Euskadi Literatura Sariak (2013)
Euskarazko literatura
Gaztelaniazko literatura
Euskarazko haur eta gazte literatura
Gaztelaniazko haur eta gazte literatura
Euskarazko literatura itzulpena
Iñaki Mendizabal eta Sarah Turtle
"Tom Sawyer-en abenturak (Mark Twain)"
Literatura lanaren ilustrazioa
Euskarazko saiakera
Gaztelaniazko saiakera
EUSKARAZKO LITERATURA
Ramon Saizarbitoria
Martutene
Erein
18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Epaimahaia:
Itxaro Borda, epaimahaiburua
Jon Kortazar, epaimahaikidea
Lourdes Otaegi, epaimahaikidea
Patziku Perurena, epaimahaikidea
Arantxa Urretabizkaia, epaimahaikidea
Epaimahaiak ikusitako merituak
Afektibotasuna, gizartea eta literatura dira lan handi honen hiru ardatzak. Afektibotasunaren arloan, elkar ulertzeko ezintasuna nagusitzen da pertsonaien arteko harremanetan; bestalde, aipagarri da euskal gizartearen ispilua: hiria eta herria, politika-iritzi ezberdinen talka, literaturari dagokionez, azkenik, diskurtsoaren osotasuna eta aberastasuna dira azpimarragarri. Aipatzekoak dira, esaterako, trebetasuna zeharkako elkarrizketak adierazteko, eta klase desberdintasunak nola azaltzen diren hizkuntz hautuaren bidez. Gisa berean da nabarmentzekoa, Max Frischen Montauk nobela kontakizun honen pertsonaia bat gehiago dugula, eta bestalde, Gustav Flaubert-en lanak Saizarbitoriaren lanetan duen eragina ere.
Azkenik, oroz gainetik nabarmentzekoa da nobela honen irakurketak ekartzen duen plazerra. Izan ere, orrialde bakoitzean nabaritzen den tentsioak irakurtzen jarraitzeko bultzatzen gaitu.
Ramon Saizarbitoria
Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944).
Soziologoa eta idazlea. 60ko urteetatik aurrera euskal hedabide gehienetan hartu du parte. Nobelagile handia da egilea: Egunero hasten delako (1969), Ehun metro (1976), Ene Jesus (1982) Kritika Saria, Hamaika pauso (1995) Kritika Saria eta Bihotz bi (1996) Kritika Saria. Aberriaren alde (aberriaren kontra) saio aipagarria 1999koa da. Gorde nazazu lurpean (2000) Kritika Saria eta Euskadi Literatura Saria 2001. Jatorrian Gorde nazazu lurpean liburukoak izanik, argitarapen berri bat izan zuten: Gudari zaharraren gerra galdua (2000), Rossetti-ren obsesioa (2001) eta Bi bihotz, hilobi bat (2001). Kandinskyren tradizioa (2003), eta azkena Martutene (2012) Kritika Saria eta 111 Akademiaren Saria.
Martutene
Martutene. Dadoa zenbait aldiz jaurti ondoren, bosta atera da: Julia, Martin, Pilar eta Abaitua dira lau kantoietako puntuak: erdikoa, Lynn.
Julia itzultzailea da, Martin, idazlea: Pilar eta Abaitua medikuak. Berriro osatzeko (edo desegiteko) prozesuan dauden bi bikote. Horretan neska amerikar bat agertzen da haien bizitzan; soziologoa da, Max Frischen eleberri bateko protagonistaren izena du. Lynnek ez du nahi, baina aspalditik lokartuak zeuden harreman haien zimenduak astinduko dituzten erreakzioak abiaraziko ditu haiengan: alaitasuna, desira eta bizi berri bati ekiteko poza eta ilusioa.
Lynnen presentziak ematen dio Juliari falta zitzaion ausardia; idazleari, azken maite-jolasekin amets egiteko aukera; Abaituari kulpa astun batetik askatzeko modua, eta askapen zoriontsu horri esker zentzu duinagoa eta beteagoa emango dio bizitzari. Pilarri, bere aurkariari, bere zoria erabakitzeko eginkizuna utziko dio.
Lynnen “Fly away” (zoaz hegan) melodiko eta askatzaileak, beste hainbat doinu gozo, zakar, triste edota mingarriekin batera (abertzaleen istorioak, gerrakoak, indarkeria eta heriotza-kontuak) eleberri guztia igarotzen du, hasieratik “coda”raino. Amaieraren aurretik, ordea, geralditxo bat egiten da, azkeneko aldiz, guduaren osteko paisaia aztertzeko. Protagonista batzuk hegan abiatuko dira, beste batzuk lurrean geratuko dira, erremediorik gabe. Lynn, noizbait aingeru askatzaile, gaur heroi lurrreratu, oroimenaren aingeruaren besoetan datza orain, eleberri bikain, zuhur eta zirraragarri honetako protagonista (eta irakurle) ororen gainean hegaldatuz.
