Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadi Literatura Sariak (2014)

Nevadako egunak - atala

Euskarazko literatura

Bernardo Atxaga
Nevadako egunak

Gehiago irakurri
Cómo pudo pasarnos esto - atala

Gaztelaniazko literatura

Idoia Estornés
Cómo pudo pasarnos esto

Gehiago irakurri
Orkestra lurtarra - atala

Euskarazko haur eta gazte literatura

Harkaitz Cano
Orkestra lurtarra

Gehiago irakurri
Gauzen ordena naturala - atala

Euskarazko literatura itzulpena

Iñigo Roque
Gauzen ordena naturala

Gehiago irakurri
Habiak - atala

Literatura lanaren ilustrazioa

Maite Gurrutxaga
Habiak

Gehiago irakurri
New York-Martutene. Euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz - atala

Euskarazko saiakera

Joseba Gabilondo
New York-Martutene

Gehiago irakurri
Espaciosa y triste. Ensayos sobre España - atala

Gaztelaniazko saiakera

Jon Juaristi
Espaciosa y triste. Ensayos sobre España

Gehiago irakurri

GAZTELANIAZKO LITERATURA

Cómo pudo pasarnos esto - Atala

Idoia Estornés Zubizarreta
Cómo pudo pasarnos esto
Erein

18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Epaimahaia:
Ramiro Pinilla García, epaimahaiburua
Beatriz Celaya Barturen, epaimahaikidea
Isabel Muguruza Roca, epaimahaikidea
Joseba Iñaki Esteban Azurmendi, epaimahaikidea
José Fernández de la Sota, epaimahaikidea

Epaimahaiak ikusitako merituak

Memoria liburua, autobiografia edo bizitzaren balantzea, baina baita norbereran bizitzaren eleberria ere. Bizitza kontatutua, eta ongi kontatua. Ez datu, data eta gertaeren zerrendatze hutsa, hori baino zerbait gehiago baizik. Narratzailearentzat eta bere herriarentzat funtsezko garai baten kronika. Editore, historialari, kazetari eta “60ko hamarkadako emakumea” izanik, Idoia Estormesek azken mende erdiko euskal kulturaren kronika orokorra idatzi du, itxura batean hala nahi ez izana iruditu arren. Liburu garrantzitsua, zorrotza eta aurreiritzirik gabea, zintzoa. Lekukotza berritzailea emakumearen ikuspegitik.

Idoia Estornés Zubizarreta

Idoia Estornés Zubizarreta

Idoia Estormés Zubizarretak (Txileko Santiago, 1940) betidanik idatzi izan du; besterik egiten ez dakiela dio berak. Txileko hiriburu Santiagon jaio zen (1940), Nafarroako Unibertsitatean egin zituen ikasketak, Londresen bizi izan zen, Euskadin errotu zen 1967an.

Bere buruari “60koen hamarkadako neska” deitzen diona, Aliatuen garaipenaz geroztik bizirik iraun zuten faxismo bien (Espainia eta Portugal) alaba da. Emaitza: “diktadore-moldean, ore katoliko-faxistaren gainean, gehitu gaztetasuna erruz, usain lirikoa beste hainbeste, eta nahastu dena baikortasun positibistaz eta hurbileko iraultza-soinuz. Soufflea puzten hazten denean kontraesan guztiak gaindituta izango ditugu. Garra itzali baino lehen zerbitzatu”. Eta gehiago: apaintzeko, tokiko ukitua eman, euskal ukitua.

Aldi berean ama ere bada, bere belaunaldia familiaren mikroskopio akademikoaren bidez epaitzera deituriko leinu baten ama, berak aurreko belaunaldiarekin egin zuen bezala, La construcción de una nacionalidad vasca (1988) lanean.

Historialaria, zutabegilea (bizia, umoretsua, polemikoa), Estornes Lasa anaien (osaba eta aita) Auñamendi Entziklopediaren erredakzioa eta eguneraketa zuzendu zuen 2005era arte.

