Euskadi Literatura Sariak (2012)
Euskarazko literatura
Gaztelaniazko literatura
Euskarazko haur eta gazte literatura
Gaztelaniazko haur eta gazte literatura
Euskarazko literatura itzulpena
Xabier Olarra eta Arantzazu Royo
"Jakobian eraikina (Alaa Al Aswani)"
Literatura lanaren ilustrazioa
Euskarazko saiakera
Gaztelaniazko saiakera
EUSKARAZKO LITERATURA
Harkaitz Cano Jauregi
Twist
Susa
18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Epaimahaia:
Ur Apalategi, epaimahaiburu
David Tijero, epaimahaikide
Arantza Urretabizkaia, epaimahaikide
Pello Otxoteko, epaimahaikide
Mari Eli Ituarte, epaimahaikide
Epaimahaiak ikusitako merituak
Prosazko lan bat izanda, dimentsio poetiko handia txertatzea lortzen du Canok. Fikzioa eta errealitatea uztartzen dira istorio berean, intentsitate handiz. Adiskidantza eta errua dira liburuaren bi ardatz nagusiak eta sakontasun handiz lantzen ditu autoreak.
Lan honen hasierako kapitulua euskal literaturaren antologia batean sartzeko modukoa da.
Harkaitz Cano (Lasarte, 1975)
Donostiako EHUn Zuzenbidea ikasi zuen arren, literaturara emanda bizi izan da beti. Nobela, poesia eta saioa landu ditu, baina narrazio laburra du jenero kuttun (horren lekuko Neguko zirkua bilduma). Komiki, irrati eta ikusentzunetako gidoigile gisara aritu da eta Hanif Kureishi eta Allen Ginsberg itzuli ditu euskarara. Askotariko artista eta musikariekin aritu da elkarlanean.
2005ean Euskadi Saria irabazi zuen Belarraren ahoa eleberri laburrarekin. Bere azken lanak Twist nobela (Narratibako Kritika Saria, Beterriko Liburua) eta Compro oro poema bilduma dira, biak 2011n argitaratuak.
Alemanera, grezierara, errusierara, ingelesera, italierara, galegora eta gaztelerara itzuliak izan dira Canoren liburuak.
Twist
Soto eta Zeberio bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten.
Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu, bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan. Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna, bizitza bakarrean hiru bizitza bizitzea posible balitz bezala.
Norbere larrutik ihes egin eta larru berri bila itsumustuan dabilenaren desafioak, korapiloak, menturak kontatzen ditu Harkaitz Canok laugarren nobelan. Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena… asko dira kontakizun laster eta zabal honetako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.
Zatia
Porteriaren parean dago, iritsi da, bakarrik egin du jokaldia, ate osoa du beretzat Sotok eta gozatzea erabaki du. Ez dio olatuen zurrumurruak Boca Juniorsen La Bombonera zelaiko publiko kartsuari inbidiarik, eta Sotok erretransmisioaren erdian bihotzekoa pairatzeko arrisku larria duen irrati-esataria bailitzan narratu du jokaldia, korrika joatea aski ez bailitzan, azentu argentinarrez emozioa eman nahian Bidarteko hondartza durduzatuari —vibrante, esan du—, Bordeleko udatiarrek ere ulertzeko moduko gazteleran, “chévere, pibe, Soto se interna, in-creíble, lo deja atrás, mag-nífico, Soto se deshace de uno, se permite sonreír, qué dominio, bárbaro cómo lo dribla” eta antzekoak botaz, eta bai, badirudi esan ahala indarra hartzen duela, arnasa kendu beharrean, hitz egiteak motibatu egiten duela, hitzak ez direla bere nekea —inoiz ez ziren izan— baizik eta bere erregaia; eta orpoa hondarretan sartuta egin duten porteriako marra okerraren parera heldutakoan oin puntarekin eutsi dio baloiari, atzerantz begiratu du, gola noiz sartu zain dauden bordeles izoztuei so egin die, eta Zeberiori, eta are urrunago, kontrako porteria zainduz dagoen Lazkanori —hiruretan kontserbadoreena da Lazkano, beldurtiena, atezainarena jokatu eta bere areatik urruntzen ez zena, urteekin ere horrela mantenduko ote ziren hiruren rolak Zeberio eta Sotoren paraderoa beste bat izatera? Ez zegoen jakiterik—.
Bai. Mundua gera zitekeen oraindik garai hartan. Haiek gera zezaketen mundua. Posible zen baloi bat porteriako marraren gainean behatz puntekin geratzea. Eta baloia geratzearekin batera, geratuko ziren erlojuetako orratzak eta munduaren ardatza. Ez zen estadio jendetsuetako opioa futbola, baizik eta izpiritua asetzen zuen jolas betea. Posible zen baloia marraren muga haren gainean kokatzea, dibisio marra, banaketa marra, “ez bestaldera pasatu”, “debekatua dago bestaldera igarotzea” zioen marraren gainean, eta gol errazari uko egitea han, lurrera makurtu eta hondar hezeari aita santuak lurrari bezala muxu emateko posturan jarrita kopetaz xuabe-xuabe baloi hura sarerik gabeko porteria barrura bultzatzea, Sotok orduko hartan egin zuen bezala, “mag-nífico, vi-brante, viste que, bárbaro cómo lo dribló”, bere kristal lodiko betaurrekoen markoarekin ukituta bezala emeki-emeki munduak eta baloiak marra zeharkatzen zutela.
Lazkanok beti horrela gogoratu nahi luke Soto. Gol hura sartu zuen unean zuen indarrarekin, kementsu, nekatzeko joera errazegia duen jendearentzat gogaikarria zen energia erakustaldiaren erpinean, hitza eta ekintza, biak bat, egin eta esan, egiten ari zarena kontatu eta egingo duzuna antizipatu, horrelakoa zen-eta bera.
Diego Lazkanok Xabier Sotorekin eta Kepa Zeberiorekin konpartitutako une bat gogoratzen badu, bakar bat apartatu behar balu beste guztien artean, huraxe apartatuko luke, zorion blindatu batez egindako unea delako, ez dagoelako itzalik, ditxa betea baizik, haurtzaroko une alairik gorenena, baina helduaroko arrazoimenetik iragazia egoteagatik biderkatua eta sakonago dastatua, zurea bihurtu den territorio eta denbora batetik behiala zurea izan zen eta bere garaian aski gozatu ez zenuen territorio eta denbora zahar bat dastatzen ari zaren kontzientziak azpimarratua. Oraindik posible da jauzia. Eta jauzia posible bada, dena da posible oraindik.
Finalistak
- "Etxeko hautsa". Anjel Lertxundi (Alberdania)
- "Zwei Frauen Bi emakume". José Antonio Agirre (Elkar)
- "Hariaz beste". Aritz Gorrotxategi (Erein)
- "Biodiskografiak". Iban Zaldua (Erein)
GAZTELANIAZKO LITERATURA
Juan Carlos Márquez Sánchez
Tangram
Salto de página
18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Epaimahaia:
Jon Bilbao Lopategui, epaimahaiburu
José Fernández de la Sota, epaimahaikide
Juan Bas Pérez, epaimahaikide
Ángela Serna Rodríguez, epaimahaikide
Teresa Calo Fontan, epaimahaikide
Epaimahaiak ikusitako merituak
Tangram berriz osatutako ispilu bat da, osotasuna eratzeko bata bestearekin ahokatzen diren pieza-kontaketen multzoa da. Eta pieza horietako bakoitzean zein osatzen den azken irudian, egilearen gaitasun narratzailea nabarmentzen da, baita umore-senerako eta ironiarako duen dohaina ere. Liburu honetako istorioek, Getxotik Islandiara, Kalabriatik Ingalaterrara emango gaituzte, eta pertsonaiek, zentzugabe bezain sinesgarriek, harritu eta hunkituko gaituzte.
Juan Carlos Márquezek oso estilo dotore erabili du, handikeriarik gabe, eta irakurlearen interesa piztuko eta amaierara arte luzatuko du, literatura jolas zoriontsu hau osatzen dituzten piezetako azkena muntatzen denera arte.
Juan Carlos Márquez Sánchez (Bilbo, 1967)
Informazio Zientzietan lizentziatu zen eta El Correo egunkariaren Kazetaritzako masterra du. Lanbide horretan aritu zen zenbait komunikabidetan, baina orain dela zenbait urtetik bakarrik eskola eta tailer batzuk ematen ditu Madrilgo Idazleen Eskolan.
Ondoko kontaketa liburu hauek idatzi ditu: Norteamérica profunda (Badajozko Udala, 2008), eta Salto de Páginas-ek berriz argitaratuko du urte amaieran; Oficios (Castalia, 2008), ipuinen Tiflos saria lortu zuen, eta Llenad la Tierra (Menoscuatro, 2010), 2011ko Euskadi sarian finalista izan zen. Gainera, Tangram eleberria ere idatzi du (Salto de Página, 2011), 2012ko Sintagma saria lortu zuen eta 2012ko Euskadi saria lortuko du. Kontaketen liburu onenaren Stenil sariaren finalista izan da bitan (2008 eta 2009), baita Ribera de Dueroko Kontaketa Laburreko Nazioarteko sariaren lehen edizioaren finalista ere.
Azken urte hauetan, zenbait sariren bidez onartu diote egindako lana; besteak beste, Huelvako Udalaren José Nogales saria (2010), Rafael González Castella saria (2005) eta Juan Rulfo saria idazle berriari (2003). Halaber, bere ipuinak gaur egungo Espainiako kontaketa laburren erreferentzia diren bi antologia hauetan jaso dituzte, besteak beste: Siglo XXI (Menoscuarto. 2010) eta Pequeñas Resistencias 5 (Páginas de Espuma. 2010).
Tangram
Kondairaren arabera, enperadorearen zerbitzari batek zeramikazko mosaiko baliotsu bat zeraman, behaztopa egin zuen eta mosaikoa mila zatitan apurtu zen. Saiatu zen jatorrizko lauki forma osatzen, baina ezinezkoa izan zitzaion. Hala ere, beste figura liluragarri batzuk osatu ahal zituela ikusi zuen.
Horixe gertatzen da askotan narrazioaren gaitasuna dutenekin, eta horixe gertatzen da liburu hau osatzen dituzten istorioekin. Gizen morbido batek, antzerkiko izarra izandakoak, Getxoko soto batean bi unibertsitate ikasle giltzapetu ditu. Psikopata hiltzaile batek Reikiavik aukeratu du hiltzeko tenplu moduan. Gizarteratutako lapurra saiatuko da orain dela zenbait urte Londreseko inguruan lurperatutako dirua berreskuratzen. Kalabriako herri batera orain dela gutxi etorritako mafioso batek bertakoen errespetua lortu du eta estortsioa egingo die. Detektibe bat polizia-eginbeharraren eta sexu-obsesioen artean dabil. Gertaera hauekin eta orain argituko ez ditugun beste batzuekin, Juan Carlos Marquezek Trangrama osatuko du, arnasa ezin hartuz irakurriko ditugun istorio gurutzatuen thrillerra dugu. Zazpi istorio horiek bakarra dira, baina, zazpi dira. Izen bereko txinatar jokoa bezala, argitasun eta sormeneko puzzlea da eta agian zerikusia du antzinako kondaira horrekin.
Zatia
"Piensen en un filósofo de la Grecia Clásica, Aristóteles o Sócrates, cualquiera de los dos servirá, e imagínenlo caminando por un sendero empedrado, seguido de cerca por sus alumnos; todos, profesor y pupilos, de blanco níveo y con las manos entrelazadas a la espalda; en el aire una presencia tibia de albahaca y orégano; al fondo, sobre la línea del horizonte, el crepúsculo que se deja caer sobre las columnas del Partenón. Ahora cambien aprisa el decorado; corran las columnas del Partenón y pongan chimeneas humeantes; llenen el horizonte de edificios de ladrillo rojo, grúas y esqueletos de hierro; dispongan calles, carreteras, coches, semáforos, farolas y comercios. Por último, cambien los protagonistas: en lugar de un filósofo y de sus alumnos, coloquen diez o doce filósofos, una docena de hombres que saben o creen saberlo todo sobre todo. Y ahora muévanlos de bar en bar. Pues bien, eso es exactamente una cuadrilla."
Finalistak
- "Los que hemos amado". Willy Uribe (Los libros del lince)
- "Los ensimismados". Paul Viejo (Páginas de espuma)
- "La verdadera historia de Matías Bran". Isabel Alba (Montesinos)
- "El mundo de las cabezas vacías". Pedro Ugarte (Páginas de espuma)
EUSKARAZKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA
Iban Zaldua González
Azken garaipena
Euskal Herriko Ikastolak
18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Epaimahaia:
Patxi Zubizarreta, epaimahaiburu
Susana Larre, epaimahaikide
Oroitz Jauregi, epaimahaikide
Itziar Zubizarreta, epaimahaikide
Mikel Ayerbe, epaimahaikide
Epaimahaiak ikusitako merituak
Azken garaipena komikian ukroniaren kontzeptuari heldu eta historiako gertakari jakin bat aldatzeak eragindako kate-erreakzioa narratzearekin batera –nolakoa izango litzateke gure egoera 2052. urtean Hitlerrek bigarren mundu gerra irabazi izan balu?-, iragana berridatzi eta maisuki eraikitzen da arrotza ez den etorkizuneko mundua.
Intriga nagusi den kontakizunean guztiz nabarmentzekoak dira bai istorioaren gidoiak uneoro mantentzen dituen erritmo bizia eta dosifikazio zehatza baita estereotipoak saihesten dituzten pertsonaien eraikuntza sinesgarria ere, harik eta ezusteko amaiera biribilera iritsi arte.
Iban Zalduaren gidoiak, Julen Ribasen marrazkiekin indartua eta ezin hobeto bateratua, askotariko irakurketa mailak eskaintzen ditu, besteak beste historiako gertakarien berrikustea, irakurketa metanarratiboa, eta zientzia fikzioa eta errealismo zorrotzena uztartzea.
Iban Zaldua (Donostia, 1966)
Iban Zaldua historialaria da eta Gasteizen bizi da.
Zenbait ipuin liburu eman ditu argitara: Gezurrak, gezurrak, gezurrak (Erein 2000), Traizioak (Erein, 2001), La isla de los antropólogos y otros relatos (Lengua de Trapo, 2002), Itzalak (Erein, 2004), Etorkizuna (Alberdania 2005, Euskadi Literatur Saria), Ipuinak -Antologia bat- (Erein, 2010), Biodiskografiak (Erein, 2011) eta Idazten ari dela idazten duen idazlea (Elkar, 2012).
Bi eleberriren egile ere bada: Si Sabino viviría (Lengua de Trapo, 2005) eta Euskaldun guztion aberria (Alberdania, 2008); Azken garaipena komikiaren gidoiarena (Ikastolen Elkartea, 2011, Julen Ribasen marrazkiekin); eta euskal literaturaren inguruko hiru saiakerena: Obabatiko tranbia (Alberdania, 2002), Animalia disekatuak (Utriusque Vasconiae, 2005) eta Ese idioma raro y poderoso (Lengua de Trapo, 2012).
Gazte literaturaren arloan bi liburu eman ditu argitara: Kea ur gainean (Elkarlanean, 2002) eta Ile Luzeen kondaira (Pamiela, 2003). Volgako Batelariak web-aldizkariko erredakzio batzordeko partaidea da, bestalde, eta Gasteizko Irakurle Klubeko koordinatzailea.
Azken garaipena
Sigrid Frisch tenienteak komikiak maite ditu. Polizia-etxeko bulegoan irakurtzen ditu, ezer egitekorik ez dagoenean. Baina gutxitan izaten du irakurketa lasai amaitzeko aukerarik. Bigarren Mundu Gerra Alemaniak nola irabazi zuen kontatzen duen komiki klasikoa irakurtzen ari dela jaso du abisua: haur batzuek hildako bat topatu dute ubide handian. Lekura heldu orduko kasuarekin arazoak izango dituztela ohartu da. Gorpuaren alboan, poliziaz gain, SSko Oberstandartenführer bat eta bere soldaduak zokomiran ari dira. Zer ari ote dira han? Ito bat besterik ez da.
Gorpuak ez du identifikaziorik, eta, eskuan, gogor helduta, paper zati bat du. Eta are harrigarriagoa: sabelean zilborra du¡ Erabat ezinezkoa 2052ko Germanian, Garaipenaren CVII. urtean.
Ez, ez da kasu erraza izango.
Zatia
-Eta hari solte gehiegi zagok. Komikiarenak, adibidez, ez zidak koadratzen…ezta pozoiarenak ere.
-Nik…
-Krimen bat argitu gabe zagok,Ernst. Agian bi, Rosenberg andrearena kontatzen badiagu.Nagusiek kasua uzteko agintzen ez didaten bitartean…
-Tira, banoak Madagaskarreko zera hori begiratzea… Ea ordenagailuak noraino uzten nauen iristen oraingoan…
-Eta nik?
- Atzoko jazarpenaren txostena idatzi al duk jada? Ez? Ba,badakik.
……………………………………………………………………………………………………………………………………
-Kaka zaharra! Azkenean kanpo arazoetarako ministeriora joan beharko dinat!
-Molestatzen al zaitut teniente?
- Ez,ez, lasai. Aurrera, pasa barrura.
-Arazoren bat?
-Ez,tira, bai. Ordenagailu alu hau. Ez dit informazio bat eman nahi. Madagaskarreko indar polizialen batekin harremanetan jarri nahiko nuke, informazio bat egiaztatzeko.
-Juden poliziarekin? Izango al dute?
-Zerbait unibertsala badago,polizia da.
Finalistak
- "Txori txoroa". Juan Kruz (Igerabide Alberdania)
- "Dragoia". Arrate Egaña (Erein)
- "Paperezko bizitzak". Manu López (Gaseni Pamiela)
GAZTELANIAZKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA
Iban Barrenetxea Bahamonde
El cuento del carpintero
A buen paso
18.000 euroko saria eta 4.000 euroko lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Jurado:
Josebe Martínez, epaimahaiburu
Elisabet Mas, epaimahaikide
Enrique Uriarte, epaimahaikide
Iñaki Markotegi, epaimahaikide
Imanol Mercero, epaimahaikide
Epaimahaiak ikusitako merituak
Epaimahaiak, Barrenetxearen lanaren kalitate plastikoa kontuan izanik, kontaketaren gaitasun narratiboa onartu eta baloratu du. Obrak, ipuinaren berezko ahozko narrazioaren elementuen (eta horiek ez dira testu idatzian agertzen) eta irudiek duten igortzeko ahalmenaren arteko oreka argia erakutsi du. Haur literaturaren munduan, testuaren eta irudiaren arteko batuketak gero eta indar handiagoa du eta, kasu honetan, kontaketa bi hizkuntza horietan oinarritzen da berdin-berdin.
El cuento del carpintero album ilustratu bat da. Honetan, istorioaren sakontasuna umoreak ematen duen azkartasunaren bidez erakutsiko digu.
Obra sarituak haur literatura hartu du berriz eta berrasmatu egin du, XXI. mendean eguneratutako beste ipuin bat sortzeko. Gaur egungo irakurleen munduan, irudiek uneoroko esaten dute zerbait eta Barrenetxeak bere gaitasuna erabiliko du ipuin klasiko bat proposatzeko.
Iban Barrenetxea (Elgoibar, 1973)
Iban Barrenetxea, hamarkada batez diseinu grafikoan aritu ondoren, 2010ean ilustratzaile moduan hasi zen. Ordutik hona hamarna liburu ilustratu ditu eta, gainera, liburu horietako bi idatzi ditu.
Bombástica naturalis lanak (A buen paso, 2010) Bratislavako sari ospetsu batzuk jaso ditu, baita Euskadi Literatura saria ere (ilustrazioaren kategorian); Gainera, Junceda Iberia eta Koreako CJ Picture Book Award sarietan finalista izan da. El cuento del carpintero (A buen paso, 2011), Kiriko saria jaso zuen, CEGAL elkartean diren 90 liburu-denda baino gehiagok emandakoa.
Italian, Erresuma Batuan, Japonen, etab.en ezagutzen duten bere lana, eta bere testuak frantsesera, errusierara eta koreerara itzuli dira.
El cuento del carpintero
Firmín inoiz izan den arotzik onena da eta, horrela bada, Von Bombus baroiak bataia erdian beso bat galdu zuenean, medikua, baronesa, ministroa eta kardinala arotzarengana joango dira gerlari nekaezinarentzat beste beso bat egin dezala eskatzeko. Oso emaitza bikaina lortu zuen eta, beraz, borrokatzen jarraitzeko gogoak piztu zitzaizkion jaunari gogo horiek baretu beharrean. Firmín, gudetan kaltetutako gorputz-adarrak ordezkatuko dizkio ia egurrik gabe gelditu arte. Borrokatzea gogoko duen noble horren eta bere arotzaren arteko istorioaren amaiera barregarrira iritsiko gara, Baroiaren figuraren bezain amaira biribila izango da.
Iban Barrenetxeak ipuin hori ilustratzeko bi orrialdeko irudiak erabili ditu, zehaztasun aberatsekin eta umorezko ukituekin. Zabaltzekoa ere badago, irakurleri istorioari jarraitzen laguntzeko ezen, nahiz eta istorio erraza izan, interpretazio anitz izan ditzakeelako; gainera, gogora ekarriko digu zorte onari deitzeko eta baroiak ondo aplikatzen jakin zuen honako esaera hau: “Zura ukitu!”..
Zatia
Había una vez un laborioso carpintero que se llamaba Firmín. FABRICABA UNAS RUEDAS de tal perfección, que el impulso de una mirada bastaba para echarlas a rodar: Rodaban y rodaban hasta perderse tras el horizonte y sólo uno o dos años después volvían a aparecer por el lado opuesto tras haberse recorrido el mundo entero.
Hubo quien, tras probar una de sus sillas, juró no volver a ofender sus posaderas sentándose en otro lugar, ya le ofrecieran el mismísimo trono del Sultán de Karamán, con sus trescientos cojines de plumas.
Sus mesas jamás cojeaban, es más, presumían de tal gracia y tal delicadeza que, al mirarlas de rojo, parecían bailar el minué.
También fabricaban juguetes y autómatas capaces de cantar y bailar; cucharas con las que la sopa de cebolla sabía a helado de frambuesa; cofrecitos que guardaban tan bien secretos, los malos recuerdos y los libros prestados, que uno terminaba olvidándolos para siempre.
Y sus tallas, ¡ay, sus tallas! Esculpió una pastorcilla y quedó tan bella, tan natural, que recibió dos ofertas de matrimonio y fue admirada y envidiada hasta que alguien la robó.
Y así, entre el rodar de las ruedas, entre sillas y sillones, entre mesas y mesones, la reputación del prodigioso carpintero viajó de uno a otro confín.
Finalistak
- "Cantan los gallos". Marisol Ortiz de Zarate (Casals)
- "Corazón, mano, corazón". Juana Cortés (Everest)
EUSKARAZKO LITERATURA ITZULPENA
Xabier Olarra Lizaso eta Arantzazu Royo Manterola
Jakobian eraikina (Alaa Al Aswani)
Igela
18.000 euroko saria.
Epaimahaia:
Elizabete Manterola, epaimahaiburu
Bakartzo Arrizabalaga, epaimahaikide
Joxe Austin Arrieta, epaimahaikide
Karlos del Olmo, epaimahaikide
Imanol Zurutuza, epaimahaikide
Epaimahaiak ikusitako merituak
Epaimahaiaren iritziz, hizkuntza kalitate oso ona erakusten du euskaraz itzulpen lan honek. Hizkera aberats eta joria nabari daiteke testuan. Ederki josi dute itzultzaileek euskaraz pertsonaia ezberdinei buruzko zatitxoz osaturiko puzzlea.
Bestalde, Egiptoko kultura gurera gerturatzeko ahalegina egin dute itzultzaileek. Azpimarratzekoa da jatorrizko testua arabieratik euskarara zuzenean ekartzearen meritua. Itzultzaileek duintasunez gainditu dituzte arabieratik euskarara itzultzeko zailtasunak. Orobat, jatorrizkoan agertzen diren pertsona eta toki izenak euskarara egokitzeko egindako ahalegina ere nabarmendu nahi du epaimahaiak.
Xabier Olarra (Tolosa, 1953)
Xabier Olarra Lizaso Filosofia eta Letretan lizentziatua da (Hizkuntza Erromanikoetan, hain justu) eta, hainbat urtez euskarako eta euskal literaturako irakaslea izana bada ere, 1988tik 2010era bitartean Nafarroako Gobernuko itzultzaile izan da.
Itzultzaile gehienek ez bezala, Olarrak literatur itzulpengintzaren lubakiaren bi aldeak ezagutzen dituela esan daiteke: alde batetik, hogei urte egin ditu literatura itzultzen, bere kutuna duen genero beltzeko eleberriak, besteak beste; bestetik, editore lana zer den ere ondo ezagutzen du, 1989ko apirilean Joseba Urteagarekin eta Jose Manuel Gonzalezekin batera Igela argitaletxea osatu zuenetik.
1983an itzuli zuen bere lehen lana, eta harrezkeroztik hainbat eta hainbat lan euskaratu ditu. Bere itzulpenetako zenbait: Antropologo bat Marten (Oliver Sacks), Postariak bi aldiz deitzen du beti eta Iruzurgilea (James M. Cain), Azken hitzordua (Sandor Márai), Deabruaren Hiztegia (Ambrose Bierce), Kameleoientzako musika, Odol hotzean eta Eskuz landutako hilkutxak (Truman Capote), Historiarik goibelena (Madox Ford Ford). Aipatutakoez gain, beste hainbat autore ezagun ere itzuli ditu: hala nola Ernest Hemingway, Robert Louis Stevenson, Jack London, William Faulkner, Jim Thompson, W. Somerset Maugham, Philippe Claudel... Raymond Queneauren Estilo-ariketak liburuaren itzulpenari esker jaso zuen 2006an Euskadi Saria.
Arantzazu Royo (Hernani, 1967)
Arantzazu Royo Manterola hogei urte pasa egin ditu EIZIE elkartean, bulegari. Itzulpen eta Interpretazioan lizentziatua, 2004an.
Literatur itzulpenari dagokionez, lantaldean hasi zen H.C. Andersenen 19 ipuin (Ibaizabal, 1997) euskaratzeko, Martxel Eguen itzultzaile-taldearekin.
Arabiera eta itzulpengintza, biak lantzeko asmoz, Mohamed Xukri idazlearen Ogi hutsa liburua itzuli zuen arabieratik (Igela, 2010), eta Xabier Olarrarekin lankidetzan jardun zuen gero Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina liburuaren itzulpenean. Mohamed Xukriren Hutsegiteen garaia (trilogia ospetsuaren 2. liburukia) lanaren itzulpena du orain esku artean.
Jakobian eraikina (Alaa Al Aswani)
Jakobian eraikina 1930ean altxarazi zuen Hagop Jakobian armeniarrak, Suleiman Baxa kalean, Kairoko Erdigunean. Leku bikaina aukeratu, eta etxe benetan dotorea eraiki zuen. Eleberriko gertaerak 1980 ingurukoak dira, Golkoko gerraren garaikoak, eta horkoak baino garai hobeak ezagutu ditu Eraikinak.
Orain, pertsonaia batzuek bulego edo etzanlekutarako erabiltzen dituzte garai bateko etxe luxuzkoak. Beste batzuek, berriz, etxegainean bizi beharra daukate, eraikin dotore horretako trastelekuak izandako gela ziztrinak aterpe bihurtuta.
Denetik aurkituko dugu eraikinean: hemen aristokrata gonazale bat, hor Le Caire egunkariko zuzendari homosexuala, han gar erlijiosoak jotako gazteak edota aberats lizunkoiak, libera ziztrin batzuen truke familia errukarrietako neskez gozatu nahi dutenak.
Ustelkeria eta esplotazio lotsagabeena nahasian ibiliko dira. Tahak, atezainaren semeak, baditu bere emaztegai Busainarekin bete nahi dituen amets eta irrikak. Baina, ikasle bikaina izanik, ustelkeriarekin topo egitean, talde islamista erradikalekin lotuko da, eta erabaki horrek ondorio latzak izango ditu.
Zatia
Ustekabean, zartako sail etengabe bat bezala sentitzen zituen buruan torturaren oroitzapenak: jipoiak eta laidoa, eta zeinen ahul, leher eginik eta lur jota sentitu zen bortxatu zuten bakoitzean. Nola hasten zen negarrez, eta nola erregutzen zien soldaduei ez sartzeko gehiago makila lodi hura gorputzean; bere ahots ahul eta etena: “Emakumea naiz” esanarazten ziotenean. Berriro jo, eta nola zuen izena galdetzen zioten, eta hil-ahotsez esaten zien: “Fauziya”, soldaduei algara galantak eraginez, film barregarri bat ikusten ari balira bezalakoak. Hori guztia zuen gogoan Tahak, eta ezin izaten zuen lo hartu. Gauak esna ematen zituen, zauriak berritzen. Aurpegia uzkurtu ilunpetan, eta arnasa azkartzen zitzaion. Korrika ari balitz bezalako arnasestua egiten zitzaion, eta gorroto eutsiezin batek hartzen zuen mendean, eta ez zitzaion baretzen harik eta ofizialen ahotsez oroitu, garbi bereizi, eta oroimenean zehaztasun osoz gogoan hartzen zituen arte. Gero, dardara eragiterainoko sentipen bortitz bat nagusitzen zitzaion: mendeku-gosea. Torturatu eta bortxatu zuen bakoitzari ordaina ematen irudikatzen zuen bere burua.
Finalistak
- Itziar Diez de Ultzurrun. "Brodecken txostena" (Philippe Claudel). Igela
- Mikel Irurtia. "Hau gizon bat bada" (Primo Levi). Alberdania
LITERATURA LANAREN ILUSTRAZIOA
Sara Morante
La flor roja
Nevsky Prospects
18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Epaimahaia:
Iban Barrenetxea, epaimahaiburu
Elena Odriozola, epaimahaikide
Nuria Hernández, epaimahaikide
Begoña Medel, epaimahaikide
Iker Ayestaran, epaimahaikide
Epaimahaiak ikusitako merituak
Sara Morantek La flor roja lanaren testuei buruz egiten dituen interpretazioek, zerbait gehiago kontatzen digute, mundu zapaltzailearen erotasunera eramango gaituzte. Ilustrazioak testuarekin enpatizaten duen moduan, badago gogo-aldartea islatzeko eta igortzeko gaitasun handia.
Estetika pertsonala, estilo berezia, testuren erabilera, egoeraren arabera egokitutako perspektiben eta tamainen aldaketa nabarmendu behar dira. Ilustratzailearen baliabide pertsona eta adierazgarria gorriaren erabilera da, eta liburu honetan hari gidaria eta oso egokia da.
Finalisten artean, Juan Luis Landaren konposizio zinematografikoak eta konplexutasun teknikoa, Maite Gurrutxagaren interpretazio sintesirako gaitasuna, narrazio poetikora egokitutako Yolanda Mosqueraren gama kromatiko orekatu eta atsegina eta Leire Salaberriaren estetika ditugu.
Sara Morante (Torrelavega, 1976)
Sara Morante Espainian eta Irlandan Arte Aplikatuak ikasi zituen eta Herbert-en litografiako tailer batzuetara joan da (Arteleku, Donostia). 2008an Kantabriako Gobernuaren Gazte Arteko Sari Nazionala (ilustrazioaren kategoria) jaso zuen eta bere lanak 2009ko Gijon Hiriko Litografiako IV. Sari Nazionalean, 2009ko Vitoria-Gasteizko Inmersiones-en eta Gasteizko Zuloa Espazioan (2010ean Good Shi(r)t-eko ilustrazio irabazlea) aukeratu dira eta hantxe erakutsi dira.
Ondoko liburuen ilustrazioak egin ditu: Diccionario de literatura para esnobs, Fabrice Gaignaultena; Los Zapatos Rojos, H. C. Andersenena; La Flor Roja Vsévolod Garshinena; Xingú, Edith Whartonena; Señal, Raúl Vacasena; Los Watson, Jane Austenena, eta Casa de Muñecas, Patricia Esteban Erlesena. Gainera, prentsan eta publizitatean kolaborazio batzuk egin ditu, eta ‘Rara Avis’ ilustraziogile eta idazle arabarren erakusketa antolatu zuen Arabako Foru Aldundiarentzat. Hendaian bizi da.
La flor roja - Ilustrazioak
Finalistak
- Maite Gurrutxaga. "Bat-batean krispetak" (Alberdania)
- Yolanda Mosquera. "ABCD berri bat" (Mezulari)
- Juan Luis Landa. "1512. in memoriam" (Erein)
- Sara Fernández Morante. "Los zapatos rojos" (Impedimenta)
- Leire Salaberria. "Euria ari duenean" (Pamiela)
EUSKARAZKO SAIAKERA
Inazio Mujika Iraola
Xabier Lete (auto)biografia bat
Alberdania
18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Epaimahaia:
Ainhoa Larrañaga, epaimahaiburu
Eduardo Apodaka, epaimahaikide
Juan Jose Garcia Garmendia, epaimahaikide
Jose Maria Larrea, epaimahaikide
Maria Jesus Pacho, epaimahaikide
Epaimahaiak ikusitako merituak
Biografia edo autobiografia honetan Xabier Leteren barruko ahotsa entzuten dugu eta haren haritik testuinguru sinkroniko eta diakronikoaz jabetzen. Materialaren hautaketa eta lanketa ez ezik, bereziki aipagarria da liburuaren antolaera sotila eta gaiak josteko era.
Edukien aldetik, oso liburu interesgarria dokumentu giza herri honetako joan den mendi erdian gertaturikoa ezagutzeko, kulturaren ikuspegitik beti ere. Estiloaren aldetik, ahozko iturri batetik paperera eramaterakoan, ondo islaturik dator Leteren esateko kadentzia eta musikalitatea.
Inazio Mujika (San Sebastián, 1963)
Maisu eta Euskal Filologia ikasketak egin zituen. 1987an Azukrea belazeetan izeneko ipuin bilduma argitaratu zuen. 1991n Linkon kontakizun laburra, gazte sail batean; eta 1994an Hautsaren kronika ipuin bilduma (Kritika saria 1995); 1995ean, hiru ipuin bildu zituen Matriuska izeneko liburuxkan; 1997an, Joxean Muñozekin elkarlanean Urgulleko arima herratua kontakizuna argitaratu zuen. 1999an, Gerezi denbora izeneko eleberria argitaratu zuen eta 2007an Sagarrak Euzkadin kontakizuna.
Ignacio Aldecoa saria jaso zuen Tu quoque ipuinarekin (1990) eta Irun Hiria saria Itoak ur azalera bezala ipuinarekin (1992). LUR Hiztegi Entziklopedikoaren erredakzioan parte hartu zuen.
Xabier Lete (auto)biografia bat
Gehiegi izango da esatea euskaldun guztion hezkuntza sentimentalean badela Xabier Leteren kanta bat baino gehiago? Ez dut uste. Euskaltzaleon soinu bandan behintzat badira haren ahotsean nahiz beste kantari batzuenean euria bezain leun sartu zaizkigun poesia zati melodiaz lagunduak.
Liburu honetan Inazio Mujika Iraolak egin duena izan da Xabier Leteri egin zizkioten hainbat elkarrizketa bildu, transkribatu eta Leteri berari aukera eman bere bizitzaren berri eman diezagun, bere lanaren berri, bere bizipen eta oroitzapenena, bere fedearena, bere adiskidetasunena, iritzi politikoak, kantuari eta poesiari buruzko iritziak, gure herriari buruzkoak eta herritarrei buruzkoak. Fedea eta Jainkoa, sufrimendua eta heriotza…
Elkarrizketagileak desagertu egiten dira, liburua prestatu duen editorea ere bai, eta Xabier Letek berak hartzen du protagonismoa.
Zatia
Leihoak irekita bizi behar dela uste dut nik, ze bestela bizitza galdu egiten duzu. Gertatzen dena da ba, askotan, praktikotasun aldetik eta esfortzuaren, ekonomiaren aldetik, hobe izaten dela leihoak ixten joatea, bestela ba halako estres batean eta halako antsietate batean bizitzen zarelako. Nik leiho dezente itxi behar izan ditut, beti izan naiz pertsona bat, eta beharbada zoritxarrez, pixka bat desorekatua horretan, desbideratua, baina beti leiho asko irekita bizitu nahi izan dut leiho horietara agertzeko, nire burua ateratzeko eta handik begiratzeko.
Gustatu izan zait izadia, gustatu izan zaizkit hiriak, lurraldeak, paisaiak, gustatu izan zait musika, literatura, arkitektura asko gustatzen zait, pintura ere bai. Ez dakit, hamar mila gauza gustatzen zaizkit. Paseatzea gustatzen zait, eta isiltasuna, zer esanik ez. Eta orduan, pixka bat, ba bueno, literaturarekin eta letrekin ere hori gertatu izan zait. Autodidakta bat naiz, formazio akademikorik ez dut, baina hala ere, saiatu izan naiz nire bizitzako urte batzuetan filosofia irakurtzen, eta literatura zer esanik ez, gehiago literatura narratiboa, gehiago, eta saiatu izan naiz, ahal dudan neurrian, ahal nuen tokietara hurbiltzen, beti muga izugarriekin. Eta batek zenbat eta ahalegin gehiago egin ikasteko eta irakurtzeko eta ikusteko, jakiten du eta konturatzen da gero eta ezjakinagoa dela.