Ramon Saizarbitoriak bere eleberri onena idatzi du (intimoena?), eta ez da kasualitatea izan, erreferentzia gisa, Frischen eleberri bat hartu izana, izenburuan leku-izen bat daramana hura ere, Montauk, non, asteburu bat eta azken maitasun-istorio bat kontatzeko aitzakiarekin, bere bizitzaren errepasoa egiten baitu egileak. Saizarbitoriak ere atzera begiratzen du, bere paisaiak dakartza gogora, dagoeneko existitzen ez den Donostia, aro baten amaiera, zorionekoa, indarkeriaren azkenarekin batera etorri delako, baina gauza gehiegi utzi dituena atzean…
Zatia
Pilar berean dagoen egiaztatzeko desioaren kontra borrokan ostera ere ohean. Gogora datorkio ezinegonean pasatako gau hura, Pilar goizaldera iritsi zenekoa. Ez daki zenbatgarren noctamidarekin lo hartu zuen egunsentia arte, eta konturatu zen ez zeukala alboan. Elkarrekin lo egiten zuten orduan. Altxatu eta jantzi egin zen. Ez zuen ezer txarrik gertatu zitzaiokeenik pentsatu, etxeratzea eragotzi zion ezbeharrik. Ez zitzaion halakorik burutik pasa. Asteak zeramatzan neurokirurgiako egoiliar berriaz hitz egiten, kexu, koinatuak tratu txarra ematen ziolako eta kirofanoan baztertua zeukalako. Mutil ona zela eta azkarra, hobeagoko zerbait merezi zuela. Tanpez begi bistakoa egin zitzaion Pilar neurokirurgialari egoiliar gaztearekin zegoela, eta salan jesarri zen itxaroten. Ordubete ingurura entzun zuen giltza atean. Sartutakoan, ezker-eskuin begiratu gabe, sala zuzen gurutzatu eta gelan sartu zen hitzik ateratzeke. Tarte bat iraun zuen gizonak salan jesarrita, segundoak, minutuak, ez daki zenbat, eta halako batean altxatu eta gelara joan zen bera ere. Ohe ertzean zegoen jesarrita beroki gorriarekin, eskularruak kendu gabe, poltsa eskuan, berriro alde egiteko prest balego bezala. “Lo hartu dut” esan zuen. Eta gizonari harrigarria egin zitzaion adierazpen hori. Irudipena du ez zuela ulertu zer esan nahi zuen. Pena eta desolazioa baino ez zuen ikusi. Hori zirudien: tristeziaren eta hondamenaren irudia hitz haiek esaterakoan. Gizona ere ez da hain atsekabetua sentitu sekula, emaztearen egoerarekin hain bat egina. Eskua besaburuan pausatu zion. Egoera ezin tristeagoa zen hura. Ez luke esango Pilarrek ihes egin zuenik jaiki eta leiho ondora joan zenean. Hotza egiten zuen eta kristalak lurrunez estaliak zeuden. Ostera ere tarte bat egin zuten banatuta. Oheburu parean gizona, emaztea leiho aurrean beroki gorria soinean eskularru beltzak kendu gabe, altxatu zuen eskuineko eskukoa behintzat. Tarte ez oso luze horren ondoren, inguratu egin zitzaion atzetik jakin gabe oraindik zer esan, zer gertatu behar zuen. Neurokirurgialari gaztearen izena zegoen idatzia lurrunean. Keinu hunkigarria eta esankorra bide batez. Irrigarria ere, nahi izanez gero. Gogoan du lurrunean letrak garbitutako tartetatik dena gris zegoela, uhinen apar zuria ezik.
Finalistak
- "Bitan esan beharra", Rikardo Arregi (Alberdania)
- "Ez naiz ni", Karmele Jaio (Elkar)
- "Ni, Vera", Itsaso Martin (Elkar)
- "Mussche", Kirmen Uribe (Susa)
- "Idazten ari dela idazten duen idazlea", Iban Zaldua (Elkar)
GAZTELANIAZKO LITERATURA
Ramiro Pinilla
Aquella edad inolvidable
Tusquets Ediciones
18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Epaimahaia:
Juan Carlos Márquez, epaimahaiburua
Beatriz Celaya, epaimahaikidea
José Fernández de la Sota, epaimahaikidea
Javier Mina, epaimahaikidea
Isabel Muguruza, epaimahaikidea
Epaimahaiak ikusitako merituak
Gaztaroa eta fideltasuna, arrakasta eta porrota ardatz dituen eleberri zoragarria. Maisuek ohi duten xalotasun zailarekin idatzitako lana dugu aurrean, pertsonaien erretratu psikologikoa egiten duen eleberria. Zorabiorik gabe kontatua, ongi neurtua. Protagonista azaltzen den futbol-kromoaren aurkikuntza, kasu. Lan honek, gainera, interes handiko elementu autobiografikoak ere baditu. Eta, ororen gainetik, efektismoetara jo gabe lortzen den emozioa, eta moralkeriarik gabeko lezio morala.
