Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Hendaiako geltoki berria

ets hendaia portada

Proiektuak, gaitasun eta irisgarritasun arazoak behin betiko konpontzen ditu

Hendaian dagoen Euskotreneko geltokiaren zaharberritze integraleko proiektuak, gaitasun eta irisgarritasun arazoak behin betiko konpondu ditu. Higiezinak oin plano laukizuzena eta 198 metro karratuko azalera ditu, lehengo 84 metroak nabarmen bikoiztuz.

Instalazioetan, lau salmenta-makina, baliogabetze linea bat, ikuskatzaile gela bat bi txarteldegirekin, komunak dituen aldagela, eta garbiketa gela dituen ataria badaude. Eraikin berria toki berrian proiektatu da, zortzi metro inguru mugituz hego-ekialderantz, geltoki zaharrarekin alderatuz. Egoera berriari esker, geltokiaren sarbide nagusiaren atari aurre gisa egituratuko den gune libre txikia sortu da.

Jarduketa horrekin erremate egokia ematen zaie toki horretan bat egiten duten oinezkoen ibilbideei, SNCFren geltokiko sarbide nagusitik eta Général de Gaulle Bulebarretik. Halaber, informaziorako seinaleak eta hiri altzarietako elementuak jartzeko tokia handiagoa dago.

Ibilbidearen azken 91 metroetan trenbidea bikoizten denez, bigarren trena aparkatu daiteke, eta etorkizunera begira maiztasunak handiagoak izan daitezke. Halaber, 1,9 metroko zabalerako alboko nasaren ordez, markesina edukiko duen 4 metroko erdiko beste bat jarri da. Laburbilduz, geltokia bere ingurunean hobeto integratuta geratzen da eta horrek, gainera, sarbideen urbanizazioa nabarmen hobetzeko aukera ematen du. Gainera, proiektuak, SNCF Réseauk erabiltzen duen Topoaren geltokiaren ondoko ingurua lehengoratzea eta zaharberritzea dakar. Toki horrek ETS-Euskotrenen geltoki berriaren aurreikusitako handitzearen eragina jasoko du.

Onurak

erabillerraztasun ikonoa

Irisgarritasuna

Geltokiaren irisgarritasuna eta hiri ingurunea hobetzea.

conexio ikonoa

Konexioa

SNCFren Hendaiako geltokiarekin dagoen konexioa hobetzea.

denbora ikonoa

Maiztasunak eta Segurtasuna

Maiztasunak hobetzeko aukera eta segurtasun gehiago erabiltzaileentzat, 4 metro zabal den erdiko nasa eraikitzeari esker.

ets hendaia onurak irudia
ets hendaia informazio irudia

Intereseko bestelako informazioa

Aurrekontua, egikaritze materiala barne, 5,5 milioi euro ingurukoa da. Proiektua %100ean finantzatu du Eusko Jaurlaritzak.

Datu interesgarriak

datu ikonoa

Gaitasuna

Eraikin berriak egungo gaitasuna bikoiztu egin du, 84 metroetatik 198 metrora igaroz.

denbora ikonoa

Egikaritze epea

2020ko ekainaren 29 tik zabalik dago

Azken aldaketako data: