Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2020
Plan berria herrialde osoaren ekimen gisa proposatzen da. Horretarako, erakunde guztien konpromisoa eta lankidetza beharko dugu: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi eta tokiko erakundeena, baita agente publikoena eta pribatuena ere. Plan hau euskal gizarteak zientziarekiko, teknologiarekiko eta berrikuntzarekiko duen konpromiso sendoaren ebidentzia da. Pertsonen etorkizunarekin dugun konpromisoaren ebidentzia.