Cómo pudo pasarnos esto

Euskal erbesteratuen alaba Donostiara hurbildu da 1958an. Txile eta Euskadiren arteko kontrastea nabarmena da. Ihes egin beharra dago; etorkin eta gazteek halaxe egiten dute, milaka dira. Familiaren argitaletxea gerraren errautsetatik berpizten ari da. 60ko hamarkadako neska antifrankista bihurtuko da bera, Electra asaldatua. Ondoren historialari, publizista; Euskal Herriko 1968a gainera etorriko zaio.

“60ko hamarkadako neska”, bere herrikide eta adinkide askok ez dute oraindik erantzunik, horretan dihardute. Liburu honek hurbilketa bat eskaintzen du, lekukotza bat, zenbait; belaunaldi baten kronika da, eguneroko bizitza ere txertatzen duena, barnerako begirada bat, zintzotasun intelektuala, ozartasuna, barrea eta haserre apur bat ere bai. Bizitzak bizitzaren antza izan dezan, data-sorta hotza izan beharrean.

Zatia

Nací después del 36. Mi cofradía generacional es la de la posguerra, nutrida hasta la médula de ideal resistente frente a la ocupación nazi-fascista. Todo coincidía, todo cooperaba para que consideráramos la rebelión contra la tiranía, el paso a la clandestinidad, el riesgo asumido, como actos de moral suprema frente a las otras opciones: el miedo invencible a las consecuencias, o la connivencia –pasiva, activa– con el «enemigo». Nada de valores intermedios. En nuestro imaginario solo la cobardía, asumida como una tara, nos impedía ser como los héroes antifascistas de la literatura-cine llegados de extramuros. La muerte de Manzanas, la situación que acarreó, cambiaron el rumbo de más de una vida. En la Pamplona de los 60 dejé de ser la hija de unos nacionalistas vascos para ser un antifranquista más, de los que comenzaban a pulular en las universidades, a infiltrarse en las organizaciones oficiales. En el Londres del 67 me llenó de orgullo que mi Vascolandia apareciera en los titulares del segundo país más importante del mundo, y que lo hiciera con la frente alta. En 1968 dejé de ser una chica antifranquista con veleidades euzkadianas para subirme al vagón del nuevo nacionalismo, el que nada-tenía-que-ver-con-el-de-los-viejos y los rechazaba por pusilánimes, agotados, por «burgueses».

España estaba fuera de la Historia desde 1945. Se había caído de una Europa –la de los años 30– en la que había encarnado el más emocionante de los símbolos, el de la lucha antifascista, a muerte. En los 60, éramos los parientes pobres molestos que trataban de sentarse a la mesa familiar, donde ya no había cubierto para nosotros. No deseaba identificarme más con los vencidos, no quería seguir esperando, como ellos, a que nos arrojaran migas. Estaba harta de contar a quien quisiera oírme que ningún historiador –franquista o no–iba a poder demostrar jamás que los nacionalistas vascos hubieran asesinado a nadie, ni quemado iglesias, ni volado puentes e industria de guerra. Harta de las compungidas palmaditas en la espalda de los demócratas y del Papa, que nos habían dejado a los pies de los caballos a la hora de repartirse la victoria aliada. Condenados a ser un país pobre (sin plan Marshall), a seguir bajo la bota parda. Tampoco era muy gloriosa la historia de las dos ramas de mi familia: un gudari y un requeté, el resto estampida. Me sentía como una especie de sabra, rebosante de optimismo, en ruptura con la mentalidad de víctima de los mayores. Pero eso no fue todo; me ganó el orgullo de estar en rebeldía, menospreciaba a los que no lo estaban. No era la única...

EUSKARAZKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

Orkestra lurtarra - Atala

Harkaitz Cano Jauregi
Orkestra lurtarra
Elkar

18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Epaimahaia:
Xabier Olaso Bengoa, epaimahaiburua
Imanol Mercero Etxebarria, epaimahaikidea
Naroa Zubillaga Gómez, epaimahaikidea
Elisabet Mas Elizondo, epaimahaikidea
Itziar Zubizarreta Ayerbe, epaimahaikidea

Epaimahaiak ikusitako merituak

Idazle iaioa agertzen zaigu Harkaitz Cano Orkestra lurtarraren liburuaren luze-zabalean. Eraginkortasunez eta maisuki erabiltzen ditu nola hizkuntzaren bitarteko guztiak, hala literaturaren esparrukoak ere.

Nonsensea eta umorea trebetasunez uztartzen ditu ipuin irudimentsu honek. Bremengo Musikariak tradiziozko ipuinaren zantzuak aurki daitezke Canoren honen abiapuntuan, baina kontakizunaren joan-etorri guztiek oso bestelako norabidean jarriko dute irakurlea, eta, aurrera egin ahala, garapen interesgarria izango du kontakizunak.

Banan-banan azaltzen zaizkigu pertsonaia xelebre eta bereziak, animaliak ere tarteko; eta guztiek ere aurkitzen dute beren lekua orkestra bitxi horretan. Nork bere ekarpena egiten dio taldeari eta denak ala denak ere onartuak dira, izaera eta jokaera ezberdinak gorabehera.

Funtsean, talde baten bilakaera ageri da obra honetan, sorreratik amaierara. Azken atalean dioen bezala: “Orkestra lurtarreko lagunak elkarrekin bidaiatu dute (...) Barre eta negar egin dute. Ezagutu dute: lagunaren heriotza, herriaren txaloa. Eztabaidatu dute eta kexatu dira. Tarteka ongi moldatu dira. Baina iritsi da unea elkarrekin aspertzen direna ere”.

Bestalde, hamaikatxo dira –pertsonaia batzuen izen barregarriak, elkarrizketa umoretsuak, egoera aldrebes eta zoro samarrak, xelebrekeriak, kultura ezberdinei keinu egitea,… – istorioari arretatsu eutsi eta, aldi berean, irakurlearen jakin-mina suspertze aldera idazleak erabili dituen bitartekoak.

Epaimahai honek kontakizuna burutzeko erabili dituen baliabideak hartu ditu bereziki aintzat, testuinguru literario jakin batean proposatu dituen baliabideen bikaintasuna eta horrek sortu duen maila goreneko testua.

Harkaitz Cano Jauregi

Harkaitz Cano Jauregi

Harkaitz Cano Lasarten jaio zen 1975ean. Donostian burutu zituen zuzenbide ikasketak, baina idaztea izan du beti ogibide. Twist nobela (2011) da argitaratu duen fikziozko azken literatur lana. Beluna jazz (1996) eta Pasaia blues (1999) eleberriak, Belarraren ahoa (2004) ukronia, Neguko zirkua (2005) ipuin bilduma eta irailaren 11ko erasoen aurretiko New Yorkeko bere egonaldian mamitutako Piano gainean gosaltzen (2000) kronika ere argitaratu ditu, besteak beste. Hiri horrekiko bere harremanaren fruitu izan zen, halaber, Norbait dabil sute-eskaileran (2001) poema bilduma. Hamar urte beranduago heldu zen gaztelaniaz idatzitako poema liburu bat: Compro oro (2011). Telebista eta komiki gidoilari gisa aritua da, eta irudiaren munduarekiko bere kezkak aletu zituen saiakera batean: Zinea eta literatura: begiaren ajeak (2008). Hanif Kureishi eta Allen Ginsberg euskaratzeaz gain, bera arduratu izan da eskuarki bere lanetako asko autoitzultzeaz ("etengabea da berridazketaren tentazioa"). Haur literatura ere idazten du tarteka. Diziplina ezberdinen arteko nahasketarako bere joeraren erakusle dira, bestalde, hainbat artista plastiko, musikari eta dantzarirekin elkarlanean burututako egitasmoak. Birritan irabazi du Euskadi Saria (oraingo hau baino lehen) eta beste bi aldiz Espainiako Kritikarena. Twist nobelarekin, Beterriko Liburua aipamena ere erdietsi zuen. Nederlanderaz, galegoz, grezieraz, ingelesez, gaztelaniaz, errusieraz, alemanez eta italieraz irakur daitezke bere liburuak.

