Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legea.
- 4/2005 LEGEA, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.
- 3/2012 LEGEA, otsailaren 16koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea sortzeko Legea aldatzeko dena.
- 1/2023 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.
- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen ezarpenari buruzko Hasierako Ebaluazioa.
- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen ezarpenari buruzko Tarteko Ebaluazioa.
- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen ezarpenari buruzko Azken Ebaluazioa (2005-2010 lehen bosturtekoa)
- EAEn berdintasun politikek sortutako kapital sozialaren azterketa
Emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa eta sexuaren ziozko diskriminazio mota ororen berariazko debekua zenbait arau juridikotan jasota dago.
Emakumeen Aurkako Bereizkeria-mota Guztiak Ezabatzeko Konbentzioak ?Nazio Batuen Biltzar Orokorrak 1979ko abenduan onartuak emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa aldarrikatu zuen. Konbentzioaren 2. artikuluan, printzipio hori legeen bidez edo beste bitarteko egoki batzuk erabiliz benetan betearazten dela bermatzeko konpromisoa hartzen dute kideek.
Bestalde, emakumeen eta gizonen berdintasuna Europar Batasunaren funtsezko printzipiotzat formalki ezarri zen Amsterdamgo Ituna indarrean sartu zenez geroztik (1999ko maiatzak 1). Europar Batasunaren Itunaren 3.2 artikuluarekin bat etorriz, Europar Batasunaren eta bere kideen ekintza eta politika guztietan txertatu behar da emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak ezabatzeko eta berdintasuna sustatzeko helburua.
Euskal Autonomia Estatutuko 9.1 artikuluak, Espainiako Konstituzioak xedatutakora igorriz, berdintasunerako eskubidea eta sexuaren zioz baztertua ez izateko eskubidea aldarrikatzen ditu.
Halaber, 9.2d) artikuluan ezarritako betebeharra betez, gizakien eta gizataldeen askatasuna eta berdintasuna zinezko eta benetako izan daitezen baldintzak eragitera eta oztopoak desagerraraztera bideratutako neurri oro hartuko dute botere publikoek.
Bestalde, zioen azalpenean agertzen den bezala, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea sortzeari buruzko otsailaren 5eko 2/1988 Legearen bidez, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezkotzat jo zuen emakumeen aurkako bazterketa modu guztiak ezabatzea eta emakumeek Erkidegoko arlo guztietan parte hartzeko beharrezkoak ziren neurri guztiak hartzea; bere gain hartu zuen, halaber, arlo horretan ekintza koordinatua bultzatzeko zeregina ere.
2/1988 Legea garatzeko, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeentzako ekintza positiboko hiru plan onartu ditu, non EAEko administrazio publikoen esku-hartzerako oinarrizko ildoak jasotzen diren, bizitzaren eremu guztietan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeari dagokionez.