Euskadi Literatura Sariak (2010)
Euskarazko literatura
Gaztelaniazko literatura
Euskarazko haur eta gazte literatura
Gaztelaniazko haur eta gazte literatura
Euskarazko literatura itzulpena
Literatura lanaren ilustrazioa
Euskarazko saiakera
Gaztelaniazko saiakera
EUSKARAZKO LITERATURA
Fermin Etxegoien Uribeetxeberria
Autokarabana
Pamiela
18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Epaimahaia:
Felipe Juaristi Galdos, epaimahaiburu.
Pello Otxoteko Vaquero, epaimahaikide.
Lourdes Otaegi Imaz, epaimahaikide.
Javier Rojo Cobos, epaimahaikide.
Arantza Urretabizkaia Bejarano, epaimahaikide.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Liburuak eite konpaktoa eta sendoa du. Gure sasoiko bizitzaren kronika orohartzailea eta oso gurea egiten du, euskaldunona, geure gabezia eta korapiloekin. Protagonista kontalariaren ikuspegi sarkastikoak, inguruko errealitatearen berri ematen digu denbora errealean, hots, bere eguneroko bizitzaren egunerokotasunaren sentsazioak transmititzen ditu.
Garaiko gizakiak dena iritsi nahi du ezeri ukorik egin gabe: hiria eta mendia nahi du, familia eta amorantea, lanbidea eta askatasuna, horregatik autokarabanaren metafora, etxea eta askatasunaren aldiberekotasunaren sinbolo. Hortik liburuan agertzen den etengabeko bikoiztasuna: alaba maite du, berarekin nahi du, baina aspergarri egiten zaizkio harekin pasatzen dituen asteburuak.
Fermin Etxegoien Uribeetxeberria (Oñati, 1966)
izentziatua 1988an, Euskal Herriko Unibertsitatean Informazio Zientziak fakultatean.
Telebista gidoigintza lanak ETBko hainbat saiotan: Katu Kale, Doctor Livingstone Supongo, Ciudadanos, Lau Haizeetara, Euskal Kanturik Onena, Kalaka, Anitzele…
Prentsa iritzi artikuluak eta elkarrizketak kultur alorrean Egunkaria, Berria, Argia eta El País egunkarietan.
Bilbo Hiria Irratiko sortzailea, eta Euskaldi Gaztean Ekaitz Perfektua saioko zuzendaria egun arte.
Publikazioak: Neurona eta Zeurona saiakeraren egilea, Pamiela argitaletxean.
Autokarabana
Fermin Etxegoienen lehen eleberri honetan mundu garaikidea ageri da, errealismoz erakutsia. Protagonistak lan egiten du herri bateko kooperatiban, eta zenbait tramaren erdian aurkituko du bere burua. Esperientzian oinarrituriko literatura da, egungo familia zein laneko bizipenak jasotzen dituena. Elkarren artean gurutzatzen diren gertakizunek, erritmo bizian kontatuak, irakurlearen arreta hasieratik bereganatuko dute, eta espero ez duen amaierara eramango.
Aspaldion ugaldu diren autokarabana-aleak unibertsaltasunean helmugarik ez daukaten unitate moduan irudikatuak dira… Autokarabana modernitatearen metafora gisa.
Zatia
Super- makilaturik doan Blanquitari agur esaten oroitu naiz duela zenbait urte Bilbon ezagututako beste emakume kementsu batekin, Arrebato tabernan lehen aldiz ikusitako persona ahaztezina. Gainera ez zen emakume jaio, mutil jaio baitzen Leioa herriko baserri batean eta bertan hezi zuten euskaldun-zahar, Leioa osoki hartuta bere belaunaldiko euskaldun-zahar bakarrenetarikoa.
Elkar ezagutu genuen hogeita hamar urte beranduago eta emakume modura zihoan jantzita, Arrebato taberna hiper-fashion hartan.
Gu euskaraz ari ginen, bera ere euskalduna zela erakutsi nahi izan zigun eta mahai batera igo zen ondorengo auto-aurkezpena egiteko.
Jaun- andreok, gabon eta ongi etorri Arrebato tabernara; Jasone naiz, harreman publikoetarako arduraduna.
Jasone seguru zegoen lehen aldiz ari ginela transexual bat euskaraz entzuten, eta halaxe zen lagun-talde hura osatzen genuen guztiontzat. Gertuen geneukan salbuespen moduko bakarra Mikelen Heriotza pelikulako itzulpen anti-naturala izango zen, hutsaren hurrengo esatea bezalakoa.
Zein modu konplikatuan euskaratzen diren filmak, ezta? Ikusle gehienok ez gara gauza izaten elkarrizketak momentuan ulertzeko, ondorioz normala da Euskal Telebistan ia inork ez ikustea euskarazko filmak. Gainera alperrik da zinema era xinpleagoan itzul dadila eskatzea, hizkuntza-adituek leporatzen ahal dizutelako euskararen aberastasuna ari zarela (aluzinagarria).
Leioako baserri batean jaiotako neska-mutil hura, ordea, sinple bezain garbi aritu zitzaigun bere aurkezpenean.
Izen polita hautatu duzu, esan nion miresmenez.
Jasone da nire deitura, erantzun zidan hitzak laztanduz.
Baina alperrik da; hemen deitzen didate La Avanzada.
Finalistak
- "Off-on". Yolanda Arrieta (Susa)
- "Aienatze-marra". Juan Kruz Igerabide (Atenea)
- "Musika airean". Karmele Jaio (Elkar)
- "Jantzi beltz bi". Josu Penades (Alberdania)
GAZTELANIAZKO LITERATURA
José Fernández De la Sota
Vacilación
Bassarai
18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Epaimahaia:
Luisa Etxenike Urbistondo, epaimahaiburu.
Maria José Martínez Gutiérrez, epaimahaikide.
Guillermo Uribe Zarrabeitia, epaimahaikide.
Enrique Gutiérrez Ordorika, epaimahaikide.
Elena Sierra Aguirre, epaimahaikide.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Gaiaren zailtasuna. Tradizio literario adierazgarrienarekiko hartu-emana. Formari begira, bikaina. Egitura originala; poema bakoitzak hurrengorako leiho bat irekitzen du, ez izatearen irrika eta zalantzaren irudikapen harmoniatsua eta sakona sortuz. Gaur egungo izatearekin bat datorren lana.
José Fernández De la Sota (Bilbo, 1960)
José Fernández de la Sota Bilbon jaio zen 1960 urtean. Kazetari, poeta eta kontalaria. Literatura-kritika prentsan eta irratian egin du eta El Mundo, el Correo eta El País egunkariaren Euskadiko edizioan iritzi-zutabegilea da. Los pliegos del norte poesia bilduma zuzendu du, Pérgola literatura-eranskina eta Ipar Atea (María Maizkurrenarekin), Boletín de Ficciones eta Ancia (Blas de Otero Fundazioarena) kultura aldizkariak. 1988 urtetik Zurgai poesia aldizkariaren erredakzio-kontseilukidea da.
Poeta bezala, hamar liburu argitaratu ditu. Haien artean: Te tomo la palabra (Kritika Sarian finalista), Todos los santos (Antonio Machado nazioarteko saria), Material de construcción (Jaén Saria), Cumbre del mar (Alfons el Magnànim Saria), Aprender a irse (Ciudad de Córdoba Saria), Vacilación eta Travesía de Bilbao (BBK Fundazioak orain dela gutxi argitaratua).
Narratzaile bezala, Informe Goliat eleberriaren egilea da, eta Elefantes blancos, Negrita con diamantes (Max Aub nazioarteko saria), Suerte de perro (Premio Iberoamericano Cortes de Cádiz) eta La biblioteca férrea (Camilo José Cela nazioarteko saria) kontakizun liburuak idatzi ditu. Jukar argitaletxeak argitratutako Bilboko gidaliburaren egilea da, eta Juan Larrea, versión terestre biografiarena. 1998. urtean Euskadi literatura saria eman zitzaion. Bere lan batzuk italierara, portugesera, errusierara, korsikerara eta frantsesera itzuli dira.
Vacilación
Vacilación Franz Kafkaren gorazarre poetikoa da. Kafkaren egunkarietatik ateratako aipu batetik abiatuta ("Nire bizitza osoa jaio aurreko zalantza da"), José Fernández de la Sotak Kafka zalantzati baten arrastoari jarraitzen dio, haren idatzietan sartzen da eta, bere hitzekin, bat egiten du Kafkarekin.
Muga harrigarri honetan, non ez baitakigu zer den irakurtzen dena eta zer idazten dena (poeta Franz Kafkaren min arrastoez, zalantzez galdezka ari bada), irakurleak heriotzaren ikuspegia aztertzen diharduen Kafka antzematen du, José Fernández de la Sotak azken liburuetan egiten diharduen bezala.
Baina, kontua da, oraingo honetan, poesiak Pragako idazlearen ahotsa hartzen duela oinarri: hiltzea ez dela garrantzitsua diosku, denok joango baikara, garrantzitsuena agertzea da. Baina Kafkak existentziaren enigmaren aurrean zalantza egin bazuen ere, José Fernández de la Sotak argi dauka heriotzaren aurrekoa eta ostekoa txanpon beraren alde biak direla.
Zatia
PRIMAVERA
Crece la muerte en el vientre
de abril. Amaneceres
inocentes del mundo se suceden
en mayo, noches claras,
arboledas de cedros, el manzano
y el arce. La inconsútil
mariposa. Brillantes
valles en calma, soledad
escarpada.
Frutos dorados contra la tristeza.
ABRE LOS OJOS
Abre los ojos. Abres
los ojos a la luz
negra del mundo.
Todo vacilación
sobre la nieve. Pisas
tus propias huellas
sobre el Graben.
Te abrazas
a la vacilación
de otro comienzo.
Sabes
que nada empieza ni termina.
Escucha:
no hay principio,
empecemos.
Finalistak
- "Atravesando la noche". Karmelo Caballero Iribarren (Huacanamo)
- "De música ligera". Aixa De la Cruz (451 Editores)
- "Cara o cruz". Itizar Mínguez Arnaiz (Huacanamo)
- "Sólo un muerto más". Ramiro Pinilla García (Tusquets)
EUSKARAZKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA
Patxi Zubizarreta Dorronsoro
Xia Tenzinen bidaia miresgarria
Ibaizabal
18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Epaimahaia:
Ruben Ruiz Perez, epaimahaiburu.
Arantza Baltzategi Juldain, epaimahaikide.
Koldo Biguri Otxoa de Eribe, epaimahaikide.
Idoia Jauregi Pikabea, epaimahaikide.
Ibon Egaña Etxebarria, epaimahaikide.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Patxik egindako ipuina haurrek zein gazteek irakur dezaketen lana da. Honek herri-ipuin edo ipuin-tradizional ezberdinak bilduko ditu eta hauen joskerak, lanari osotasunean, modernitate ukitu bat emango dio. Ipuin guztiak oso ongi txertatuak daude istorio nagusian, bikain.
Ohikoa ez den pertsonaia baten bidaia miresgarriari esker iritsiko zaizkigu Tibeteko koloreak, usaiak, ohiturak, kultura...
Ipuinean ixten diren zenbait zirkulu daude, narrazioa ziklikoa da zenbaitetan: bidaia bera (hasi eta buka toki berean), igarlearen presentzia kapituluz kapitulu...
Ipuina bidaia iniziatiko baten kontakizuna da, Xia Tenzin ez da pertsona bera izango bidaia hasi baino lehen edo bere bueltan. Erraldoia handia izanagatik handiago bueltatuko da etxera eta ez bakarrik tamainan: helduago, jakintsuago, indartsuago... bilakatuko da.
Nabarmentzeko da kapituluen izenburuei darien poetikotasuna, baita, barnean aurkituko dugun narrazioari ere, musikaltasuna present dago obra osoan. Oso landua.
Azkenik, esan, bidaian zehar irakurleak alaitasuna, adiskidetasuna, esperantza, unibertsaltasuna, une tristeak... biziko dituela erraldoiarekin batera, eta bere irakurketarekin haurra ere handituko dela, erraldoituko dela apur bat bederen.
Patxi Zubizarreta Dorronsoro (Ordizia, 1964)
Gipuzkoako Goierriko herrixketan, seme-alaba ttikiek gurasoei umeen jatorriari buruzko galdera egiten zietenean, ohikoa izaten zen erantzutea Ordiziako azokatik ekartzen zituztela, saskitxo batean. Alabaina, Ordizian bertan jaiotako neska-mutikook erantzun hori sinetsiko ez genuelakoan, zikoina batek ekarri gintuela esaten ziguten. Eta nik, neure bizitza eta idatziei erreparaturik, uste osoa dut horrela dela. Gertatzen da, baina, ni ekarri ninduen zikoina Paristik ez, baina Marrakexetik ekarri bide ninduela, izan ere hantxe baitago nire zenbait idazki eta irakurketaren abiapuntua (bitxia bada bitxi, euskarazko azoka hitzak arabierazko zoco-n du jatorria…). Sinetsia nago, halaber, besapean, ogiarekin batera, zikoinak liburu batekin ekarri ninduela, harrezkero irakurketa beti izan baitut bidelagun. Eta agian horregatik guztiagatik bizi naiz Gasteizen, sarritan ikusten ditudalako hegazti hauek gure hiri gainean hegaldatzen. Hemen haurrentzako lanak idatzi ditut (Usoa, Pantaleon badoa, Xia Tenzinen bidaia miresgarria…), gazteentzat (Eztia eta ozpina, Gizon izandako mutila…), nagusientzat (Jeans-ak hozkailuan, Txantxa.Quick…); itzuli ere egin dut, batez ere literatura arabiarreko nobelak (Antoine Galland, Nagib Mahfuz, Abdela Taia, baina baita Antoine de Saint-Exupèryren Printze Txikia); eta musikaren laguntzaz bestelako proiektu eta performance-ak bideratu ditut (Hamar mezu eta dei bat, Mundua lo dagoen bitartean…). Bien bitarte honetan hainbat sari jaso ditut, Euskadi Saria, Ala Delta, Baporea Saria, Gasteiz Hiria Itzulpen Saria; baina saririk handiena, inondik ere, irakurtzen eta idazten jarraitzeko pribilegioa da.
Xia Tenzinen bidaia miresgarria
Xia Tenzinek, munduko mendirik altuenetan bizi den munduko gizonik altuenak, ezin du itsasoa ikusi eta ez du aitaren berririk. Horregatik bidaian abiatuko da, eta bidean ekaitz beldurgarriak jasango ditu, eta gobernadore baten maltzurkeria, baina dantzari xarmangarri bat ere ezagutuko du, eta izotz azpiko misterioa… Hauxe duzu Tibeteko mendietatik itsasora arteko haren bidaia: gorabeheratsua, arriskutsua eta, batez ere, miresgarria.
Zatia
Bihotza pilpiraka zebilkion eta hankek aurrera egin nahi zuten, baina Xia Tenzin nekez, astiro, astun zihoan mendian gora. Izan ere Xia Tenzin oso handia baitzen, gizonkote puska: hamasei urte bete bitartean, herrixkako gainerako mutilen antzera hazi zen, baina gaixotasun baten eraginez banbua bezala hazten jarraitu zuen, gora eta gora, harik eta 2,40 metrora iritsi zen arte.
Eta nekez, astiro eta astun zihoan arren, noizbait ere Bayankalako igarobidera heldu zen. Altua zen bera eta altu zegoen, 4.500 metro inguruan, eta eguzkiak urtu eta haizeak zakar barreiatutako izotz zatiek kristalezko euria sortu zuten, bidaiaria kristalezko euritan bildu. Zuri baino zuriago, Xia Tenzinek elurrezko halako panpina ibiltaria ematen zuen.
Paisaia ezin zuriago hartan, bidaiaria Dode lagun itsuaz oroitu zen. Galdetzen zuelarik nolakoa zen kolore zuria, esnea bezalakoa zela erantzuten zioten, eta orduan berak: 'Hortaz, isuri egiten da?'; erantzuten ziotelarik hodeiak bezalakoa zela, orduan berak: 'Hortaz, hegan egiten du?'; erantzuten ziotelarik elurra bezalakoa zela, orduan berak: 'Hortaz, hotza da?'. Hotzikara batek burutik oinetako behatz ttikienaraino zeharkatu zuen eta iruditu zitzaion ez zegoela hitz egokirik edertasun hura behar bezala aditzera emateko.
Halako batean, arnasa hartzearekin batera, Xia Tenzin begiak igurtzi eta igurtzi hasi zen. 'Itsasoa!', oihukatuko zuen, baina bazekien mendiaren beste aldean bi laku handi zeudela: Gyaring eta Ngoring -tibeteraz, Zhaling eta Eling, hau da, zuri-grisaxka eta berde-urdinxka-; eta, hala ere, 'Itsasoa!' oihukatuko zuen, egundo ez baitzuen hainbeste ur bildurik ikusi. Eta Xia Tenzinek bazekien, halaber, haran hartantxe jaiotzen zela Huang He ibai handia, Ibai Horia, Txina zeharkatzen zuena eta, bazterrari jarraika-jarraika, itsasoraino eramango zuena. Eta orduan bai, orduan 'Itsasoa!' oihukatuko zuen.
Finalistak
- "Haizearen tunela". Juan Kruz Igerabide (Edebe-Giltza)
- "Jack destripatzailearen arrastoa". Joxemari Iturralde (Ibaizabal)
- "Egun bat Petre Romanescuren bizitzan". Xabier Mendiguren (Erein)
- "Itsasoko loti ederra". Xabier Mendiguren (Elka)
GAZTELANIAZKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA
Saria ez da eman
Epaimahaia:
Rafael Arenas Ruiz, epaimahaiburu
Xabier Etxaniz Erle, epaimahaikide
Isabel Muguruza Roca, epaimahaikide
Raquel López Royo, epaimahaikide
Susana Larre Muñoz, epaimahaikide
Epaimahaiak ikusitako merituak
Luze eztabaidatu ondoren, epaimahaiak gaztelaniazko haur eta gazte literatura modalitateko Euskadi literatura saria eman gabe uztea erabaki du, epaimahaiaren iritziz, aurkeztutako lan batek ere ez baitu gutxieneko kalitate mailarik.
Genero eta estilo askotako lanak aurkeztu direla komentatu dute, eta horrek, lanak konparatzeko orduan, beste zailtasun bat erantsi duela. Era berean, adierazi dutenez, lan batzuetan, testua eta alde grafikoa elkarren osagarri dira erabat, hain osagarriak dira ezen zaila baita testua marrazkirik gabe baloratzea, eta, gainera, kasuren batean oso testu gutxi dago.
Hemen bildutako adituen iritziz, haurrei zuzendutako lanak ere literatura gisa baloratu behar dira, eta balio literario horiek gailendu egin behar dira lana saria jasotzeko modukoa izan dadin. Literatur lanak balioetan hezteko material gisa edo hezkuntza arloan ikasleekin lantzeko testu gisa erabil daitezkeen arren, hori ezin da helburu bakarra izan.
Epaimahaikideek adierazi dutenez, dagoen masa kritiko urriaren ondorioz eta, horren eraginez, lan gutxi aurkeztu direnez, ezin izan da saririk eman Euskadi literatura sarien modalitate berri honetan. Aurkeztutako lanek, epaimahaikideen ustez, ez dute halako sari bat jasotzeko moduko kalitate literariorik. Gainera, kontuan hartu behar da hau dela gaztelaniazko haur eta gazte literatura modalitatearen lehenengo edizioa, eta, beraz, saria jasoz gero, lana modalitate honetako erreferentziatzat hartuko litzateke eta, gure mugetatik harago, Euskadin egindako lanen ordezkari bilakatuko litzateke.
EUSKARAZKO LITERATURA ITZULPENA
Jesus Mari Mendizabal Iraola
Eguzki kolpea (Horacio Quiroga)
Alberdania-Elkar
18.000 euroko saria.
Epaimahaia:
Antton Olano Irurtia, epaimahaiburu.
Bakartxo Arrizabalaga Labrousse, epaimahaikide.
Miren Lourdes Oñederra Olaizola, epaimahaikide.
Amaia Ibarraran Bigalondo, epaimahaikide.
Karlos del Olmo Serna, epaimahaikide.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Jatorrizkoaren hizkera bizia euskarazko hizkera biziaz ongi ordezkatu du itzultzaileak, gaztelaniazko hiztegi oparoa euskaraz ere oparo emanez, eta Quirogaren idazkera gihartsua ongi gordez.
Aipagarriak dira, halaber, itzultzaileak hizkuntzari indarra, bizitasuna eta adierazkortasuna emateko erakutsi dituen baliabideak, haiei esker lanak sortzez euskaraz idatzia ematen baitu.
Saririk jasoko ez badute ere, epaimahaiak aipamen berezia egin nahi die Luis Berrizbeitiak eta Karlos Cid Abasolok itzulitako lanei: lehenari, jatorrizkoari darion edertasuna eta poetikotasuna bikain jasotzeagatik, eta bigarrenari, sorburukoa irakurle mota guztientzat ulergarria eta irakurtzen erraza egiteagatik.
Jesus Mari Mendizabal Iraola, "Bizargorri" (Ormaiztegi, 1949)
Ormaiztegiko Telleri baserri zenean jaio zen 1949ko Errege Egun bezperan, bost senideetan lehena. Hamar urte bitarteko eskolak eta jolasak jaioterrian egin eta gero, batxilerra Euban osatu zuen, Pasiotarrenean; nobiziotza, Angoston; filosofia eginahalak, Loiolan; teologia oinarriak, Deuston… Handik ihesi etxera itzulita, fabrika-lan batzuen ondoren, irakasle ikasketak burutu zituen Donostian…
Arrasateko ikastolan hiru urte maisu konplitu, betirako "Bizargorri" goitizena bereganatu eta, 1977an, Irungo Txingudi Ikastolara aldatu zen irakasle; harik eta, zorionean, 2009an jubilatu arte. Hondarribira pozetan zen ezkondu, Hondarribian bi alaba maitagarri zituen hazi eta Hondarribiko bizi da gaur egun…
Bertso-jartzaile, aspalditik ari da (lehiaketa, eztei egun, ospakizun, …); idazle, hainbat liburu du dagoeneko publikatua (Zelina, Ilargia lekuko, Kalezulo, …); itzultzaile, besteak beste, Maupassanten Roque txikia du euskaratua, Luis Sepulvedaren Kaio baten historia, …; zutabegile, azkenik, Diario Vascon dihardu asteartero-asteartero, joan deneko hogei bat urteotan…
Eguzki kolpea (Horacio Quiroga)
"Ipuinak, hasieratik akaberara, esku ikara gabe batek taxututako lerro bakarra izan zezan borrokatu nintzen. Ez traba, ez apainduria, ez barreiamendu bat bera ere ager zitekeen hariaren tentsioa lasaitzera. Ipuina, berez zertarako den aintzat hartuta, gezi bat da. Behin helmuga tirabidean arretaz jarri ostean, arkutik haraxe xuxen abiatzen den gezia. Haren hegaldia ederragotze aldera, gezi gainean pausatzera letorkeen tximeleta orok ez luke oztopoa besterik ekarriko." Horacio Quiroga
Zatia
Behin batean, udazkenaren hasierarekin, baztangak urrutiko herri bat hartu eta pertsona asko hil zuen. Nebek arrebatxoak galdu zituzten, eta umegorri oinez ikasi berriak aitarik eta amarik gabe geratu ziren. Amek, berriz, seme-alabak galdu zituzten, eta andre gazte alargun batek, gaixoak, berak lurperatu zuen bere semetxoa, mundu honetan zuenik eta kutun bakarra. Etxera itzuli zenean, eserita geratu zen bere txikitxoaz pentsatzen. Eta esaten zuen marmar:
-Erruki handiagoa behar zuen gure Jainkoak niretzat, eta hartu eta semea eraman dit. Zeruan, izan, aingeruak izango dira; baina nire semeak ez ditu ezagutzen. Ni ezagutzen nau ondo. Ene semetxo laztana!
Eta urrutira begiratzen zuen, etxe barruko zolan baitzegoen eseria, kanpora oihana ikusten zen atetxoaren aurrez aurre… Hori bai, gaua etortzean eta eguna urratzean, orro egiten zuen animalia anker asko zegoen oihanean. Eta andre gaixoak, artean eseriak, gauzatxo ttiki bat bistaratu zuen iluntasunean atetik ttipili-ttapala sartzen, ibiltzeko ere ia-ia indarrik gabeko katutxo modukoa. Makurtu, eta emakumeak tigretxo bat jaso zuen eskuetan, egun gutxikoa noski, begiak itxiak zeuzkan-eta artean.
Finalistak
- "Basamortua (J.M.G. Le Clézio)". Luis Berrizbeitia (Elkar)
- "Izatearen arintasun jasanezina (Milan Kundera)". Karlos Cid (Alberdania & Elkar)
LITERATURA LANAREN ILUSTRAZIOA
Jokin Mitxelena Erize
Ipuin-kontalariaren lapikoa
Aizkorri
18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Epaimahaia:
Daniel Martin Izquierdo, epaimahaiburu.
Elena Odriozola Belastegi, epaimahaikide.
Begoña Medel Bermejo, epaimahaikide.
Raquel Alzate Liñero, epaimahaikide
Iban Barrenetxea Bahamonde, epaimahaikide.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Album honetan, Jokinen ilustrazioak protagonistak direla ohartzen gara.
Epelak, biziak, oso gestualak, eta batez ere dibertigarriak, irakurlearen arreta harrapatzea lortzen dute sentikortasun eta bizitasunez beteriko narrazio bisualari esker, eta Pello Añorgaren textuarekin harmonian.
Istorio sinpatiko honetarako interpretazio grafiko atsegina eta guztiz egokia egin du Jokinek.
Jokin Mitxelena Erize (Donostia, 1962)
Arte Ederren ikasketen azken urteetakoak dira bere lehen lanak. Irakaskuntzan hamar urtez ihardun ondoren, Alemaniako Koblenza hirira mugitu zen 1995ean bere familiarekin. Ordurako finkatu xamarra zeukan bere ahalegina Euskalherriko argitaletxe gehienetan. Harrez gero marrazkigintza du bere bizibidea, ilustratzaile modura eta bere testu propioen egile bezala ere bai apika, Espainia, Alemania eta Austriako argitaletxeentzat.
Ipuin-kontalariaren lapikoa
Eta kontatu du nola hamar sagutxoak, eguraldi bero batean, joan ziren siesta egitera errekaren ondora. Bertan loak hartu, eta, orduan, nola agertu zen Katu Handia. Eta zer egin zuen? Bada, hamar sagutxoak lotan zeudela, isil-isilik, hatzaparretik heldu…
Ilustrazioak
Finalistak
- "Lurmentzean". Nuria Hernández (Gero Mensajero)
- "Zirkua amets". Iraia Okina (Pamiela)
- "Rita y el secreto de la piedra negra". Mikel Valverde (MacMillan)
EUSKARAZKO SAIAKERA
Joxe Azurmendi Otaegi
Azken egunak Gandiagarekin
Elkar
18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Epaimahaia:
Xabier Aierdi Urraza, epaimahaiburu.
Aritz Irurtzun Sviaguincheva, epaimahaikide.
Andoni Eizaguirre Eizaguirre, epaimahaikide.
Ana Toledo Lezeta, epaimahaikide.
Katixa Agirre Miguélez, epaimahaikide.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Besteren artean, epaimahaiak honako arrazoi hauek ikusi ditu lan hau saritzeko:
- Giza-zientza ugaritako jakintza harremanetan jartzen du: antropologia, filosofia, literatura, soziologia…
- Bizitza, heriotza eta erlijioaren inguruko saiakera.
- Oparotasuna.
- Bizitza oso bat biluztu egiten da, oso ikuspegi pertsonala ematen da.
Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, 1941)
Filosofia eta teologia ikasketak egin ditut Italian eta Alemanian, orain Filosofia Modernoko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Jakin aldizkarian 60. urteetan hasi nintzen idazten eta hainbat artikulu argitaratu dut aldizkari horretan eta beste batzuetan. Dozenatik gora liburu plazaratu dut, jeneralean gogoeta kritikoak gure kulturaren eta politikaren inguruan. Gehienbat baliatu ohi ditudan erreferentziak filosofia alemanekoak izaten dira. Bitoriano Gandiaga poetaren laguntzaile eta lagun izateko zoria suertatu zitzaidan, eta leku berezi bat hartzen du nire obran, filosofia poesiarekin lotzen duena, Azken egunak Gandiagarekin saio liburu orain sarituak.
Azken egunak Gandiagarekin
Bere libururik pertsonalena ondu du Joxe Azurmendik. Abiapuntua ez da edonolakoa: Bitoriano Gandiaga, poeta paregabea, Arantzazun fraidekide izana eta lagun bihotzekoa hiltzera doa. Hari bisitan joan eta, ezinbestean, adiskidearen bizitza eta lanak, izaera eta heziera, nahimenak eta sinesmenak hasi da errepasatzen, eta bere buruarenak ere bai.
Gandiagaren obraren azterketa gisa hasitakoak bakarkako meditazio sorta bat dakar berarekin: zer den gaur, XXI. Mendean, sinestea; zertan sinesten edo ez-sinesten dugun, nork bere kasa eta denok ere geure historiaren arabera; zeri deritzogun Jainkoa, hura baiesteko nahiz ukatzeko.
Azurmendik ohi duenez, milaka irakurketaren dokumentazioa, sentiberatasun erne baten argia eta adimen zorrotz baten finezia elkartzen ditu, landutako gaiei hainbat jirabira eman eta ikuspegi berritzaile bat eskaintzeko, ez eztabaida amaitutzat jo nahi duen maisuaren moduan, ezpada, estereotipo zahar eta konbentzionalismo berriak alde batera utzita, bakoitzak bere baitan pentsa dezan zein den bizitzaren aurreko bere jarrera, bere egia, bere aukera.
Zatia
Lasaitasun estrainio bat da gaineratzen zaiguna, biok badakigunean, bukatu dela. Jada zutik, "ikusi arte" edo ezin eta -absurdoa izango zen, badaki nola pentsatzen dudan, baina aitortzen dut, momentuan horixe esateko gogo itsu bat neukan, ez dakit nola-, zerbait esan behar eta, "badakizu", esan nion nolabait, ezin asmatuz -ez zitzaidan ezer otutzen, esan behar niokeela, uste nuen erakoa: inpresioa neukan, hutsalkeria bat ezin nuela esan, azkeneko hitzak esaten nizkiolakoan; erdi lotsaz esan nion- "badakizu, euskaldunok ez dakigula gizonak gizonari maite zaitut edo holakorik esaten". "Bai, bai, estimatzen dizut. Egia da, sasiak hartuta gaude gorputz eta arima. Eskuetan sasia, buruan sasia, makina bat lan badaukagu euskalduna leuntzeko" eta maleziaz bezala barre egin zuen buru-bizkarrak kuzkurtuz, ohi zuen legez. Ulertu nuen, momentu horretan zerbait inportante esan behar nuelako nire korapilotik askatu nahi izan nahi izan ninduela, gaia pixka bat desbidatuz eta umore aldera hartuz. Fina azkeneko minuturaino. Atea zabaldu, elkarri begiratu, eta itxi, kanpoan Aita Larrea zain zegoen.
Finalistak
- "Eskarmentuaren paperak". Anjel Lertxundi (Alberdania)
- "Hizkuntza ados jartzeko da". Jon Sudupe (Bilboko udala)
GAZTELANIAZKO SAIAKERA
Miguel Sánchez-Ostiz Gutiérrez
Sin tiempo que perder
Alberdania
18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Epaimahaia:
Ana Iriarte Goñi, epaimahaiburu.
Juan Jose Lanz Rivera, epaimahaikide.
Ainhoa Larrañaga Elorza, epaimahaikide.
Francisco Soguero García, epaimahaikide.
César Coca García, epaimahaikide.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Epaimahaiak lanaren hurrengo merezimenduak aipatu ditu:
- Idazkeraren kalitatea, gaiak jorratzeko ikuspuntuaren originaltasuna, bizitako esperientzia goraipatzea pentsamenduaren oinarri gisa.
- Bizitza idatzia, bizitza irakurria..
- Lokalismoa unibertsaltasun mailara jasotzea.
- Liburuaren heterodoxia, generoen arteko hausturaren erakusgarri.
- Gaien alternantziak erritmo desberdina markatzen du; lana irakurriz gozatu egiten da.
- Liburu zintzoa, ez beti politikoki zuzena, Sánchez-Ostizen ibilbideko lanak islatzen dituena.
Miguel Sánchez-Ostiz Gutiérrez (Iruñea, 1950)
Nobelagile, poeta eta artikulu-idazle, saiakera biografiko eta literarioak ere idatzi ditu, horien artean Pio Baroja, a escena (2006).
Bere lanen artean, aipagarriak dira Las pirañas (1992), No existe tal lugar (1997), eta La flecha del miedo (2000) elaberriak, eta baita ere "Las armas del tiempo" zizloa osatzen dutenak: El corazón de la niebla, En Bayona, bajo los porches eta La nave de Baco. 1999an bere poesia lana guztiak La marca del cuadrante (1979-1999) lanean bildu zituen.
Argitaratu dituen azken lanak izan dira: bilduma honetan argitaratutako La calavera de Robinson (2007) elaberria, Tiempos de tormenta. Pío Baroja 1936-1940 eta, bilduma honetan ere bai, Cuaderno boliviano (2008).
Sin tiempo que perder
Gure eguneroko paisaiako mudantzek eta aldaketek abagune ezin hobea eskaintzen digute uste duguna baino beranduago ez dela konturatu gaitezen, baina bizitzearen negozioetan, alabaina, ez dagoela denbora galtzerik. Arimako paisaiarekin edo paisaiarik gabe, bizitzako etxearekin edo etxerik gabe, bidea zain daukagu, bizitzearen intentsitateak ez du atsedenik ematen.
Orrialde hauetan, Bukaresteko (Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko hiria) neguko egunak pasatzen zaizkigu begi aurrean: elurra kaleetan eta bele-saldoak iluntzeetan zeruan; eliza ilunak, kasinoak, hondarrak, sinagogak eta hilerri ezkutuak. Eta Mircea Eliade, Sebastian eta Manea kaleen atzean, Valparaisoko kaleak (esaten dutenez, Pablo Nerudak asmatutako hiri hori): Salvador Reyesen pertsonaien portua, Raúl Ruiz zinemagilearena, Aldo Francia eta Joris Ivensena, lainoa eta ontzien sirenen marrua; eta bertako eskailera amaiezinen buruan Robert Louis Stvensonen boten arrastoak, Edinburgoko museoko beira-arasean. Edinburgo: handik atera ziren bere gorpu-lapurrak, Jekyll eta Hyde, eta handik abiatu zen Watson doktorea ere, Sherlock Holmesen lorratzean.
Orri hauetan mudantzak, bidaiak, grina literarioen eta ez literarioen agertokiak, ikerketak, aurkikuntzak eta topaketa intentsoak erakusten zaizkigu. Ikusitako gauzen eta bizitako pasarteen kontaketa da, kontuan izanda beti bizitzaren beraren intentsitateari dagokion horrek ez duela geroratzerik onartzen.
Zatia
HOY LA PRENSA TRAE LA NOTICIA de un juez chileno, conocido por su perseverancia en la persecución de violaciones de derechos humanos durante la dictadura militar, que ha ordenado procesar y detener a noventa y ocho ex agentes de la DINA, los servicios secretos de la dictadura, incluidos los generales que estaban en la dirección.
El magistrado les imputa el secuestro y asesinato, en 1975, de cuarenta y dos prisioneros. Su desaparición y asesinato fueron encubiertos mediante un montaje llamado Operación Colombo, ligada a la Operación Cóndor, en colaboración con las dictaduras de Argentina y Brasil, para simular que se habían matado entre sí.
Están procesados tanto los que dirigieron la operación como los que perpetraron los crímenes, carceleros, informantes y hasta los conductores de los vehículos en los que transportaron a los detenidos, casi del MIR chileno.
Es una lección de hasta dónde se puede llegar en la recuperación de la memoria histórica, ya que no en la justicia efectiva, esto es, en las sentencias condenatorias y efectivas de los culpables.
Los detenidos son militares ya viejos, muchos de ellos están en prisión- en situaciones de privilegio con respecto a otros delincuentes habría que añadir-, y las condenas que puedan caerles no pasarán de ser simbólicas. Es una lucha contra el tiempo.
Otros, por el contrario, son más jóvenes y han venido viviendo camuflados en la sociedad civil, dedicados a actividades diversas: taxistas, cafetines, comercios, internetes… Aquí, en cuanto rascas un poco, mucha gente que está medianamente acomodada tiene o tuvo que ver con el Ejército o la Armada en tiempos de Pinochet, y también son muchos los que no quieren acordarse de lo que hicieron y dejaron de hacer, no quieren verse de colaboracioncitas de mejor o peor grado- "cuando te torturan denuncias a tu madre", me dijo uno hace cinco años- o simplemente, no ya de reaccionarios casi genéticos, sino de apostadores del mejor postor. Para esta gente, todos los ejercicios de memoria acaban siendo acusatorios, un modesto "remover la historia". Los colaboracioncitas y los que han sacado provecho personal de la dictadura- desde una beca a un puesto de trabajo de por vida- tienen poderosas razones para no remover nada, cuando no se han inventado un pasado a su medida.
Una circunstancia es particularmente repulsiva en este caso: la utilización de propaganda negra para camuflar los crímenes y acusar a los propios miritas de ser los autores de las muertes de sus compañeros en diferentes países de América Latina. Fueron muchos los muertos y desparecidos: ciento diecinueve.
Un diario chileno, el vespertino La Segunda, tituló en aquellos días: "Exterminados como ratones: 59 miritas chilenos caen en operativo militar en Argentina". Las víctimas, entretanto, eran asesinadas en silencio en los cuarteles secretos en Chile y hasta hoy permanecen como detenidos desparecidos. Y para más recochineo no es difícil escuchar que están vivos en el extranjero, dándose la gran vida en los países nórdicos o en Canadá.
De aquello queda una memoria podrida, incómoda.
EL RITO DEL DESAYUNO y la conversación sobre la marcha del mundo con El Mercurio al alcance de la mano. Para los chilenos la cuestión de la salida al mar de los bolivianos es una cuestión cerrada, que solo quieren abrir los comunistas y socialistas. Cuando oyes hablar de ese modo, percibes un difuso rencor social.
Soledad me ha ido contando de su vida poco a poco: enviudó hace siete años. Su marido era viajante de comercio. Al principio le iban a poner a los alojamientos Odín, como el barco que tenía el suegro. Tres hijos y cuatro nietos, de los que habla con orgullo, como si fueran la justificación de toda una vida.
Me habla de vagas genealogías hacia las que parece tenía curiosidad, más que nada porque uno de sus hijos estuvo casado con una mormona, y los mormones andan a vueltas con las genealogías y hasta las han convertido en un negocio. Es posible que esta mujer tenga antecedentes vascos, alaveses, pero se ve que a ella, y a muchos otros, les importa un carajo tener o dejar de tener ascendencia vasca, digan lo que digan los estudiosos que por fuerza son parciales.
Para mucha gente, el pasado familiar es un territorio en el que es mejor no hurgar. Más allá de dos generaciones no quieren saber nada. Los cuicos, esto es, los pijos, los nuevos ricos y los ricos viejos son otra cosa: esos se buscan genealogías hasta donde no las hay, sobre todo ahí, y maquillan en lo que pueden sus orígenes, y lucen escudos a los que no tendrían derecho en el tiempo en que para ostentarlos era necesario tenerlo.
Araya, Arcaya, Aldunate, Arce… Qué habría detrás de esos apellidos qué historias particulares, olvidadas: emigración sin duda, una vida dura, con un fondo de minas, de salitreras, de exilios, de "Américas" que no se hicieron, de mala suerte, de infortunio….
En ese sentido la del Winnipeg es todavía una referencia, pero la mayoría de los que he conocido han perdido u olvidado su origen español. ¿Suprimido? Tal vez. Las raíces son una cosa rara, las pierdes, las arrancas, las cultivas, las olvidas, las dejas en herencia, las inventas… A cada cual su caso particular, su "Vda.Historia".
Te hablan de una caja de fotografías y papeles, cartas, certificados, que no visitan, que está, siempre arrumbada. Cuando la visitan regresan a su presente con más fuerza. No hay vuelta atrás.
La vida de cualquiera de esos inmigrantes es mucho más interesante que la del profesor mitómano y embustero que procura mantener su estatus pagando el menor golpe posible y se hace leyendas en una ciudad invisible. Cansa mucho esa novelería usada hasta la trama, en el papel y en día a día.
Y detrás de esas derivas, en el cansancio de ser originario, de pertenecer a un territorio, a una tribu (la disfraces como la disfraces) y hasta de ser uno mismo. Ser originario, tener raíces, inventárselas, convertirlas en un culto, en una religión.
El ser alguien, el no ser nadie, la gitanería espiritual. Cuando se vive en un pueblo, o en una pueblón, se es alguien, lo quieras o no, por fuerza, con tu buena o mala reputación colgando de la pechera de pingüino como si de una sucia medalla se tratara. Cuando eres un transeúnte, no eres nadie, un solitario a la fuerza, un extranjero, alguien medio invisible que debe cuidar esa cualidad que le protege porque puede concitar la instintiva xenofobia de la tribu. Importa poco de cuál se trata.
Finalistak
- "Juan Larrea, versión terrestre". José Fernández de la Sota (Muelle de Uribitarte)