Orkestra lurtarra

Orkestra bat sortu nahi du Manuk, eta bertan joko duten lagunen bila abiatuko da: horrela topatuko ditu Lurrinetti anaiak, bi “t”-rekin, tronpeta jotzeaz gain Presidente izeneko ahuntz bat dutenak, eskailera gainera igotzen dena; Aldika izeneko biolin-jotzaile bat, aldika besapeetan azkura izaten duena; Osoki deritzan triangelu-jolea, bere tresna gainean pausatzen den kardantxilo eta guzti; Crocanti izozki-saltzaile eta kontratenorea… Denen artean musikaririk zoroena eta zoragarriena sortuko dute, baita hainbat abentura bizi ere, umorez eta irudimenez beteak.

Zatia

Amaitu da kontzertua. Ez da oso gaizki joan. Ezta oso ondo ere. Aldika biolin-jotzaileak azkura izan du bigarren kantutik aurrera eta Osokiren triangelua garaiz kanpo sartu da bi edo hiru aldiz, kardantxiloaren erruz. Hori bai, Manuren erratzari esker, eszenatokia sekula baino garbiago geratu da. Orkestrako kide guztiak beldur dira K emakumeak, Goyan Bego kritikari gupidagabeak, zer esango ote duen.

-Zer esan dizu Goyan Begok, Manu? Zer esan dizu K emakumeak? Gustatu al zaio kontzertua kritikariari?

-Pse. Bai eta ez. Zera esan dit: “Zuen orkestra hori…” –eta Goyan Bego imitatzen hasi da orduan Manu–. “Egia esango dizut: nik esango nuke, zuen orkestra hori ez dela beste mundukoa”.

-Eta zuk, zer erantzun diozu?

-Nik arrazoia eman diot: “orkestra lurtarra da” esan diot. Eta berak, harrituta: “Orkestra… estralurtarra?”. Eta nik: “Ez al duzu entzuten, K emakumea? Belarri fina zeneukala uste nuen! Estralurtarra ez… Justu kontrakoa, emakumea: or-kes-tra, lur-ta-rra… Mundu honetakoa, alegia!”

-Aizue –esan du Aldika Emakume Azkuretsuak barre eta azkuratu, biak aldi berean egiteari utzi gabe– konturatu al zarete gaur arte gure taldeak ez zeukala izenik? Hemendik aurrera Orkestra Lurtarra izango gara!

Ados agertu dira denak eta topa egin dute, edalontzirik gabe eta xanpainarik gabe, musikariek egiten duten bezala, musika tresnak zerurantz altxatuz, tresna haiek xanpainaren burbuilak balira bezala.

EUSKARAZKO LITERATURA ITZULPENA

Gauzen ordena naturala - Atala

Iñigo Roque Eguzkitza
Gauzen ordena naturala
Alberdania-Erein-Igela

18.000 euroko saria.

Epaimahaia:
Isabel Etxeberria Ramírez, epaimahaiburua
Bakartxo Arrizabalaga Labrousse, epaimahaikidea
Karlos del Olmo Serna, epaimahaikidea
Elizabete Manterola Agirrezabalaga, epaimahikidea
Aingeru Epaltza Ruiz de Alda, epaimahaikidea

Epaimahaiak ikusitako merituak

Gaur egungo Portugalgo idazle ezagunetariko bat den Antonio Lobo Antunes idazlearen lana da Gauzen ordena naturala.

Jatorrizko testua bihurri halakoa da, zailtasun formalak izan badira, erronka handia izan du itzultzaileak eta ederto gainditu du.

Egilearen prosa bihurria euskarara nola ekarri duen, merezimendu handiko lana da, oso modu pertsonalean eginda, hartu behar diren arrisku eta libertateak erabiliz.

Lan horren guztiaren emaitza euskal prosa eredugarria da, euskararen baliabide, lexiko eta sintaktikoak modu aberats eta orekatuan erabiliz eraikia.

Iñigo Roque Eguzkitza

Iñigo Roque Eguzkitza

Iñigo Roque Eguzkitza (Portugalete, 1976). Euskal Filologia ikasi zuen Deustun, eta itzulpengintzako graduondokoa egin Gasteizen. Gaur egun, EHUko Euskara Zerbitzuan dihardu lanean. Artikuluak idatzi ditu zenbait agerkarirentzat (Senez, Gara, Berria...), eta literatura-lan batzuk itzuli ditu: Fernando Pessoaren Poemak pluralean (Denonartean, 2012), Iolanda Zúñigaren Post-it bizitzak (Pasazaite, 2014) eta, Garazi Arrularekin batera, F. Scott Fitzgerald-en Plazeraren gau ilunekoak ipuin-bilduma (Elkar, 2014).

Gauzen ordena naturala

Lobo Antunesen literatura esplikatzeko esan izan da Célinerekin bukatua zen literatura motatik abiatu zela baina psikoanalisiaren ekarria erantsirik.

Lobo Antunesen eleberrien artetik, Gauzen ordena naturala iruditzen zitzaion onena José Cardoso Pires idazleari. Egileak berak ez zuen dudarik, garai hartan: “Hau da idatzi dudan liburu onena; ez, ordea, seguru aski, nire erabatekoa”.

Kritikarien aldetik harrera ona izan du nazioarte osoan, eta klasiko handien parean jarri dute. New Yorker aldizkariak, esate baterako honako hau zioen: “Mundu zabaleko idazleen artetik psikologia-erretratugilerik trebeenetako bat”. Liburu honetan, gertalekuak hara-hona dabiltza, denbora-aldaketekin bateratsu. Portugal osoa korritzen dute narrazioek, Galiziako mugan (Monçao-n) hasi eta hegoaldean (Tavira-n) buka, Afrika hego-ipar zeharkaturik (Johannesburg, Mozambike eta Aljeria). Hala ere, gertakari gehienak Lisboa inguruan kokatzen dira, batez ere pertsonaien umezaroko Benfica auzoan.

Zatia

[…] eta, nirekin batera, liburu honetako pertsonaia guztiak hilko dira, hain zuzen, eleberritzat hartua izango den eta isilean izu-laborriturik neure buruan idatzi dudan liburu honetakoak, eta, gauzen ordena naturala dela-eta, baten batek, halako batean, nire ordez errepikatuko du liburu hau, Benfica paturik gabeko kale eta eraikin hauetan errepikatuko den gisa berean, eta nik, zimurrik eta ile zuririk gabe, mahuka hartu eta, arratsaldean, ura egingo diot lorategiari, eta Correiosko palmondoa berriz haziko da nire gurasoen etxe aurrean, haize eske ari den zinkezko errotaren aurrean, eta nire ahizpak, hura ere alarguna eta bular bat falta duela, minbizi bategatik erauzi baitzioten bularra, nirea bezalako minbizi batengatik, minbizi batengatik, minbizi batengatik, nire ahizpak esango dit «Ez naun trumoien beldur, baditun tximistorratzak nonahi, eta, gainera, alferrik dun beldur izatea, baina ez ezan telefonoa gakotu oraindik»,

LITERATURA LANAREN ILUSTRAZIOA

Habiak - Atala

Maite Gurrutxaga Otamendi
Habiak
Txalaparta

18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Epaimahaia:
Nuria Hernández Pintor, epaimahaiburua
Iker Ayestaran Pradilla, epaimahaikidea
Begoña Medel Bermejo, epaimahaikidea
Enrique Martínez-Inchausti Portu, epaimahaikidea
Lourdes Vicente Estevez, epaimahaikidea

Epaimahaiak ikusitako merituak

Epaimahaiak honako meritu hauek aipatu nahi ditu Habiak lan irabazlean.

Ilustratzailearen gaitasun narratibo eta adierazkor izugarriari esker, xehetasun eta sentimendu handiz deskribatzen da oroitzapenez eta emozioz gainezka dagoen istorioa. Lan poetiko eta intimista honetan marrazkiek eraikitzen dute istorioa. Akuarela eta arkatz-teknika dotorea darabil, udazken giroko gama kromatikoa eta kolore apalduak, istorioaren tonuarekin guztiz bat datozenak. Nabarmentzekoak dira lan honetan plano-konposizioak, originalak eta antzerkizkoak

Maite Gurrutxaga Otamendi

Maite Gurrutxaga Otamendi

Maite Gurrutxagak (Amezketa, 1983) Arte Ederrak ikasi zituen EHUren Leioako Fakultatean eta Bartzelonako UBn. Halaber, ilustrazioa ikasi zuen Bartzelonako Escola de la Donan eta 2008an hasi zen liburuak ilustratzen. Geroztik, heldu, gazte eta haurrentzako liburu ugari ilustratzeaz gain, aldizkariak edota diskoak ere irudiztatu ditu. 2009. urtean, Mikel Gurrutxagarekin batera Etxepare saria irabazi zuen Alex nire laguna album ilustratuarekin, 2010. urtean Pamielak eta Kalandrakak argitaratuko zutena. 2013. urtean, Edo argitaletxeak 2010 eta 2011 urte bitartean egindako bozetu liburuen bilduma argitaratu zuen Maite Gurrutxaga: Alderik alde liburuan.

Habiak

Abiadura handiko trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharraren eta, Balkanetako gerra atzean utzita, Euskal Herrira heldu den Selma erizain bosniarraren arteko harremana da liburuaren ardatza.

Maite Gurrutxagaren pintzeladak bi protagonisten hasierako gaizki-ulertuen eta harreman gatazkatsuen lekuko izango dira. Baina, zuhaitzen sustraiek hirietako espaloiak zartarazten dituzten gisa berean, pertsonaia bien iraganek oraina pitzatuko dute, adiskidetasun istorio hunkigarri bati hasiera emanez.

Ilustrazioak

Habiak - Ilustrazioa Habiak - Ilustrazioa

EUSKARAZKO SAIAKERA

New York-Martutene. Euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz - Atala

Joseba Gabilondo Alberdi
New York-Martutene. Euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Epaimahaia:
Jon Sudupe Martija, epaimahaiburua
Patziku Perurena Loiarte, epaimahaikidea
Eduardo Apodaka Ostaikoetxea, epaimahaikidea
Ainhoa Larrañaga Elorza, epaimahaikidea
Katixa Agirre Miguélez, epaimahaikidea

Epaimahaiak ikusitako merituak

Joseba Gabilondok bere New York – Martutene saiakeran, Ramon Saizarbitoriaren nobelagintzaren azterketa ausart eta berritzailea egin du. Zehazki idazle donostiarraren Martutene lanean barrena egiten duen ibilaldia oso iradokitzailea da. Haren unibertso literarioan barneratzeko orientabide ugari ematen dizkigu, gaur egungo teoria literarioen argitan.

Horrez gain, literatura analisi eremu interdiziplinar batera eramanez, Saizarbitoriaren testuaz harago begirada zabaltzen du eta Euskal Herriak mundu globalizatuan duen tokia sakon aztertzen du.

Euskara trinkoa darabil baina irakurgarria aldi berean, hizkuntza akademikotik ondo moldatua edozein irakurlerentzat.

Azken urteetako euskal nobelagintzaren hausnarketa probokatzailea da berea.

Joseba Gabilondo Alberdi

Joseba Gabilondo Alberdi

Joseba Gabilondo (1963) Urretxun jaio zen, familia osoa eta etxean hitz egindako euskalkia Bergarakoa bada ere. Zortzi urte zituelarik Errenteriara egin zuen mudantza familiak eta hamazortzi urterekin Donostiara. Abaila harturik, ez da harrez gero gure idazlea geratu. Gasteizen amaitu zituen euskal filologia ikasketak Jon Juaristi eta Koldo Mitxelenarekin (1987) eta University of California, San Diegon doktoradutza burutu zuen Hollywood garaikideari buruzko tesia idatziz (1991).

Azkenik, hispanista bezala egokitu da eta harrez gero literatura eta kultura hispaniarrei (Espainia eta Latinoamerika) buruz irakatsi du honako unibertsitateetan: Duke University (North Carolina), Bryn Mawr College (Pennsylvania), University of Florida, University of Nevada, Reno eta Michigan State University.

Bidaiatzea eta kultura berriak ezagutzea pasio bihurtu dituen idazle ibiltari honek, 1992an argitaratu zuen AEB-etako kronika bat: Kaliforniatik bihotzez eta, harrez gero, literatura euskaldun garaikideari buruzko beste lan akademiko bat: Nazioaren hondarrak: Euskal literatura garaikidearen historia postnazional baterako hastapenak (2006). Apokalipsia guztioi erakutsia (Erein, 2009) liburuarekin irabazi zuen Erein narratiba saria.

New York-Martutene. Euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz

Saizarbitoriaren Martutene (2012) da euskal literaturako eleberririk garrantzitsu eta kalitatezkoena, euskal kanonaren ardatz bihurtzera deitua dena. Eleberri horrek lehena eta geroa berrikusteko perspektiba berria ematen digu: euskal XX. mende luzea (1898-2012) abertzaletasunak definitua (Arana, ETA) eta globalizazio neoliberalaren krisiak (2008) amaitua. Saizarbitoriak mende horretan “galtzailearen kultura” euskaldunak izan duen zentraltasuna esplikatzen digu. Bertatik abiaturik, XXI. mende hasi berria ulertzeko, bizitzen hasteko, utopia postnazional bat ere ematen digu Saizarbitoriak, era ezkorrean bada ere, XX. mende joanean ainguratutako euskal burgesia dekadente baten erradiografiaren bidez.

Zatia

Eleberri honekin jaits gaitezke euskal abertzaletasunaren infernu dantiarrera, eta, Beatrizik ezean, gure subjektu izatearen funtsa berreskuraturik itzuli mundu lurtar oraindik euskaldunera. Hots, gure desiren (politiko-pertsonalen) hondarrera ailega gaitezke, jaits gaitezke, eta bertan izan garenaren, desira izan (ez) dugunaren, hondarrak erreskatatu, hondarrotatik geroa ikustatzen has gaitezen. Azterketa dantesko horretan, Saizarbitoria infernu-gidari, hondar-gidari, suertatu zaigu. Saizarbitoriak berak ere ez daki zehazki nola amaituko den geroaldi asmaezin hori, zeinetan Sortuk, legeztaturik, ETAren bortizkeria arbuiatuko duen, presoena kudeatu beharreko memoria/errealitate traumatiko bat izango den, biktimena bezalatsu, eta euskal izatea agian utopia bihurtuko den berriz ere, edo, kontrara, kondena berri suertatuko, gehienek itzuri/heldu egin nahiko diotena, desiratuko (ez) dutena, beren desirak egituratuko (ez) dituena.

Horretan ere, Saizarbitoriak, Moisesek bezala, lur prometatura ekarri gaitu, baina orain, promes horretaz duda egin duelako, badaki kanpoan geratzera kondenaturik dagoela. Eta Saizarbitoriarekin, 68ko belaunaldiko alde neoliberalak, profesionalizaturik, botereko postuak lorturik, aberasturik, emakumeari ere nola-halako berdintasun bat emanik, minbizitik ere pasaturik, hitz batean esateko, zaharturik, gauza bakar bati ezin dio aurre egin: gerorako utopiari. Belaunaldi horrek ezin du gazteentzako bihar desiragarri bat artikulatu, gerraondoko belaunaldiak 68ko belaunaldikoarentzat egin zuen bezala —eta gerraondoko bi belaunaldien arteko errelebo eta artikulazio politiko hori berreskuratzen du Saizarbitoriak eleberriko momentu utopiko gisa.

GAZTELANIAZKO SAIAKERA

Espaciosa y triste. Ensayos sobre España - Atala

Jon Juaristi Linacero
Espaciosa y triste. Ensayos sobre España
Espasa

18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Epaimahaia:
Ana Iriarte Goñi, emaimahaiburua
Beñat Arginzoniz Cebreiro, epaimahaikidea
Juan Manuel Díaz de Guereñu Ruiz de Azua, epaimahaikidea
Maria Jesus Pacho Fernández, epaimahaikidea
Santos Zunzunegui Diez, epaimahaikidea

Epaimahaiak ikusitako merituak

Gaztelaniazko Saiakera ataleko epaimahaiak 2014ko saria Jon Juaristi Linaceroren Espaciosa y triste. Ensayos sobre España (Espasa Libros) lanari ematea erabaki du. Liburu honek irakurlearen esku ipintzen du hogeita bost urtean zehar idatziriko saiakera sorta bat. Orrialde hauetan, elkarrekin datoz goi mailako literatura estiloa, zorroztasun akademikoa eta hausnarketa sakonak: «identitate politikoa sortzen duten diskurtsoei» buruzko hausnarketa batetik, eta azken mendeetan zehar andaluziar, euskal edo espainiar nazionalismoen azpian egon diren «mito identitarioei» buruzko hausnarketa, bestetik.

