11.- Elikagaien Industriaren Lehiakortasun Plana (2014-2016 Luzatuta)

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Plana eguneratzearen eta garatzearen xedea da elikagaien industria sendo, lehiakor eta iraunkor baten garapena bultzatzea, tokiko produktuari eta kalitateari lotuta.

Testuinguru honetan, planean 8 helburu nagusi zehaztu dira hurrengo 3 urteetarako.

Gaur egungo krisi ekonomikoko testuinguru honetan, lehentasuna da elikagaien industriaren hazkunde ekonomikoa bultzatzea, haren Barne Produktu Gordinaren ordezkagarritasuna areagotzen laguntzeko, enplegua sortzeko, eta, horrela, aberastasunari ekarpena egiteko eta euskal gizarteko langabezia-tasa murrizteko.

Helburu hori lortzeko, funtsezko egitekoa da elikagaien industriako lehiakortasuna bizitzea, eta eraginkortasuna indartuko duen estrategia bat ezartzea; hori guztia, ordea, lankidetzaren arlotik, balio-katean txertatzearen arlotik eta sinergia bilatzearen arlotik tamaina handitzeko eta banaka onartu ezin daitezkeen erronkei aurre egiteko bitarteko gisa. Izan ere, ezin da ahaztu mikro-ETEak direla, gehienbat, elikagaien euskal sektorea osatzen dutenak.

Berrikuntzaren aldeko apustua da lehiakortasunaren erdigunea berrikuntza eta transferentzia teknologikoa bultzatzea giltzarriak dira elikagaien enpresei laguntzeko balio erantsia sortzen, tokiko mailan nahiz maila globalean lehiatzeko gai diren produktu lehiakorra fabrikatzearen bidez.

Zenbait arlotan (komertziala, marketina, e-bussiness...) beharrezkoa den ezagutza errazteko sektoreko profesionalei laguntzeko prozesu edo euskarri-prozesu gisa, elikagaien industriarako prestakuntza-plan bat egingo da, "neurrira", sektoreko profesionalizazio maila areagotzeko.

Elikagaien industria eraldatzailearen arazoen zati bat beste sektore ekonomiko batzuekin lotuta dago argi eta garbi. Ekoizpen-prozesuan erabilitako lehengaia hornitzeko iturri gisa lehen sektorearekiko interdependetzia dagoenez, beharrezkoa da elkarren arteko harreman hori bultzatzera bideratutako neurriak hartzea eta elikagaien industriak lehen sektorea bultzatzea. Merkatuaren ikuspuntutik, zenbait helburu argi ere zehaztu dira euskal elikagaien presentzia eta salmentak areagotzeko tokiko, estatuko eta nazioarteko merkatuetan.

Saila

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Denborazko konpromisoa

Elikagaien Industriaren 2014-2016 aldirako Lehiakortasun Plana hiru urtez egongo da indarrean.

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Planean zehaztutako 8 xedeak lortze aldera, 5 estrategia definitu dira: Merkatuen garapena eta sustapena, eraginkortasuna bultzatzea, berrikuntza eta transferentzia teknologikoa, laguntza finantzarioa, eta informazioa eta prestakuntza. Jarraian zehaztuko dira estrategia horiek eta haiek ezartzen laguntzeko ekintzak eta egitekoak ere adieraziko dira.

EBALUAZIOA

Planeko kudeaketa organoak

3 batzorde sortu ziren, eta planaren koordinazioan, jarraipenean eta baliozkotzean parte hartu dute.

Zuzendaritza-Batzordea:Planaren arduradun nagusiek osatzen dute, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, alegia. Horien funtzioa da plana berrikustea eta baliozkotzea.

Gidaritza Batzordea: Organo hau osatzen dute Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak eta itsasoaren eta elikagaien ikerketan aditua den Zentro Teknologikoko (Azti Tecnalia), Eusko Jaurlaritzako landa eta itsasertza garatzeko fundazioko (HAZI) eta Euskadiko Elikaduraren Klusterraren arduradun nagusiek. Maila eraginkorrean plana koordinatzen duen organoa da, eta honako funtzio hauek ditu, besteak beste:

  • Idazkaritza Teknikoak egindako lana baliozkotzea.
  • Hura babestea eta aholkatzea.

Idazkaritza Teknikoa: Eusko Jaurlaritzako, Azti Tecnaliako, HAZIko eta Euskadiko Elikaduraren Klusterreko teknikariek osatzen dute. Planaren kudeaketa-organo iraunkorra da, eta honako alderdi hauetaz arduratzen da:

  • Hasierako diagnostikoa egiteaz.
  • Kontraste-taldeak deitzeaz, koordinatzeaz eta dinamizatzeaz.
  • Planeko estrategiak, ekintzak eta egitekoak zehazteaz eta lehenesteaz.
  • Amaierako dokumentua egiteaz.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2017/06/30
Azken aldaketa: 2016/10/10