Euskadi Literatura Sariak (1999)
Euskarazko literatura
Gaztelaniazko literatura
Haur eta gazte literatura
Euskarazko literatura itzulpena
Zabalpen Saria
EUSKARAZKO LITERATURA
Anjel Lertxundi
Argizariaren egunak
Alberdania
2.000.000 pezeta garbiz.
500.000 pezeta garbi, besteak beste, saritutako lana nazioartean aurkeztu ahal izateko moduko katalogo inprimatua edo/eta web orria egin ostean.
500.000 pezeta garbisaritutako lana gaztelania ez den beste hizkuntza batean, 1.500 aleko gutxieneko tirada batean argitaratzeko kontratua sinatu ostean.
Epaimahaia:
Felipe Juaristi, presidente.
Jean Louis Davant, vocal.
Tere Irastorza, vocal.
Gorka Aulestia, vocal.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Aztergai izan ditugun liburuen kalitateaz eta literatura-dimentsioaz luze-zabal hitz egin, eztabaidatu eta iritzi trukaketari ekin ondoren, epaimahai honek hau erabaki du: 1) 1999 urteko “Euskadi” literatura saria, euskarazko literaturari dagokiona, Andu Lertxundi jaunak idatzi eta Alberdania argitaletxeak “Argizariaren egunak” izenburuarekin argitara emandako nobelari ematea.
Liburu horrek badu, epaimahai honen iritziz, nahikoa meritu esandako saria eskuratzeko. Horien artean honako hauek lirateke azpimarragarrien:
Andu Lertxundik eskaini digun nobela bikain eta borobil hau ez da ohiko horietakoa, ez da konbetzionala. Literatura generi desberdinez baliatuz eta beste arte mota batzuen etengabeko erreferentziak erabiliz, hala nola musika eta arte plastikoak, bizitza eta heriotza jartzen ditu aurrez aurre. Horrekin batera, errealitatea eta fikzioa, eromena eta zentzumena, egia eta gezurra ageri zaizkigu dantzan. Muga horietan dabil pertsona modernoari buruz Andu Lertxundik duenirudi eta iritzia.
2) era berean, epaimahai honek Andoni Egaña jaunak idatzi eta Alberdania argitaletxeak Euskalgintza Elkarlanean Fundazioarekin batera “ Pausoa noiz luzatu” izenarekin kaleratutako lanari akzesita ematea erabaki du.
Lan honek badu, epaimahai honen iritziz, nahikoa meritu esandako akzesita eskuratzeko. Horien artean honako hauek lirateke azpimarragarrien:
Andoni Egañak maisuki txertatzen ditu bi planotako egituran erabaki baten arrazoiak, alegia barne munduari (komentua, Zarautz) zein kanpo minduari (Jaka eta Bigarren Errepublika aurreko matxinada) dagozkien egituran. Bi planook bi ibai-adarren modura bat egiten dute pertsonaia bere osotasunean erakutsiz.
Aipatzekoa da barne mundua adierazteko erabilitako bidea: ez da gainezka egiten duen ura, baizik eta tantaka, besteen elkarrizketetatik isurtzen dena.
Elkarrizketak oso zehatzak dira, hitz gutxikoak baina, aldi berean, oso esanguratsuak.
Anjel Lertxundi (Orio, 1948)
Maisu eta Filosofia eta Letra ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Irakaskuntzan eta kazetaritzan aritu zen hainbat urtez.
1970.urtean argitaratu zuen lehen liburua: "Hunik arrats artean", ipuin bilduma. Harrezkero, nobelaz eta ipuin bildumaz gainera, artikulugintza, saiakera eta haur eta gazte literatura landu ditu. Bereak dira, besteak beste: "Goiko kale" (1973); "Aise eman zenidan eskua" (1979); "Hamaseigarrenean, aidanez" (1983); "Carla" (1989); "Kapitain Frakasa" (1991); eta "Otto Pette" narrazio liburuak. Sail honetan, "Piztiaren izena" (1995),"Azkenaz beste eta Letrak kalekantoitik" (1996) argitaratu ditu.
Argizariaren egunak
"Zer kezkatu behar ninduke, bada, hotzak? Neuk ere ez nuke Izotz ene begietan babestu arterainoko onik nahi.
Ez naiz, ordea, Walser bezain ausarta. Gaur ere, gauak izotzezko hil-izara bat zabal dezanean, galtzak sartuko ditut behin berriro pijama-galtzen gainean, eta oinak bilduko egunkari-paperetan.
¿Eta begiak? Nola biltzen dira halakoetan?"
Zatiak
Bi urte doi pasatu dira kontakizun nagusia idatzi nuenetik, eta ez dut nire burua ezagutzen lerro horien artean. Zer ez zait, bada, arrotza gertatzen! Normala omen da aspaldi idatzitako testu bat beste batena iruditze hori, eta nik ez dut zertan zalantzan jarri: aita batek ere halako harridura batez begiratzen omen dio tipi-tapa pauso baldarka ibiltzen hasi berria den semeari, haur tentedoi hura bere odol berekoa izatea ulertu ezinik.
Hasiera bateko testua Nik ez dut Ada hil esaldiarekin hasten zen: nire bizitza hondoratu omen duen gertakizun bati buruzko errugabetasun-aitormenarekin. Kendu egin nuen, ordea, bizitza osoan salatu dudan betiko arinkeria hauspotzeko beldurrez.
Ez da nabarmendu behar, bada: hobe da taldearen arrimuan baina taldekoa izan gabe ibiltzea (taldeetan beti sortzen diren elkartasunezko amarruetan erori gabe esan nahi dut, beti baitago bestela zuk ezagutzen ez duzun konploten batean harrapatua gelditzeko arriskua).
Hain satai oneko gizona izateko, begiak oso txikiak ditu Dostoievskik, eta inork pentsa dezake adimen askorik gabeko pertsona dela. Baina hizketan hasi orduko, su bizia pizten zaio begietan, esaten ari dena, larrutik nozitua izaki, erraiak kiskaltzen ariko balitzaizkio bezala. Arrazoi eman diot, bada, Dostoievskiri. Jeloskor baten bizitza izan zen nirea, nik ematen nuen beti lehendabiziko pausoa, eta ordua eskatzen zidanean ere, berari ondo zetorkiona ematen nion nik.
Ada ez zen Ada, eta oroit naiz nire testuetan izen hori baliatzen hasi nintzenean, arrotza egiten zitzaidala hasieran. Pixkanaka, ordea, Adaren benetako izena bihurtu zait arrotza: lehen ezin nuen gogoratu ere egin, eta orain hartara jartzen ez banaiz, ez dut gogoratu ere egiten.
Jeloskor zegoela pasatu zitzaidan burutik, eta ordu arte Danelen aurrean sekula ez bezalako halako garaipen-bafada bero bat sentitu nuen masailetan gora: Ada nirea zen, Adak atea itxi berri zien iraganeko sentimenduei!
Mingainaren puntara etorri zitzaidan dantzan gertatutakoaz galdetzea. "Zer esan din? Zerk nahigabetu hau?". Baina ez nion Ifarkoian gertatutakoari buruzko deus aipatu, Adaren anpolai-moduko bular txiki tenteak eta gorputz biluzia kariziatzeko irrikaz nengoen eta.
Niri dagokidanez, artean itsu nengoen: ez zitzaidan burutik pasatzen triangelurako arriskurik zegoenik ere. Ez nuen ikusten itzalitzat jotzen nituen iraganeko txingarrak su berria hartzen ari zirenik. Itogina ondo itsutzen ez bada, beti berritzen da istila. Liburu baten jabe bezalaxe nintzen Adaren jabe ere.
Zoroen gauza da izkribatzea; areago, argizari gainean baldin bada. Izan ere, hotzean eta ilunean soilik iraun dezake hitzak. Argitan eta epelean, argizariko letrak desitxuratzen joango dira, izkribu guztia ezabatu arteino…
–Gauzak esateagatik esaten hasten garen une doi horretan errutina maitasunaren tokia hartzen hasten duk, hautsa mahai-gainaz bezala.
–Zer gertatu zitzainan dantzan ari hintzenean? Zer esan zinan Danelek hi hala nahigabetzeko?
Ez zitzaion nire galdera gustatu, begiak ilundu baitzitzaizkion bat-batean.
–Bordeletik ari nauk. Ondo pasatu zenuten, orduan? Sentitzen diat hor ez egon izana. Deitu nahi izan nizuen Ifarkoiara, baina ez zegoan modurik.
Ekibokoren bat ote zegoen pentsatu nuen hasieran. Bet-betan gartu zitzaidan, ordea, broma baten susmoa.
–Adarrik ez, Danel.
Autoak nora, beste aldera eragin nion bolanteari, eta zibaren gisa bizpahiru itzuli eman eta gero, autoaren kontrola berreskuratu nuelakoan, karrozeriaren atzeko ertz batek mendiaren pendiza jo zuen. Autoak ez zidan gehiago obeditu, eta, sekulako kolpe batez bide-bazterreko burdinazko hesia hautsirik, itsaslabarrean behera erori nintzen amilka.
Gizon beltzez jantziak hizketan segitzen zuen:
–Zortea izan duala esango ditek, baina ez ahaztu nork atera hauen autotik –erantzun zidan, eta barre-eztanda bat atera zitzaion segidan. Irri-karkarak antzaldatu egin zion aurpegiera, ordu arteko gizakoten baten itxura basalasaia mozorro batek eman izan balio bezala.
Galderak: zergatik saiatu nintzen kontatzeko modu horretan, zinemak horrelako eszenak askoz ere hobeto ematen dituenean? Narrazio batek zergatik egoskortu behar du, bere benetako esparruak aztertu eta sakondu ordez, menostu baten konplexu gogaikarri hori erakutsi, eta zinemari konpetentzia inozoa egiten?
Sinestezina omen zen ni onik libratu izana. Miresgarria. Eta harridurarekin argitu nahi zuten den-denek, ez Adak bakarrik, logika hutsaren esku zegoena.
–Entzun ondo esaten ari natzaiana: hogeita lau ordu barru festa bat izango duk zuen ohiko toki dekadente horretan. Ada ez duk, ordea, han izango, Ada dik izena, ezta?, herio-dantzaren egunean ere esan niala uste diat –begira-begira neukan, nik zer esango, baina nik ez nuen deusetarako adorerik–. Ez diat horretarako hire baimenik behar, baina eskertuko niake bidea erraztuko bahit.
GAZTELANIAZKO LITERATURA
Bernardo Atxaga
Lista de locos y otros alfabetos
Siruela
Epaimahaia:
José Fernández de la Sota, presidente.
Luisa Etxenike, vocal.
Marifeli Maizcurrena, vocal.
Félix Romeo, vocal.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Aurkeztutako liburu guztien kalitateaz eta literatura-dimensioaz luze-zabal hitz egin, eztabaidatu eta iritzi trukaketari ekin ondoren, epaimahai honek hau erabaki du:
1999. urteko “Euskadi Literatura Saria”, gaztelaniazko literaturari dagokiona, Bernardo Atxaga jaunak idatzi eta Siruela argitaletxeak “Lista de locos y otros alfabetos” izenburuarekin argitara emandako liburuari ematea.
Liburu horrek badu, epaimahai honen iritziz, nahikoa meritu esandako saria eskuratzeko. Horien artean honako hauek lirateke azpimarragarrien:
Bernardo Atxagak idatzi eta Siruelak argitaratutako liburua, epaimahaien iritziz, tradizioa eta modernitatea uztartzeko gaitasunagatik eta literaturzaletasuna zabaltzeagatik gailentzen da eta bere horretan agerian uzten du, bide batez, hizkuntza literarioa bat eta bakarra dela
Bernardo Atxaga (Asteasu, 1951)
Euskal idazle gipuzkoarra (Asteasu, 1951). Ekonomian lizentziatura da. Literaturarako joera berezia erakutsi zuen gaztetatik. Bere lehen lana "Euskal Literatura" 72 izeneko antologian argitaratutako "Borobila eta puntua" antzerkia izan zen (1972). Geroztik lan asko argitaratu ditu. Literatura genero guztiak landu ditu: hitzaldiak, filme baten gidoia (Oraingoz izen gabe), irrati-nobelak. Kontakizunek eman diote egun duen ospea. Idazle oparo honen obra ezagunenak "Ziutateaz" (1976), "Etiopia" poema-liburua (1979), "Sugeak txoriari begiratzen dionean" (1983), "Bi anai" (1984), "Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian" (1985), "Obabakoak" (1988) eta "Behi euskaldun baten memoriak" (1991) dira. Bestalde, Ustela eta Pott aldizkariak argitaratu ditu eta haur-ipuinak, itzulpenak eta telebistarako gidoiak prestatu ditu. Obabakoak liburuarekin Espainiako Literatur Sari Nazionala irabazi zuen. Obra hau hainbat hizkuntzatara itzuli da. Euskaltzain urgazle da.
Duela zortzi edo bederatzi mende monjeek urrutiko publikoei aurre egin behar izaten omen zieten, haiek batzuetan etsai baitziren, eta betiere heriotz-kondena baten froga teologikoaren pausoen atzetik joateari uko egin baitzioten; eta zailtasun horretatik eta berau gainditzeko beharragatik sortu ziren "Alphabetum enxiempla" haiek. Kontua zen diskurtsoen pisua ondo banatuta egon behar zuela eta zegokien alfabetoaren hogeita zenbait letratako bakoitzak pisu hori eramaten lagundu behar zuela: A letrak Arimaren existentzia adierazi behar zuen, adibidez; edo B letrak San Basiliori buruz hitz egitea ontzat hartu behar zuen (...). Alfabeto horietakoren bat nire eskuetara iritsi zenean. Jadanik prest nengoen ulertzeko zertarako balio ote zuen hitz tramankulu hark (...). Beraz, ia zalantzarik gabe, metodoaz baliatzea erabaki nuen; urtebete igaro zenean nire alfabetoak iristen hasiak ziren leku desberdinenetan irakur zitzaten. Nire lagunak kezkatzen hasiak ziren.
Horrela azaltzen digu Bernardo Atxagak nola bururatu zitzaion hamabost alfabeto hauek idaztea, hain zuzen ere hemen biltzen direnak eta, Erdi Aroko monjeen alfabetoak ez bezala, gai teologikoak baino gehiago literatura eta kontatzeko moduak eta bideak lantzen dituztenak; azken finean: hizkuntza bera lantzen dutenak. Letren antzerki handi bat da, eta bakoitzak irakurketaren misterioaren hastapenak irakasten dizkigu, irakurlearekiko konplizitate-joko batean, letra bakoitzaren atzetik kontzeptuak, oroimenak edo nostalgiak agertuz.
Honako hau testu-bilketa bikaina da, erdia narratiboak eta beste erdia didaktikoak izanik, oso modernoak eta aldi berean oso antzinakoak, Euskal Literaturatik Borgesera edo Plagioaren errebindikaziotik itsas kanta batera igarotzen direnak, Atxagak bere obran beti lortzen duen originaltasuna eta freskotasuna agerian izanik.
Zatiak
–¿Qué sucedió luego? –preguntó la S.
–No todo es suspense en la literatura –la reprendió la L cogiendo un libro–. Como dice Forster en este ensayo, la historia es la parte más elemental del texto, la más primitiva, la menos noble.
–Según se mire –dijo la S–. Yo estoy con Sherezade. (Un cuento para Violante)
–Así pues, debido a aquel problema que tenía en casa, decidí marcharme a un monasterio. (...) Al poco de llegar, a los dos o tres días, ya sentí el cambio. Sentí que algo se iba parando, parándose como un coche cuyo conductor ha dejado de acelerar, y sentí también, curiosamente, que yo iba dentro de aquel algo. ¿Será el tiempo como un vehículo?, pensé. ¿Será algo que nos lleva, que nos transporta, que nos arrastra de un punto a otro a una velocidad variable? (Sobre el tiempo. Mesa redonda con hooligan)
Yo no estuve allí, desde luego, pero tengo para mí que Adán no debió de sentir mucho la pérdida del paraíso. Le ocurriría probablemente como a los que saltan de la cama a una habitación fría y no reparan en la baja temperatura hasta el momento en que su cuerpo pierde el calor que había acumulado entre las sábanas... (Desde Groenlandia con amor)
(...) tengo que confesarte que la conciencia de pertenecer a una comunidad lingüística del tamaño de Liliput ha determinado mi manera de estar en la literatura. Sin embargo, no creo que esa pertenencia tenga consecuencias literarias directas, ni positivas ni negativas. Es, sencillamente, un lugar desde el que escribir. Con sus ventajas y sus inconvenientes. (Plis plas, plis plas. Medio alfabeto sobre la literatura vasca)
Cuando pensamos en Don Quijote, Shilock o Sherlock Holmes, recordamos que sus creadores tuvieron dos fuentes de inspiración, la tradición por una parte y su experiencia personal por otra, y que Conan Doyle, por ejemplo, perfiló su detective a partir del modelo establecido por Edgar Allan Poe –Arsenio Dupin–, y basándose en la personalidad del doctor Joseph Bell, uno de sus profesores en la universidad de Edimburgo. Pero ¿podría afirmarse algo parecido acerca de los fantasmas? ¿De dónde sacó Shakespeare los espectros que aparecen en Macbeth y otras obras suyas? ¿Cómo se le ocurrió a Cervantes el tema del capítulo del barco encantado? (Red para atrapar fantasmas)
Al comienzo de la Segunda Guerra Mundial, cuando el ejército alemán bombardeó Dunkerque y atacó Bélgica, empezó a circular entre los belgas –lo cuenta el lehendakari José Antonio Aguirre en sus memorias– el rumor de que los paracaidistas nazis utilizaban, por mejor infiltrarse, sotanas de curas en lugar de uniformes, llegando la situación a tal extremo que los curas de verdad, en serio peligro de ser linchados, se vieron obligados a utilizar prendas civiles. (Red para atrapar fantasmas)
“Si los hechos que se cuentan aquí los traigo al presente, nadie se dará cuenta”, me dije. “¿Quién va a reconocer las reflexiones de un hereje de la Edad Media si las pongo, por ejemplo, en boca de un alpinista?”.
Doce horas más tarde, el nuevo cuento estaba terminado. Los personajes eran distintos, como distintos eran los nombres de los lugares y los escenarios; todo lo demás, incluida la fábula, era prácticamente igual. Algunas frases, más de una reflexión, las había copiado palabra por palabra. (Leccioncilla sobre el plagio o alfabeto que acaba en P)
Stevenson, por ejemplo, respondió con el mismo buen humor que Nodier a los críticos que ponían en entredicho la originalidad de su Isla del tesoro:
“Sin duda el loro perteneció una vez a Robinson Crusoe. Sin duda el esqueleto procede de Poe. No doy importancia a esas cosas, son naderías, detalles; y ningún hombre puede aspirar a tener un monopolio de esqueletos o a acaparar todas las aves parlanchinas. (Leccioncilla sobre el plagio o alfabeto que acaba en P)
Nada más escuchar la respuesta mi barca comenzó a moverse, y me encontré de golpe dentro de la M del mar; dentro del vientre de esa madre cuyos hijos, como dijo Michelet, nunca dejan de ser fetos. (Alfabeto sobre una marina)
Había muchos títulos suyos allí, ediciones argentinas sobre todo. Alargué la mano y saqué de la estantería un ejemplar del libro Siete noches, compilación de las conferencias impartidas por el autor en un teatro de Buenos Aires. Lo abrí por una página cualquiera y leí la siguiente sentencia: “No hay azar, lo que llamamos azar es nuestra ignorancia de la compleja maquinaria de la causalidad”. (Alphabelette. Alfabeto francés en honor de Jorge Luis Borges)
Dicho de otro modo, aprendimos que los libros no pueden contener todos los detalles, todas las causas y efectos; que no pueden ser sino un resumen con leyes y procedimientos propios.
Recuerdo, en este sentido, lo que escribió Baudelaire en sus cuadernos, aquello de que bastaba una milla de mar para tener una idea del infinito. Pues bien, también los libros son como esa milla Baudelaire. (Alphabelette. Alfabeto francés en honor de Jorge Luis Borges)
Lo de Eva fue diferente. Estábamos los dos en una isla paradisíaca y el amor fluía entre las palmeras. Pero, una mañana, Eva entró en el supermercado y robó una manzana. Desgraciadamente, fue detenida y expulsada del país. Las palmeras se marchitaron, y el amor dejó de fluir. (Alfabeto sobre el único verano de mi vida en que fui un Don Juan)
Hassan era, desde luego, un integrista, y lo será todavía más el día que alguien le organice y le dé una teoría un poco más amplia que la que ahora posee. (...) Yo tengo la sospecha de que Hassan y todos los demás recurren a lo irracional porque, en sus circunstancias, les resulta –permítaseme esta palabra– lo más práctico. Si pudiera ser rico, Hassan optaría probablemente por el liberalismo económico y por una religiosidad discreta y aparencial; pero, como no lo es, opta por el integrismo. (Lista de casos)
Yolanda, que declaraba: “Si fuera rica, todos me considerarían una excéntrica. Desgraciadamente, no tengo dinero para pagar mi rescate. Ingresar en el manicomio es mi única manera de hacer frente a las deudas. (Lista de locos)
EUSKARAZKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA
Juan Kruz Igerabide
Jonas eta hozkailu beldurtia
Aizkorri
Epaimahaia:
Patxi Zubizarreta, presidente.
Aintzane Lasarte, vocal.
Koldo Ameztoijauna, vocal.
Juan Manuel Etxebarria, vocal.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Aztergai izan ditugun liburuen kalitateaz eta literatura-dimentsioaz luze-zabal hitz egin, eztabaidatu eta iritzi trukaketari ekin ondoren, epaimahai honek hau erabaki du:
1999 urteko “Euskadi” literatura saria, haur eta gazteentzako euskarazko literaturari dagokiona, Juan Kruz Igerabide jaunak idatzi eta Aizkorri argitaletxeak “Jonas eta hozkailu beldurtia ” izenburuarekin argitara emandako ipuin liburuari ematea.
Lan horrek badu, epaimahai honen iritziz, nahikoa meritu esandako saria eskuratzeko. Horien artean honako hauek lirateke azpimarragarrien:
Juan Kruz Igerabideren ipuin hau bere laburrean harri bitxia da, oso lan borobila lortu baitu itzulpen lanak nagusi diren lehen irakurleentzako arlo honetan. Adin honetarako dagoen eskaintzan urrats garrantzitsua eman du, ezpairik gabe, bidegile gertatuz
Betiko sentimendua den beldurra modu ederrean, egokian eta berritzailean ematen jakin izan du.
Narrazioaren eta poesiaren arteko uztarketa era bikainean gauzatu du Igerabidek. Uztarketa bera lortu du tradizioa eta modernotasuna lotuz. Hala nola tradizioaren hizkera bizia, erritmoa, otsoaren presentzia etab. eta besterik eguneroko bizimoduari, harreman efektiboei eta gure sukaldeetako hain tresna arrunta den hozkailuari leku emanaz.
Testua bera adierazgarria bada ere, Mikel valverdek eginiko ilustrazioak oso lagungarri eta egokiak dira.
Euskal irakurleari emaitza ezin hobea eskaintzen zaio, dudarik gabe, saritutako lan honekin
Juan Kruz Igerabide (Aduna, 1956)
Juan Kruz Igerabide Sarasola Adunan (Gipuzkoa) jaio zen 1956an, eta bertan bizi da. Maisu ikasketak egin eta irakasle ibili zen zenbait herritan zortzi urtez. Filologia ikasi eta Euskal Filologian doktoregoa egin zuen. Unibertsitateko irakasle da Euskal Filologia sailean. Itzulpen anitz egin ditu euskarara, Apuleio, T. Aitmatov etabar. Ikerketa lanak ere argitaratu ditu, batik bat poesiaren ingurukoak.
Poesia idatziz eta ikertuz sartu zen literaturaren munduan. Haur literaturako ikerketak ere egin zituen, eta bere lehen liburua, "Begi-niniaren" poemak izan zen, Espainiako Sari Nazionalean finalista. Geroztik lan ugari argitaratu du zein poesiaz zein prosaz, sari batzuk irabazi ere bai, eta buruzko saioak egiten. Espainiako beste hizkuntzetara itzultzen hasiak dira beraren lanak; Edebé, La Galera, Hiperión, eta beste hainbat argitaletxetan aurki daitezke.
Jonas eta hozkailu beldurtia
Jonas hiru urteko mutiko bat da, eta etxean bakarrik geratzen da, ama dendara jaitsi baita. Jonas izutu egiten da bakardadean, eta bere beldurra ingurura proiekatzen du; aurrena bere bihotzera (beldur da bihotza) gero eskuetara (beldur dira eskuak), eta gorputzetik kanpoko objektuetara: hozkailua beldurrez dardarka dago. Zergaitik ote dago beldurrez hozkailua?
Zatiak
Jonas hiru urteko mutikoa da. Gaur, amak etxean bakarrik utzi du. Bakar-bakarrik sukaldean
Jonasen bihotzak taunpa! taunpa! egiten du. Zergatik? Bada, beldur delako.
-Hozkailuak dardara egin du. Neuk ikusi dut.
Jonasen begiek ez diote hozkailuari begiratu nahi. Ezta pittin batean ere
-Eta zeren beldur ote da hozkailua, e? Zeren beldur?
-Zein dago oraintxe bertan hozkailu barruan, den-dena jaten? Zeinek ikaratu du hozkailua ?
Ate hotsa izan da. Eta pausoak. Jonas beldurrak airean dago.
EUSKARAZKO LITERATURA ITZULPENA
Juan Garzia Garmendia
Ipuin hautatuak (Jorge Luis Borges)
Alberdania
Epaimahaia:
Jon Muñoz, presidente.
Irene Aldasoro, vocal.
Xabier Kintana, vocal.
Andolin Eguzkitza, vocal.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Aztergai izan ditugun liburuen kalitateaz eta literatura-dimentsioaz luze-zabal hitz egin, eztabaidatu eta iritzi trukaketari ekin ondoren, epaimahai honek hau erabaki du:
1999ko urteko “Euskadi” literatura saria, euskarazko literatura itzulpen onenari dagokiona, Juan Garzia Garmendia jaunari ematea “Ipuin hautatuak” izenarekin egindako ipuin antologia itzultzeagatik. Ipuinok Jorge Luis Borges idazle argentinarrak idatzitakoak dira.
Lan horrek badu, epaimahai honen iritziz, nahiko meritu esandako saria eskuratzeko. Horien artean honako hauek lirateke azpimarragarrien:
Borgesen mundua eta idaztankera zaila egoki ematen jakin izan duelako, kontuan hartuta Borgesen hizkuntzak dituen berezko ezaugarriak: maila jasoa eta zehaztasuna.
Euskarari orain arte arrotzak izan zaizkion estilo eta erretorikari aurre egin behar izan dio, horretarako euskal literaturan diren hainbat baliabide erretorikoren bila ibili behar izan du eta beste hainbeste asmatu.
Bukatu baino lehen, epaimahaiak aurton aurkeztu diren itzulpenen maila ona azpimarratu nahi du eta horrek euskal literaturari egiten dion ekarria orobat.
Juan Garzia Garmendia (Legazpi, 1955)
Juan Garzia Garmendia Gipuzkoako Legazpiko herrian jaio zen 1955ean. Filologia Hispaniarreko lizentzia eskuratu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Itzultzaile izateaz gain, idazle eta irakasle ere bada.
William Shakespeare ("Soneto hautatuak", "Hamlet"), Gilbert K. Chesterton ("Ostegun izan zen gizona") edo Herman Melville ("Bartleby izkribatzailea") bezalako maisuen lanak gurera ekarri izanagatik da batez ere ezaguna. Melvilleren itzulpenak, hain zuzen, Orixe saria merezi izan zuen 1991n.
Literatura eta pentsamendua elkartzen dituzten liburuak ere aldatu ditu gurera. Horren lekuko, Roland Barthesen Testuaren atsegina. Jorge Luis Borgesen Ipuin hautatuak ez da Hego Amerikako literaturako gailur gorenetatik euskaratu duen bakarra: Juan Rulforen Pedro "Páramo" ere itzulia du haren ondotik. Beste itzulpen batzuk: Henry Jamesen Aspernen paperak, Primo Leviren "Sistema periodikoa", Marcel Schwoben Bizi alegiazkoak eta Samuel Becketten "Godoten esperoan".
Idazle gisara ere ez du sormen lanik falta: "Txirritaren Baratzea Norteko trenbidetik"(1997) eta "Joskera lantegi" (1997) saiakera liburuez gain, "Fadoa Coimbran" (1995) nobela eta hainbat narrazio labur idatzi ditu. "Itzalen itzal" (1993) liburuan jasota daude ezagunenak.
"Pernixio" ipuinarekin Ignacio Aldecoa saria jaso ondoren, egilearen lehen ipuin bilduman ("Akaso", 1987) agertu zen ipuin luze hura. Umore kolpeak, bukaerako efektuak eta denboraren erabilera txalotu zizkioten bilduma hari. Hainbat urte geroago, 1993an, Iñaki Aldekoak "Euskal ipuinen antologia bat" bildumarako hautatu zuen "Pernixio" narrazioa. Ez da antologiatan ageri den Garziaren lan bakarra, hala ere: "Gubbio" ipuina ere, Renoko (Nevada, AEB) Unibertsitateak argitara eman duen "An Anthology of Basque Short Stories" (2004) bildumarako aukeratu du Mari Jose Olaziregik.
Ipuin hautatuak (Jorge Luis Borges)
Borgesen ipuinen batez besteko luzerak posible egiten du liburu bakar batean haren lanaren erakusgarri aski zabala ematea. "Ipuin hautatuak" honetan 26 pieza bildu dira, mende honetako literatur eredua aldatu dutenetarikoak. Kronologikoko ordenaturik datoz, eta Borgesek landu zituen joera nagusiak ordezkatu nahi izan dira (kasuren batean, ipuin hutsetik apartatzen den aletxoren bat ere sartuz), beti ere bilduma koherente eta adierazgarri bat osatzeko asmoz. Borgesen hizlauzko lehen aukera ahalik eta zabalena egiteaz bat, liburu gisa atseginez irakurtzeko antolatzea izan da, hain zuzen, antologia honen helburua.
Zatiak
Egia esan, aski da Kixoteko parrafo bat edo beste ikuskatzea Cervantes estilista ez zela sumatzeko (gutxienez hitzaren oraingo adiera akustiko-apaingarrian) eta interes handiegia zuela Kixote eta Santxoren patuetan, bere ahotsari kontu eginez haiekiko arreta barreiatzeko. (Irakurlearen etika sineskeriaz betea)
Menard-ek –gogoan dut– esan ohi zuen gaitzestea eta laudatzea operazio sentimentalak direla, kritikarekin batere zerikusirik ez dutenak. (Pierre Menard, Kixotearen egile)
Norbaitek berrikuntza bat saiatu zuen: aldeko zenbakien erroldan aurkako zorte bakan batzuk tartekatzea. Berrikuntza honen bitartez, zenbakidun laukien erosleak patu bikoitz baten baitan geratzen ziren: diru puska bat irabazi edo isun bat ordaindu, ez nolanahikoa batzuetan. Arrisku txiki horrek (zorte oneko hogeita hamar zenbaki bakoitzeko, asturu gaitzeko bat zegoen), normala denez, jendearen interesa piztu zuen. Babiloniarrak jokora eman ziren. Zorte-txartelik hartzen ez zuena adoregabetzat jotzen zen, gixontzat. (Loteria Babilonian)
Unibertsoa (bestelako deituraz, Liburutegia) galeria hexagonalez osaturik dago; galerien kopurua mugagabea da, eta beharbada infinitua; haizeztapenerako hutsarte handi bana daukate erdigunean, baranda apalez hesituak. Edozein hexagonotatik beheko eta gaineko solairuak ikusten dira: azkenik gabe. (Babelgo Liburutegia)
Premisa ukaezin horietatik ondorioztatu zuen Liburutegia erabatekoa dela eta hogeitaka ortografia-ikurren konbinazio posible guztiak jasota daudela bertako apaletan (kopuru izugarri handia; ez, hala ere, infinitua), hots, adieraz litekeen guztia: hizkuntza guztietan. Den-dena: etorkizunaren historia zehatz-zehatza, goiaingeruen autobiografiak, Liburutegiaren katalogo doia, milaka eta milaka katalogo gezurrezkoak, katalogo horien faltsutasunaren frogabidea, benetako katalogoaren faltsutasunaren frogabidea... (Babelgo Liburutegia)
Gero gogoetatu nuen justu norberari gertatzen zaizkiola gauza guztiak, justu oraintxe. Mendeak eta mendeak, eta soilik orainaldian gertatzen dira gertatu beharrak; ezin konta ahala gizon airean, lurrean eta itsasoan, eta benetan pasatzen den oro niri pasatzen zait... (Banatuz doazen bidexken jardina)
Ts´ui P´ên-ek behin esango zuen: “Liburu bat idaztera erretiratzen naiz”. Eta beste behin: “Labirinto bat eraikitzera erretiratzen naiz”. Denek imajinatu zituzten bi obra; inork ez zuen pentsatu liburua eta labirintoa objektu bakarra zirenik. (...) Ts´ui P´ên hil zen; inork ere, haren eskuko izan ziren lur zabaletan, ez zuen labirinto haren arrastorik aurkitu; nobelaren nahasmenduak pentsarazi zidan bera zela labirintoa. (Banatuz doazen bidexken jardina)
Nekerik gabe ikasiak zituen ingelesa, frantsesa, portugesa, latina. Ez zen, ordea, beharbada, pentsatzeko oso gai. Pentsatzea diferentziak ahaztea da, orokorrera jotzea da, abstrakziora. Funesen mundu mukurrutuan ez zen xehetasunik baizik, xehetasun ia bereiztezinak. (Funes oroimentsua)
Zaldizko unatu odoltsu bat zetorren sortaldetik. Enegandik urrats batzuetara, zalditik irauli zen. Boz mehe asegaitz batez egin zidan, latinez, hiriaren harresiak bustitzen zituen ibaiaren izenaren galdea. Erantzun nion Egipto ibaia zela, euriek elikatzen dutena. “Besterik da jarraika nabilan ibaia –ihardetsi zuen tristeki–, gizonak heriotzetik ikuzten dituen ibai sekretua.” Odol iluna zerion bularraldetik. (Gizon hilezkorra)
“Jauregi hau jainkoek egina da”, pentsatu nuen lehendabizi. Barruti biztanlegabeak ikertu, eta zuzendu nuen: “Hau eraiki zuten jainkoak hilak dira”. Bereiztasunei erreparatu, eta erran nuen: “Hau eraiki zuten jainkoak eroturik zeuden”. (Gizon hilezkorra)
Apika monotonoek kutsaturik, imajinatu zuten gizon oro bi gizon dela eta benetakoa bestea dela, zeruan dagoena. Orobat imajinatu zuten gure egintzak alderantziz ispilatzen direla beste aldean, halako moldez ezen, beila egiten badugu, besteak lo egiten du, fornikatzen badugu, bestea kastua da, ebasten badugu, bestea eskuzabala da. Behin hilez gero, harekin bat egingo dugu eta hura izango gara. (Teologoak)
Zalantza baten ondoren, barren-barreneko kezka bat inori aitortzean erabili ohi dugun ahots lau, inpertsonal horrez, esan zidan poema amaitzeko ezinbestekoa zuela etxea, zeren sotoko bazter batean Aleph bat baitzegoen. Aleph bat puntuak oro beren baitan dauzkaten espazioko puntuetariko bat dela argitu zuen. (Aleph-a)
Besteari, Borgesi gertatzen zaizkio gauzak. Ni Buenos Airesen barrena ibiltzen naiz eta neure astia hartzen dut, dagoeneko mekanikoki apika, bebarru baten arkuari eta sarrerako langari begira geratzeko; Borgesen berri postatik izaten dut eta haren izena irakasle terna batean edo biografia-hiztegi batean ikusi ohi dut. Gogoko ditut hareazko erlojuak, mapak, XVIII. mendeko tipografia, etimologiak, kafearen zaporea eta Stevensonen prosa; bestea gogaide dut zaletasunotan, baina halako banitate batez janzten ditu, antzezle baten ezaugarriak bailiren. (Borges eta ni)
Ilunbetan ez zuen ikusi, baina pausoengatik sumatu zuen ortozik zegoela eta gero, ohantzean, etxe barrenetik biluzik etorria zela. Neskatxak ez zuen besarkatu, ez zion hitz bakarrik ere egin; ondoan etzan zitzaion eta dardaraz zegoen. Lehen aldia zuen gizonik ezagutzen zuela. Alde egin zuenean, ez zion musurik eman; Espinosak pentsatu zuen neskatxaren izenik ere ez zekiela. (Ebanjelioa Markosen arabera)
Fermín Egurenek ezinikusia eduki zidan beti. Harro egoteko motiborik ez zitzaion bere ustetan falta: sortaldetarra izatea, kriolloa izatea, emakume guztiak erakartzea, jostun garesti bat aukeratu izana eta, sekula ez dut jakingo zergatik, euskaldun jatorrikoa izatea, oraindaino jende horrek ez baitu, historiatik bazter, behiak jetzi besterik egin. (Biltzarra)
Esan zidan Hareazko Liburua zeritzola bere liburuari, zeren ez liburuak eta ez hareak ez baitute ez hasierarik ez amaierarik. (Hareazko liburua)
ZABALPEN SARIA
Juan Kruz Igerabide
Pausoa noiz luzatu
Alberdania
Epaimahaia:
Felipe Juaristi jauna, epaimahaiburu.
Jean Louis Davant jauna, epaimahaikide.
Tere Irastorza anderea, epaimahaikide.
Gorka Aulestia jauna, epaimahaikide.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Aztergai izan ditugun liburuen kalitateaz eta literatura-dimentsioaz luze-zabal hitz egin, eztabaidatu eta iritzi trukaketari ekin ondoren, epaimahai honek hau erabaki du: 1) 1999 urteko “Euskadi” literatura saria, euskarazko literaturari dagokiona, Andu Lertxundi jaunak idatzi eta Alberdania argitaletxeak “Argizariaren egunak” izenburuarekin argitara emandako nobelari ematea.
Liburu horrek badu, epaimahai honen iritziz, nahikoa meritu esandako saria eskuratzeko. Horien artean honako hauek lirateke azpimarragarrien:
Andu Lertxundik eskaini digun nobela bikain eta borobil hau ez da ohiko horietakoa, ez da konbetzionala. Literatura generi desberdinez baliatuz eta beste arte mota batzuen etengabeko erreferentziak erabiliz, hala nola musika eta arte plastikoak, bizitza eta heriotza jartzen ditu aurrez aurre. Horrekin batera, errealitatea eta fikzioa, eromena eta zentzumena, egia eta gezurra ageri zaizkigu dantzan. Muga horietan dabil pertsona modernoari buruz Andu Lertxundik duenirudi eta iritzia.
2) era berean, epaimahai honek Andoni Egaña jaunak idatzi eta Alberdania argitaletxeak Euskalgintza Elkarlanean Fundazioarekin batera “Pausoa noiz luzatu” izenarekin kaleratutako lanari akzesita ematea erabaki du.
Lan honek badu, epaimahai honen iritziz, nahikoa meritu esandako akzesita eskuratzeko. Horien artean honako hauek lirateke azpimarragarrien:
Andoni Egañak maisuki txertatzen ditu bi planotako egituran erabaki baten arrazoiak, alegia barne munduari (komentua, Zarautz) zein kanpo minduari (Jaka eta Bigarren Errepublika aurreko matxinada) dagozkien egituran. Bi planook bi ibai-adarren modura bat egiten dute pertsonaia bere osotasunean erakutsiz.
Aipatzekoa da barne mundua adierazteko erabilitako bidea: ez da gainezka egiten duen ura, baizik eta tantaka, besteen elkarrizketetatik isurtzen dena.
Elkarrizketak oso zehatzak dira, hitz gutxikoak baina, aldi berean, oso esanguratsuak.
Andoni Egaña (Zarauz, 1961)
Euskal Filologia ikasketak egin zituen Gasteizen. 1993 eta 1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusietan txapendun izatera iritsi zen. Literaturgintzan ere bidea egina du: "Sokratikoek ete badute ama" (Erein, 1989) ipuin-bilduma izan zen argitaratu zuen lehen liburua, eta haren ondoren "Aitaren batean" (Elkar, 1990) artikulu-bilduma ondu zuen. 1997an, eta Jon Sarasuarekin batera, "Zozoak" "beleari" (Alberdania) gutun-hizketa osatu zuen.
Pausoa noiz luzatu
Jaca, 1930eko abendua, Galán kapitaina eta haren soldaduak Errepublikaren alde matxinatzen dira. Kapitainak larrutik ordainduko du pausoa garaiz aurretik luzatu izana.
Zarautz, 1960. Lanbide Eskolako sortzaile eta zuzendari den fraidea Madrila eramango duen autoaren zain dago. Francok Eskolari eman dion saria jasotzera doa, Diktadorearentzako opari susmagarri bat eskutan duela. Inguruko batzuek luzeegi irizten diote egitera doan pausoari; beste batzuek, berriz, laburregi.
Nobela hau ez da bi une historiko horien kronika soila. Baina bada hori ere. Nobelan aurrera, Zarauzko fraidea Galán kapitainaren matxinoetako bat izan zela ikasten dugu. Era berean, ez da Frai Kandidoren biografia, haren erretratu polifonikoa osatzen bada ere.
Jacako matxinoak Errepublikaren alde odola emateko prest dauden heroi tragikoak dira. Frai Kandidok, ostera, ez du heroi izan nahi. Badu bere utopia, baina utopia horren alde bizi egin nahi du, eta bizi ahal izateko lagungarri zaion edozeri eta edonori hetzen dio, ingurukoen esamesak gorabehera.
Nobela honetan, gailurreraino darama Andoni Egañak guztiz berezkoa duen distantziarako eta zehar-esanerako maisutasuna
Zatiak
Bi urte eta erdi izan zituen pausoa noiz luze noiz labur jo ikasteko ere. Azkenerako bertakotu egin zen. Aldapan gora, sarria eta motza; aldapan behera, bakana eta luzea; zelaian, tamainan. Noiz komeni zena.
Oso kolpekoa gertatu zitzaion Zaragozako Militarren Akademian sartzearekin pausoa berdindu behar hura. Han ez zen gora-beherarik, luze-labur edo sarri-bakanik.
Mosketoiak, eskuineko besoan beti, gorputzari simetria eragozten dio, eta simetria haustearekin, askatasuna murrizten. Pausoa berdinarazten du, eta pausoa berdintzearekin, pertsonak.
Mapaminduta zegoen guztiz. (...) Emea omen zen mapak miatzeko irrika hura; emea txikikerietarako grina; emea omen zen gauza bakoitza non zegoen eta zer izen zuen papurtuta gorde nahia; emea munduari ikara izan eta munduaren errepresentazioari begiratzea. Emea erabat.
Kapitaina, erantzi arropa batzuk eta jantzi besteak, gezurra biribiltzen saiatu zen. Kuartelean hainbeste denboran erdi lizundutako gizonezkoak amari bisita egitea ez zuen aski. Bazituen premia larriak amarik amarenak ere ase ezin zitzakeenak. Ulertzen zion txoferrak. Oso gaizki ematen zuen horrelako etxe batera sartu eta uniformedunak ikusteak. Ez bera zalea zelako, baina bezeroren baten bila halakoren batean sartu behar izan zuenean, min eman omen zion begietan hainbeste izarren distirak. “Esku onetan dago aberria!”, pentsatu omen zuen. Beste gauza bat zen disimuloan joanez gero.
–Askatasun osoa irudikatzekotan, bi bularrak agertzea egokiagoa litzateke... –bota zuen azkenean.
Bakarra. Bat omen zen neurri zuzena. Bat ere ez, gutxi, eta bi, gehiegi.
–Eta emakumezkoa izan behar al du derrigorrean?
Emakumezkoa izan behar zuen. Frantziako Iraultzan ere askatasunaren irudia andrazkoa zen, Marianne marseillarra.
–Sobietarrean ez...
Berei ez zitzaien, baina, Iraultza sobietarrarekin aldera zitzaten komeni.
Platonek eta Aristotelesek ez al zuten gorputz-lana gaitzesten, jakinduria pilatzeko zereginean astia kentzen zuelako? Ez al zuten esaten makurka aritzea ziminoen ezaugarri zela, eta gizasemeen dohain, zutundu eta tente ibiltzea? Hori bai: tentean oso gizon zen Frai Kandido. Berea bakarrik hartzen zuen hark lantzat.
–Urmaeleko urak ez dio errotari eragiten –eman zion azken epaia bere etorriari, hitzen jasotasunez nire gainetik geratu nahian.
–Baina errekakoak beti goitik behera egiten du –heldu nion hari-muturrari.
–Otzan-otzan Francorengana joateak ez digula onik ekarriko. Ez frantziskotarroi, ez herriari... Inori ez! (...)
–Ez naiz bere aurrean makur-makur egingo –segitu zuen irribarrez nire hitzei entzungor. (...)
–Joatea da makurtzea –etsi zitzaidan ahotsa eztarri-zulora.
–Lehen ere izan nuen nik Franco aurrez aurre. Eta ez zorionak emateko hain zuzen!
Altabozak bai, altabozak, segitu zuen berean. Oker ez bazebilen 1957an iritsi zen lehenengoa, Olitera. Eta azken hiru urtean eliza gehienetan jarri zuten bana. Ermitak eta baselizak ziren artean gabe zeudenak. Eztarri onekoak ginelako ibili omen ginen gu hainbeste eta hainbeste urtean. (...) Gure trumoi-ahotsen ondorengo isiluneak barru-barruraino sartzen omen zitzaizkion herriari. Gure isiluneen ondoko trumoi-ahotsak ere bai. Altabozen iritsierak herriari hitz egiteko beste era bat galdegiten omen zuen, eta ez omen ginen behar bezala jabetu.
Denbora zuen giltzarri mendekuak, eta neurria. Kainek ere Abel hil zuen, baina ez mendekuz, beroaldian baizik. Jainkoak gutxietsi zuela iruditu zitzaionen, haserrearen haserrez txabolatik irten, eta han bertan egin zituen anaiarekikoak. Denbora tarterik gabe. Denborari joaten utzi eta grina txarrak uxatzen ez jakitea zen mendekua.
“Eta monarkia ez da kaltegarri bidezkoa ez delako bakarrik. Monarkiak iraganaren leizean gauzka. Monarkiaren erruz ari gara atzera geratzen. Ez gara gu berri-zale itsuak; baina etorkizunaz kezkatzea da gizakion dohaina. Piztiak lehengoari eta oraingoari begiratzen daki. Pertsonak, gu bezalako pertsona askeak, geroa du ekintzen abiapuntu. Biharkoak, etzikoak, etzidamukoak... kezkatzen gaitu. Trena ordea behin bakarrik pasatuko da. Gure esku dago hara igo ala geltokian betiko geratu, agur geza eginez”.
“Zor didak hainbeste”, bota zidan Frai Kandidok iluntze batez aroztegira sartu eta berak ere ajedrez-taula eta irudiak nahi zituela aitortu zidanean. (...)
Handiak nahi zituen irudiak, hogeita bost bat zentimetrokoak. Eta irudi bakoitzari aurpegi bat. (...) Eta tupi zerraustuaren gainera atera zidan egunkari puntta bat, txikia, denborak horitua. Bonbillarik gertukoena ere nahikoa urrun geratzen zitzaidan argi-pizar harekin egunkariko argazkian agertzen zen gizonezko hura nor zen antzemateko. Aspaldikoa behar zuen argazkiak. Sasoikoa zen gizon gaztea. Militar arropaz zegoen jantzia. (...)
–Nor da gizonezko hau? –galdetu nion, inongo susmorik egin gabe.
–Berdin duk nor den –erantzun zidan fidakaitz–. Aterako al hioke errege zuriari honen terrajerik?
Izugarri harritu ninduen Frai Kandidoren jokaerak. Frankistatzat genuen guk ordu arte. Adiskide min zen herriko alkatearekin. Adiskide min, hotsek ziotenez, Falangeko zenbait bururekin. Eta Gobernadore Zibilarekin ere konpontxo errazegi egiten ote zuen zabaldua zegoen.
–Ez dakit ba, hain ongi ezagutzen zaitudan –esan nion, zuhur...
Ez zuela inolako irrati-komunikaziorik nahi eman zuen aditzera Galán-ek. Ez berririk jaso, ez berririk eman.
–Baina orduan, nola jakin ahal izango dugu Espainiako gainerako kuartel eta herrietan zer gertatzen ari den? –azaldu zuen bere ezinegona madrildarretan batek.
–Ez daukagu zertan jakinik –erantzun zuen Galán-ek–. Haiek altxatu badira ez badira, gu altxatu gara. Geureari begiratu behar diogu, ez besteenari.
–Gainera, aldekoak badira poz hartuko dute gu bidean ikusita. Aurkakoak izatera, emango die zer pentsa gure adoreak. Eta dudamudatan badabiltza gure aldera jo dezaten arrazoia izango da zenbat eta zenbat garen frogatzea.
“Eta zalantza? Non topatu zuen zalantza?”
–Bitxilore batean –altxatu zuen ahotsa Labaka sarjentuak.
–Bitxilore batean? –harritu zen erantzunaz Galán–. Zer dela eta bitxilore batean?
–Orriak topatuz joan zelako bidean. Bai-ez, bai-ez, bai-ez... aletutakoak zirela pentsatu zuen. Eta bitxilorearen bihotzgunera iristean, han aurkitu zuen zalantza, biluzik.
“Hanka-punttetan egin behar da sermoia” entzun izan nion askotan Aita Etxalarri. “Orpoetan babarik egiteko arriskurik ez duzu zuk orduan!” erantzun nion, estreinakoz esan zidanean. Barre egin zidan nire hitzen gozoak puzturik. Esateko era omen zen hura. Ikasi behar omen nuen hitzak azalean zioena baino sakonerago jotzen, barrurago, muinerago. Hanka- punttetan aritzea nonbait zen, erne egotea, sortu ahala esanaz eta esan ahala sortuaz.
Kontuz ibiltzeko senarekin esan zidan, sena zela datu guztiak ez dituztenen nahitaezko makulu. Gezurrak ez ezik, senak ere hankak laburrak dituela eta eskarmentuak erakusten duela, eta ez senak, nondik nora ibili. Eromena aspaldian abiatu zela gainerako sentimendu, dohain, akats eta bekatuen bila. Denak topatu omen zituen. Baina ez senik. Senak nonbait eromenaren azalean sartzen zekien, eta norbere azaleko hura izaten omen zen aurkitzen zailena.