Liburua ordenatzen duen metafora musikalak irakurlea ohartarazten du, kapitulu batetik bestera gurutzatzen diren gaien oihartzunak entzuteko eraz. Eta etengabeko soinu baxu batek gai horiek zeharkatzen dituenean, euskarria ipintzen die Cervantes, Nebrija, Unamuno, Pío Baroja, Julio Caro Baroja, Bosch Gimpera edo Menéndez Pidalen tamainako idazleekiko solasaldiei, zolitasun harrigarriz irakurleari interpelazioak eginez.

Jon Juaristi Linacero

Jon Juaristi Linacero

Jon Juaristi Linacero (Bilbo, 1951), Literatura Espainiarreko katedraduna da Alcalá de Henareseko Unibertsitatean, eta ABC egunkarian zutabegile. Atzerriko hainbat unibertsitatetan irakasle izana da, eta Espainiako Liburutegi Nazionalean eta Cervantes Institutuan zuzendari nagusi. Beste zenbait sariren artean, jasoak ditu, Saiakerako Espasa Saria, Historia eta Biografiako Comillas Saria, eta Kazetaritzako Mariano de Cavia Saria. Argitaratu duen azken liburua Miguel de Unamunoren biografia lana da (Taurus, 2012).

Espaciosa y triste. Ensayos sobre España

Hogeita bost urteko epean idatziak, Espaciosa y triste liburuko saiakera lanak egungo identitate erregional guztien aitzindari den identitate espainiarraren jatorriaz eta historiaz ari dira. Hauek ez dute ordezkatzen nazioa baino lehen existitu ziren herrien jarraikortasuna. Aitzitik, pribilegioa lortzeko elite tradizionalen arteko lehiaren emaitza dira, Erdi Aroaren amaieran hasi eta Estatu modernoa osatu arte.

Liberalismo unitario baten perspektiban, horietan guztietan nazio historikoaren agerraldi goiztiarra defendatzen da, eta pentsamendu-korronte bat aldarrikatzen, Cervantesekin hasi eta 98ko belaunaldira arte, jatortasun orotatik urrun dagoen identitate sakon baten iraunkortasunean azpimarra jartzen duena, eta partikulartasun baztertzaileekin etengabe liskarrean den Espainiako aniztasun linguistiko eta kulturala integratzeko gai dena.

Zatia

En la historia de los vascos, Caro Baroja distingue hasta siete ciclos sucesivos, en cuya descripción no entraré. Ahora bien, los dos primeros que detectó, que no son los primeros en orden cronológico, surgieron de la percepción de una diferencia: la existente entre la obra histórica de García de Salazar y la de Garibay, autores de sendas crónicas con pretensiones extremas de universalidad y de localismo: Las Bienandanzas e Fortunas (1471-1474) y el Compendio Historial de las Crónicas (1571), respectivamente.

Lo que sorprende a Caro Baroja es el fuerte contraste entre las imágenes del País Vasco que ambas obras transmiten: entre el cruento realismo de García de Salazar al describir una región desgarrada por la guerra de bandos e inmersa en un estado que Caro denomina ferino – es decir, feral, alusivo a la ferocidad cotidiana de las venganzas privadas, como en la Sicilia de la Mafia o la Albania del kanun –y la pacífica murria del país descrito por Garibay. La imagen de Las Bienandanzas e Fortunas coincide en lo fundamental con la más mucho más concisa que ofrece Alonso de Palencia en la relación de la expedición a Guipúzcoa de Enrique IV de Castilla en 1457. El País Vasco, en efecto, había cambiado del negro al blanco en el transcurso de un siglo. En 1482, seis años después de la muerte de García de Salazar, Hernando del Pulgar escribe una carta al cardenal Rodrigo de Mendoza en la que explica el trasfondo del cambio: los belicosos guipuzcoanos se están convirtiendo en burócratas ambiciosos.