Ramiro Pinilla
Bilbo, 1923.
Las ciegas hormigas (1961, Tusquets Editores, 2010) eleberriarekin egin zen ezagun -Nadal Saria eta Kritikaren Saria eskuratu zituen lan honek- edo Seno-rekin. Planeta Sariaren finalista izan zen azken hau 1971n. Baina hasiera arrakastatsua izanagatik ere, Pinillak argitaletxe txikietan bakarrik argitaratzea erabaki zuen, hogeita hamar urte baino gehiagoz. 2004 eta 2005ean Verdes valles, colinas rojas argitaratu zuen -La tierra convulsa, Los cuerpos desnudos eta Las cenizas del hierro lanek osatutako trilogia honekin, 2005eko Euskadi Literatura Saria, Espainiako Kritikaren Sari Nazionala, eta Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zituen- eta honela berriz ere lehen lerrora itzuli zen Pinilla, bati baino gehiagori idazle garaikiderik onenen artean dagoela erakutsiz. Horrelaxe berresten dute La higuera (2006), Antonio B. el Ruso, ciudadano de tercera, eta Sólo un muerto más(2009) eleberriek, guztiak ere Tusquets Editores etxean argitaratuak. Aquella edad inolvidable da, agian, bere lanik hunkigarriena. Etsipenari buruzko eta duintasunari eustearen inguruko istorioa, maitasun istorio bizia, familia-kontakizun hunkigarria eta alegia moral gogoangarria.
Aquella edad inolvidable
Souto Menaya, “Botas”, ospea eta loria ezagutu arren orain zulo beltzean dagoen futbol jokalaria da. 1943ko Errege Koparen finalean gol historikoa egin ondoren, bere ibilbidea bat batean eten egin da, herren eta ia elbarri utzi duen lesio baten ondorioz. Igeltsero lana utzita futbolari profesional izatera iritsi den mutilak, herriko futbol taldeetatik Athletic-erako jauzia egiteko ametsa bete duenak, eserita egin beharreko lan bat behar du orain, eta kromoak kartazaletan sartzen hastea onartu behar izan du. Futbol-bildumetan bere argazkiarekin topo egitea, bizi duen hondamendiari umore beltzezko zipriztin bat gehitzea izango da. Patuak aurpegirik beltzena erakutsi zionetik, Soutok badaki bizitzako urterik onenak atzean gelditu direla, Irunerekin duen harremanari uko egin beharko diola eta gurasoen erretiro desiratuari agur esan. Garai bateko adin ahaztezin hura, aitari eskutik helduta Athletic-ekin negar eta barre egiten zuen sasoi hura ere dagoeneko ez zaio kontsolagarri… Baina orduan, kazetari bat berarekin gogoratuko da, eta proposamen tentagarria egingo dio
Zatia
“El chico siente los colores pero aún está verde”. Vivió todo un año eligiendo ideas, palabras, frases y tonos capaces de extraer su yo profundo y tocar el del hijo de diez años. Un lunes lo sentó en casa frente a él después de haber leído a Souto tres veces la crónica periodística del partido de la víspera que se sabían de memoria, y le dijo:
--En este mundo hay que tener algo grande por encima de nuestras cabezas. Unos tienen a Dios y otros al Athletic. Otros tienen a los dos, y nunca lo he entendido. Hijo, ¿en quién piensas por las noches en la cama? ¿Como quién te gustaría ser? Nunca te avergüences de buscar lo que tienes en la cabeza, si por casualidad tienes algo grande y no lo sabes.
Miró a Souto, que miraba al suelo con aire aburrido. Suspiró y se levantó. Se sintió ridículo, pues acababa de descubrir la futilidad de las palabras. No recordaba cuándo besó por última vez a su hijo, pero le estampó un beso en lo alto de la cabeza, suspirando:
--Dentro de quince días juega aquí el Barcelona. Ya veremos qué alineación saca ese Pentland, y si podemos cantar el alirón… ¿Sabes de dónde viene el alirón? Lo inventaron los mineros. Cuando sacaban una buena veta, el ingeniero escribía encima con tiza “All Iron”, que en inglés significa “todo hierro”. Los mineros saltaban porque cobraban jornal extra y el alirón corría por la mina. Así pasó al “Alirón, alirón, el Athletic campeón”. Mira lo que dieron a la Catedral aquellos mineros explotados.
Cecilio Menaya nunca llegaría a sospechar que la única y tierna emoción que cumplió sus deseos se redujo al imborrable recuerdo de Souto de aquella fuerte mano caliente apretando la suya y dirigiéndole los domingos hacia el Olimpo de los nuevos dioses.
EUSKARAZKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA
Xabier Olaso Bengoa
Tximeletrak
Pamiela
18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Epaimahaia:
Patxi Zubizarreta, epaimahaiburu
Mikel Ayerbe, epaimahaikide
Rosario Alza, epaimahaikide
Elisabet Mas, epaimahaikide
Itziar Zubizarreta, epaimahaikide
Epaimahaiak ikusitako merituak
Haurrentzako poema liburu hau euskal tradizioaren ezagutza sakonetik abiatu, eta berrikuntza poetiko jostarinarekin datorkigu; haurrek dituzten barne arazoak haien berezko hizkeran jasotzeko dohainarekin.
Euskarak sortu dituen haur hizkuntzaren baliabideak oso modu egokian uztartzen dira poema hauetan. Egileak naturalitate osoz erabiltzen ditu hitz joko horiek eta erritmo paregabe batez eta musikaltasun handiz eskaintzen ditu entzuleen belarrietara.
Xabier Olaso
Otxandio, 1964.
Xabier Olaso BengoaGasteizen bizi da txiki-txikitatik. Irakasle ikasketak egin zituen eta irakaslea da lanbidez. Helduen literaturaren esparruan poesia jorratu du batik bat egun arte. Horren ondorio dira argitara emandako poema-bildumok: Gauaren magalean (Berminghan, 1996), Hariaren ariak (Arabako Foru Aldundia, 1998), Urtaro(Berminghan, 1998) Datak eta posdatak (Berminghan, 1999), Azalaren memoria eta Itinerarium (Berminghan, 2001)
Haur literaturaren esparruan, berriz, zenbait ipuin, igarkizun eta poema-liburu eman ditu argitara: Auskalo!:Igarkizun eta aho-korapiloak (Pamiela, 2001), Pupuan Trapua (Pamiela, 2004), Hotsateko Basoa (Aizkorri, 2005), Gurarien esku-jolasa (Aizkorri 2008), Un trapito en la pupa (Atenea, 2007, Madril), Paulen abentura miresgarria (Aizkorri, 2010), Izeko Eli eta biok (Ibaizabal, 2012) eta Tximeletrak (Pamiela, 2012).
Pupuan Trapua (Pamiela 2004) liburuari esker 2005 urtean Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria eskuratu zuen.
Tximeletrak
SURFARIA
olatuak,
eta ni
surfari.
karraska,
eta ni
arrainen bazka
Zatia
OLERKARI ZALANTZAKOR
BATEN OLERKIA
Kontatzera noakizuena
Portugalen entzun nuen;
ez dakit Portugalen
edo Portugaleten ote zen;
edo elizako portikoan, agian?
Berdin da hemen, hor edo han¡
Bazen behin ipotx bat.
Ibili eta ibili zebilela,
kanika bat ikusi zuen lurrean;
ez dakit lurrean edo larrean ote zen.
Edo labean, agian?
Ipotxak hartu zuen kanika
esku bien artean;
ez dakit esku bien artean
edo eskuaren aurrean ote zen.
Edo ahurrean, agian?
Ipotxak kanika zuela
oihu egin zuen beldur gabe:
Ni nauzue orain munduaren jabe¡
Ez dakit munduaren jabe
edo mendiaren jabe oihukatu ote zuen;
edo mandoaren jabe, agian?
Eta hauexe izan da
ipotxaren jazoera.
Baina ez dakit ipotxa ote zen
edo apatze bat.
Hala bazan, hala biz.
Hala ez bazan,
ora pro nobis.
GAZTELANIAZKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA
Epaimahaiak aho batez erabaki du saria inori ez ematea
Jurado:
Patxi Zubizarreta, epaimahaiburu
Mikel Aierbe, epaimahaikide
Rosario Alza, epaimahaikide
Elisabet Mas, epaimahaikide
Itziar Zubizarreta, epaimahaikide
Epaimahaiak emandako arrazoiak
Liburu kopurua oso txikia izan dela ikusita, eta aurkeztutako bost lan horien artean ez dagoela kalitate nahikorik Euskadi Literatura Saria jasotzeko, aho batez erabaki da Gaztelaniazko Haur eta Gazte Literaturako Saria eman gabe uztea.
EUSKARAZKO LITERATURA ITZULPENA
Iñaki Mendizabal eta Sarah Turtle
Tom Sawyer-en abenturak (Mark Twain)
Alberdania-Erein-Igela
18.000 euroko saria.
