Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea

Konexio berriak zuzenean lotuko du Bilboko Portua Europarekin
2017ko martxoaren 15ean, Eusko Jaurlaritzak akordioa lortu zuen Espainiako Gobernuarekin, Lankidetza Hitzarmena sinatzeko Estatuko Administrazio Orokorraren, Administrador de Infraestructuras Ferroviarias erakundearen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiaren artean, azken horri Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen proiektuak eta obrak egitea agintzeko.
Jarduketak, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskadiko Autonomia Erkidegoaren arteko kontzertu ekonomikoaren (kupoa) barruan finantzatuko dira. Uztailaren 12an, Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu zentralak, azpiegitura horren proiektuen garapenerako eta eraikuntzarako akordioaren sinadura ofiziala egin zuten Madrilen.
Onurak

Bilbo Portuko trenbide konexio ona
Konexio berriak Bilboko Portua eta Europa zuzenean lotuko lituzke, Atlantikoko Trenbide Igarobidea parte den Europa Barruko Sarearen bitartez. Gaur egun Portuak ez duen trenbideko lotura horrek lehiakortasuna hobetzen lagunduko du.

Merkantzien trafikoa liberatuko du
Ezkerraldeko eta meatzerriko udalerrietako bizitza kalitatea hobetuko da, martxan jartzean, Santurtzi, Portugalete, Sestao eta Barakaldo egungo sareko merkantzien trafikotik libre geratuko direlako.

Kostuen murrizketa
Ezkerraldean egiten den trenbideko 100.000 edukiontzi baino gehiagoren eta tren osoetan garraiatzen diren 800.000 tona merkantzien zirkulazioak kenduko lirateke. Gaur egun 19 zirkulazio baino gehiago egiten dira egunero, eta eskaria gero eta handiagoa da.


Intereseko bestelako informazioa
Aztertu diren alternatiba guztien artetik luzeena eta tunel luzeagoa eskatzen duena da, trenbide bikoitzeko merkantzien igarobide berria, Ezkerraldeko udalerrietatik igarotzean gaur egun merkantzien trafikoarekin batera jarduten duten aldirietako igarobideetatik erabat bereiztea proposatzen baitu.
Horrela, Bilboko Portutik abiatzen diren edo bertara doazen zirkulazioak Ortuella eta Barakaldo artean dagoen trenbide azpiegituratik igarotzea saihestu gura da. Horrek, aldirietako C1 eta C2 lineen ustiapena nabarmen hobetzeko eta aukera emango du.
Datu interesgarriak

Tarteak
I. fasea, Serantes-Olabeaga tunela: hitzarmenak 461 milioi euro aurreikusten ditu, eraikuntza proiektua idazteko eta lanak egikaritzeko.

Distantzia
Superestruktura: Hitzarmenak jasotzen duenez, Adif arduratuko da atal horretaz bi faseetan (Serantes-Olabeaga tunela eta Barakaldo-Basauri tartea), 84,7 milioi euroko aurrekontuarekin.

Exekuzio denbora
II. fasea: hitzarmenak 3,02 milioi euroko partida baino ez du jasotzen, informazio azterlanaren idazketarako.
Azken aldaketako data: