Euskadi Literatura Sariak (1998)
Euskarazko literatura
Gaztelaniazko literatura
Haur eta gazte literatura
Euskarazko literatura itzulpena
Zabalpen Saria
EUSKARAZKO LITERATURA
Felipe Juaristi
Galderen geografía
Alberdania
Epaimahaia:
Aingeru Epaltza Ruiz de Alda , presidente.
Jon Kortazar Uriarte, vocal.
Ana María Toledo Lezeta, vocal.
Juan María Lecuona Berasategi, vocal.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Felipe Juaristi Galdosen olerki-liburuak badu, epaimahai honen iritziz, nahikoa meritu esandako saria eskuratzeko. Horien artean honako hauek lirateke azpimarragarrien:
Galderen geografía izeneko liburua egungo joera poetiko nagusienen ildoan kokatzen da, eta halegin bat suposatzen du euskal poesiaren ulerkuntzan eta garapenean: gogoetazko poesia Dakar, sinbolista eta aforismoak lantzeko joera.
Alfabetoaren arabera eggituratua, tematikan giza esistentziari buruzko agiak planteriatuz, autoreak gai hauei buruz duen ikuspegi pertsonala eskaintzen du, poetika zaherí ere ver legua emanez.
Felipe Juaristi (Azkoitia, 1957)
Azkoitian jaio zen 1957. urtean. Kazetaritza ikasketak egin zituen Madrilen, eta lanbide horretan aritu da, euskaraz zein gaztelaniaz, hainbat lekutan.
Literatur gazeta eta Porrot aldizkarien sortzaileetako bat izan zen. Poeta bezala da bereziki ezaguna, baina prosazko lanak ere argitaratu izan ditu. Argitaratu zuen lehendabiziko poesia lana Denbora, nostalgia (1984, Baroja) izan zen. Ondoren etorri dira Hiriaren melankolia (1986, Baroja), Laino artean zelatari (1993, Alberdania), 1998an Euskadi saria jaso zuen Galderen geografia (1997, Alberdania), eta Begi-ikarak (2004, Erein). Galderen geografia gazteleraz ere aurki liteke, Bassarai argitaletxean: Geografía de las preguntas, 1999an argitaratua. Bere lanez osatua dago Susako XX. mendeko poesia kaieretako bat (2001).
1998an argitaratu zuen bere lehen nobela, Intzensua lurrean bezala, Baroja etxean. Bigarrena, Arinago duk haizea, Absalon, 1990ean argitaratu zuen Erein argitaletxean, eta azkena argitaletxe berean kaleratu duen Airezko emakumeak da, 2003. urtekoa. Aipaturiko bigarrenak badu gaztelerazko bertsioa: Más leve es el viento, Absalón (1991, Vosa).
Halaber, haur eta gazte literatura asko idatzitakoa da Juaristi: Tristuraren teoria (1993, Erein), Ilargi-lapurra (1994, Erein), Eguzkiren etxea (1998, Alberdania), Laura eta itxasoa (1998, Aizkorri), Hiria eta haurrak (2001, Erein), Izar euria (2001, Elkar), Printzesen eskola (2001, Ibaizabal) eta Itzarri nahi ez zuen printzesa (2002, Alberdania, Joseba Jaka literatura bekaren laguntzaz idatzia), Basalimoien usaina (Elkar, 2003), eta abar. 2000. urtean Animalien ihauteria (1999) lanarekin bigarrenez irabazi zuen Euskadi Saria, oraingoan haur eta gazteentzako literatur sailean.
Vassili Grossmanen Azken gutuna eta beste (Erein, 2005) eta Julia Otxoaren Gunten Café (Puerta del Mar, 2004) itzuli ditu euskarara, eta hainbat aitzinsolas mamitsu ere idatzi du; bat aipatzekotan, France Preseren poeta esloveniarrari, Poemas (2006, Meettok) liburuan egindakoa.
El País egunkarian iritzi-artikuluak plazaratzeaz gain, zutabe bat eta liburu argitaratu berriei buruzko iruzkinak argitaratzen ditu El Diario Vascon.
Galderen geografía
Ez da ipuin-bilduma soila, hamabost ipuin soltez osatua; batasuna duen liburua baizik. Hala dio Irene Aldasorok berak hitzaurrean. Ipuinak ez direla hiriko estanpa edo hiritarren karikatura batzuk: azaleko itxuraren atzean karga sinboliko itzela duten istorioak direla. Kontakizun bakoitza besteen osagarri eta aberasgarri. Batek beste batean oihartzun egiten duela. Denak elkarren kide direla, kontakizunetako baten izena erabiliz esanda. Aipatzen du itzultzaileak hitzaurre berean, gizarte oso bat isladatzen duela Dublindarrak: "Joycek salatu nahi zuen gizarte indargabetu, paralizatu eta ohiturei lotu huraxe. Joycek jende arrunt horren egunerokotasunaren akta jasotzen du ahalik eta objektibotasun handienaz, berak ikusten duen bezala, eta haien jokabidearen juzkurik egin gabe".
Irene Aldasorok Joyceren eskutiz bat erabiltzen du kontakizunek ordena kronolojiko bat ere jarraitzen dutela argitzeko. Joycek bere anaia Stanislausi idatzitako hitzak honakoak: "Honako hau da istorioen ordena: Ahizpak, Enkontrua eta beste istorio bat, nire haurtzaroko istorioak; Apopilo etxea, Lasterketaren ondoren eta Eveline, nire nerabezaroko istorioak; Buztina, Elkarren kideak eta Kasu triste bat, helduaroko istorioak; Huntz eguna batzar gelan, Ama bat eta liburuko azken istorioa, Dublingo bizitza publikoko istorioak. Gogoratzen zarenean Dublin milaka urtean hiriburu izan dela, britainiar inperioko "bigarren" hiria dela, eta ia Venezia halako hiru dela, harrigarra da nola ez duen ezein artistak mundura atera".
1914. urtean, idatzi eta bederatzi urtetara, argitaratu zizkioten James Joyce idazleari kontakizunok, ezezko askoren ondoren. Euskadi Saria jaso du Irene Aldasorok 2000. urtean kontakizunok itzultzeagatik.
Zatiak
AHANTZI
Julio Zesarrek Marco Brutori,
Eskuan sastakaia ikusi ondoren:
-Marco, semea, eskuan duzuna, baino,
Zer zenuke nahiago?
Marco Brutok Julio Zesarri:
-Munduan den ahaztura guztia.
AINGERU
-Zer gertatzen da pospolo bat piztu
Eta zigarroa erretzen den bitartean?
Aingeru bat igarotzen da hegoak erreak
ARITMETIKA
ALTZIBIADES:
Maisu, zergatik da hain zaila herri honetan politikaz
hitz egitea?
SOKRATE:
Aritmetika jakin behar delako.
ALTZIBIADES:
Nolatan hori?
SOKRATE:
Beti amaitzen baitugu hildakoak kontatzen.
BORROKA
Hasieran, maite den lurraren alde borrokatzen da.
Hurrena, borrokatzen den lurra maite egiten da.
Azkenik, borroka bera da maiteen.
DISTANTZIA
ALTZIBIADES:
Zergatik dago bihotza burutik urruti?
SOKRATE:
Distantziagatik.
ALTZIBIADES:
Distantzia dagoela esan nahi duzu bataren eta bestearen artean?
SOKRATE:
Bai, distantzia gehiago dago buruaren eta bihotzaren artean, Groenlandiaren eta Tropikoaren artean baino.
EGIA
Egiak,
Ezinaren grina asebetetzen.
Gezurrak,
Gertatzen denaren izua leuntzen.
GEOGRAFIA
Bertan jaio naizen arren,
Ez dut ezagutzen nire herria.
Nire hizkuntza bera duen arren,
Ez dut ulertzen nire herria.
Horixe da nire aberria,
Poliki-poliki hiltzen nauena,
Beti itzultzen naizen atzerria,
Gaixo bat bere minera bezala.
HARRO
ALEXANDRO HANDIAK ARISTOTELERI:
Pertsiar etsaiak larrutu ditugu,
Haien lurraldeak eskuratu,
Mundua gure oinetan da.
Ez al zaude greziar izateaz harro?
ARISTOTELEK ALEXANDRO HANDIARI:
Harro egongo nintzateke
Greziar izatea lana balitzait.
Nire oinetakoak eramateaz,
Horretaz nago oso harro,
Izerdi truk baitira erosiak.
LO
Ez du ezertarako balio lo egiteak.
Zer axola guri mundu handi bat irabaztea,
Gau ttiki bat galduko badugu?
NAHI
Urretik, haren begirada itsua.
Marfiletik, haren grabitatea.
Purpuratik, haren odola.
Arrabitatik, isiltasuna.
Sastakaitik, haren hotza.
Arrosatik, haren arantzak.
Heriotzatik, bizitza.
NEGAR
DEMOKRITO:
Zergatik egiten duzu hiletetan negar?
HERAKLITO:
Inor hiltzen denean, gure baitako zerbait hiltzen delako.
Eta zuk zergatik egiten duzu barre?
DEMOKRITO:
Inor hiltzen bada, ni bizirik nagoen seinale.
ODOL
ARISTOTELEK ALEXANDRO HANDIARI:
Zuk hildako gizon-emakumeek
Ona dute osasuna.
Gauero agertzen zaizkizu
Begiak bildu orduko.
Gela betetzen dizute
Odolaren usain mikatzez.
OPTIMISMO
Igogailu batera sartu eta zerura iritsi arte itxaron,
Ezinezko maitasunik ez dagoela amestu,
Txanponaren modura, zorteak bi aurpegi dituela sinetsi,
Mahomarengana mendia ez badator,
Mahoma mendira badoala esan,
Unibertsoaren ardatza geu garela pentsatu,
Soldadutzak gizon, eta kartzelak doktore bihurtzen
gaituztela aipatu,
Fedeak ibaiak beren arroetatik mugiarazten dituela
Uste osoan egon,
Itsasoan bizi direnez gero, arrainak
Zoriontsuago ote diren galdetu,
Bakartien santutzat hartu Robinson Crusoe,
Hiri honetan bilatu Desira izeneko tranbia bat,
Etsaia aurretik igaroko delakoan eserita gelditu, atarian,
Lagunei utzitako liburuak itzultzen direlako
ziurtasuna eduki.
OROITZAPEN
1 Ezinezkoa ihes egitea.
Noranahi joanda ere,
Hantxe zeunden zu.
2 Alferrikakoa da egunero ureztatzea.
Oroitzapenak ez du lorerik ematen
PASIO
1 Pasioa, lorez beteriko zelaia.
Zenbat eta gehiago ebaki,
Orduan eta gehiago hazi.
2 Gorputzaz inguraturik,
Ihes egiteko leku bat besterik ez:
Arima.
POESIA
Norberak bizi duen
Istant iheskorra harrapatu
Eta beti guztirako bihurtzen saiatu
SU
-Nork amata lezake sua lorez,
Eta arrosa piztua garrez?
-Nork itsasoa hustu
Begi-zulo tristeetara?
GAZTELANIAZKO LITERATURA
José Fernández de la Sota
Todos los santos
Poesia Hiperion
Epaimahaia:
Predo Ugarte Tamayo, presidente del jurado
Ignacio Vidal-Folch, vocal del jurado
Miguel Sanchez-Ostiz, vocal del jurado
Julia Otxoa Garcia, vocal del jurado
Epaimahaiak ikusitako merituak
Hildakoen liburu bat baino gehiago "Todos los Santos" bizitza posibleen liburu bat da: eguzkiak ahituta utzi dituen nekazariak, zorigabeko arrakeroak, suizida arduragabeak, egun jakin batean ohetik ez jaikitzea erabakitzen duten hiritarrak, bidaiak irudimenaz soilik egiten dituzten bidaia-agentzietako enplegatuak, santuak eta beren biktimak aurrez-aurre jartzen dituzten frankotiratzaileak.
Bakoitzak historiaren, bere historiaren bertsioa kontatzen digu, dagoen hilobitik, egin duen aukera pertsonal eta moraletik. "Bizirik zela inork ez zuen heriotza bera kontatzea lortu" dio liburuaren pertsonaietako batek. Hain zuzen ere horregatik hitz egiten zaigu bizitzaz, erdi serio erdi ironiko, "Todos los santos" poemetan. Horiekin batera, hilerri bereko lur beraren gainean, Wallace Stevens, Max Brod, Emily Dickinson, Gustavo de Maeztu edo Irineo Tristán -alegia, Estatu Batuetan exekutatu zuten azken mexikarra- pertsonaien izenak dituzte idatzita hilarriak.
José Fernández de la Sota (Bilbao, 1960)
José Fernández de la Sota (Bilbo, 1960) kazetaria da eta Europako Ikasketetan diplomatua.
Argitalpen desberdinetan kolaboratzailea izateaz gain poesiari buruzko "Zurgai" aldizkariaren Erredakzio Kontseiluko kidea da. Gainera, literatur kritikan dihardu "Radio Nacional de España" irratirako.
Te tomo la palabra liburua, Eusko Jaurlaritzaren "Alonso de Ercilla, 1988" poesia-saria lortu zuena, bere hirugarren poema-liburua da. Horrez gain, Informe Goliat (Sobre el caso Morel) (Ed. Laida, 1989) nobelaren egilea da, hain zuzen ere 1988ko Pío Baroja Sarian finalista geratu zena.
Gaur egun bere bigarren nobela eta kontakizun-bilduma bat prestatzen ari da.
Hildakoen liburu bat baino gehiago "Todos los Santos" bizitza posibleen liburu bat da: eguzkiak ahituta utzi dituen nekazariak, zorigabeko arrakeroak, suizida arduragabeak, egun jakin batean ohetik ez jaikitzea erabakitzen duten hiritarrak, bidaiak irudimenaz soilik egiten dituzten bidaia-agentzietako enplegatuak, santuak eta beren biktimak aurrez-aurre jartzen dituzten frankotiratzaileak.
Bakoitzak historiaren, bere historiaren bertsioa kontatzen digu, dagoen hilobitik, egin duen aukera pertsonal eta moraletik. "Bizirik zela inork ez zuen heriotza bera kontatzea lortu" dio liburuaren pertsonaietako batek. Hain zuzen ere horregatik hitz egiten zaigu bizitzaz, erdi serio erdi ironiko, "Todos los santos" poemetan. Horiekin batera, hilerri bereko lur beraren gainean, Wallace Stevens, Max Brod, Emily Dickinson, Gustavo de Maeztu edo Irineo Tristán -alegia, Estatu Batuetan exekutatu zuten azken mexikarra- pertsonaien izenak dituzte idatzita hilarriak.
EUSKARAZKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA
Patxi Zubizarreta
Gizon izandako mutila
Pamiela
Epaimahaia:
María Jose Olaziregi Alustiza anderea, epaimahaiburu
Nerea Alzola Maiztegi anderea, epaimahaikide
Gerardo Markuleta Gutierrez jauna, epaimahaikide
Epaimahaiak ikusitako merituak
Eparimahaiaren iritzizi, bandolero noblea erakargarria eskaini digu Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak. Holakoetan ohikoa denez, kartzelak, urkamendiak, ihesak, erasoal eta debekuzko amodiak dira osagai. Era berean, visitas abenturagune bihurtuz, ekintzek eta pasioek eraldatzen dute protagonistaren patua.
Literatura hizkera aberatsa eta lanuda da, eta ondare literarioaren erakarmenari eusten diona. Era berean, euskal literatura klasikoaren zein herrikoiaren iturritik edaten Daniela erakusten du, ver idazmoldera ekarriz. Gazteek gustujo izando badute ere, epaimahaikideen iritzian helduek ere, zinez estimatuko dute eleberri hau.
Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964)
Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964), Gasteizen bizi da euskal filologia ikasketak bertan amaitu zituenetik. Narratzaile oparoa da, bai helduentzako nobelagintzan (Jeans-ak hozkailuan, Barrikadak, Txantxa. Quick), bai eta haur eta gaztetxoen literaturan ere: Usoa, Gutun harrigarri bat, Jentzi, 1948ko uda, Eztia eta ozpina... Pospolo kaxa bat bezala miszelanea liburua argitaratu zuen 2005ean, amodioa, bidaia, mestizaia, literatura eta memoriaren inguruko bere kezkak eta gogoetak harilkatzen dituen liburu hibridoa. Tradizio eta literatura arabiarraren ezagutzaile eta maitale, itzuli ere egiten ditu gustuko dituen idazleen liburuak. Horien artean, aipatzekoak dira Nagib Mahfuz edo Eric-Emmanuel Schmitt bezalako autoreak eta Ali Baba, Aladin, Sinbad, Printze Txikia, Ibrahim jauna eta Koranaren loreak, Mirarien kalezuloa edo Mila eta bat gauen gauak bezalako liburuak. Horretaz gain, ezaguna da han eta hemen musikarien laguntzaz (Pello Ramirez, Jabier Muguruza, Txema Garces eta Joseba Loinazekin, besteak beste) bideratu dituen proiektu eta performance ugariengatik ere: Hamar mezu eta dei bat, 28 letra eta 7 nota munduaren itzulia egiteko, Urrezko giltza, Mundua lo dagoen bitartean... Birritan irabazi du Haur eta Gazteentzako Euskadi Literatura Saria: Mutil izandako gizonarekin 1998an, eta Pantaleon badoa liburuarekin 2006an.
Gizon izandako mutila
“Pertsona, jauna, konturatu gabe zitaltzen da. Neska polit batek burua galarazten dizu, harengatik borroka egin, ezbehar bat gertatzen da, orduan mendira jo behar, eta kontrabandista zena bidelapur bihurtzen da batere pentsatu baino lehen” gaztigatzen digu liburuaren sarrerako Prosper Merimée-ren aipuak. Eta horixe da, izan, Tximino deitzen duten elbarri irakurri zaleak kontatzen digun istorioaren muina: Antonio Maria, ezkondu ostean emazteak utzi eta gizon izatetik ostera mutil izatera itzuli zen gizonaren halabeharrezko zitaltze, krudelkeria eta lapurreten berri. Kartzela ezagutuko du eta baso eta haitzuloetan bere lapur partidaren baitan pairatutako traizioetatik zaindu beharko du. Dilijentziaz dilijentzia eta zaldiz zaldi, Sevillan hasi eta Baionan amaitu, Karlistada garaiko giro iluna da kronika honetako pertsonaien ibili herrenen lekuko.
Antonio Maria ihesi dabil denbora guztian, eta ez beti bere bizitzari prezioa jarri dioten etsai eta mertzenarioengandik bakarrik, baita, eta hau da ziur aski ihes motarik lazgarriena, bere buruarengandik ere.
Zatiak
Bada ni hainbesteraino hunkitu eta orain kontatzera noan historia ere, bakan horietarikoa da eta kaskezur bati estuki lotua dago, zeren, Frantziako Pirinioan, izena oroitu bai, baina aukeran isiltzea nahiago dudan hiri batean, museo bateko erakusleiho batean, historia honen protagonistari dagokion kaskezurra ageri baita, gorputzetik bereizia eta izenik ere merezi ez duela. Haren ezkerraldean beste kaskezur bat ere bada, Afrikako auskalo zein tokitatik ekarritako txinpantze batena; eskuinaldean, ostera, Ozeano Barean arrantzatutako marrazo baten masailezurra dago ikusgai.
Beti esan ohi dut Antonio Mariak bi esku zituela, berunezkoa bata, belusezkoa bestea. Lehena, gehienetan ekintzetan eta gurekin erabili ohi zuen; bigarrenaz, ostera, oso aldi bakanetan baliatzen zen, hura bezalako ezusteko egoeretan. Eta Zabaletareneko hartan, belusezko eskuaz ez ezik, belusezko ahotsaz ere zuzendu zitzaion atean zegoen emaztekiari:
–Hara, Antonio Maria naiz, bestera Gizon izandako mutila esaten dioten hori. Lapurreta egitera etorri gara, baina, otoi, ez izutu eta ez garrasirik egin. Morroia dagoeneko atxilotua dugu, eta geldirik egoten bazarete hitz ematen dizut ez zaizuela ezer gertatuko.
Antzina, lapurretak egiteko, tartaroak zaldien ordez, behorrez baliatzen ziren, baina ez nolanahiko behorrez gero; moxalak zeuzkatenak besterik ez baitzituzten zamalkatzen. Lapurretak gauez burutzen zituzten, eta beren ezkutalekura itzultzeko, behorretan ezartzen zuten beren konfidantza osoa, izan ere, lapurrak ziur baitzeuden behorrek moxalen usaina izango zutela gidari, ama sena iparrorratz, eta iluntasuna gorabehera, haien moxalenganako amodioak bide zuzenetik eramango zituela.
Altzania mendikatean hiru ezkutaleku genituen han-hemenka barreiatuak, soil-soilik guk eta mendiko basapiztiaren batek ezagutzen zituenak. Eta Abelene horietako bat zen. Berez Kaingain deritzan tokian dago, baina guk Kainen ordez Abel izena hartu eta halaxe esaten genion. Gainera, gutarra ez zen edonork, Abelene entzun eta Abilene herria aipatu genuela pentsatuko zuen, Ziudadetik hamar lekoa bidean dagoena, eta uste horrekin, seguruenik baita bilaketa kontrako norabidean jarri ere.
–Beltzarana duk, ilea mahats sorten antzekoa dik, sarria eta ikatzaren kolorekoa, eta begiak ere infernuko oliba beltzenen parekoak ditik. Ttikia duk, baina neurrikoa gero, ez geure Tximinoa bezalakoa, moztaka eta tarrapota, ez horixe! Airosa duk, eta bularrak Lauhaizetako muinoen modukoak ditik, eta haren bihurguneetan, ai!, Aierdiko Lepokoetan bezalaxe galtzen haiz, eta halako lurrin gozoa zeriok, lanaideak bezala bildu eta txorabiatu egiten hauena…
Bestela ere patuak aski zorigaitzekoa ninduen, izan ere kasik hankagabetua munduratu baininduten, bi bururekin edo bost hankarekin jaiotzen diren animalia deformatu horien gisan. Eta kondena hura bizi osorako ezarria izan zitzaidan, auskalo zein adur makurrek eraginda, eta haur denboraz gero, lau hankatan ibiltzera bortxatua izan naiz, ene besoen makulu eta ene bi hankaondoez baliatzera. Hain hanka laburrak izanik, esku baten tamainakoak doi-doia, ibilera guztiz nabarmen eta herrenbela nuen, tximinoaren parekoa, eta hortixe zetorkidan azkenerako mingarria ere egiten ez zitzaidan goitizena. Baina ez nuen hori ez goitizen, ez kondena bakarra.
Aurrena El Sapo eta Tío Trabucoren partidekin ibili zen, Somosierra eta Cerezo de Abajo aldean, eta hurrena Sierra Morena inguruan. Eta bere hastapen hartaz, batek daki, gauza asko esaten dira; noizbait ere entzun nuen, lehen ekintzan bertan, Antonio Mariak gidari bat tiroz hil eta labanaz bihotza atera ostean, hura ote-suan erre eta mazka-mazka jan zuela.
–Bihozkabea naizenik, behintzat, ez dute esango –adierazi omen zuen mokadua amaitutakoan.
Zein tokitan zen ahantzi, baina oraindik oroitzen dudan usadio bitxi baten arabera, bi gizon elkartu eta jakiten dutelarik batek alaba eta besteak semea hilak dituztela, eta hildakoak gutxi gorabehera adinkideak zirela, egoki irizten badiote, bizi izatera neska-mutilak ezkonduko ziren garaian, haien ezteiak ospatzen dituzte. Haiek dagoeneko ezkondu direla idatzirik jaso, eta hilazti edo nekromantiko batek agiria sutan erretzen du, eta su horretatik altxatutako keak, zerura igo eta ezkontzaren berri ematen bide die bi gazteei, hortik aurrera senar eta emazte direla adieraziz.
Diotenez, Erroman, Villa Borghese delako batean, marmol gorriko aulki bat dago, esertokian halako irekidura bat duena; noizbait, oharkabean emakumezko bat aita saindu izendatu zutenez geroztik, stella stercoraria hura asmatu zuten hautatu berriaren sexuari antzemateko; aita saindu berria bertan eserarazi eta bizpahiru artzapezpikuk ziurtatu egingo zuten, zulopetik begiratuz, haren gizontasuna. Baina guk halakorik ez gutarren artean nor onartu behar genuen eta nor ez jakiteko.
Segidan, lurrekoek itzelezko eztei ospakizuna burutzen dute, eta jan-edanak han eta hemen barreiatzen dituzte, senar-emazte berriengana ere iritsiko direlakoan. Bien bitartean, gurdi apaindu batean neska eta mutilaren irudi bana jarri, eta aurrera eta atzera ematen dute; bertan, altzari, soineko eta tresna askoren imajinak ere ezartzen dituzte, lasto edo paperezkoak, eta behin horiek denak erretakoan, ezkonberriak beste munduan horien guztien jabe egingo direlakoan daude. Eta dena burutu delarik, hildakoen gurasoak ere ordutik aurrera ahaide bilakatzen dira.
Aste batzuk lehenago Antonio Mariak, Zabaleta dorretxean jasotako jipoiaren ostean, luze gabe beste ekintza bat prestatuko zuen dorretxearen kontra. Haren buru keinu bortitzera, denok “Gariak, mahastiak, erre, erre; lapurrak, sorginak, gorde, gorde!” oihuka oldartuko ginen.
EUSKARAZKO LITERATURA ITZULPENA
Jon Muñoz
Harreman arriskutsuak (Choderlos de Laclos)
Idiazabal
Epaimahaia:
Jose Morales Belda jauna, epaimahaiburu
Koro Navarro Etxeberria anderea, epaimahaikide
Faustino Urrutibeaskoa Onaindia jauna, epaimahaikide
Lourdes Auzmendi Aierbe anderea, epaimahaikide.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Saria aurkeztutako itzulpen lan guztien kalitateaz eta literatura-dimentsioaz luze-zabal hitz egin, eztabidatu eta iritis trukaketari ekin ondoren, epaimahaiak hau erabaki du:
1998ko urterako “Euskadi” literatura saria, euskarazko literatura itzulpen onenari dabokoina, Jon Muños Otaegi jaunak egindako “Harreman arriskutsuak” izenenko itzulpenari ematea. Liburua Pierre Ambroise Choderlos de Laclos-ek idatzitako “Les liaisons dangereuses” liburuaren itzulpena da. Lan horrek badu, epaimahai honen iritziz, nahiko meritu esandaako saria eskuratzeko. Horien artean honako hauek lirateke azpimarragarrien:
- Liburuaren temaina bera, kontuan izanik tonu egokia gorde duela liburu osoan.
- Jeneroa bera; izan gutun-literaturarik ez dago euskaraz. Itzultzaileak “asmatu” behar izan du, baita onggi asmatu ere.
- Laslos-ek erabili zuen errejistro jasoa euskaraz apenas dagoen. Errejistro hori bilatu nahian, literatura klasikora jo du itzultzaileak, lapurtera klasikora batez ere, ver testurako baliapideak ateratzeko, eta baliapide horiek egoki txertatu ditu testuan.
- Testu honetan euskaraz lekukotasunik ia utzi ez duen gizarte klase bat da protagonista, hirietako noblezia. Gaitera, liburua literatura galantea deituriko jeneroan sartzen da, eta jenero hori ere berria da guretzat.
- Gutunez osatutako liburu honetan pertsonaia bakoitzak ver idazkera berezia du, eta itzultzaileak maisutasunez adierazi ditu berezitasun horiek.
Jon Muñoz (Donostia, 1961)
Jon Muñoz Otaegi Donostian jaio zen 1961ean. "Harreman arriskutsuak" du bere lehen literatur itzulpena
Harreman arriskutsuak (Choderlos de Laclos)
Gutuna berez da arriskutsua, norbaiti adierazi nahi baina beste norbaiti ezkutatu nahi zaion zerbaiten froga. Emakume zapuztu baten mendekua izugarria izaten da. Gercourteko kondeak Merteuileko markesa utzi eta Cécile Volanges neska gaztearekin eskontzeko asmoa adieraziko dio bere maitale ohi Valmonteko bizkondeari: Cécile neska birjina seduzitu beharko du, hura Gercourtekin eskondu baino lehen, Gercourt barregarri uzteko. Baina Valmontek uko egin dio askari horri, Tourvel lehendakariaren emazte bertutetsua seduzitu nahi baitu. Cécilek, berriz, Danzeny zalduna maite du. Merteuileko markesaren eta Vakmonteko bizkondearen azpijokoak eta jukutriak lotsa, eskandalua etsipena eta heriotza ekarriko ditu azkenean.
ZABALPEN SARIA
Xabier Montoya
Gasteizko hondartzak
Susa
Epaimahaia:
Aingeru Epaltza Ruiz de Alda , presidente
Jon Kortazar Uriarte, vocal
Ana María Toledo Lezeta, vocal
Juan María Lecuona Berasategi, vocal
Epaimahaiak ikusitako merituak
Xavier Montoia jaunak idatzi eta Susa argitaletxeak Gasteizko hondartzak izenarekin kaleratutako lanak badu, epaimahaiaren iritziz, nahikoa meritu esandako akzesita eskuratzeko. Horien artean honako hauek lirateke azpimarragarrien: Geografia eta une historiko jakinek inguratzen dute Xavier Montoiaren lana: hiri zehatz bat eta haren bilakaera bizia, modu literarioan emanak. Hori horrela bada ere, egileak garai eta leku orotako gizakien sentipen eta egoerak adierazten ditu, hizkera bici eta indartxua, eta kontatu nahi duenari egokitzen zaiona erabiliz. Bestalde ere, aipatzekoa da idazmolde ezberdinez taxututako narrazioz osatua izanik, egileak haiei guztiei batasuna emateko egin duen ahalegin arrakastatsua.
Xabier Montoya (Vitoria-Gasteiz, 1955)
Xabier Montoia 1955. urtean jaio zen Gasteizen.
Anfetamiña poema bilduma izan zen bere estreinakoa, 1983an. Jenero horixe izan zen, hain zuzen, lehen urteetan bereziki landu zuena. Horren lekuko: Likantropo (1985) eta Narraztien mintzoa (1988). Hiru bilduma hauetako hainbat poema hautatuz, kaier bat eskaini zion Koldo Izagirrek XX. mendeko poesia kaierak antologian. Montoiak, bere aldetik, bere poesia osoa bildu zuen 2005ean Bingo izenburupean, hiru poema liburuak batuz, hainbat poema berridatziz eta poema ineditoak erantsiz.
Azken urteotan ordea, narratiba landu du bereziki, ipuin bildumak eta nobelak tartekatuz. Non dago Stalin izan zen bere lehen nobela, 1991an, eta geroztik etorri dira Emakume biboteduna (1992), Gasteizko hondartzak (1997) eta Baina bihotzak dio (2002) eta Euskal Hiria sutan (2006) ipuin bildumak. Nobelen artean, aipatzekoa da Hezur gabeko hilak (2003), Blackout (2004) eta Elektrika (2004) eleberri laburrekin osatutako Hilen bizimoldea trilogia, hurrenez hurren, Lehen Mundu Gerrari, Bigarrenari eta Aljeriako gerrari eskainiak daudelarik hiru liburukiak. Aipatzekoak orobat, Denboraren izerdia (2003) nobela eta Plastikozko loreak erregearentzat (1998) kronika liburua ere, rock & rollaren sustraien bila egindako bidaia pertsonalaren kontakizuna.
Izan ere, idazle gisa ez ezik, Xabier Montoia ezaguna baita kantari bezala ere. Hainbat disko argitaratu ditu, batzuk bakarka, beste batzuk M-ak taldeko kide eta abeslari bezala ere. Horretaz gain, Hertzainak taldearen fundazioan parte hartu zuen eta hainbat taldek abestu izan dituzte berak idatzitako letrak.
Gasteizko hondartzak
Azken urteotan ordea, narratiba landu du bereziki, ipuin bildumak eta nobelak tartekatuz. Non dago Stalin izan zen bere lehen nobela, 1991an, eta geroztik etorri dira Emakume biboteduna (1992), Gasteizko hondartzak (1997) eta Baina bihotzak dio (2002) eta Euskal Hiria sutan (2006) ipuin bildumak. Nobelen artean, aipatzekoa da Hezur gabeko hilak (2003), Blackout (2004) eta Elektrika (2004) eleberri laburrekin osatutako Hilen bizimoldea trilogia, hurrenez hurren, Lehen Mundu Gerrari, Bigarrenari eta Aljeriako gerrari eskainiak daudelarik hiru liburukiak. Aipatzekoak orobat, Denboraren izerdia (2003) nobela eta Plastikozko loreak erregearentzat (1998) kronika liburua ere, rock & rollaren sustraien bila egindako bidaia pertsonalaren kontakizuna.
Zatiak
Bi urte eta erdi izan zituen pausoa noiz luze noiz labur jo ikasteko ere. Azkenerako bertakotu egin zen. Aldapan gora, sarria eta motza; aldapan behera, bakana eta luzea; zelaian, tamainan. Noiz komeni zena.
Oso kolpekoa gertatu zitzaion Zaragozako Militarren Akademian sartzearekin pausoa berdindu behar hura. Han ez zen gora-beherarik, luze-labur edo sarri-bakanik.
Mosketoiak, eskuineko besoan beti, gorputzari simetria eragozten dio, eta simetria haustearekin, askatasuna murrizten. Pausoa berdinarazten du, eta pausoa berdintzearekin, pertsonak.
Mapaminduta zegoen guztiz. (...) Emea omen zen mapak miatzeko irrika hura; emea txikikerietarako grina; emea omen zen gauza bakoitza non zegoen eta zer izen zuen papurtuta gorde nahia; emea munduari ikara izan eta munduaren errepresentazioari begiratzea. Emea erabat.
Kapitaina, erantzi arropa batzuk eta jantzi besteak, gezurra biribiltzen saiatu zen. Kuartelean hainbeste denboran erdi lizundutako gizonezkoak amari bisita egitea ez zuen aski. Bazituen premia larriak amarik amarenak ere ase ezin zitzakeenak. Ulertzen zion txoferrak. Oso gaizki ematen zuen horrelako etxe batera sartu eta uniformedunak ikusteak. Ez bera zalea zelako, baina bezeroren baten bila halakoren batean sartu behar izan zuenean, min eman omen zion begietan hainbeste izarren distirak. “Esku onetan dago aberria!”, pentsatu omen zuen. Beste gauza bat zen disimuloan joanez gero.
–Askatasun osoa irudikatzekotan, bi bularrak agertzea egokiagoa litzateke... –bota zuen azkenean.
Bakarra. Bat omen zen neurri zuzena. Bat ere ez, gutxi, eta bi, gehiegi.
–Eta emakumezkoa izan behar al du derrigorrean?
Emakumezkoa izan behar zuen. Frantziako Iraultzan ere askatasunaren irudia andrazkoa zen, Marianne marseillarra.
–Sobietarrean ez...
Berei ez zitzaien, baina, Iraultza sobietarrarekin aldera zitzaten komeni.
Platonek eta Aristotelesek ez al zuten gorputz-lana gaitzesten, jakinduria pilatzeko zereginean astia kentzen zuelako? Ez al zuten esaten makurka aritzea ziminoen ezaugarri zela, eta gizasemeen dohain, zutundu eta tente ibiltzea? Hori bai: tentean oso gizon zen Frai Kandido. Berea bakarrik hartzen zuen hark lantzat.
–Urmaeleko urak ez dio errotari eragiten –eman zion azken epaia bere etorriari, hitzen jasotasunez nire gainetik geratu nahian.
–Baina errekakoak beti goitik behera egiten du –heldu nion hari-muturrari.
–Otzan-otzan Francorengana joateak ez digula onik ekarriko. Ez frantziskotarroi, ez herriari... Inori ez! (...)
–Ez naiz bere aurrean makur-makur egingo –segitu zuen irribarrez nire hitzei entzungor. (...)
–Joatea da makurtzea –etsi zitzaidan ahotsa eztarri-zulora.
–Lehen ere izan nuen nik Franco aurrez aurre. Eta ez zorionak emateko hain zuzen!
Altabozak bai, altabozak, segitu zuen berean. Oker ez bazebilen 1957an iritsi zen lehenengoa, Olitera. Eta azken hiru urtean eliza gehienetan jarri zuten bana. Ermitak eta baselizak ziren artean gabe zeudenak. Eztarri onekoak ginelako ibili omen ginen gu hainbeste eta hainbeste urtean. (...) Gure trumoi-ahotsen ondorengo isiluneak barru-barruraino sartzen omen zitzaizkion herriari. Gure isiluneen ondoko trumoi-ahotsak ere bai. Altabozen iritsierak herriari hitz egiteko beste era bat galdegiten omen zuen, eta ez omen ginen behar bezala jabetu.
Denbora zuen giltzarri mendekuak, eta neurria. Kainek ere Abel hil zuen, baina ez mendekuz, beroaldian baizik. Jainkoak gutxietsi zuela iruditu zitzaionen, haserrearen haserrez txabolatik irten, eta han bertan egin zituen anaiarekikoak. Denbora tarterik gabe. Denborari joaten utzi eta grina txarrak uxatzen ez jakitea zen mendekua.
“Eta monarkia ez da kaltegarri bidezkoa ez delako bakarrik. Monarkiak iraganaren leizean gauzka. Monarkiaren erruz ari gara atzera geratzen. Ez gara gu berri-zale itsuak; baina etorkizunaz kezkatzea da gizakion dohaina. Piztiak lehengoari eta oraingoari begiratzen daki. Pertsonak, gu bezalako pertsona askeak, geroa du ekintzen abiapuntu. Biharkoak, etzikoak, etzidamukoak... kezkatzen gaitu. Trena ordea behin bakarrik pasatuko da. Gure esku dago hara igo ala geltokian betiko geratu, agur geza eginez”.
“Zor didak hainbeste”, bota zidan Frai Kandidok iluntze batez aroztegira sartu eta berak ere ajedrez-taula eta irudiak nahi zituela aitortu zidanean. (...)
Handiak nahi zituen irudiak, hogeita bost bat zentimetrokoak. Eta irudi bakoitzari aurpegi bat. (...) Eta tupi zerraustuaren gainera atera zidan egunkari puntta bat, txikia, denborak horitua. Bonbillarik gertukoena ere nahikoa urrun geratzen zitzaidan argi-pizar harekin egunkariko argazkian agertzen zen gizonezko hura nor zen antzemateko. Aspaldikoa behar zuen argazkiak. Sasoikoa zen gizon gaztea. Militar arropaz zegoen jantzia. (...)
–Nor da gizonezko hau? –galdetu nion, inongo susmorik egin gabe.
–Berdin duk nor den –erantzun zidan fidakaitz–. Aterako al hioke errege zuriari honen terrajerik?
Izugarri harritu ninduen Frai Kandidoren jokaerak. Frankistatzat genuen guk ordu arte. Adiskide min zen herriko alkatearekin. Adiskide min, hotsek ziotenez, Falangeko zenbait bururekin. Eta Gobernadore Zibilarekin ere konpontxo errazegi egiten ote zuen zabaldua zegoen.
–Ez dakit ba, hain ongi ezagutzen zaitudan –esan nion, zuhur...
Ez zuela inolako irrati-komunikaziorik nahi eman zuen aditzera Galán-ek. Ez berririk jaso, ez berririk eman.
–Baina orduan, nola jakin ahal izango dugu Espainiako gainerako kuartel eta herrietan zer gertatzen ari den? –azaldu zuen bere ezinegona madrildarretan batek.
–Ez daukagu zertan jakinik –erantzun zuen Galán-ek–. Haiek altxatu badira ez badira, gu altxatu gara. Geureari begiratu behar diogu, ez besteenari.
–Gainera, aldekoak badira poz hartuko dute gu bidean ikusita. Aurkakoak izatera, emango die zer pentsa gure adoreak. Eta dudamudatan badabiltza gure aldera jo dezaten arrazoia izango da zenbat eta zenbat garen frogatzea.
“Eta zalantza? Non topatu zuen zalantza?”
–Bitxilore batean –altxatu zuen ahotsa Labaka sarjentuak.
–Bitxilore batean? –harritu zen erantzunaz Galán–. Zer dela eta bitxilore batean?
–Orriak topatuz joan zelako bidean. Bai-ez, bai-ez, bai-ez... aletutakoak zirela pentsatu zuen. Eta bitxilorearen bihotzgunera iristean, han aurkitu zuen zalantza, biluzik.
“Hanka-punttetan egin behar da sermoia” entzun izan nion askotan Aita Etxalarri. “Orpoetan babarik egiteko arriskurik ez duzu zuk orduan!” erantzun nion, estreinakoz esan zidanean. Barre egin zidan nire hitzen gozoak puzturik. Esateko era omen zen hura. Ikasi behar omen nuen hitzak azalean zioena baino sakonerago jotzen, barrurago, muinerago. Hanka- punttetan aritzea nonbait zen, erne egotea, sortu ahala esanaz eta esan ahala sortuaz.
Kontuz ibiltzeko senarekin esan zidan, sena zela datu guztiak ez dituztenen nahitaezko makulu. Gezurrak ez ezik, senak ere hankak laburrak dituela eta eskarmentuak erakusten duela, eta ez senak, nondik nora ibili. Eromena aspaldian abiatu zela gainerako sentimendu, dohain, akats eta bekatuen bila. Denak topatu omen zituen. Baina ez senik. Senak nonbait eromenaren azalean sartzen zekien, eta norbere azaleko hura izaten omen zen aurkitzen zailena.