Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Argitalpen-data: 2017/07/28

OpenApps Euskadi: iturburu irekiko aplikazioen katalogoa

OpenApps

“OpenApps Euskadi” Euskadiko Administrazio Publikoen iturburu irekiko aplikazioen katalogoa da, eta bere helburua da Eusko Jaurlaritzak eta bere erakunde publikoek garatu dituzten aplikazioen  erregistroa izatea. Bere xedea da Europako hainbat ekimenekin bat eginik, aplikazio horien guztien iturburu kodea (eta erlazionatutako dokumentazioa) argitaratzea eta partekatzea, interesa duen edonork (beste administrazio bat, enpresa edo pertsona) berrerabil ditzan.

Hemen kontsultatu daiteke Open Apps-en katalogoa: http://opendata.euskadi.eus/aplikazio-katalogoa/ Orain arte publikatu diren aplikazioetako batzuk hauek dira, adibide gisa:

Etorkizunari begira, helburua da partekatutako aplikazioen zerrenda osatzea, eta baita CTT biltegian argitaratutako informazioa ere (Teknologiaren Transferentziarako Gunea, gaztelerazko Centro de Transferencia de Tecnología https://administracionelectronica.gob.es/ctt/ctt#.WXnTtidpzCI), estatuko Administrazio Publiko guztiek darabilten biltegia haien garapen teknikoen zabalkundea eta berrerabilpena bultzatu gura duena, Administrazio Elektronikoa sustatzeaz gain.

Info+