Rene Cassin Saria

Helburuak

Beren ibilbide pertsonalari edo profesionalari esker giza eskubideak sustatzearekin, babestearekin eta hedatzearekin duten konpromisoa erakusten duten pertsonen edo taldeen lana publikoki aintzatesteko eta saritzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak René Cassin saria sortu zuen 2003an.

Ordutik, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, abenduaren 10ean, Jaurlaritzak ekitaldi bat antolatzen du eta bertan, sarituriko pertsona edo taldea publikoki aintzatesteaz gain, giza eskubideekiko duen konpromisoa indartzen du.

Sariaren izendapena René Cassinen oroipenari zor zaio. Baionan jaio zen Cassin, 1887ko urriaren 5ean. I. Mundu Gerrako esperientzia tragikoak izugarri markatu zuen; harrezkero, gerra horretako soldaduen eta biktimen defendatzaile sutsua izan zen. 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren inspiratzaile nagusia izan zen, eta ezinbesteko rola bete zuen 1950eko Giza Eskubideen Europako Itunaren lanketan. Bakearen Nobel Saria irabazi zuen 1968an, giza eskubideen alde atsedenik gabe borrokatzeagatik, eta saria Estrasburgoko Giza Eskubideen Nazioarteko Institutua sortzeko erabili zuen.

Banner René Cassin

2023. urtea

Saritua: Heriotza Zigorraren Aurkako Nazioarteko Batzordea ICDP

Irekian agertu diren berria, bideoa eta argazki-galeria

Urkullu Lehendakariak René Cassin 2023 Saria Heriotza Zigorraren Aurkako Nazioarteko Batzordeari eman dio, munduko eskualde guztietan heriotza-zigorra indargabetzeko egiten ari den lanagatik

2022. urtea

Saritua: Dora María Tellez

Irekian agertu diren berria, bideoa eta argazki-galeria

Lehendakariak René Cassin saria eman dio Dora María Tellez Nikaraguako historialari eta ikertzaileari

2021. urtea

Saritua: Elisa Loncon Antileo

Irekian agertu diren berria, bideoa eta argazki-galeria

Bingen Zupiria sailburua 2021eko René Cassin saria jasoko duen Elisa Loncon Antileorekin bildu da

2020. urtea

Saritua: Carlos Martín Beristain

Irekian agertu diren berria, bideoa eta argazki-galeria

Lehendakariak René Cassin 2020 saria eman dio Carlos Martín Beristaini, giza eskubideen sustapenean eta defentsan eginiko lanagatik

2019. urtea

Saritua: Federico Mayor Zaragoza

Irekian agertu diren berria, bideoa eta argazki-galeria

Lehendakariak René Cassin 2019 saria eman dio Federico Mayor Zaragozari, Bakeari, Hezkuntzari eta Giza Eskubideei eginiko ekarpenagatik

2018. urtea

Saritua: José Palazón y Juan José Aguirre

Irekian agertu diren berria, bideoa eta argazki-galeria

Lehendakariak René Cassin 2018 saria José Palazón eta Juan José Aguirre aktibista eta giza eskubideen defendatzaileei eman die

2017. urtea

Saritua: “Sexual Minorities Uganda” erakundea, Afrikako LGTBI komunitatearen giza eskubideen defentsan egindako lanagatik

Irekian agertu diren berria, bideoa eta argazki-galeria

Sexual Minorities Uganda-ri eman dio Lehendakariak René Cassin 2017 saria

2016. urtea

Sarituak: Salvamento Marítimo Humanitario, Zaporeak-Sabores Solidarios eta Comunidad de Sant’Egidio erakundeak

Irekian agertu diren berria, bideoa eta argazki-galeria

Lehendakariak Giza Eskubideen 2016ko René Cassin sariak banatu dizkie errefuxiatuen kausarekin konpromisoa hartu duten erakundeei

2015. urtea

Sarituak: “Frankismoaren krimenen aurkako kereilaren euskal plataforman” antolatutako euskal biktima kereilariei

Irekian agertu diren berria, bideoa eta argazki-galeria

Lehendakariak 2015eko René Cassin saria banatu die “Frankismoaren krimenen aurkako kereilaren euskal plataforman” antolatutako euskal biktima kereilariei

2014. urtea

Adi-adian programetan parte hartu duten biktimak, biktima hezitzaileak eta Glencree.

Irekian agertu diren berria, bideoa eta argazki-galeria.

Lehendakariak 2014ko René Cassin Saria 41 biktimari eman die, bakearen eta bizikidetzaren alde egin duten ahaleginagatik eta ekarpenagatik.

2013. urtea

Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin-CEAR.

Irekian agertu diren berria, bideoa eta argazki-galeria.

"Oroimena giza eskubideen errespetuaren gainean eraiki beharra dago."

Aurreko edizioak

2003-2012 René Cassin Sarien zerrenda (PDF, 5.5 Mb).

  • 2012. urtea
  • Bakeaz
  • 2011. urtea
  • Aminetu Haidar
  • 2010. urtea
  • María Oianguren Idígoras eta Brigadas GKEko ordezkariak
  • 2009. urtea
  • Marcos Ana (D. Fernando Macarro Castillo)
  • 2008. urtea
  • Desmond Tutu & Roelf Meyer
  • 2007. urtea
  • Aranzadi Zientzi Elkartea eta «Francisco y Catalina» ontziko tripulazioa
  • 2006. urtea
  • Koro Erdozia Lasa
  • 2005. urtea
  • Sres. D. Alec Reid y D. Harold Good
  • 2004. urtea
  • Dª Koro Erdozia Lasa
  • 2003. urtea
  • Colectivo Hetaira

Azken aldaketako data: