Euskadi Literatura Sariak (2005)
Euskarazko literatura
Gaztelaniazko literatura
Haur eta gazte literatura
Euskarazko literatura itzulpena
EUSKARAZKO LITERATURA
Harkaitz Cano
Belarren ahoa
Alberdania
Epaimahaia:
M. Jose Olaziregi, epaimahaiburua.
Gerardo Markuleta, epaimahaikidea.
Lourdes Otaegi, epaimahaikidea.
Iñaki Irazabalbeitia, epaimahaikidea.
Karlos Santisteban, epaimahaikidea.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Epaimahaiak erabaki du 2005. urteko Euskadi literatura saria, euskarazko literatura modalitateari dagokiona, Harkaitz Canoren Belarraren ahoa eleberriari ematea.
Besteren artean, epaimahaiak honako arrazoi hauek ikusi ditu eleberri hau saritzeko:
"Oso ideia original eta iradokitzailean oinarritzen da Cano eleberri liriko hau antolatzeko. Manhattan hartu nahi duten ontzi nazietako batean baitu abiapuntua eleberriak. Testua askatasun pertsonal zein kolektiboaren metafora bikaina dela esan genezake, eta aipagarriak direla bere idazkera landu eta dotorea, prosa erabakitsu eta doia. Charles Chaplinen Diktadore Handia filmari gorazarre eginez, Historia eta Fikzioa nahastuz, errealitateak ezkutuko geruza ugari dituela iradoki digu egileak."
Harkaitz Cano (Donostia, 1975)
Harkaitz Cano Donostian jaio zen 1975ean.
EHUko unibertsitatean zuzenbidean lizentziatu bazen ere, literatura izan du betidanik bizibidea. Lubaki Banda literatur taldearen sortzaileetako bat izan zen 1993an. Euskal Herriko hainbat egunkaritan kolaboratzeaz gain, irrati eta telebistako gidoigile eta egokitzaile bezala ere aritu izan da. 1994. urtean argitaratu zuen bere lehen liburua, "Kea behelainopean bezala" poemarioa. Geroztik, genero ezberdinak landu ditu: ipuinak ("Radiobiografiak", "Bizkarrean tatuaturiko mapak", "Telefono kaiolatua", "Neguko zirkua"), nobela ("Beluna jazz", "Pasaia blues", "Belarraren ahoa") eta baita haur literatura ere("Itsasoa etxe barruan", "Sorgin moderno bat", "Omar dendaria"). Poesia ere ez du alboratu, poemario batetik besterako bideak luze jotzen diola adierazi izan duen arren. 2001ean argitaratu zuen bere bigarren poema liburua ("Norbait dabil sute-eskaileran"), lehenak argia ikusi zuenetik zazpi urtera.
Generoak nahasten diren bidegurutzeen zale ere bada Cano; horren lekuko, Piano gainean gosaltzen (2000) kronika liburua, egunkariaren, ipuin laburraren eta kazetaritzaren mugan dagoena, New Yorkeko egonaldi baten ondoren idatzia. Hibridaziorako zaletasun horren ondorio dira, bidenabar, hainbat musikari, aktore eta artistarekin egin dituen emanaldiak: "Hirisladak" (irudiak, musika eta literatura nahastuz), "Ahulkiak" (antzezpen irakurria), edota, berrikiago "Piztia otzanak" (Iñaki G. Holgadorekin atalka egiten ari den komiki gidoia).
Hainbat lan ditu gaztelerara itzulita: "Enseres de ortopedia inútil", "El puente desafinado", "Jazz y Alaska en la misma frase", "Interpretación de los temblores".
Belarren ahoa
Gizon Txikiak Hitlerren antz handia du, eta Charly Chaplinen antz handia du Komedianteak ere.
Lehena asko haserretu zen bigarrenak egindako parodiarekin eta Gestapok preso hartu ondoren, atxilo darama itsasontziko sotoetan. Nora eta zertara doa ontzidi alemaniarra? New Yorkeko portua du arribatzeko lekua eta Estatu Batuak inbaditzea helburua.
Ez da hori geruzaz geruza eraikitako ukronia honetako itsas bidaia bakarra. Hirurogei urte lehenago, Rouengo portutik atera eta Atlantikoa zeharkatu zuen Olivier Legrandek ere. Legrand polizoi zihoan, ordea. Non eta, piezatan desmuntatutako Askatasunaren Estatuaren barruan ezkutatuta.
Bi istorio autonomo, bi geruza paralelo eta beren kabuzkoak diruditenak, elkartu eta gainjarri egingo ditu lurrikara batek.
Zatiak
Itsaso zabala. Zenbat aldiz ez ote duen amestu itsas zabal hura zeharkatu eta mendean hartzea. Ontzidia, bederatzi guda-ontziz dago osatua. Hirunakako hiru lerrotan doaz. Gizon txikia aurreneko lerroko hiru barkuetan erdikoan doa eta hortzak estuturik ditu. Une batez, bere aho itxiaren indarraz aitzinarazten duela ontzidi osoa iruditu zaio: matrailezurra apur bat ezkerretara mugituz gero, hiru ontziak ere zentzu berean mugituko direla itsasoan. Gauzak gauzen barruan eta mundu txikiak mundu handiagoen baitan soka finez lotuta daudela iruditzen zaio sarri.
Adolfek gauza guztietan zailena zein izan ote den galdetzen dio bere buruari. Vichyko gobernuaren garaipena? Suge gaizto hark Algeriako bileraren aurretik Charles de Gaulle kankailu hura pozoitu eta heriotzara eraman izana txanpa hutsa izan zen. Hor ez zuten beraiek inolako parterik izan; patua alde tokatu zitzaien, besterik ez. Zer izan zen, horrenbestez, gehien kostatu zaiena? Frantzia osoa gobernatzeko Petain marexalaren grina zapuztu eta Frantzia alemaniarrena dela hari ulertarazi ondoren, ohorezko aginpide hutsarekin konformaraztea?
Itsasoa bare dagoen arren, ontzi-sabelean mugimendu handia dabil dagoeneko. Aireko eraso baten aurrean prestatzen hasiak dira. Gizon txikiaren asmoetan sartzen da kostalde amerikarrera hurbildu ahala ehiza-hegazkinak bidaliko dizkietela, kosta har ez dezaten ahalegin desesperatua egingo dutela. Lanak ondo doazela ikusi eta bere gelara erretiratu da atseden hartzera. Wagnerren disko bat jarri du gramofonoan
Marco Polo. Hura ere bidaian ibilia zen gizon txikia baino askoz lehenago. Agian diferentea zen hura. Dudarik gabe, diferentea zen. Gauza txikiak bildumatzen zituen, zeta, fruitu bitxiak, lore eta espeziak. Gutxirekin konformatzen zen, irristatzearekin han eta hemen. Urruneko jendearen ohiturak eta hizkerak entzutearekin. Gizon txikiak, ordea, ordena maite du. Finkatzea eta ez irristatzea. Hasitako gauzak bukatzea.
Munduak geruzatan eraikitzen dira, ordea. Norbera bere geruzan bizi ohi da, zaila da gaineko eta azpiko geruzetara iristea. Batzuetan gertatzen da hala ere: zenbaitetan, elur geruza baten barruan harrapatutako norbaitek aterki baten punta zorrotzarekin zulatzen du goiko geruza eta mundu estrainio batean agertzen da...
Lehenengo eta behin, Askatasunaren Estatuaren koroaren istorioa. Estatua hau 1886an frantsesek opari eman zieten estatubatuarrei eta desmuntatuta, Isère izeneko barkuan –erdi belaontzia, berez– egin zuen New Yorkeko porturainoko bidea, lau aste luzez. Badaude Rouengo ontzioletan estatuaren zatiak nola bildu eta barkuan nola sartu zituzten erakusten duen grabaturik. Hirurehun pieza ezberdinetan desmuntatu eta berrehun kutxatan sartu behar izan zuten berrehun eta hogeita bost tonako estatua.
Portuko langileetako bat zen Olivier Legrand. Portuan baino lehenago meatzean lana egin zuen, meatzean zangak betetzen zituenetakoa. Meatzetan dagoen zereginik esker txarrekoena: aurrekoek egindako zuloak betetzea zen haren lana. Bestek ikatza edo metala ateratako lekuan hark lurra botatzen zuen, beherago zulatzen segi eta lurra gainera eror ez zekien beharrezkoa baitzen ateratako hutsune guztiak betetzea.
Ederra zen, horratik, Askatasunaren Estatua hori. Muntatu aurretik ere ederra. Agian muntatu aurretik ederrago, batzuetan puskak osotasuna bera baino ederrago izan ohi den bezala. Etxe hutsak etxe beteak baino ederrago diren bezala. Turnerren koadroak bukatu gabe ederrago diren bezala. Picassoren Guernica amaitu aurretik ederrago zen bezala. Ezerk ezin du amaitu gabe geratu den artelan baten indarra gainditu.
Propaganda. Propagandarekin edozer lor dezakete, ezta Goebbels? Hori izan zen Europa osoa bereganatzeko sekretua, aholkulariek eskatzen zutena baino gutxiago gastatu zuen armadan, baina, propagandaren bidez, zutena baino lau aldiz gehiago zutela sinetsarazi zien denei. Goebbelsen eta Henry Forden arteko premiazko bilera atondu beharko zuten New Yorken, hasteko, lehorreratu bezain prest.
Ontzia ateratzera doa. Askatasun anderearen buruan kiribilduta igaro du gaua. Ez da oso erosoa. Ez da erosoa emakume honen buru barruan bizitzea. Oro har, ez da oso erosoa ezein emakumeren buru barruan bizitzea. Topatu behar luke leku hobeagoren bat.
Baina musuzapia lau plegutan tolesturik dagoenez, ertza odolez zikinduta edukitzeak zera esan nahi du: tolesduraren lau ertzak daudela odolez gorri, liburu baten ertza odoleztatzean liburuko orrialde guztiak odolez zikintzen diren era berberean. Odolez zikindu? Odolak zikindu egiten al du bada? Edo busti edo margotu edo edaten eman edo…
Noiz iritsiko zara portura, Askatasun Andere? Preso nago barkuan. Barkuan preso dagoen Askatasunaren Estatuaren barruan preso. Polizoi bat naiz. Askatasunaren polizoia. Eta nork ez du polizoi bat barruan? Nor ez da polizoi bat, pentsatzen du Olivierrek. Polizoiaren arimarik ez duenak ez du bizirik egotea merezi. Nork ez dauka buruan bete nahi duen hutsune bat.
1886ko urriaren 28an inauguratu zuen estatua ofizialki Grover Cleveland presidenteak. Estatuaren ideia izan zuen Fréderic Auguste Bartholdi eskulturagileak bere bizitzako hogeita bat urte eman zituen egitasmoa aurrera atera nahian. Hasieran, bere ama erabili omen zuen modelo. Baina ama adinekoa izaki, nekatu egiten zitzaion beti zutik egoteaz, eta azkenean, neskameak hartu behar izan zuen amaren lekua. Fréderic Auguste Bartholdi maitemindu egin zen neskameaz, eta baita harekin ezkondu ere.
Olivier Legrand, Wall Street inguruan harrapatu du lehorreratzeak. Bazekien Europa osoaren jabe zirela naziak, baina ez zuen inolaz ere uste Atlantikoaren alde hartara ausartuko zirenik. Ez berak eta ez beste inork. "Ez dira ausartuko" esan berri zuen Roosevelt presidenteak. Baina ideiarik zoroenak, are kriminalenak, aurrera eramatera ausartzen bada inor, orduan zer? Inork ez daki zer egin, inor ez dago aurre egiteko prestatuta. Horrek erasotzailearen pareko zorakeria ahalmena eskatzen duelako, beharbada.
Idazmakina bat oinez Manhattango kaleetan barrena. Poliki, dortoka baten maskorra balitz bezala. Dortokek mundua aldatuko lukete, utziko bagenie.
GAZTELANIAZKO LITERATURA
Ramiro Pinilla
Verdes valles, colinas rojas
Tusquets editores
Epaimahaia:
Jon Kortazar Uriarte, epaimahaiburua.
Felipe Juaristi, epaimahaikidea.
Arantza Urretabizkaia, epaimahaikidea.
Julia Ochoa, epaimahaikidea
Juan José Lanz Rivera, epaimahaikidea.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Idazlanen literatura-kalitateari eta -dimentsioari buruzko eztabaida zabala izan ondoren, epaimahai honek, bere irizpide zintzoei jarraiki,
Honako hau erabaki du aho batez
2005. urteko Euskadi literatura-saria, gaztelaniazko literatura modalitateari dagokiona, Ramiro Pinilla jaunaren Verdes valles, colinas rojas liburuari ematea.
Eleberriaren arloan izandako ibilbide luzearen ondoren, Nadal Saria irabazi izana barnean hartuta, literatura-munduan hizpide dugu berriz ere Ramiro Pinilla Euskadiren irakurketa mitiko eta poetikoa helburu duen asmo handiko proiektu honi esker.
Honako hauek balioetsi ditu epaimahaiak idazlearen obran:
- Egilearen fabulazio-ahalmena.
- Errealitatearen interpretazio mitikoa, sentsibilitate izugarri poetikoarekin batera.
- Mundu konplexu bat sortzeko baliaturiko idazkerak duen balioa, bertan hainbat sormen-maila gainjartzen direla.
Ramiro Pinilla (Bilbao, 1923)
Gaur egun Euskal Herrian gazteleraz idazten duen lumarik sendoenetakoa dela esan daiteke. Ez da makala bere ibilbidea: 1960. urtean Nadal saria irabazi zuen "Las ciegas hormigas" lanari esker eta 1972an finalista izan zen Planeta sarian "Seno" obrarekin. Literatur kapera eta koadrillen etsai, ohiko zirkuitu eta argitaletxeetatik aparte mantendu izan da urte askoan, eta bere lana gutxi batzuek mirespen handia sortu badute ere, irakurle gehienentzat ezkutuko idazlea izan da.
"Antonio B., el Rojo, ciudadano de tercera"(1977) bezalako testigantza lanen egilea izanagatik, Getxon kokatu dituen narrazio eta eleberriak dira beharbada, gehien goraipatu direnak. William Faulknerrek "Yoknapatawpha" sortzean egin zuen eran, berak ere geografia eta espazio mitiko bat sortu eta mikrokosmos partikular bat eratu duela esan izan da askotan. Getxoko ziklo honi dagozkio "Recuerda, oh, recuerda" (1975), "La gran guerra de doña Toda" (1978), "Andanzas de Txiki Baskardo" (1979), "Quince años" (1990) eta "Huesos" (1997) lanak.
Urte askoko lanaren ondoren, bere bizitzako lanik anbiziotsuena burutu du: Verdes valles, colinas rojas hiru liburuki eta bi mila orrialde inguru dituen egitasmo erraldoia da. 2005eko Euskadi Saridun suertatu den "La tierra convulsa" honek ematen dio trilogiari hasiera eta "Los cuerpos desnudos" eta "Las cenizas del hierro" izeneko liburuek osatzen dute. Kritikak laudorioz hartu duen obra honi buruz, euskal gatazkaren sorburu politiko eta moralak arakatu eta miatzen dituela esan da, besteak beste. Ramiro Pinillak, bere aldetik, gazela bat edo lehoi bat oihanean libre den eran libre izateko gizabanakoak duen egarriari buruzko liburua dela aipatu du.
Verdes valles, colinas rojas
XIX. mende bukaeran hasten da hiru tomo dituen tapiz erraldoi honetako lehena, ehundaka urtetan berdin iraun duen nekazari munduaren ("haran berdeak") amaieraren hasieran, hain justu. Akabera hori, baina, meatze ustiaketen ("muino gorrien") nahiz industriaren loraldiaren garaiarekin ere bat dator. Errealista eta gordin batzuetan, alegiazko mundu magiko eta mitikoan zer-usma beste askotan, Euskal Herriko azken ehun urteetako historia, politika eta soziologia zorrotz aletzen dizkigu Pinillak, umorez batzuetan, tonu epiko eta elegiakoan beste askotan: herriko maisuaren eta prostitutaren pertsonaia arketipikoak, aurrejuzkuen pisu gaindiezina, meatzarien lan baldintza penagarriak, etorkinek ("maketoek") pairatzen duten mespretxua...
Lurra lantzen dutenen eta meatzetan nahiz industria sortu berrian lan egiten duten gizasemeen arteko talka dago oinarrian. Mundu bat bukatu eta beste bat hastera doa. Eta hori erakusteko, familia balio tradizionalen kinka larria, gizabanakoen arteko amodio eta gorroto harremanak, eta leinuek bizkar gainean daramaten patu saihestezina deskribatzea aukeratu du idazleak. Ez da, halaber, langileen lehen greben, sindikatuen sorrerako pauso neketsuen, itsasoak ekarritako egur puska mitikoen, apustuak egiteko joera galgarriaren zein hainbat pertsonaiarengan aranismo sutsuak eta kristautasunak suposatu zuten eragin suntsitzailearen gaineko pasarte eta gogoetarik falta.
Zatiak
–¿Y cuánto tiempo ha pasado? –dice Martxel.
–Mucho, muchísimo tiempo... ¡Uff! Seis mil años. Dios creó el mundo hace unos seis mil años. Un sacerdote vasco lo ha dicho en un libro –dice Ama.
–¿Y Adán y Eva comían quisquillas? –dice Fabi.
–Sí, mi niñita. Bajaban a esta playa, igual que nosotros bajamos ahora, y pescaban de todos los animalitos que el Señor, generosamente, había puesto para ellos en su paraíso –dice Ama.
A lo más que se había llegado, hasta entonces, era a trazar con la punta de un palo una cruz en el suelo de tierra de las viviendas, sobre el enterramiento del pariente, sin un resuelto propósito de introducir el símbolo NUEVO, sólo para, digamos, coquetear un poco con él, demostrar a las gentes de fuera que los vascos no eran tan brutos como les suponían, que estaban abiertos a la predicación que ya hacía furor por todas partes, e incluso descubrir si así facilitaban a la paloma blanca su salida del pecho del difunto para volar al cielo del Dios Señor, el NUEVO dios que pugnaba por suplantar al antiguo Urtzi, el cual nada les tenía prometido para después de la muerte.
El puerto de Bilbao era visitado por tantos cargueros con pabellón británico, que la Ría parecía el Támesis; traían carbón y se llevaban mineral de hierro. Y cada tripulación contaba con un equipo de foot-ball. Los armadores tardaron en empezar a sospechar que los retrasos en las entradas y salidas del puerto, así como los inesperados adelantos, obedecían a una única razón: coincidir con el barco contra cuyo equipo correspondía dirimir el siguiente partido, según un calendario que los telegrafistas transmitían por morse de barco a barco.
En tan sólo dos horas ha pasado de las minas a Getxo, a esta playa donde las únicas almas somos nosotros, y a lo mejor cree que vamos a ser tragados por la mar, por los acantilados o por la misma playa. En su tierra, yo nunca he visto a Isidora sola: siempre en reuniones y en mítines, siempre entre casas, chabolas y barracones, colinas no verdes sino sucias de mineral rojo...
–¡La pancarta! –dice alguien.
Y aparece una gran sábana con unas letras, que creo que dicen: OCHO HORAS DE TRABAJO, OCHO DE DESCANSO, OCHO DE EDUCACIÓN. La tela tiene un palo a cada extremo y dos hombres la levantan sobre el grupo de socialistas que ya ha echado a andar, y se les une la gente que esperaba por aquí cerca. Allá van, como un bando de avefrías. Esta gente lo hace todo en grupo, cuanto más grande mejor.
Isidora sale de entre ellos y viene y me coge de la mano.
–Yo no me río –digo–. No te dejaré salir. Aguanté hasta hoy porque iba a acabar todo. ¿Es que no podéis vivir sin zarabanda? ¡Había acabado todo! ¡Estáis locos!
–Tu hijo me acaba de dar su permiso –dice Isidora–. Si no quieres, no vengas con nostros: yo sola le cuidaré.
–El pobre se ha equivocado de tripa: tendría que estar en la mía –digo.
¡Me marcho, me marcho a Getxo para siempre!
–¿Adónde vas? –dice Isidora.
–A coger la silla. ¿O es que a una revolución no se pueden llevar sillas? –digo.
"Bai, bai, todo lo que queráis, pero... ¡cuidado, ¿eh?!... porque La Venta fue antes incluso que la ermita". Y la otra persistencia: la cháchara, el debate, el tira y afloja arrastrado a lo largo de siglos ante el Mostrador, sobreviviendo a edades y cataclismos, en un épico y vano gesto interminable de reproducir las voces de un pasado inútil que son parte de una identidad amenazada: de quién es la Madera, de Etxe, por haberla visto el primero en la playa, o de Larreko, por haberla subido con sus bueyes hasta la Campa del Roble...
"–¿Qué dices?
"–Suéltala. Es pecado agarrar así a una muchacha en el baile.
"–¿Qué dices?
"–Los vascos siempre hemos bailado a lo suelto.
"–Déjame en paz.
"–No, porque la mayoría de los que están en esta plaza piensan como yo.
"–¿Quién eres? Tú no eres de este pueblo. No nos gusta que gente de fuera venga a...
"–Mira cómo bailan a lo suelto los mayores. Os enseñan a los jóvenes...
"–¡A mí nadie me dice cómo debo bailar en mi propia plaza!
"–Los vascos siempre hemos bailado a lo suelto.
"–Los tiempos cambian. Hay que ser moderno para que no te llamen aldeano.
"–¡Los tiempos no cambian! ¡Los tiempos no cambian!
Según la más vieja de nuestras leyendas, la primera noticia que habla de Getxo se refiere a los asentamientos de varias docenas de familias, "no llegadas de ninguna otra tierra", precisaba ama, y esperaba mi consabida pregunta: "Si no llegaron de otra tierra, ¿de dónde llegaron?". Ella se inflaba al contestar: "Unas veces mi bisabuelo decía que del cielo, y otras, que de la mar", y nuestro juego me exigía una protesta (o se la exigía a Martxel, era lo mismo): "La gente no puede vivir en el cielo, y en el agua se ahoga".
"–Soy mayor que tú: tengo veintiséis. Si hubieras venido como vienen todos, ahora ya podríamos ser amigos. ¡Pero no soporto a los enviados de Dios! Sólo nos dais limosnas: consejos, sermones, escapularios, vidas de santos... Nadie me había traído tocino y patata
s para salvarme... Pero todo vale, ¿verdad? ¡Todo con tal de no entregar nada de vosotros mismos! No me atrevo a decirle al cura que se meta en la cama conmigo, así de cobarde soy, pero sí te lo digo a ti."–A mí marido le aplastó una peña y sólo pudimos enterrar sus brazos, sus piernas y una pasta de ropa, tripas y cabellos negros. Él era muy moreno, ¿sabe usted? Es una suerte no haber tenido hijos, así no habrá más mineros en la familia –dice doña Beatriz, la dueña de la pensión
"– (...) Usted lee mucho, ¿verdad? Su ventana está encendida por las noches.
"–Parece que mi ventana encendida preocupa a mucha gente. Sí, releo el Quijote por enésima vez, porque espero traducirlo al euskera algún día y quiero descubrir por qué Don Quijote, siendo castellano, exaltaba menos a Castilla que a valores universales, como el espíritu de sacrificio y de justicia de la caballería andante, por ejemplo.
"–Creo que le entiendo. Usted se pregunta si hay que estar loco para hacer una cosa así. Es una duda muy nacionalista, supongo.
"–Todo nacionalista y todo internacionalista, que podrían acabar siendo lo mismo...
"–Claro, claro... Porque de lo que se trata es de elegir ideas que sirvan al hombre y no hombres al servicio de una idea supuestamente eterna.
"–¿Y si esa idea eterna es buena?
"–Ninguna idea eterna es buena.
"–¿Ni el socialismo?
"–Ni el socialismo.
"–Ahora soy yo quien les pregunta: ¿por qué?, ¿por qué lo íbamos a hacer? El progreso es un monstruo que se devora a sí mismo. Cada paso adelante deja atrás un desgarramiento. Ustedes están sufriendo el proceso industrial y necesitan remedios, necesitan del remedio de la revolución, y ésta, de la cultura, otro remedio. Nosotros, simplemente, no queremos empezar nuevos conflictos sólo remediables con recetas nuevas.
"Sus ojos. Silencio. El traqueteo del tranvía.
"–Yo te enseñaré a llamar a las cosas por su nombre. En Getxo sois medio curas y os asusta la vida, os avergüenza llamar amor al amor. Pero tendré paciencia contigo y te ayudaré a engañarte escondiéndote en la dignidad y en la libertad. Me iré acostumbrando a tu modo de ser. ¿Quieres decirme algo? –dice Teresa.
"–No me veas tan despreciable.
"–¿Quién ha dicho que eres despreciable?
"–Debes creer que soy muy despreciable.
"–¿Por qué? Me gustas tal como eres, estoy orgullosa de quererte.
"–Calla. Esas cosas no se dicen en un tranvía.
"–Es mejor decirlas en un tranvía que no decirlas nunca.
EUSKARAZKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA
Xabier Olaso
Pupuan trapua
Pamiela
Epaimahaia:
Iñaki Friera, epaimahaiburua.
Asun Agiriano, epaimahaikidea.
Arantza Balzategi, epaimahaikidea.
Itziar Zubizarreta, epaimahaikidea.
Maite Gonzalez Esnal, epaimahaikidea
Epaimahaiak ikusitako merituak
Euskadi Literatura Sarietako epaimahai honek, finalistatzat jo zituen idazle guztien lanen kalitateaz eta literatura-dimentsioaz luze-zabal hitz egin ondoren honako hau erabaki du:
2005. urteko Euskadi literatura saria, euskarazko haur eta gazte literatura modalitateari dagokiona, Xabier Olasori ematea, Pupuan trapua izeneko liburua idazteagatik.
Epaimahaiak aho batez baloratu du liburu honetan agertzen den poemagintza garatzeko baliabide ugari eta aberatsak. Tradizioaren usaina ekarri digu liburu honek formetan eta moldeetan, baina gaurko egunean kokatua. Aurkezten duen erreferentziazko mundua oso oso zabala da, eta irakurleari jolasez, erritmoz … eskaintzen dio.
Xabier Olaso (Otxandio, 1964)
Xabier Olaso Otxandion jaio zen 1964an.
Poesia landu izan du bereziki. Irabaziak ditu, besteak beste, Zumarraga-Urretxuko Udalak antolatutako Iparragirre poesia lehiaketa eta Arabako Foru Aldundiaren Ernestina de Champourcin lehiaketa. Poema bilduma hauek ditu argitaratuak: "Gauaren magalean" (1996), "Ariaren hariak" (1998), "Urtaro" (1998); "Datak eta posdatak" (1999): "Azalaren memoria eta Itinerarium"(2001); azken biak liburuki bakarrean jasotako bi poemario dira. Felipe Juaristik hau idatzi zuen Datak eta posdatak liburuari buruz:
"Egitura sinpledun liburua dugu, baina horrek ez du esan nahi liburu sinplea denik, askotan, idazle orok daki hori, sinpletasuna (itxurazko eta azaleko erraztasun hori) estilo-modurik zailena da lortzen. Liburu honetako poemek, esaterako, gehiago dirudite gregeria edo aforismo. Burumuinak nekatu ondoren sortutakoak dira. Bihotzaren fruitu bainoago, arrazoiak kanpora bultzatutakoak, neurri handian. Umoretsuak dira gehienak, ironiaz kutsatutakoak. Ondo pentsatutakoak, arrazoimenari zuzenduak, sentimenduei bainoago. Laburrak ezinbestean. Eta hor (laburrean) erakusten du poema batek bere maila".
Haurrei bereziki zuzendutako poemen kasuan ere erakutsia du Olasok laburrean duen trebezia. Horren adibiderik behinena da "Pupuan trapua"(2004) poema bilduma saritua, Agurtzane Villate marrazkilariarekin elkarlanean ondutakoa.
Gaur egun, lehen hezkuntzako irakasle lanetan dihardu Xabier Olasok, eta eltzea sutan probatzen dela jakinik, bere ikasleek ematen dieten harreraren arabera neurtzen du poemak balekoak diren ala ez.
Saritutako lanaren ildo berean, "Auskalo!" (igarkizun eta aho-korapiloak) liburua argitaratu zuen 2001. urtean, publiko gazteenari begira.
Pupuan trapua
Soinua, hitzen musika da haurrak kontatzen zaizkion istorioak bereganatzeko egiten duen lehen urratsa. Kolorez eta doinuz erakargarri zaion hori barneratu ohi du umeak, istorioa bera baino lehen. Baina onomatopeiak, bustidurak, hitz busti, heze eta irristalariak ateak baino ez dira. Umeak, hitz jolastien bidez ate horiek pasatakoan deskubrituko du erroskila nola asmatu zen, sagar barruko hartxoak zer pentsatzen duen, igel batek zer egiten duen motorrean, elurra nola erortzen den, zergatik ez dagoen inoiz zeruertza hatz puntez ukitzerik.
Naturako eta eguneroko bizitzako gauza txikiei begira, fresko eta jolasti, irudimenez eta keinu umoretsuz gainezka dator Xabier Olasoren poemarioa. Egitura ere ondo pentsatua du egileak: "Esna irauteko poemak", poemarik bizi eta mugituenak datoz lehenbizi, eta "Lotarako kanta-kontuak gero, gauaren abaro lasaian"
Zatiak
Ispiluarena
Ispilu handia hautsi zait
mila zatitan;
orain ditut mila ispilu,
zati txikitan.
Mozkorrarena
Mozkorra ez da bizkorra,
mozkorra ez da trebea,
estuegia du bidea.
Pausotxo bat aurrera,
pausotxo bat atzera
balantzaka doa ezker-eskuinera,
ziraldoka doa eskuin-ezkerrera.
Jo du baztertxo bat,
bai eta jo bestea,
bidean ezin kabitu,
biderik ezin jarraitu,
hanka jokuari ezin eutsi
mozkor galanta da jausi
eta botila ardoa da hautsi.
Zeruertza
Zeruertza ikutu nahi zuen
marinelak;
han zegoen, ez oso urruti,
soka luzea bailitzan, begien bistan,
itsasoaz bestaldean.
Belauntzi ttipian egin zituen
ehun gau
eta ehun egun.
Itsasoaz bestaldera heltzean, ordea,
zeruertza jada ez zegoen han.
Kukua
Erlojuko kukua
mozkortu zaigu bart:
batean kuku bi
bietan kuku bat.
Mozkortu zaigu bart
erlojuko kukua:
gaizki kantatu digu
gau osoan ordua.
Erlojuan jai
Erlojuko orratzak
hamabietan
ezkondu dira:
ordu guztiak pozik,
minutuak kontent,
segunduak alai.
Ez dute ordurik eman nahi.
Gau erlojuan jai!
Txiste azkar berdea
Kontatuko dizuet,
kontatuko,
txiste azkar berde bat.
Honako hauxe da txistea:
"Igela motorrean".
Diktaketa
Sudur gainean bi begi
itsas guztien biltegi.
Puntu eta segi.
Urmahelean bi ahate,
lepotik dilin bi kate.
Puntu eta aparte.
Hegazkina idazluma,
hodeia borragoma.
Puntu eta koma;
itsasontzian bi txoropito
eta biak urbidean ito.
Puntu eta kito.
Euliarena
Euli bat hildakoan,
zakarretara!
Beste ehun etorri dira
hiletara.
Amak kontatua
Klin-klon igela
errekan kantari;
txau-txau txakurra
etxeko zaindari,
furrust-furrust katua,
haserre da ari.
Klin-klon,
txau-txau,
furrust-furrust,
amak hauxe kontatu deust.
Haizea
Haizea zaigu harrotu
firi-firi dabil,
praketan ezin kabitu.
Haize harro horrek
ederki apaindu dit ilea,
bikaina ileapaintzailea!
Haize harro lotsagabe!,
pasatzen da paretik
ni ikutu gabe.
Ehiztaria lotan
Ehiztaria lotan
urritzaren kerizpetan
txoriak txorrotxioka
urritz-abarretan.
Geroxeago zirina
ehiztariaren eskopetan.
Urrats handiak
Heldu bihurturik
jaiki zen haurra ohetik
eta gurasoen gelara joan
urrats handian,
bizarrari tira eta tira
oin luze biei begira-begira.
Gurasoak, ordea,
bi haur ziren sehaskan,
elkarren ondoan,
txupetea ahoan
eta lo goxo-goxoan.
Arkakuso musikaria
Arkakuso bat
pianoaren gainean:
tekla zurian jauzika
entzun da tan-tan-tan;
tekla beltzean jauzika
entzun da ton-ton-ton;
zurian esna,
beltzean lo,
loak hartu du arkakusoa,
bihar artio, gabon.
Zerubidean
Txakala-txakala
trenaren joana,
zerubidean
tunturruntaina.
Trakatan-trakatan
zaldiaren joana,
zerubidean
tunturruntaina.
Trena eta zaldia,
zaldia eta trena,
nora ote doaz
zeruan barrena?
Musuzapia
Oherakoan,
musuzapia eskatu zenidan,
eta nik erdizka baizik
ez nuen zure eskaria bete:
musu eman nizun
zapirik ezean.
EUSKARAZKO LITERATURA ITZULPENA
Karlos Zabala
Parisen sabela (Émile Zola)
Alberdania eta Elkarlanean
Epaimahaia:
Beatriz Zabalondo, epaimahaiburua.
Antton Garikano, epaimahaikidea.
skarne Mujika, epaimahaikidea.
Mikel Garmendia, epaimahaikidea.
Josu Barambones, epaimahaikidea.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Idazlanen literatura-kalitateari eta -dimentsioari buruzko eztabaida zabala izan ondoren, epaimahai honek, bere irizpide zintzoei jarraikiHonako hau erabaki du aho batez 2005. urteko Euskadi literatura-saria, Itzulpen onena modalitateari dagokiona, karlos Zabalaren Parisen sabela liburuari ematea.
Le ventre de Paris de Émile Zola eleberriaren lan itzulpen ezinhobea eta Literatura unibertsalaren obra klasiko interesgarri hau gure eskura, dokumentazio lan han handia , lexiko hautaketa
Karlos Zabala (Irún, 1963)
Euskal Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta itzulpengintza masterra egin zuen EHU-UPVn. Dedikazio osoz sorkuntzara eta itzulpenera eman aurretik, dantzako eskolak eman zituen. Haurren euskara irakasle ere izan zen, eta zazpi urtez Arabako Aldizkari Ofiziala euskaratzen aritu ondoren, 2000. urtean utzi egin zuen zeregin hori. Gaur egun, literatura idazten eta itzultzen dihardu buru-belarri.
Idazle gisa, Irun Hiria saria irabazi zuen Mende akabera poemarioarekin 1994an, eta haur eta gaztetxoen literaturari dagokionez, Xabier Lizardi lehiaketan nagusitu zen 2002an, "Karakol Txikiren ipuinak" liburuari esker.
Itzulpenen arloan, Andreu Sotorra kataluniarraren "Tximistorratzeko kukua" (2003) haur eta gazteentzako eleberria itzuli du, eta helduentzat eginiko itzulpen lanen artean berriz, Émile Zolaren "Le ventre de Paris" euskaratzeaz gain, besteak beste, Jules Verneren "Mikel Strogoff" eta Portugalen zalaparta handia sortu eta debekatua izan zen Joao Ubaldo Ribeiroren "Buda zoriontsuen etxea"(2004) liburu erotikoa ere itzuli ditu.
Hainbat literatur lan argitara eman ditu "Plazara" aldizkarian.
Parisen sabela (Émile Zola)
Parisko merkatua da Parisen sabela. Zolak zehaztasun ikaragarriz eta xehe-xehe deskribatzen ditu arrain, barazki, hegazti, barruki, gazta eta opilak saltzen dituzten pabilioietako postuak, eguneko ordu eta urteko aro guztietan, begietatik adina usaimenetik aditzera ematen dizkigularik. Baina goizero orga eta gurdien mugimenduarekin martxan jartzen den natura hila baino askoz gehiago da Parisen sabela: Inperioa eta burgesia gizendu eta hornitzen dituen espazioan bizi-bizi dabiltza merkatariak, saltzaile ondratu eta ez hain ondratuak, erosle zikoitzak, konspiratzaileak, margolariak, ume bihurri zein nerabe gordin erneak, merkezurrean aritu beste erremediorik ez duten etxekoandreak nahiz neskameen konpainian datozen emakume dirudun farfailez jantziak. Ez da soilik jatekoa bertan egosten dena: bolo-bolo dabiltza zurrumurru gaiztoak, esames mingarriak, inbidia gordeak, sekretu konfesaezinak, maitasun istorio samur eta hunkigarriak.
Nazio baten eta garai baten lagin ezin hobea, merkatu baten neurrira ekarria..
Zatiak
-Ez diozu ezer antzeman?- xuxurlatu zuen Hofrat Klementik misteriotsuki-. Aztertzen egon naiz denbora guztian. Atera kontuak: umore aldaketa bizkor hori! Hasierako jan beharra, edozein janarirekiko nazka bihurturik bat-batean. Ero-bolada zakar hori, basakeria hori animalia gaixo batengana, lehentxoago maitasunez jaten eman ondoren. Jauna! Ez zara jabetzen?
-Ez duzu esan nahiko…? -galdetu zuen Truxa irakasleak.
-Haxixa! -egin zuen garrasi Hofrat jaunak-. Haxix-erretzailea, zer bestela?
Horrexek nabarmentzen zuen Stanislaus Demba: besteek ez bezala jokatzeak. Muzin egiten zien, emakumeak inpresionatu nahian dozenaka erabilitako metodo zaharkituei. Hark ez zuen galaia eman nahi, higuin zituen gizontasun merkeko keinu hutsalak. Hazi egin zen andereñoaren interesa Dembarengana.
-Nire ondoan eseri zen atzo arratsaldean Café Sistiana-n -esan zuen Neuhäusl jaunak, erlojuaren tapa itxi eta txalekoaren patrikan sartuz.- Egunkaria trankil irakurriko nuelakoan, baina bai zera. Bederatziak arte egon behar izan nuen bere maitasun-penak entzuten, eta bederatzietatik aurrera bere mendeku-planak. Oso interesantea izan zen- bukatu zuen Neuhäusl jaunak ironiaz.
-Gaua iritsi baino lehenago batuko dinat dirua- errepikatu zuen Dembak. Kirik egin zion erlojuari.- Hamar eta erdiak ditun eta! -hots egin zuen- Mila deabru! Denbora asko galdu dinat. Mugitu beharra zeukanat.
Orain joango dun, pentsatu zuen Sonjak. Behingoz alde egingo balu!
-Hitz emadan, bihar nirekin etorriko haizela- hertsatu zuen Dembak.
-Bai -egin zuen Sonjak hasperen-. Baldin eta…
-Zer berri? Ezer ez. Sonjak Veneziara joan nahi du Georg Weinerrekin.
-Georg Weiner? Nor da hori?
-Ergel bat. Tenis xale txatxu bat. Azkena eginarazi duen kapa berriaz besterik hitz egingo ez dizun bat.
-Ez dit dirua eman nahi izan! - egin zuen deiadar-. Sinatuz gero bakarrik! Behartu egin nahi ninduen bere tintazko arkatz krakatsua eskuan hartzera, bere liburu likatsuari heltzera eta nire izena jartzera zoko koipetsu batean. Bestela ezin zidala, noski, dirua eman. Neure dirua, aditzen didazu, Miksch? Neure dirua!
-Eta?
-Xantaiatarako nago ba ni - esan zuen Dembak.- Ez dut sinatu.
-Irudikatzen ari naiz nola sentitu beharko duzun eskuak lotuta.
-Nik zera esan nahi nuen: eskuak lotuta, alegia bankuaren intereserako nik…
-Ixo!- egin zuen Dembak garrasi-. Zergatik aipatzen dituzu gauzak, ez ezagutu, ez pentsatu eta ez sentitzen dituzunak. Esaten dituzun hitzak hilda iristen dira mundura, kiratsa darie, sarraski bat dirudite, zure ahotik irten bezain laister.
Aspaldi desegin nionan bibliotekako zigilua, ez intentzio gaiztoarekin, baizik lehengo jabearen ex librisa kentzen den bezala, gustatzen ez eta. Piltzar-biltzaile zaharrak, ordea, bibliotekako zigiluaren arrastoak ikusi zizkion, nonbait, bere luparekin. Hilabete batzuk lehenago liburua saldu nionean ere sumatu zidanan, agian. Laburbiduz, han jo diten atea, agurea irekitzera joan, eta hor etortzen zaidan bi gizonekin. Jartzen dun eta: "Hauxe duzue", ni seinalatuz, eta haietako batek bere eskua jartzen zidan sorbaldan eta "Legearen izenean…" hasten zaidan.
-Honelakoak izaten dituk esku-burdinak, beraz! -esan zuen Steffi Prokopek, emeki.
-Nolakoak uste huen ba?- galdetu zuen Dembak, berriz eskuak beroki azpian ezkutatuz berehala-. Altzairuzko bi uztai eta kate mehe bat. Esku-burdinak! Entzuten dudanean, beste zerbait imajinatzen dun. Gauza eskasa ditun. Hitza entzun, eta niri beti bururatzen zaidanan neguan leraz ibiltzea, edo bufoi baten arropa. Eta aldiz, eskuetan Abner jeneralaren legenarra edukitzea baino okerragoa dun.
-Gezurra esanda libratu naun. Laurogeita hamaseigarren gezurra, gaur goizaz gero- adierazi zuen Dembak.
Gogora etorri zitzaion gizon bat -edari alkoholdunen saileko agente bat-, behin harro-harro esan zuena: "Gaur bostehun koroa irabazi ditut, eskurik mugitu gabe!". Eskurik mugitu gabe!. Ahobero lotsagabea. Jakina, dirua eskuan hartuko zuen, poltsikotik diru-zorroa atera, billeteak tolestu eta poltsikoan sartu. Gero erreziboa izenpetuko zuen, eta bezeroari bostekoa eman. Eta horri guztiari zer esango eta "eskurik mugitu gabe".
-Ez zegok ezer ulertu beharrik -argitu zion Hübelek, gogotsu- . Domino arrunta. Horretan badakik. Baina lau jokalarien gainean egiten duk apustu, zaldietan bezala. Jokatu beharrik ere ez daukak, nahikoa duk apustu egitea.
Demba erabaki ezinik zegoen.
-Suschitzky-k atzo ehun koroa irabazi zian, hatz bakar bat mugitu gabe- kontatu zion Hübelek.
Hatz bakar bat mugitu gabe! Hori izan zen seinalea.
"Joatea dik", esan zion bere buruari bidean zihoala, eta sorbaldak jaso zituen. "Nik ez diat lotuko. Gaur iluntzeko zortziak arte zeukak niri itxaron beharra. Gehiago ez. Fair play. Egin diat ahal nuena, baina ez diat ezer lortu. Kasualitate maltzurren antolaketa zorrotz bat eduki diat nire kontra, gertaera zitalen sare bat. Sonja libre zegok orain. Hala erabaki diagu, eta nik hitzari eutsiko zioat. Fair play".
-Jatekorik nahi?
-Gero! Gero! -toteldu zuen Dembak erabat nahasita , eta izututa begiratu zion Georg Weinerri-. Zatoz geroago! Ez dut sekula afaltzen bederatziak baino lehen.
Ezerezari begira geratu zen, estu eta larri pentsatuz premiazkoa zela altxagailu elektrikoren bat asmatzea, janaria zuzenean plateretik ahora eramateko, eskuak batere erabili gabe.
Eta orain, bere garaipena biribiltzeko, beregana etorri zen Sonja. Bihotza erdibiturik itzuli zen beragana, bera ez zelako Weiner koldarra bezala ihesi joan bizitza salbatzearren, aitzitik, bera Sonjagatik erotu eta prest jarri zen norbait hiltzeko.
"Arraioa! Malta-usaina! Nondik dator malta-usain izugarri hau? Eliz dorreko erlojua joka ari duk. Bederatziak! Goizekoak? Iluntzekoak? Non nago? Non nengoen? Zenbat denbora daramat hemen, dorreko erlojua aditzen? Hamabi ordu? Hamabi ordu?".