Finalistak
- "Euskal harriak". Joseba Azkarraga Etxagibel (Alberdania)
GAZTELANIAZKO SAIAKERA
Daniel Innerarity Grau
La democracia del conocimiento
Paidos
18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Epaimahaia:
Ana Iriarte Goñi, epaimahaiburu
Beñat Arginzoniz Cebreiro, epaimahaikide
Francisco Soguero García, epaimahaikide
Santos Zunzunegui Díez, epaimahaikide
Cristina Lavía Martínez, epaimahaikide
Epaimahaiak ikusitako merituak
Innerarity-k modu egokian antzeman dituelako egungo sistema politikoaren beherapenaren giltzarriak eta koherentzia handiarekin hausnartu duelako horien inguruan. Baita ezagutzak gure gizarteen demokraziaren kalitatea handitzeko izan behar duen funtzioan oinarritutako proposamenak orijinaltasun handikoak direlako ere.
Daniel Innerarity Grau
Daniel Innerarity Filosofia politiko eta sozialeko katedraduna da, IKERBASQUEko ikerlaria da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria da (www.globernance.org). Europako eta Amerikako unibertsitate anitzetan irakasle gonbidatu izan da; orain dela gutxi Sorbona Unibertsitatean izan da (Paris). Gaur egun irakasle gonbidatua da Florentziako Europar Institutuko Robert Schuman Centre for Advanced Studies-en. Filosofian doktorea da, Alemanian (Alexender von Humboldt Fundazioko bekadun moduan), Suitzan eta Italian ikasketak osatu zituen.
Idatzi dituen liburuen artean, ondokoak nabarmendu ditzakegu: Ética de la hospitalidad (Sociedad Alpina de Filosofía elkartearen saria jaso zuen 2011n frantsesez idatzitako libururik onena zelako), La transformación de la política (Miguel de Unamuno III. Saiakera saria eta Literaturako Sari Nazionala 2003an Saiakera modalitatean), La sociedad invisible (2004an Saiakerako Espasa saria), El nuevo espacio público, El futuro y sus enemigos, La humanidad amenazada: gobernar los riesgos globales (Javier Solanarekin), La democracia del conocimiento e Internet y el futuro de la democracia.
Bere liburu gehienak Frantzian, Portugalen, Estatu Batuetan, Italian eta Kanadan itzuli dituzte.
El Correo eta El Pais egunkarietan ohiko iritzi-kolaboratzailea da, baita Claves de razón práctica aldizkarian ere. Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxak 2008ko Humanitateen, Arteen, Kulturaren eta Gizarte Zientzien saria eman zion, Espainiako Senatuak proposatuta. Academia de la Latinidad izenekoaren eta Arte eta Zientzien Europar Akademiako kide da (Salzburgon du egoitza). “La Nouvel Observateur” frantziar aldizkariak 2004an mundu luze-zabaleko 25 pentsalari bikainen zerrendan sartu zuen.
La democracia del conocimiento
Ezagutza, jakiteko bitarteko bat baino gehiago, bizikidetzarako tresna bat da. Gure pertzepzioak kanpoko errealitatera egokituz ustezko egia objektibo bat islatzea ez da bere funtzio nagusiena, gizakien artean denok bizitzeko eremu demokratiko bat osatzeko orduan gailurik boteretsuen bihurtzea baizik. Gure arazo kolektibo nagusienak, aurkakoa badiote ere, ez dira borondate arazoak, erabakiak hartzeko gaitasun ezaren edo moraltasun ezaren ondoriozkoak; ezagutza mailako porrotzat ere hartu beharko genituzke, edo zilegitasun demokratikoaren ikuspuntutik ezagutzaren antolaketa urrian jatorria duten arazotzat. Liburu honen arabera, ezagutzan eta horren ingurukoetan (zientziaren eta berrikuntzaren politikak, gobernuen aholkularitza politikoa, politika publikoen ebaluazioa, egungo gizarte aldaketan ulerpena eta arautzaileen ezagutza mailako eskumena), goraldi ekonomia erabakitzeaz gain, batez ere, demokraziaren kalitatea erabakiko da. Ezagutzaren politikak eta ezagutzaren bidezko politikak herritartasun demokratikoki gai bihurtu dira eta horren arabera arazo teoriko asko jartzen ditugu arriskuan baina, batez ere, gure eremu publikoaren kalitatea.
Zatia
"Una democracia del conocimiento no está gobernada por sistemas expertos sino desde la integración de esos sistemas expertos en procedimientos de gobierno más amplios, que incluyen necesariamente decisiones en ámbitos donde la ignorancia es irreductible. Nuestras principales controversias democráticas giran precisamente en torno a qué ignorancia podemos permitirnos, cómo podemos reducirla con procedimientos de previsión o qué riesgos es oportuno asumir. Estamos ante el desafío de aprender a gestionar esas incertidumbres que nunca pueden ser completamente eliminadas y transfromarlas en riesgos calculables y en posiblidades de aprendizaje. Las sociedades contemporáneas tienen que desarrollar no sólo la competencia para solucionar problemas sino también la capacidad de reaccionar adecuadamente ante lo inesperado. No va a resultar una tarea fácil, pero en cualquier caso podríamos consolarnos considerando que somos una “sociedad del desconocimiento” no tanto porque sepamos poco como porque no sabemos lo suficiente en relación con la dimensión de las empresas que hemos decidido acometer".
Finalistak
Gaztelerazko saiakera modalitatean ez dugu obra finalistarik eduki.