Epaimahaia:
Karlos del Olmo, epaimahaiburua
Isabel Etxeberria, epaimahaikidea
Joxe Austin Arrieta, epaimahaikidea
Bakartxo Arrizabalaga, epaimahaikidea
Xabier Mendiguren, epaimahaikidea
Epaimahaiak ikusitako merituak
Itzultzaileak begirunea zor die bai egileari bai irakurleari, eta epaimahaiak saritu duen lan honetan bi itzultzaileek osatutako tandemak hastapen hori modu nabarmenean betetzeko gaitasuna erakutsi du.
Kalitatezko itzulpen bat eginda, XIX. mendeko klasiko estatubatuar bat XXI. gaurko irakurle gazteek nahiz nagusiek gustura irakurtzeko moduan ekarri dute, jatorrizko lanaren zailtasun guztien gainetik eta gaurko euskararen legeen azpitik.
Jatorrizkoan agertzen diren aipuak euskaraz ematean, itzultzaileek euskal tradizio itzuliaren ekarria ere jaso dute, eta gaurko irakurlearentzat eginda dagoenez gero, arrotz gerta daitezkeen kultur elementuen berri eman dute oharren bitartez, irakurraldi erosoagoa lortzearren.
Euskal itzulpengintzak gaur egun lortu duen mailaren adibide egoki-egokia da liburua.
Iñaki Mendizabal eta Sarah Turtle
Iñaki Mendiguren
Iñaki Mendiguren 1954ean jaio zen Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri zaharrean. Filosofia eta Letretan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Debagoiena bailaran urte askoan irakasle izan ondoren, aspalditxoan itzulpengintzan dihardu bere kontura. Sarah J.Turtlerekin ezkondua, berriro Ezkio-Itsason bizi da orain. Bi aldiz irabazi du Euskadi Literatura Saria (itzulpengintzan), bi aldiz sartu da IBBY Itzulpenen Ohorezko Zerrendan, bi aldiz bereganatu du Gipuzkoako ‘Liburu Gaztea' Saria, eta bi aldiz lortu du “Vitoria-Gasteiz” saria gazte-literaturaren alorrean egindako itzulpenengatik. Cafe Iruña-Baqué saria eta Irun Hiria literatur sariak ere baditu idatzitako bi eleberriengatik.
Sarah Turtle
Sarah-Jane Turtle 1952an jaio zen Croydon-en (Surrey, Ingalaterra). Hizkuntza Modernoetan (alemana eta espainiera) lizentziatua da Bradford-eko Unibertsitatean. Urte askoan ingeleseko irakasle izan ondoren Arrasate aldean, azken urteotan free-lance itzultzailea da. Iñaki Mendigurenekin ezkondua, gaur egun Ezkio-Itsason (Gipuzkoan) bizi da.
Tom Sawyer-en abenturak (Mark Twain)
Tom espaloian agertu zen baldean kare-esnea zuela, eta kirten luzeko brotxarekin. Hesiari begiratu zionean, poztasun guztia joan zitzaion eta malenkonia sakonak hartu zion arima. Hogeita hamar metro luze zen ohol-hesia, eta hiru metro altu. Bizitza hutsik iruditzen zitzaion, eta existentzia, zama astuna.
Zatia
Biharamun goizean esnatu zenean, non zegoen galdetu zion Tomek bere buruari. Eseri egin zen, begiak igurtzi eta ingurura begiratu zuen. Orduan ulertu zuen. Egunsenti gris freskoa zen, eta atseden- eta bake-sentipen zoragarria zegoen basoetako baretasun eta isiltasun sakon eta iraunkorrean. Orri bat ere ez zen mugitzen; hots batek ere ez zuen eragozten Izadiaren meditazio handia. Hosto eta belarren gainean ihintz-tantak zeuden. Errauts-geruza zuriak sua estaltzen zuen, eta ke-zerrenda mehe urdin bat zihoan zuzenean airean gora. Artean lo zeuden Joe eta Huck.
Basoan, urrun, hegazti batek hots egin zuen; beste batek erantzun zion; handik laster okil baten mailu-hotsa entzun zen. Pixkanaka goizeko gristasun lainotsu hotza zuri bilakatu zen, eta pixkanaka hotsak ugaldu eta bizitza ageriko bihurtu zen. Lozorrotik esnatu eta lanean hastera zihoan Izadiak bere miraria utzi zuen agerian pentsakor zegoen mutikoaren aurrean.
Finalistak
- "Bizientzat eta hilentzat" Poema guztiak (1954-2004) (Tomas Transtromer), Juan Mari Aguirreurreta (Elkar)
- "Bizitza amets" (Pedro Calderón de la Barca), Xabier Payá (Alberdania, Erein, Igela)
- "Poemak pluralean" (Fernando Pessoa), Iñigo Roque (Denonartean)
- "Billy Budd, marinela" (Herman Melville), Jose Ramon Vázquez Benito Cereno (Alberdania, Erein, Igela)
LITERATURA LANAREN ILUSTRAZIOA
Elena Odriozola
Tropecista
Barbara Fiore Editora
18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Epaimahaia:
Sara Morante, epaimahaiburua
Nuria Hernández, epaimahaikidea
Jose Javier Quintana, epaimahaikidea
Begoña Medel, epaimahaikidea
Iker Ayestaran, epaimahaikidea
Epaimahaiak ikusitako merituak
Osotasun bakar moduan ulertzen den lanaren adibidea da hau, ezer aliritzira uzten ez duen lana. Elkarren gainean ezarritako paper moztuen teknikari esker, argi-itzal sotilez betetako istorio bat kontatzen du Elena Odriozolak, baina aldi berean, kontakizun intimista eta pertsonal honetan barneratzen uzten diguten kolore ere badira argi-itzalok. Malabarismoz eta estropezuz eraikitako istorioari beharrezko hauskortasuna ematen dioten narratiba original eta dinamiko baten ikusle bihurtzen da irakurlea.
Elena Odriozola
Donostia, 1967.
Elena Odriozola 1967an jaio zen Donostian, eta bertan bizi izan da beti. Duela 20 bat urte hasi zen testu liburuak ilustratzen, publizitate agentzia batean lanean ari zela. Lan batek bestea ekarri zuen ondoren, eta dagoeneko baditu ehun liburu inguru argitaratuak, gehienak haur eta gazte literaturakoak.
Tropecista
Tropecista, ezer baino lehen, maitasun kontakizun bat da. Gauza bereziez maitemintzen diren gizon batek eta emakume batek topo egiten duten unea kontatzen du, gauza txikiez elikatzen den sentimendua, eta zoriontsu bizi den bikotea. Tropecista kontakizun polit bat da, poetika firin faran dabil bertan, hitz eder eta irudi xamurrez betetako orrietan.
Tropecista, Pencil ilustratzaile-agentzian diotenez, “sarerik gabeko akrobazia joko bertutetsua da, Jorge Gonzaloren testuaren eta Elena Odriozolaren irudien arteko oreka poetikoa, Barbara Fiore argitaletxearen eskutik pistara salto egin duena”
Ilustrazioak
Finalistak
- "Ometepe", Javier de Isusi (Astiberri). Gran calidad narrativa
- "Sabado", Elena Odriozola (Taller de comunicación Gráfica – Conaculta). Poesía en un plano continuo
- "Hara", Miren Asiain (Pamiela). Integración de diversos recursos
- "Amattoren uzta" Maite Gurrutxaga (Alberdania-Erein-Igela). Buen uso de la narrativa monócroma
- "Tom Sawyer-en abenturak", Guillermo Gonzalez (Alberdania-Erein-Igela). Compleja técnica pictórica
- "Eguberria, ohitura, kantu eta istorio", Elena Odriozola (Nerea). Genial adaptación de la técnica a la temática costumbrista
EUSKARAZKO SAIAKERA
Jon Sudupe
Oi Europa!
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Epaimahaia:
Ainhoa Larrañaga, epaimahaiburu
Xabier Aierdi, epaimahaikide
Juan Jose Garcia Garmendia, epaimahaikide
Maria Jesus Pacho, epaimahaikide
Simon Peña epaimahaikide
Epaimahaiak ikusitako merituak
- Gaiaren interesa.
- Garapen luze koherentea.
- Ikerketa- eta dokumentazio-lan handia, ondo hausnartu eta landua eta ederki moldatua dibulgazio zabalerako.
- Idazkera egoki eta naturala, alderdi teknikoak ondo integraturik diskurtso orokorrean.
Jon Sudupe
Azkoitia, 1947.
Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna, lanbidez idazle eta irakasle.
1983an eman zuen ezagutzera bere lehen saiakera liburua: Karl Marx, Teoria eta Politika. Mikel Zarate Saiakera Saria irabazi zuen liburu horrek.
Hurrengo hiru argitalpenek, Ilustrazioaren kriseilupean (1994), Muniberen ametsa: Euskaltasuna eta Modernitatea (1996) eta Euskaldunak, liberalak eta komunitatezaleak (1998), Pedro Axular euskarazko saiogintza Saria, Irun Hiria Saria eta Mikel Zarate Saria irabazi zuten hurrenez hurren. Ilustrazioak, modernitateak eta euskalduntasunak ardazten dituzte idazlanak.
2003an Emmanuel Kant filosofoaren jarraitzaile sutsua dela erakusten du Sudupek Kant eta uso arina saiakeran; liburu honi esker Miguel de Unamuno Saria irabazi zuen. 2007an Bilboko udaleko Miguel de Unamuno IX. Saiakera Saria berriro jaso zuen egileak bere azken obrarekin, Hizkuntza ados jartzeko da liburuarekin hain zuzen ere. Lan hori 2009an argitaratu zen.
Bukatzeko, ezin ahaztu Klasikoak bilduman Sudupek egindako itzulpen-lana; izan ere, Voltaireren Gutun filosofikoak euskaratu zuen.
Oi Europa! lanarekin Miguel de Unamuno XIII. Saiakera Lehiaketa irabazi zuen.
Oi Europa!
Zer ote da Europa delako hori? Zer da europar izatea? Zerk egiten gaitu europar? Zertan datza europar berezitasuna? Europak ez dio utzi behin ere bere egiazko izaeraz eta helburuez galdetzeari.
Europaren Ideia nekez uler daiteke haren “jatorrizko gertakaria” den filosofiari erreferentzia egin gabe. Europa, batez ere, gertaera europarrik berezkoenaren sorburua da: filosofiarena. Ezinbestekoa da pentsamendu filosofikoaren presentzia Europaren gaineko eztabaidan.
Filosofiaren ikuspuntutik Europa zer den adierazi nahi luke saiakera honek. Nabarmenki europazaleak diren pentsalari batzuk mintzo dira hemen Europaren izateaz eta nortasunaz. Filosofo horien bidez, Europak bere buruaz egiten du gogoeta.
Europa ez da filosofo garrantzitsu askoren sorlekua soilik, horien jardungai berezia ere izan da. Modernitate filosofikoaren tradizioan dago europar identitateari buruzko hausnarketa. Diderotek, Kantek, Leibnizek, Hegelek, Husserlek, Gadamerrek, Habermasek… beren ideien ekarpena egin diote.
Europar Batasuna kili-kolo dagoen honetan, ezinbestekoa da Mendebaldeko filosofiaren tradizio europazalea gogora ekartzea. Horixe da lan honen asmoa.
Zatia
Europa eta bere herrialdeak kulturaniztunak dira. Ez dago “europar kulturarik” oro har, kultura desberdinak hartzen dituen “europar kultur gunea” dago. Kolore askotariko aniztasuna, “kultur mosaikoa”, horixe da Europaren bereizgarria. Ez dago mundu bat besterik, baina era askotara esan eta bizitzen da. Era horietako bat –garai batean harrokeriaz betea, gaur egunean apala eta hantusterik gabea- Europa da. Europarra izateko modu asko dago, euskalduna izatea da horietako bat. Koldo Mitxelenak zioen bezala, “gure bereztasuna ez da europartasunaren hezur-mamiei usai eta kolore berexi-antzekoa ematen dien larmintz mehea baizik”. Muinez eta funtsez europarrak gara, jitez eta itxuraz euskaldunak. Gure kultura funtsean ez da europar kultura besterik.
Europa izaera hibrido, konplexu eta malgua du. Hori izan da, da eta izango da Euorpa: ur askoren doinua; herritar ezberdinen etxe komuna; ideia, gizaki eta merkantzien zirkulazio librea. Aurrerapauso handia da Kantek amets egin zuen mundu kosmopolitarako bidean: kultura politiko bakarra, kultura nazional askotarikoak. Horregatik, Aniztasunean bat eginda da Europar Batasunak bere buruari jarri dion leloa (nazioen “aniztasunean batasuna”, zioen J.G. Herderrek). Baina, hizkuntza, herri, kultura eta erlijio aniztasunak moldatu duen arren, Europak badu historia komun bat ere, mendebaldeko kultur tradizioa eratu duena. Espiritu kultural eta politiko komun bat (Voltaire).
Finalistak
- "Norberaren autonomia krisian", Eduardo Apodaka (Pamiela)
GAZTELANIAZKO SAIAKERA
Iban Zaldua
Ese idioma raro y poderoso
Espasa
18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Epaimahaia:
Daniel Innerarity, epaimahaiburu
Beñat Arginzoniz Cebreiro, epaimahaikide
Juan Manuel Díaz de Guereñu, epaimahaikide
Ana Iriarte, epaimahaikide
Santos Zunzunegui, epaimahaikide
Epaimahaiak ikusitako merituak
Ese idioma raro y poderoso saiakera lanak azken hamarkadetako euskal literaturari errepasoa egiten dio, distantzia ironiko neurtuarekin aztertzen du, haren posibilitateen berri emanez.
Lan pertsonala da, gaztelania egoki eta arinean idatzia, eta proposatzen dituen ideien inguruan eztabaidarako gonbidapena egiten du.
Iban Zaldua
Donostia, 1966.
Idazlea eta Historia irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizen bizi da.
Bere lanen artean azpimarratzekoak dira: Gezurrak, gezurrak, gezurrak (2000), Traizioak (2001), La isla de los antropólogos y otros relatos (Lengua de Trapo, 2002), Itzalak (2004), Etorkizuna (2005; Euskadi Literatura Saria jaso zuen 2006an), Ipuinak –Antologia bat-(2010), Biodiskografiak (2011) eta Idazten ari dela idazten duen idazlea (2012).
Si Sabino viviría (Lengua de Trapo, 2005) eta Euskaldun guztion aberria (2008) eleberriak ere argitaratu ditu, baita literaturari buruzko saiakerak ere, Obabatiko tranbia (2002) eta Animalia disekatuak (2005), kasu. Zalduarena da Azken garaipena (2011) fikzio zientziazko komikiaren gidoia ere. Julen Ribasen marrazkiak dituen lan horrekin Haur eta Gazteen Euskarazko Euskadi Literatur Saria irabazi zuen iaz.
Ese idioma raro y poderoso
“Un escritor tiene que estar constantemente tomando decisiones (…) Pero tengo la impresión de que quienes escribimos en una lengua minorizada, sojuzgada, en situación diglósica, folclórica, en decadencia, en franca recuperación, antiquísima (táchese lo que no proceda) como el euskera, y desde un país pequeño, colonizado, con el mayor grado de autonomía de Europa, sobredesarrollado, esquizofrénico (táchese, con más energía aún si cabe, lo que de ninguna manera proceda) como el País Vasco, estamos obligados a tomar unas cuantas decisiones más que la mayoría de los escritores. Incluso aquellos dilemas que compartimos con escritores de otras lenguas y países, poseen sus propias peculiaridades, cuando nos obligamos a hacerles frentes en nuestra minúscula parcela de la República Mundial de las Letras.
Este ensayo, o este panfleto quizá, es un intento, en primer lugar, de ordenar mis ideas sobre todo lo que supone pertenecer a un sistema literario como el vasco –bueno, está por ver si merece siquiera la pomposa denominación de “sistema literario”- y ser, además, alguien que escribe en euskera –pero también en español-. Y me gustaría que fuera, asimismo, una especie de guía no académica para quienes, sobre todo desde fuera del País Vasco, deseen saber algo más sobre la literatura vasca actual: estudiantes, profesores, periodistas, aficionados a la literatura” (idazlearen hitzaurretik).
Zatia
Creo que, frente al agonismo que suele lastrar a muchos escritores vascos, podría ser más útil imaginar, cuando estamos escribiendo, leyendo, analizando o criticando, que la nuestra es una literatura como otra cualquiera, tan universal –o tan local– como una que tenga diez, cincuenta, ciento veinticinco o cuatrocientos millones de hablantes. Escribir en euskera ya no tiene por qué ser un acto al que estemos obligados para modernizar y salvar la lengua, como pensaban de alguna manera Gabriel Aresti, Txillardegi, Martin Ugalde, Ramon Saizarbitoria y los demás pioneros de la literatura vasca de los años sesenta. No sé si eso fue alguna vez imprescindible, pero creo que hoy, por fortuna, ya no lo es: hagamos lo que hagamos los escritores, la lengua se salvará o se perderá, no hay otra. Pero mientras haya euskera habrá, peor o mejor, una literatura vasca, cosa que antes no estaba tan clara, cuando en euskera apenas si se producían libros de sermones y catecismos. Esa responsabilidad ya no es la nuestra y creo que eso puede ser beneficioso para nuestro trabajo, siempre que dejemos de lado, aunque sea por unos momentos, el sentimiento apocalíptico que tantas veces nos embarga. Pienso que, para variar, no nos vendría tan mal ser un poco más olímpicos, en lo que a estas cuestiones se refiere.
Eso no quiere decir que tengamos que convertirnos a la religión del optimismo, ni que debamos mantener una actitud acrítica o meramente propagandística ante la creación en lengua vasca. De hecho, sería justo al contrario: no son pocas las ocasiones en que se invoca la supuesta minoridad, la eterna infancia de la cultura vasca, para aconsejar la suspensión de cualquier crítica, por pequeña que sea, hacia sus productos, y eso es algo con lo que estoy en desacuerdo. (…) La literatura vasca y, por extensión, la cultura vasca deberían ser un espacio para la creación libre de lastres apocalípticos, pero también, precisamente por eso, para la crítica abierta, para el debate, para el juego dialéctico, incluso para la farsa y la ironía cultural.
Y es posible que así, trabajando como si fuéramos normales, y sin obsesionarnos por nuestra supuesta falta de normalidad, lleguemos algún día a ser de veras normales, sin que «normal», desde luego, quiera decir simplemente «homologable». A fin de cuentas, somos escritores, creadores de ficciones: poco debería costarnos hacerle frente a una ficción más.