buruzko euskal politika osoa definitzea; eta arlo honetan egin beharrekoa sail eta erakunde guztien artean bultzatzea, tartean diren beste sektore guztien lankidetzarekin.
- Adikzioei buruzko Euskadiko VII. plana (PDF, 6 MB)
Horretarako dago Adikzioei buruzko VII. Plana. Haren bidez planifikatzen, antolatzen eta koordinatzen dira Euskadin adikzioen arloan eta osasuna sustatzearren garatzen diren estrategiak eta esku-hartzeak (zehazki, prebentzioa, eskaintzaren murriztea, laguntza ematea eta kaltetuen gizarteratzea jorratzen ditu). Oso tresna beharrezkoa da adikzioak direla-eta egiten diren gauzak bide beretik eramatea lortzeko. Izan ere, oso gai transbertsala baita, eta, osasunaz gainera, hainbat esparruk dute zer esana: hezkuntzak, kulturak, gazteriak eta kirolak, gizarteratzeak, erkidego-politikak, laneko osasunak, etxebizitzak, ingurumenak, segurtasunak, justizia-administrazioak, espetxe-instituzioek, publizitateak eta komunikabideek.
Adikzioen VII. Plana 2016an egin zen, metodologia parte-hartzaile bat erabiliz, lege eta arau hauen ildo beretik: Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea eta Osasun Plana. EAdikzioen VII. Planak 16 helburu eta 50 ekintza dakartza eta bost ataletan dago egituraturik Adikzioen VII. Plana zer printzipioren gainean dagoen oinarriturik: garatzeko bide-argi dituen kontzeptuak, helburuak eta ekintzak. Begiratu orokor bat ea Euskadin adikzioak gaur egun zertan diren; hartara, zuzenago identifikatu ahal izateko zein diren gai honetako gakoak, joerak eta dinamikak. VII. Plan honetan, lehentasunezko 5 arlo zehaztu dira. Bakoitzak baditu bere helburu estrategikoak, eta haietako bakoitzak, berriz, beste 16 helburu espezifiko eta 50 jardun-ildo Plana ezartzeko mekanismoa eta jarraipena. Hau da, adierazle-taula eta antolakuntzaren egitura; denak ere arrazagoa izan dadin planaren jarraipena, ezarpena eta ebaluaketa egitea. 5.1. Jarraipena eta ebaluazioa (PDF, 187 KB)
- EAEko VI. Mendekotasun Plana. 2011-2015 (pdf 2,6 Mb)
- Droga-politikak diseinatzeko eta planifikatzeko praktika onen analisia, EAEko Drogamendekotasunen 2009-2013 VI. Plana egiteko(pdf 1,3Mb)
- V. planaren ebaluaketa kuantitatiboa (pdf 293Kb)
- EAEko Drogamendekotasunari buruzko V. Plana. 2004-2008(pdf 1Mb)
- Eusko Jaurlaritzaren drogen mendekotasunei buruzko hiru urteko IV. Planaren ebaluazio-txostena.(pdf 175Kb)
- Evaluación cuantitativa del V Plan(pdf 765Kb)
- Euskadik ibilbide luzea du egina adikzioen eta drogamendekotasunen arloan lanean. Lehen ekimenak 80ko hamarkadan abiatu ziren. Izan ere, garai hartan, droga-kontsumoa geroz eta arazo handiagoa zen eta erantzunen bat eman beharra zegoen.
- Orduz geroztik, eta hiru hamarkada baino denbora gehiagoan, Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udalek, beste erakunde eta antolakunde batzuekin koordinaturik, plangintza eta araudi zabala osatu dute arlo honetan, haien bidez erronka eta premia berriei erantzutearren. Eta horra hor emaitzak ere: hainbat plan, estrategia eta programa martxan jarria, hainbat ekimen erakunde guztietan.
- Eusko Jaurlaritzak, 1982an jada “Drogamendekotasunen arloan jarduteko plana” aurkeztu zuen; eta, 1987tik, guztira 7 plan garatu ditu droga-mendekotasunen edo adikzioen esparruan.
- Eta, udaletan zer? 2016tik EAEko 48 udaletan bada, edo jorratzen hastekoak dira, drogamendekotasunei edo adikzioei buruzko plana. Edo, bestela esanda, euskal herritarren % 85 bizi den herrian bada prebentzio-talde bat edo adikzioetarako tokiko plana.
Azken aldaketako data: