Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

72/2008 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 102
  • Hurrenkera-zk.: 3313
  • Xedapen-zk.: 72
  • Xedapen-data: 2008/04/29
  • Argitaratze-data: 2008/05/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazioaren jarduerak eta jarduera horiei dagozkien erantzukizun publikoak dezente zatituta egotea sarritan gogaikarria izaten da norbanakoentzat, eta gainera, jarduera ekonomiko orokorrean eragina izan dezake, nahiz eta eremu horretan, antolamendu-konplexutasunaren ondorioz sortutako disfuntzioek ez dieten kalterik eragin behar herritarrei edo herritarrek aurrera eramandako ekintzei.

Gauzak horrela, norbanakoen banakako ekintzek halako batasun bat izan behar dute, herri-solaskide bakar baten bidez gauzatuko dena. Horrela saihestuko da norbanakoak Administrazioz Administrazio edo erregistroz erregistro erromesen moduan penagarri ibiltzea. Horren ordez, herritarrek erregistro bakar bateko leiho bakar bat behar dute, aurrera eraman behar dituzten izapide guztiei ekiteko.

Eremu horretan Administrazioaren jarduera soiltzeak gastu publikoaren aurreztea ekar dezake, elkarren gainean jarritako zenbait Administrazioren artean disfuntziorik ez litzatekeelako gertatuko. Horrela, errazago bideratuko dira Administrazioaren eta administratuen arteko harremanak, eta eraginkorrago bihurtuko Administrazioak esku hartzeko duen sistema, sistema hori erraztuz eta zentzuzko eginez.

Bete nahi diren helburuak lortzeko tresna material nagusietako bat erregistro komunak sortu eta abiaraztea da, Administrazioko edozein organotara bidalitako edozein eskabide edo idazki onartu behar duten organoei begira.

Orain arte Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan ez da inolako arau erregulatzailerik eman, erregistroen egitura eta araubideari buruz. Izan ere, erregistro-funtzio hori Herri Administrazioen Araubide Judirikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Lege hori aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak eragindako aldaketan xedatutakoaren menpean dago. Gai horri buruzko arau zehatzik ez dagoen arren, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboak ditu arlo hori arautzeko. Eskumen horiek autogobernuko erakundeen antolamendu, araubide eta funtzionamenduari buruzkoak dira (EAEko Autonomia Estatutuaren 10.2 artikulua), bai eta Euskadik emandako zuzenbidearen berezitasunen eta bere antolaketa bereziaren haritik datozen administrazio-jardunbiderako arauei buruzkoak ere (EAEko Autonomia Estatutuaren 10.6 artikulua).

Ikuspegi horretatik, proposatutako arautzearekin eskuratu nahi diren xedea eta helburuak hauek dira: erregistro-gai horretan eragina duen oinarrizko araubidea, 30/1992 Lege horretan jasota dagoena, Administrazioaren euskarri den antolakuntza-egiturarekin bateragarri egitea; horretarako, ez da ahaztu behar erregistro elektronikoak ezarri behar direnik, Herritarrak zerbitzu publikoetara baliabide elektronikoz iristeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Lortu nahi diren helburuak lortzeko, Dekretu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan erregistroak sortzen dira, hain zuzen ere, erregistro orokorrak eta laguntzaileak, eta Administrazio Orokorrerako erregistro elektroniko bakarra. Erakunde autonomiadun bakoitzak bere erregistro elektronikoa sortu ahal izango du.

Araudi honen antolamendua zehazteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egituran dauden administrazio-baliabideak erabili eta egokiro antolatu dira, presentziazko erregistroen sistema bat ezartzeko asmoz ¿erregistroak orokorrak nahiz laguntzaileak izan litezke-; erregistro horietan, jariotasuna eta gardentasuna nagusi izan beharko lirateke beren arteko komunikazioan eta beren informatika-bideen osaeran. Ekimen honen bidez, bi ondorio lortu nahi dira: alde batetik, herritarrei erraztasunak ematea 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusi bezala erregistratu behar diren eskabideak, idazkiak eta komunikazioak aurkez ditzaten; eta beste aldetik, erregistratutako idazkiak, eskabideak eta agiriak Administrazio honetako edo beste Administrazio bateko erakunde eskudunen eskura jartzea, administrazio-prozedurak erregulatzen dituzten arauek behar duten besteko azkartasunez, eta baliabide publikoak eraginkortasunez kudeatuz eta erabiliz.

Presentziazko erregistroei dagokienez, Dekretuaren antolakuntza-arlo asko Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian dauden administrazio-organoetara bideratzen dira (Lakua, Vitoria-Gasteiz), bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak lurralde historikoetan dituen organo periferikoetara ere. Ondorioz, eremu funtzional zabal horretan, Administrazio honen presentziazko erregistroen sistemaren zati bat ezarriko da, horrelako jarduera-kopuru handiena eragiten duen zatia hain zuzen. Hori guztia herri-administrazioen autoantolaketa ahalaren adierazgarri praktikoa da. Horren ondorioz, hierarkia handieneko organoak antolatzen dira, organo txikiak banatzen dira, organo txiki horiei eskumenak esleitzen zaizkie eta, era berean, organo horiek antolatu eta koordinatzen dira.

Antolaketa-eremu horretan, sistema erregistro orokor nagusia izenekoaren eta bere erregistro laguntzaileen inguruan egituratzen da. Erregistro horiek erregistro bakar baten modura jokatzen dute, erregistroez baliatzen diren organo guztientzat. Idazki edo eskabide bat erregistro horietako edozeinetan aurkezten eta erregistratzen bada, ondorio juridiko bikoitza izango du: alde batetik, herritarrak 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitakoa kontuan harturik aurkeztu du bere idazkia edo eskabidea, eta beste aldetik, idazkia edo eskabidea erregistro orokor nagusiaz edo bere erregistro laguntzaileez baliatzen den administrazio-organo batentzat bada, organo eskudunaren erregistroan aurkeztutakotzat joko da, Lege horren 42. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako.

Baina, kontuan hartu gabe zer-nolako esanahi estrategikoa ematen dien Dekretuak, antolaketa-aldetik, erregistro orokor nagusiari eta bere erregistro laguntzaileei (hori gehienbat Administrazioaren egungo antolaketa-egituraren eta eremu horretan egin daitezkeen erregistro-eragiketa ugariren baitan baitago), ezin da ahantzi beste administrazio-organo batzuk badirela, beren erregistro orokorra izan behar dutenak, eta araudiaren aplikazio-eremuan dauden erakunde autonomiadunak ere badirela. Kasu horietan, erregistro-funtzioa ez da erregistro orokor nagusiak eta horiek, bere erregistro laguntzaileek duten funtzionamendua bezain berezia, jardueraren aldetik, erregistro bateratuaren sistemari dagokionez. Izan ere, beste erregistro orokor batzuk dira horiek, eta beren funtzionamenduan oinarrizko legeriaren preskripzioak eta Dekretu honetan jasotako arauak bete behar dira.

Beraz, halako eredu bat zehaztu da, eta hor, Sail edo organo eta erregistroaren arteko batasunean oinarritutako sistema albo batera utzirik, lehentasuna ematen zaio Administrazioaren indiferentzia-printzipioa izena eman diezaiokegun irizpideari, horren arabera herritarrei berdin baitzaie zein Administraziok duen eskumena, horren atzetik beren interesetarako beharrezkoa den informazioa jaso nahi baita, edo izapide bat aurrera eraman, edo eskatutako zerbitzua edo prestazioa lortu nahi baita.

Araudiaren egitura orokorrari dagokionez, Dekretuak hiru kapitulu ditu, honela egituraturik: hogeita lau artikulu, bost xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat, hiru azken xedapen eta lau eranskin.

  1. kapituluan xedapen orokorrak daude, presentziazko erregistroei nahiz erregistro elektronikoari aplikatu beharrekoak. Zehatzago esanda, honako gai hauek biltzen ditu: xedapenaren helburua, bere aplikazio-eremua (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra), bere erakunde autonomiadunak eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, administrazio-ahalak baliatzen badituzte. Halaber, presentziazko erregistroak ¿orokorrak nahiz laguntzaileak- eratzen dira, bai eta erregistro elektronikoa ere, Administrazio Orokorraren kasuan, eta jardunean diharduten erregistroen bermeak ezartzen dira, Administrazio honen konpromiso argitzat hartuta, jarduera-eremu horretan eman beharreko zerbitzu publikoaren arloan, administratuei segurtasun juridikoa ematea helburutzat duten beste aplikazio-arau batzuekin mugaturik baitago.

  2. kapitulua Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen presentziazko erregistroez ari da. Lehenago adierazi bezala, honela dago antolatuta: sistemaren ardatz nagusia erregistro orokor nagusiaren eta bere erregistro laguntzaileen inguruan egituratuta dago. Eta gainera, beste erregistro orokorrak eta erakunde autonomiadunen erregistroak ere badira, izan behar direnez.

  1. kapituluan, gainera, beste gai osagarri batzuk daude bilduta, osagarriak, baina ez hutsalagoak. Hor testua presentziazko erregistroen funtzionamenduari buruz ari da. Azpimarratzekoa da araudi honetan erregulatutako erregistroen eremuan dokumentuak konpultsatzearekin lotutako gaia, herritarrek aurkeztutako dokumentazioaren kopia zigilatua eskuratzeko duten eskubidearen benetako adierazpena denez (eskubide hori 30/1992 Legearen 35.c) artikuluan jasota dago). Nabarmentzekoak dira, halaber, jatorrizko dokumentuak prozedurari eranstea eta administrazio-erregistroetan aurkez litezkeen eskabide, idazki eta dokumentuak berariaz aipatzea. Hortik kanpo geratuko lirateke Justizia Administrazio edo Legebiltzarrarentzat direnak, baldin eta jurisdikzio desberdinetako organo judizialen eskumeneko diren gaien edo prozeduren jarduerei buruzkoak badira, eta zentzu hertsian legebiltzar-jarduerari buruzkoak badira, hurrenez hurren.

  1. kapituluaren bukaeran, dokumentuak faxez aurkeztea araudiaren jarduera-eremutik kanpo uzten da, bermerik ez dagoela ikusita, bai horrela bidalitako mezuaren edukiari dagokionez, bai dokumentuak jaso eta bidaltzeari dagokionez; berme horiek telegrama, burofaxa edo horrelako ezaugarriak dituzten beste tresna batzuk erabilita geratzen dira ziurtatuta.

  2. kapitulua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erregistro elektronikorako da.

    Batetik, teknika elektronikoak, informatikoak eta telematikoak administrazio-prozeduren izapidetzan behin eta berriro ezartzen ibiltzea eta bestetik, Herritarrek zerbitzu publikoak eskuratzeko sarbide elektronikoari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean jasota dauden obligazioek eta konpromisoek duten garrantzi nabarmena. Bi arrazoi horiengatik erabili behar dira erregistro elektronikoak. Horregatik, Dekretu honek Administrazio Orokorraren erregistro elektronikoa eratu eta arautzen du.

    Honako bi arrazoi hauengatik erregistro bakar baten aldeko hautua egin da: lehenengoa, oso erraza dela praktikoki ezartzea, teknika elektroniko, informatiko eta telematikoen erabileratik ikusita; eta bigarrena, herritarrekiko harremanetan euskadi.net ataria erabiliz jariotasuna eta gardentasuna lortzen direla.

    Nolanahi ere, eta alde batera utzirik erregistro elektronikoari 30/1992 Legearen 38. artikuluan dauden erregistro-arauak aplikatu behar zaizkiola, egia da haren funtzionamenduak berezitasun garrantzitsuak dituela presentziazko erregistroekin alderatuta, batez ere urteko egun guztietako hogeita lau orduetan erabiltzeari dagokionez eta teknika elektronikoak, informatikoak eta telematikoak berariaz aurreikusten dituzten administrazio-prozeduren esparruan. Teknika horiek Herritarrek zerbitzu publikoak eskuratzeko sarbide elektronikoari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean jasota daude.

    Xedapen gehigarrien artean, azpimarragarria da, Hirugarren Xedapen Gehigarriaren bidez, xedapen honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren menpeko Polizia kidegoen herritar-segurtasunaren arloko jarduerak, bai eta Justizia Administrazioaren jurisdikzioen jarduerak eta prozedurak ere, beren arautegian xedatutakoa bete beharko baitute.

    Laugarren xedapen gehigarriaren arabera, dokumentazioa gutunazal itxi batean aurkeztuko da, konfidentzialtasun edo sekretu printzipioei atxikitako prozeduretan.

    Bosgarren xedapen gehigarrian beste gai aipagarri bat dago: hor aipatu eta ezagutarazten dira zein egunetan egongo diren irekita eta zein ordutegi izango dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren presentziazko erregistroek.

    Dekretuaren azken xedapenetatik lehenengoak jasotzen du, orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen eremuan agirien kopiak eta ziurtagiriak emateari eta legeztatzeari buruzko ekainaren 18ko 149/1996 Dekretuan egin beharreko aldaketa, erregistroko langileek agiriak konpultsatzeari dagokionez. Horrela gauzatzen da herritarrek herri-administrazioekin dituzten harremanetan aurkezten dituzten dokumentuen kopia zigilatua eskuratzeko duten eskubidea, eta kopia hori jatorrizko dokumentuekin batera aurkeztu behar da. Gauzatuta geratzen da, orobat, jatorrizko agiriak berreskuratzeko eskubidea, salbu eta jatorrizkoak prozeduran erabili behar badira, hala jasota baitago 30/1992 Legearen 35.c) artikuluan.

    Azkenean, Dekretu honi lau eranskin ezarri zaizkio. Lehenengo hiru eranskinetan, erregistro orokor nagusiaren eta bere erregistro laguntzaileen eta Administrazio Orokorraren gainerako erregistro orokorren eta Erakunde Autonomiadunen erregistro orokorren zerrendak daude, beren helbideak eta adskripzio organikoak adierazita dauzkatenak. Laugarren eranskinean, eskabidearen halako eredu orokor bat dago, eta horrekin herritarrek Administrazio honen edozein organotara eta bere erakunde autonomiadunetara jo dezakete, eta horrek lagundu egiten du organo horiekiko harremanetan.

    Hori guztia dela eta, Jaurlaritzaren lehendakariordearen proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko apirilaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere erakunde autonomiadunen erregistro orokorren eta erregistro laguntzaileen esparru juridikoa sortu eta arautu nahi da, bai eta Administrazio Orokorraren erregistro elektronikoarena ere. Erregistro horien antolamendua eta funtzionamendua atontzea ere bada Dekretu honen xedea.

  1. ¿ Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari eta bere erakunde autonomiadunei aplikatzeko da.

  2. ¿ Zuzenbide pribatuko herri-erakundeek, administrazioaren ahalak erabiltzen badituzte, erregistro-jarduera horren bermeak, funtzioak eta arauak beteko dituzte, Dekretu honetan aurreikusita baitaude; gainerako kasuetan, ordea, beren sortze-arauek eta gainerako arau osagarriek diotena beteko dute.

  1. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erregistro orokorrak eta laguntzaileak eta erregistro elektronikoa eratu dira.

  2. ¿ Dekretu honen 5. artikuluan jasotako erregistro orokor nagusia, bere erregistro laguntzaileak eta Administrazio Orokorraren erregistro elektronikoa Jaurlaritzako Lehendakariordetzaren Administrazio Elektronikorako eta Herritarrei Arreta emateko Zuzendaritzari atxikita egongo dira.

  3. ¿ Administrazio Orokorraren erregistro orokorren atxikipen organikoa Dekretu honen II. eranskinean jasota dago.

  4. ¿ Erakunde autonomiadunen erregistro orokorrak eta laguntzaileak eratzen dira; haien atxikipen organikoa Dekretu honen III. eranskinean jasota dago.

  5. ¿ Erakunde autonomiadun bakoitzak bere erregistro elektronikoa eratu ahal izango du; haren funtzionamendua xedapen honen III. kapituluan aurreikusitakoarekin bat etorriko da.

  6. ¿ Zuzenbide pribatuko herri-erakundeek beren erregistroak eratu eta antolatzeko arauak onetsiko dituzte.

  1. ¿ Erregistro-idazpenak kronologikoki antolatuko dira, dokumentuak noiz aurkeztu edo atera ziren kontuan hartuta.

  2. ¿ Betiere bermatu beharko da erregistro-datuak zuzenak direla, datu pertsonalak babesteko arautegia betetzen dela eta erregistroak legeak dioenarekin bat erabiltzen direla.

  3. ¿ Bermatuta geratuko da Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legea betetzen dela. Eman diren hizkuntza ofizialean inskribatuko dira dokumentuak. Zehazki, hala badagokio, interesatuak hautatutako hizkuntzan emango dira aurkezpen-agiriak eta ziurtagiriak.

  4. ¿ Sistemak bermatuko du guztiz integratuta eta komunikatuta egongo direla erregistro laguntzaileak erregistro orokorrean, bai eta erregistro elektronikoa dagokion orokorrean ere.

  5. ¿ Behar diren neurriak hartuko dira erregistroetako ordua eta ordu ofiziala bat izan daitezen, eta manipulaziorik gerta ez dadin.

  1. ¿ Erregistro orokor nagusi bat egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza nagusian dauden administrazio-organoetarako (Lakua, Vitoria-Gasteiz).

  2. ¿ Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Historikoetako eraikinetan dauden administrazio-organoek, arau honen I. eranskinean zehaztuta agertzen direnek, erregistro orokor nagusiaren erregistro laguntzaile bat izango dute eraikin bakoitzean.

  3. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren gainerako administrazio-organoak II. eranskinean agertzen dira eta beren erregistro orokorra izango dute.

  4. ¿ Erakunde Autonomiadun bakoitzak erregistro orokor bat eta erregistro laguntzaileak izango ditu; arau honen III. eranskinean daude adierazita erregistro laguntzaile horiek.

Erregistro orokorrek eta laguntzaileek honako funtzio hauek izango dituzte:

  1. Edozein herri-administraziotako edozein organotara bidalitako eskabideak, idazkiak eta komunikazioak jasotzea, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  2. Eskabide, idazki edo komunikazioen sarrera eta irteeren idazpenak egitea.

  3. Eskabideak, idazkiak eta komunikazioak administrazio-organoetara edo behar diren pertsonei bidaltzea.

  4. Eskabide, idazki edo komunikazioen aurkezpen-agiriak ematea.

  5. Herritarrek eskabidearekin batera aurkeztu beharreko jatorrizko agirien kopia zigilatuak ematea.

  6. Interesatuek 17. artikuluan aurreikusitakoa betez aurkeztutako agiriak konpultsatzea.

  7. Ziurtagiriak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen eremuan agirien kopiak eta ziurtagiriak emateari eta legeztatzeari buruzko ekainaren 18ko 149/1996 Dekretuan aurreikusi bezala ematea.

  8. Sarrerako eta irteerako idazpenak egin eta zaintzea.

  9. Legez edo arauz ematen zaien beste edozein.

  1. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere herri-administrazioen edozein erregistrotan aurkezten edo jasotzen diren eskabide, idazki eta komunikazio guztiak erregistratu behar dira, baldin eta dokumentu horiek Herri Administrazioen Araubide Judirikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein herri-administraziotara bidali badira, organo horietan agiri, eskabide eta idazkiaren igorlea nor den jakinez gero betiere.

    Administrazio Orokorraren eta bere Erakunde Autonomiadunen erregistroetan idazkiak aurkezteko, eskabidearen eredu orokorra onesten da, Dekretu honen IV. eranskinean agertzen dena.

  2. ¿ Ez dira inola ere erregistratuko:

    1. Publizitate-dokumentuak, merkataritzakoak edo gisa horretakoak direnak, zertarako diren zehazten bada ere.

    2. Eskabide, idazki edo komunikazio baten eranskin modura aurkezten diren dokumentuak.

    3. Paketeak edo objektuak, pakete edo objektu horiek bidaltzeko dokumentuarekin batera doazenak.

    4. Pertsona jakin batentzako gutunak, salbu eta pertsona horren kargua adierazten ez bada eta igorlea herri-erakunde bat edo erakunde ofizial bat bada, edo hartzaileak berak berariaz hala eskatzen badu.

    5. Dokumentu edo idazki anonimoak.

    6. Legez eskatutako gutxieneko baldintzak inola ere betetzen ez dituzten dokumentuak edo idazkiak.

  3. ¿ Batera 20 eskabide, idazki edo komunikaziotik gora erregistratzeko eskatzen dutenek erregistro-bulego guztietan eredu normalizatu bat izango dute, eta eredu horretan zerrendatu eta zenbakitu beharko dituzte horiek guztiak. Gainera, interesatuak nortzuk diren eta dokumentuak zein organotara bidaltzen diren zehaztu beharko dute, bai eta testuen edukiak labur eman ere.

Norbanakoen edo beste herri-administrazioen eskabide, idazki edo komunikazioei, erregistro orokor nagusian edo bere erregistro laguntzaileetan aurkezten edo jasotzen direnei, behar den idazpena eginez emango zaie sarrera. Erregistratu ondoren, eskumena duen administrazio-organora bidaliko dira, eta organo horrek honela jokatuko du:

  1. Organo eskuduna erregistro orokor nagusiaz edo bere erregistro laguntzaileez baliatzen bada, erregistro hartzailean ez da irteera-erregistroko idazpenik egin beharko, ez eta sarrerakorik ere jomuga den organoan edo organo eskudunean, salbu eta organoen arteko barne-komunikazioetan, Dekretu horren 10. artikuluan aurreikusita baitaude.

    Nolanahi ere, beren jarraipena bermatu beharko da horretarako eskuratzen dituen tresna edo sistema informatikoak banatuz, eta gehienez ere bi egun balioduneko epea ziurtatuta izango du, organo eskudunean aurkezteko.

  2. Organo eskuduna beste erregistro orokor batez baliatzen bada edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako beste herri-administrazio baten menpean badago, erregistro orokor nagusian edo laguntzailean sarrera-erregistroa emango zaie, eta gehienez bi egun balioduneko epean bidaliko zaio organo hartzaileari edo eskumena duen organoari, berak emango baitio sarrera.

Norbanakoek edo beste herri-administrazio batzuek aurkezten dituzten eskabide, idazki eta komunikazioei aurreko artikuluan aipatutako erregistro orokorretan emango zaie sarrera. Beste erregistro orokor batez baliatzen den administrazio-organo baterako, erakunde autonomiadun baterako edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako beste herri-administrazio baterako badira, aurkezten diren erregistroan eman beharko zaie sarrera eta irteera, eta gehienez ere bi egun balioduneko epean bidali beharko da organo hartzailera edo eskumena duen organora.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren organoek elkarri egiten dizkioten komunikazio ofizialei sarrera- edo irteera-erregistroa emango zaie.

Berdin jokatuko da erakunde autonomiadunen barne-komunikazioetan.

  1. ¿ Eskabideak, idazkiak eta komunikazioak azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein erregistrotan aurkezten diren datak balio osoa du, herritarrek epeak betetzeari begira.

  2. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren organo eskudunek eta beren erakunde autonomiadunek bete beharreko epeak zenbatuko dira eskabideari, idazkiari edo komunikazioari organo eskudunaren erregistroan sarrera ematen zaion egunetik kontatzen hasita, Dekretu honetan ezarritakoarekin bat etorriz.

  3. ¿ Dekretu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren organo eskudunak hauek dira: Eusko Jaurlaritzaren sailen eta erakunde autonomiadunen egitura organiko eta funtzionala ezartzen duten arauetan eta araudi osagarrietan zehazten direnak.

  1. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen edozein erregistrotan aurkezten edo jasotzen diren eskabide, idazki edo komunikazio guztiek idazpen bana izango dute. Idazpenek gutxienez datu hauek izango dituzte:

    1. Eskabide, idazki edo komunikazioaren zenbakizko identifikazioa.

    2. Aurkezte-eguna eta ¿ordua; horrek adierazten du zein egunetan eta ordutan aurkeztu den eskabidea, idazkia edo komunikazioa.

    3. Erregistroan sartu den eguna eta ordua; horrek adierazten du zein ordutan, minututan eta segundotan aurkeztu den eskabidea, idazkia edo komunikazioa.

    4. Agiri-mota, horrek adierazten baitu nolakoa den erregistratzen den agiria.

    5. Agiriaren gaia, agiriaren edukia labur ematen baitu.

    6. Nondik datorren, pertsona, organoa, administrazio-unitatea edo zein herri-erakundetatik datorren adieraziz.

    7. Norentzat den, pertsona, organoa, administrazio-unitatea edo zein herri-erakunderentzat den adieraziz.

  2. ¿ Agirien irteerari buruzko idazpenek aurreko atalean adierazitako datuak bildu beharko dituzte, salbu eta b) eta c) letretan jasotakoak, horien ordez, irteera gertatu zen eguna adieraziko baita.

  1. ¿ Erregistratzen diren idazki guztiak zigilatu beharko dira.

  2. ¿ Erregistroko zigiluek honako datu hauek bildu beharko dituzte:

    1. Zein erregistro den.

    2. Erregistratutako agiriaren sarrera edo irteera data.

  1. ¿ Eskabidea, idazkia edo komunikazioa Dekretu honen 5. artikuluan aurreikusitako lekuren batean aurkezten den unean, interesatuak aurkezte horren ziurtagiria eskatu ahal izango du, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70.3 artikuluan aipaturik baitago.

  2. ¿ Ziurtagirian honako hauek aipatuko dira: aurkezte lekua, eguna eta ordua, erregistroko idazpen-zenbakia, zeinek bidaltzen duen, zein organorentzat bidaltzen den, eskabide, idazki edo komunikazioaren edukiaren laburpen bat eta haiekin batera aurkezten diren agiriak.

  1. ¿ Interesatuek edo beren ordezkariek eskabidea, idazkia edo komunikazioa aurkezten badute paperean eta kopia batekin batera, erregistroa egiten duen pertsonak, jatorrizko agiria eta bere kopia bat datozela egiaztatu ondoren, kopia horretan adieraziko du noiz aurkeztu den agiria, aurreko artikuluan aipatutako aurkezte-ziurtagiritzat hartuko dena.

  2. ¿ Interesatuek edo beren ordezkariek aurreko atalean aipatutako kopia aurkezten ez badute, erregistroko funtzionarioek eskabide, idazki edo komunikazioaren kopia bat egin ahal izango dute, aurreko atalean adierazitako moduan edo aurkezte-ziurtagiri bat ematean bezala jokatuz.

  1. ¿ Prozedura edo jarduera administratibo baten arauei jarraituz, interesatuak jatorrizko agiriak aurkeztu behar baditu, erregistroak aurkezte-unean kopia zigilatu bat egin beharko dio, interesatuak horretarako eskubidea du eta. Kopia hori interesatuak aurkeztu beharko du.

  2. ¿ Erroldak kopia eta jatorrizko agiria alderatuko ditu haien edukien egiazkotasuna ziurtatzeko. Halaber, jatorrizko agiria eskabide, idazki edo komunikazioari erantsiko dio bidali nahi den organora bidaltzeko. Gainera, kopia interesatuari emango dio, eta zigilu bat jarriko dio, honako datu hauek jakinaraziko dituena:

    1. Jatorrizko agiriaren aurkezte-eguna eta ¿lekua.

    2. Jatorrizko agiriaren organo hartzailea eta prozeduraren helburua, labur emana, edo zein jardueratarako aurkezten den agiria.

  3. ¿ Kopia zigilatuak ziurtatuko du jatorrizko agiria Administrazioak duela, eta kopia hori baliagarria izango da herritarrek azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35.f) artikuluan jasotako eskubidea erabiltzeko, bai eta, hala badagokio, jatorrizko agiria itzultzea eskatzeko ere, behin prozedura edo jarduera bukatuta, edo aplikatu beharreko araudian xedatutakoa betez.

  1. ¿ Prozedura edo jarduera administratibo baten arauei jarraituz, interesatuek jatorrizko agirien kopia konpultsatuak aurkeztu behar badituzte, jatorrizko agiriak berreskuratzeko eskubidea izango dute, eskabidea, idazkia edo komunikazioa aurkezten den erregistroek itzulita, nornahi delarik agiri horren hartzailea.

  2. ¿ Eskubide hori erabiltzeko, herritarrek jatorrizko agiriarekin batera haren kopia bat ere aurkeztu ahal izango dute.

    Erregistroak agiriak eta kopiak alderatuko ditu, jatorrizko agiria itzuliko die herritarrei, eta kopia zigilu baten edo konpultsa-egiaztagiri baten bidez erantsiko dio hartzailearentzako dokumentuarekin batera doan eskabide, idazki edo komunikazioari.

    Zigiluan edo konpultsa-egiaztagirian adieraziko da zein egunetan eta zein organotan egin zen, bai eta kopia konpultsatua nork eman zuen ere.

  3. ¿ Kopia konpultsatuak jatorrizko agiriak besteko balioa izango du dagokion prozeduran, baina ez du inola ere egiaztatuko jatorrizko agiriaren benetakotasuna.

  4. ¿ Erregistroek ez dituzte jatorrizko agirien kopiak konpultsatuko, baldin eta kopia horiek interesatuek aurkeztutako eskabide, idazki edo komunikazioei eransten ez bazaizkie.

  1. ¿ Faxez jasotako eskabide, idazki edo komunikazioak ez dira erregistratuko.

  2. ¿ Telegramak eta burufaxak, bai eta jasotako mezuaren edukia behar bezain ondo egiazta dezaketen beste zerbitzuak ere -mezua bidali eta jaso dela ere ziurtatzen baitute-, erregistratu egin behar dira, Dekretu honen 7. artikuluan jasota dauden baldintzak betetzen dituztenean, eta bertan sarrera- eta irteera-erregistroa dela-eta aurreikusitako arauak aplikatuko zaizkie.

  1. ¿ Erregistro elektroniko baten bidez, sarrera edo irteera emango zaie bide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiliz bidaltzen diren eskabide, idazki eta komunikazioei, bitarteko horiek erabiliko direla aurreikusten den prozedura eta izapideetan.

    Errolda elektronikoak eskabide, idazki edo komunikazioen hartzaile den organoaren erregistro orokorrari egiten dituen idazpen guztiak jakinaraziko dizkio. Horretarako, bi erroldak integratuta eta elkarrekin komunikatuta egongo dira.

  2. ¿ www.euskadi.net helbide elektronikoan informazio eguneratua emango da pertsona fisiko eta juridiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren organoen arteko eta organoen beraien arteko komunikazio elektronikoak jaso ditzaketen prozedura eta administrazio-izapideei buruz. Horrek ez du esan nahi, ordea, behar izanez gero, beste publizitate-bide batzuk erabil ezin daitezkeenik.

    Helbide horretan, eredu normalizatu batzuk eskuragarri egongo dira, eta eredu horiek lagunduko dute izapidetze elektronikoa ahalbidetzeko eskabideak, idazkiak edo komunikazioak aurkezten.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erregistro elektronikoak honako eginkizun hauek izango ditu:

  1. Administrazio honetako organo eskudunek onetsitako arauetan dauden izapide eta prozedurei buruzko eskabide, idazki eta komunikazioak jaso eta bidaltzea, baldin eta bide elektronikoak erabiltzea aurreikusita badaukate.

  2. Sarrerako eta irteerako idazpenak egitea, Dekretu honen 12. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  3. Aurkezte-ziurtagiriak ematea, Dekretu honen 23. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

  4. Ziurtagiriak ematea.

  5. Sarrerako eta irteerako idazpenak egin eta zaintzea.

  6. Legez edo arauz ematen zaien beste edozein.

  1. ¿ Erregistro elektronikoak onartuko du bide elektronikoak erabiliz eskabideak, idazkiak eta komunikazioak aurkeztea, baldin eta eskabideak, idazkiak eta komunikazio horiek Administrazio honek emandako xedapen orokorretan erabilera hori aurreikusten duten izapide eta prozedurei buruzkoak badira eta xedapen horiek hala aurreikusten badute eta abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuan ezarritakoa betetzen badute (Dekretu horrek arautzen du bide elektroniko, informatiko eta telematikoek administrazio-prozeduretan duten erabilera).

  2. ¿ Eskabideak, idazkiak eta komunikazioak bide elektronikoak erabiliz aurkeztea borondatezkoa izango da interesatuentzat, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotako lekuen ordezko izan litezke, salbu eta xedapen orokor batek horren derrigortasuna ezartzen badu.

  3. ¿ Eskabideak, idazkiak eta komunikazioak urteko egun guztietan eta eguneko hogeita lau orduetan aurkez litezke erregistro elektronikoan. Erregistro elektronikoa Euskal Autonomia Erkidegoko egun eta ordu ofizialaren arabera arautuko da, eta datu hori erregistroan sartzeko helbide elektronikoan agertu beharko da, nabarmen.

  4. ¿ Eskabideak, idazkiak eta komunikazioak erregistro elektronikoan aurkezteak eta Dekretu honetan onartutako gainerako bideak erabiltzeak ondorio berberak izango dituzte.

  1. ¿ Eskabideak, idazkiak eta komunikazioak erregistro elektronikoan aurkeztea, agiri horiek jasotzea, eta idazkiak eta komunikazioak bidaltzea Egutegi Ofizialari jarraituz egingo dira, egun baliodunetan zenbatutako epeak kalkulatzeari begira. Egutegi hori Administrazio Elektronikorako eta Herritarrei Arreta emateko Zuzendaritzari aplikatuko zaio, zuzendaritza horri atxikita baitago erregistro elektronikoa.

  2. ¿ Erregistro elektronikorako balioduna ez den egun batean jasotako eskabideak, idazkiak eta komunikazioak hurrengo egun balioduneko lehenengo orduan sartu direla ulertuko da. Ondorio horietarako, sarrera-idazpenean honako aurkezte-egun eta -ordu hauek idatziko dira: eskabideak, idazkiak eta komunikazioak benetan jaso ziren egunak eta orduak, baina hurrengo egun balioduneko zero orduak eta segundo bat sarrera-egun eta -ordu moduan agertuta.

  1. ¿ Erregistro elektronikoak bide elektroniko bera erabiliz eskabide, idazki edo komunikazioaren aurkezte-ziurtagiri bat emango du. Ziurtagirian honako datu hauek aipatuko dira: aurkezte eguna eta ordua, erregistro-zenbakia, zeinek bidaltzen duen, zein organorentzat bidaltzen den, eta eskabide, idazki edo komunikazioaren edukiaren laburpen bat.

  2. ¿ Erabiltzaileari ohartarazi beharko zaio ezen, aurreko atalean aurreikusitako aurkezte-ziurtagiria jaso ezean, edo, hala badagokio, transmisioan huts edo akatsen bat gertatu dela dioen mezua jasoz gero, esan nahi izango duela agiririk ez dela jaso, eta beste uneren batean aurkezpena egin eta beste bideren batzuk erabili beharko direla horretarako.

  3. ¿ Aurkezte-ziurtagiria informatikoki artxibatu ahal izango da eta, bere egiazkotasuna eta osotasuna bermatzeko, erregistro elektronikoa atxikita dagoen organoaren sinadura elektronikoa beharrezkoa izango da.

  1. ¿ Mantenimendu tekniko edo operatiboarekin lotutako arrazoiak tartean badira, behar den bitartean etenda geratu ahal izango da eskabide, idazki eta komunikazioen jasotzea. Erregistro elektronikoaren erabiltzaile izan litezkeen pertsonei ahal besteko aurrerapenez jakinarazi behar zaie etenaldiaren berri, honako helbide elektroniko honetan: www.euskadi.net.

  2. ¿ Erregistro elektronikoaren funtzionamendua ezustean eteten bada, ahal den guztietan, erabiltzaileak mezu bat ikusiko du, horren berri ematen duena.

  1. ¿ Euskadik Bruselan, Madrilen, Mexikon, Argentinan, Txilen, Venezuelan, Estatu Batuetan eta Frantzian dituen ordezkaritzetan edo sor litezkeenetan dituen edo izan litzakeen egoitzetan erregistro orokor bana izango du. Erregistro hori Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari atxikita egongo da eta indarrean dagoen legerian eta Dekretu honetan xedatutakoari jarraituz jardungo du.

  2. ¿ Euskadiren Ordezkaritzen erregistro orokorrak irekita dauden egunak eta orduak Ordezkaritza bakoitzaren arduradunak finkatuko ditu. Datu horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta www.euskadi.net helbide elektronikoan argitaratuko dira.

  1. ¿ Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, honako hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren itunpeko erregistroak: Administrazio Orokor horrekin derrigorrezko hitzarmena sinatu duten toki-erakundeetako erregistroak, bai eta etorkizunean sinatuko dutenak ere.

  2. ¿ Itunpeko erregistroek indarrean dagoen legerian aurreikusitakoari jarraituz jardungo dute.

  3. ¿ Itunpeko erregistroak irekita dauden egunak eta orduak toki-erakunde bakoitzeko organo eskudunak erabakiko ditu.

  4. ¿ Itunpeko erregistroen zerrenda www.euskadi.net helbide elektronikoan argitaratuko da.

Honako jarduera hauek geratzen dira dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren menpeko polizia-kidegoen segurtasun-jarduera eta legeriak Justizia Administrazioaren jurisdikzio-ordenetako Auzitegi eta Epaitegiei ezartzen dizkien jarduera eta prozedura guztiak, beren araudia bete behar izango dutenak.

Xedapen edo arau batek konfidentzialtasun edo sekretu printzipioa ezartzen badu berari atxikitako prozeduren inguruan, prozedura horiek izapidetzeko dokumentazioa gutunazal itxian aurkeztuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroetan. Erregistroetako bulegoetako langileek ez dute irekiko gutunazal hori.

  1. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroak irekita dauden egunak eta orduak segidan zehazten dira. Horrek ez du esan nahi lehenengo xedapen gehigarrian eta azken xedapenetatik bigarrenean ezarritakoa aplika ezin daitekeenik.

    Goizez Arratsaldez

    Neguko ordutegia Astelehenetik ostegunera: Astelehenetik ostegunera:

    09:00etatik 13:00etara. 15:00etatik 16:30era.

    Ostiraletan: 09:00etatik 14:00etara.

    Udako ordutegia Astelehenetik ostiralera:

    09:00etatik 14:00etara.

    Zuzenean-Lakua erregistroa

    Negu eta udako ordutegia Astelehenetik ostiralera:

    08:00etatik 19:00etara, etengabe

    Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoko jai-egunen egutegi ofiziala kontuan hartuko da, bai eta tokian tokiko jaiak ere, erregistroak dauden udalerrietakoak alegia.

  2. ¿ Hala ere, Jaurlaritzako sailek eta erakunde autonomiadunek erregistroko ordutegi berezi bat ezarri ahal izango dute, dagokien epean agiri asko aurkeztu behar diren administrazio-prozeduretarako. Ordutegiko xehetasun hori eta horretarako prestatzen diren erregistro-bulegoen zerrenda jasota egongo dira dagokien administrazio-prozedurako agirien aurkezpena arautzen duen xedapenean. Ordutegi berezi horren indarraldia ezin izango da agiriak aurkezteko epea baino luzeagoa izan; epe hori, agirien aurkezpena arautzen duen xedapenean ezarrita egongo da.

  3. ¿ Erregistro elektronikoko ordutegia Dekretu honen 21. artikuluan zehaztuta dago.

Maila bereko edo apalagoko xedapenak indargabeturik geratuko dira dekretu honetan xedatutakoarekin kontraesanean edo bertan xedatutakoaren aurka dauden puntuetan.

"2.¿ Funtzionarioek eta agintariek konpultsatu ahal izango dituzte beren sailetan edo erakunde autonomiadunetan izapidetzen diren administrazio-espedienteetan sartzen diren kopiak.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eremura mugatuko dira konpultsaren ondorioak.

    1. ¿ Aurreko atalean aipatutakoa gorabehera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistro-bulegoek konpultsatu beharko dituzte bertan aurkezten diren jatorrizko agirien kopiak, baldin eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotako edozein administraziotara zuzenduta badaude eta kopia konpultsatu horiek administrazio-prozedurei edo ¿jarduerei erantsi behar bazaizkie, gai horiei buruzko araudiekin bat etorriz".

  1. ¿ Erakunde autonomiadunen erregistro elektronikoak sortzeko, eta erregistro orokorrak eta laguntzaileak irekita dauden egunak eta orduak aldatu eta eguneratzeko, erakunde autonomiaduna atxikita dagoen sailaren titularrak arau-xedapen bat eman beharko du, eta hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko apirilaren 29an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Jaurlaritzaren lehendakariordea,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

  1. ¿ Erregistro Orokor Nagusia: Donostia-San Sebastián kalea, 1 ¿ 01010 Vitoria-Gasteiz.

    Erregistro Orokor Nagusiaren bulegoak:

    • Zuzenean - Lakua

    • Jaurlaritzaren Lehendakariordetza

    • Ogasun eta Herri Administrazio Saila

    • Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

    • Herrizaingo Saila

    • Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

    • Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

    • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

    • Osasun Saila

    • Kultura Saila

    • Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

    • Garraio eta Herri Lan Saila

    • Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila

  2. ¿ Erregistro Orokor Nagusiaren Arabako Erregistro Laguntzaileak:

  1. ¿ Samaniegoko eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Samaniego kalea, 2 - 01008 Vitoria-Gasteiz.

    Erregistro Laguntzailearen bulegoak:

    • Zuzenean ¿ Vitoria-Gasteiz.

    • Arabako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Lurralde Ordezkaritza

    • Arabako Trafikoaren Lurralde Bulegoa

    • Arabako Industria, Merkataritza eta Turismoko Lurralde Bulegoa

    • Arabako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Lurralde Ordezkaritza

  2. ¿ Arabako EATaren Erregistro Laguntzailea: Gasteiz hiribidea, 18 - 01008 Vitoria-Gasteiz.

  3. ¿ Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren Erregistro Laguntzailea: Adriano VI. kalea, 20 - 01008 Vitoria-Gasteiz.

  4. ¿ Arabako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzaren Erregistro Laguntzailea: San Prudentzio kalea, 18, behea ¿ 01009 Vitoria-Gasteiz.

  5. ¿ Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Arabako Lurralde Zerbitzuen Erregistro Laguntzailea: Forondako Atea kalea, 11 ¿ 01010 - Vitoria-Gasteiz.

  6. ¿ Hazietako eta mintegi-landareetako Zerbitzuaren Erregistro Laguntzailea: Arkauteko Nekazaritza Etxaldea ¿ 01192 Arkaute (Araba)

  1. ¿ Erregistro Orokor Nagusiaren Bizkaiko Erregistro Laguntzaileak.

  1. ¿ Kale Nagusiko 85eko eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Kale Nagusia, 85 ¿ 48001 Bilbao.

    Erregistro Laguntzailearen bulegoak:

    • Zuzenean - Bilbao

    • Bizkaiko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Lurralde Ordezkaritza

    • Bizkaiko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Lurralde Ordezkaritza

    • Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza

    • Bizkaiko Kulturako Lurralde Ordezkaritza

    • Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzua

    • Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Bizkaiko Lurralde Zerbitzuak

  2. ¿ Kale Nagusiko 81eko eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Kale Nagusia, 81 ¿ 48010 Bilbao.

    Erregistro Laguntzailearen bulegoak:

    • Itsas Administrazioko Eskola

    • Bizkaiko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

  3. ¿ Bizkaiko EATaren Erregistro Laguntzailea: Buenos Aires kalea, 6 ¿ 48001 Bilbao.

  4. ¿ Bizkaiko Jokoaren Lurralde Bulegoaren Erregistro Laguntzailea: Kale Nagusia, 2, 6.a ¿ 48001 Bilbao.

  5. ¿ Bizkaiko Trafikoaren Lurralde Bulegoaren Erregistro Laguntzailea: Ertzilla kalea, 4 ¿ 6 ¿ 48009 Bilbao.

  6. ¿ Bizkaiko Industria, Merkataritza eta Turismoko Lurralde Bulegoaren Erregistro Laguntzailea: Concha Jeneralaren kalea, 23 ¿ 48010 Bilbao.

  7. ¿ Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuaren Erregistro Laguntzailea: Udetxea jauregia, z.g. ¿ 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia).

  8. ¿ Bizkaiko Arrantza Ikuskaritzaren Zerbitzuaren Erregistro Laguntzailea: Matxikorta kaia, z.g. ¿ 48370 Bermeo (Bizkaia).

  1. ¿ Erregistro Orokor Nagusiaren Gipuzkoako Erregistro Laguntzaileak:

  1. ¿ Andiako eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Andia kalea, 13 ¿ 20004 Donostia-San Sebastián.

    Erregistro Laguntzailearen bulegoak:

    • Zuzenean - Donostia

    • Bizkaiko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Lurralde Ordezkaritza

    • Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza

    • Gipuzkoako Kulturako Lurralde Ordezkaritza

  2. ¿ Gipuzkoako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Lurralde Ordezkaritzaren Erregistro Laguntzailea: Vitoria-Gasteiz kalea, 3, 3.a ¿ 20018 Donostia-San Sebastián.

  3. ¿ Easoko eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Easo kalea, 10 ¿ 20006 Donostia-San Sebastián.

    Erregistro Laguntzailearen bulegoak:

    • Arabako Industria, Merkataritza eta Turismoko Lurralde Bulegoa

    • Gipuzkoako Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

  4. ¿ Gipuzkoako EATaren Erregistro Laguntzailea: Teresa de Calcuta plaza, 1 ¿ 20012 Donostia-San Sebastián.

  5. ¿ Gipuzkoako Jokoaren Lurralde Bulegoaren Erregistro Laguntzailea: San Martín kalea, 48, 1.a ¿ 20005 Donostia-San Sebastián.

  6. ¿ Gipuzkoako Trafikoaren Lurralde Bulegoaren Erregistro Laguntzailea: San Martzial kalea, 12 ¿ 20005 Donostia-San Sebastián.

  7. ¿ Bizkaiko Arrantza Ikuskaritzaren Zerbitzuaren Erregistro Laguntzailea: Kaiko pasealekua, 23, 2.a ¿ 20003 Donostia-San Sebastián.

  8. ¿ Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuen Erregistro Laguntzailea: Infanta Cristina kalea, 11. Villa Begoña ¿ 20008 Donostia-San Sebastián.

  1. ¿ Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Erregistro Orokorra: Nafarroa kalea, 2 - 01005 Vitoria-Gasteiz.

  2. ¿ Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzaren Erregistro Orokorra: Rue de Deux Eglises, Tweekerkenstraat, 27 - B-1000 Brusela (Belgika).

  3. ¿ Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen Ordezkaritzaren Erregistro Orokorra: Cedaceros kalea, 10, 6.a ¿ 28014 Madril.

  4. ¿ Euskadik Mexikon duen Ordezkaritzaren Erregistro Orokorra: Horacio 1213. Colonia Polanco. 11550 Miguel Hidalgo - Mexiko D.F. (Mexiko)

  5. ¿ Euskadik Argentinan duen Ordezkaritzaren Erregistro Orokorra: A. Moreau de Justo hiribidea, 846 3.a, 21. bulegoa - Buenos Aireseko hiri autonomoa - C1107AAR (Argentinako Errepublika).

  6. ¿ Euskadik Txilen duen Ordezkaritzaren Erregistro Orokorra: Apoquindo 3669 802. bul. Las Condes - Santiago (Txile).

  7. ¿ Euskadik Venezuelan duen Ordezkaritzaren Erregistro Orokorra:

  8. ¿ Euskadik Estatu Batuetan duen Ordezkaritzaren Erregistro Orokorra: Diplomat Centre Condominium, 820 Second Avenue, Unit 13B

    New York ¿ New York 10017 (AEB)

  9. ¿ Euskadik Frantzian duen Ordezkaritzaren Erregistro Orokorra:

  10. ¿ Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen Erregistro Orokorra: Gaztelako Atea kalea, 25 ¿ 01008 - Vitoria-Gasteiz.

  11. ¿ Herrizaingo Saileko Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren Erregistro Orokorra. Larrauri Mendotxe bidea, 18 ¿ 48950 Erandio (Bizkaia).

  12. ¿ Herrizaingo Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzaren Erregistro Orokorra. Larrauri Mendotxe bidea, 18 ¿ 48950 Erandio (Bizkaia).

  13. ¿ Arabako Osasuneko Lurralde Zuzendaritzaren Erregistro Orokorra. Olagibel kalea, 39 - 01004 Vitoria-Gasteiz.

    • Arabako Osasuneko Lurralde Zuzendaritzaren Erregistro Orokorraren Erregistro Laguntzaileak:

      1. ¿ Arabako Lurralde Zuzendaritzaren Erregistro Laguntzailea. Done Jakue hiribidea, 11 ¿ 01002 Vitoria-Gasteiz.

      2. ¿ Laudioko Osasun Publikoko Eskualde Zentroaren Erregistro Laguntzailea: Motxotekalea, 6 ¿ 01400 Laudio (Araba).

      3. ¿ Arabar Errioxako Osasun Publikoko Eskualde Azpizentroaren Erregistro Laguntzailea: Foru kalea, 6, 1. solairua ¿ 01320 Oion (Araba).

  14. ¿ Bizkaiko Osasuneko Lurralde Zuzendaritzaren Erregistro Orokorra. Maria Diaz Haroko kalea, 58 ¿ 48010 Bilbao.

    • Bizkaiko Osasuneko Lurralde Zuzendaritzaren Erregistro Orokorraren Erregistro Laguntzaileak:

      1. ¿ Bizkaiko Lurralde Zuzendaritzaren Erregistro Laguntzailea. Kale Nagusia, 81, 1.a ¿ 48010 Bilbao.

      2. ¿ Uribeko Osasun Publikoko Eskualdearen Erregistro Laguntzailea: Leioako Osasun Zentroa ¿ Ikeabarri plaza, 48940 Leioa (Bizkaia).

      3. ¿ Gernika¿Lea Artibaiko Osasun Publikoko Eskualdearen Erregistro Laguntzailea: Juan Carlos Calzada kalea, z.g., 48300. Gernika (Bizkaia).

      4. ¿ Barrualdeko Osasun Publikoko Eskualdearen Erregistro Laguntzailea: Muguru kalea, 6 ¿ 48960 Galdakao (Bizkaia).

      5. ¿ Ezkerralde-Enkarterrietako Osasun Publikoko Eskualdearen Erregistro Laguntzailea: Traparango Osasun Zentroa ¿ San José kalea, 48510 Trapagaran (Bizkaia).

      6. ¿ Zallako Azpieskualdeko zentroaren Erregistro Laguntzailea. Taramona kalea, 8 ¿ 48860 Zalla (Bizkaia).

  15. ¿ Gipuzkoako Osasuneko Lurralde Zuzendaritzaren Erregistro Orokorra. Antso Jakitunaren hiribidea, 35 ¿ 20010 Donostia-San Sebastián.

    • Gipuzkoako Osasuneko Lurralde Zuzendaritzaren Erregistro Orokorraren Erregistro Laguntzaileak:

      1. Osasun Publikoko Azpizuzendaritzaren Erregistro Laguntzailea: Nafarroa hiribidea, 4 ¿ 20013 Donostia-San Sebastián.

      1. ¿ Bidasoako Osasun Publikoko Eskualde Zentroaren Erregistro Laguntzailea: Dumboa osasun-zentroa ¿ Nafarroa hiribidea, 41 ¿ 20302 Irun (Gipuzkoa).

      2. ¿ Urolako Osasun Publikoko Eskualde Zentroaren Erregistro Laguntzailea: Salegi kalea, 4 ¿ 20800 Zarautz (Gipuzkoa).

      3. ¿ Tolosa-Goierriko Osasun Publikoko Eskualde Zentroaren Erregistro Laguntzailea: Nafarroa hiribidea, 6, 1.a Tolosa (Gipuzkoa).

      4. ¿ Deba Goieneko eta Barreneko Osasun Publikoko Eskualde Zentroaren Erregistro Laguntzailea: Argatxako lorategien kalea, 1 ¿ 20600 Eibar (Gipuzkoa).

      5. ¿ Donostia-Groseko Ikuskaritza Medikoaren Erregistro Laguntzailea. Groseko anbulatorioa - Nafarroa hiribidea, 8 ¿ 20013 Donostia-San Sebastián.

      6. ¿ Irungo Ikuskaritza Medikoaren Erregistro Laguntzailea. Irungo anbulatorioa ¿ Gipuzkoako hiribidea, z.g. 20302 Irun (Gipuzkoa).

      7. ¿ Errenteriako Ikuskaritza Medikoaren Erregistro Laguntzailea: Larzabal osasun-zentroa ¿ Larzabal auzoa, z.g. - 20100 Errenteria (Gipuzkoa).

      8. ¿ Tolosako Ikuskaritza Medikoaren Erregistro Laguntzailea: Tolosako anbulatorioa - Gernikako Arbolaren lorategiak, z.g., 20400 Tolosa (Gipuzkoa).

      9. ¿ Zumarragako Ikuskaritza Medikoaren Erregistro Laguntzailea: Zumarragako osasun-zentroa ¿ Geltoki auzoa, z.g. - 20700 Zumarraga (Gipuzkoa).

      10. ¿ Eibarko Ikuskaritza Medikoaren Erregistro Laguntzailea: Eibarko anbulatorioa, Toribio Etxebarria kalea, 20 ¿ 20600 Eibar (Gipuzkoa).

      11. ¿ Arrasateko Ikuskaritza Medikoaren Erregistro Laguntzailea: Arrasateko anbulatorioa - Nafarroa hiribidea, 6 ¿ 20500 Arrasate (Gipuzkoa).

  1. ¿ Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen Erregistro Orokorra: Manuel Iradier kalea, 36 - 01005 Vitoria-Gasteiz.

  2. ¿ Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Erregistro Orokorra. Donostia-San Sebastián kalea, 1 ¿ 01010 Vitoria-Gasteiz.

    1. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Bizkaiko Erregistro Laguntzailea. Recalde zumarkalea, 18, -1.a ¿ 48009 Bilbao.

    2. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Gipuzkoako Erregistro Laguntzailea. Prim kalea, 7 ¿ 20006 Donostia-San Sebastián.

    3. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuaren Erregistro Laguntzailea. Unibertsitateko etorbidea, z.g. - 20560 Oñati (Gipuzkoa).

  3. ¿ Eustaten Erregistro Orokorra: Donostia-San Sebastián kalea, 1 ¿ 01010 Vitoria-Gasteiz.

    1. Eustaten Arabako Lurralde Bulegoaren Erregistro Laguntzailea: Samaniego kalea, 2 - 01008 Vitoria-Gasteiz.

    2. Eustaten Bizkaiko Lurralde Bulegoaren Erregistro Laguntzailea: Maximo Agirre kalea, 18 bis. 3.a - 48011 Bilbao.

    3. Eustaten Gipuzkoako Lurralde Bulegoaren Erregistro Laguntzailea: Okendo kalea, 16- 3.a - 20004 Donostia-San Sebastián.

  4. ¿ Osalanen Erregistro Orokorra (Zerbitzu Nagusiak): Dinamita bidea, z.g. (Basatxu mendia) - 48903 Gurutzeta-Barakaldo (Bizkaia).

    1. Osaslanen Arabako Lurralde Zentroaren Erregistro Laguntzailea: Urrundi kalea, 18 (Betoño poligonoa) - 01013 Vitoria-Gasteiz.

    2. Osaslanen Gipuzkoako Lurralde Zentroaren Erregistro Laguntzailea: Maldatxo bidea, z.g. - 20012 Donostia-San Sebastián.

  5. ¿ Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren Erregistro Orokorra: Gasteiz-Iruñea errepidea, 5. km - 01192 Arkaute (Araba)

  6. ¿ HABEren Erregistro Orokorra: Vitoria-Gasteiz kalea, 3, ¿ 20009 Donostia-San Sebastián.

    1. HABEren Arabako Lurralde Bulegoaren Erregistro Laguntzailea: Samaniego kalea, 2-7.a - 01008 Vitoria-Gasteiz.

    2. HABEren Bizkaiko Lurralde Bulegoaren Erregistro Laguntzailea: Nicolas Alcorta kalea, 2 - 48003 Bilbao.

Eskatzailea

NAN - IFK

Helbidea

Posta kodea ¿ Herria

Tel. ¿ Fax-Posta elektronikoa

Ordezkaria

NAN - IFK

Helbidea

Posta kodea ¿ Herria

Tel. ¿ Fax-Posta elektronikoa

ADIERAZTEN DU:

ESKATZEN DU:

Data eta sinadura

Nori eskatzen zaio: ¿¿¿¿¿¿¿¿..

Saila: ¿¿¿¿¿¿¿¿¿

Vitoria-Gasteiz, 2008ko ¿.aren ¿a