Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorra

Deskribapena


Elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatu behar dira, publizitate-ondoreetarako bakarrik.

Erregistro publikoa izango da bertan inskribatutako elkarteen estatutuen eta idazpenen edukiari dagokionez, bai eta erregistroko orrien edukiarekin zerikusi zuzena eta berehalakoa izateagatik bertan gordailatu diren agirien edukiari dagokionez ere. Nolanahi ere, Erregistroaren publizitatean ez dira sartuko gordailatutako agirietan azaltzen diren datu pertsonalak, hala nola egoera zibila, helbidea, NANa edo beste batzuk, salbu eta Erregistroko arduradunak, kalifikazio-eginkizunaz baliatuz eta informazio-eskaeraren xedea kontuan hartuz, datu horiek ematea beharrezkoa dela irizten badio.

Publizitatea datu-pertsonalak babesteko araudiaren baldintzen arabera egingo da.

Tramitazio elektronikoari buruzko informazioa eta jarraibideak

Elkarteen Erregistroaren tramiteak egiteko, ondorengo hau behar da:

  • Elektronikoki identifikatzeko modu bat eduki.
  • Behar den informazio guztia prestatu (ezinbestekoa da dokumentazioa PDF formatuan aurkeztea).
  • Inprimakirik  egonez gero, bete, eta ordenagailuan gorde.
  • Azkenik,  tramitazio elektronikoa egiteko aplikazioan sartu, tramite bakoitzari dagokion botoiaren bidez. Handik hau guztia egin ahalko duzu:
    • eskabidearen formularioa bete;
    • sinatutako dokumentuak erantsi;
    • eskabidea sinatu;
    • eskabidea eta aurkeztutako dokumentazioa bidali. Behin biak bidali ondoren, jaso izanaren agiria agertuko da pantailan.

Hurrengo tramiteak eta espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta atalaren bidez egingo dira.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten irabazteko asmorik gabeko elkarteak, elkarte-araubide espezifikorik gabeak, inskribatzen dira. erregistro honetan

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Beste tramite batzuk: 0006213

Elkarte eta/edo federazio baten eraketaren inskripzioa


Gutxienez hiru pertsona fisikoak edo juridikoak elkarte bat sortzeko beharrezkoak dira.

Federazioen kasuan, gutxienez hiru elkarteak beharrezko dira federazioa sortzeko.

Ezinbestekoa da PDF formatuan aurkeztea dokumentazioa

Eskuragai dituzue bi eredu, eduki berbera dutenak, bi formatu desberdinetan. Aurkeztu horietako bat bakarrik.

Aldeak:

1.-Pdf: formatuko hutsuneak betetzeko

2.-Rtf: edukia gehitzeko aukera ematen du.

Oharra: ez ahaztu, eskabidearekin batera aurkezten den dokumentazioa sinatzea.

ESKATZAILEA: eskabide elektronikoa egiten duen pertsona ez bada elkartearen sustatzaileetako bat, borondatezko legezko ordezkaritzaren inprimaki normalizatua aurkeztu beharko duzue

Estatutuak aldatzea


Aparteko Batzar Nagusian erabakiko da estatutuen aldaketa; helburu horretarako berariaz egingo da batzar hori biltzeko deialdia.

Ez da estatutuen aldaketa inskribatuko, harik eta zuzendaritza batzordea eguneratuta egon arte.

 

Ezinbestekoa da PDF formatuan aurkeztea dokumentazioa

Eskuragai dituzue bi eredu, eduki berbera dutenak, bi formatu desberdinetan. Aurkeztu horietako bat bakarrik.

Aldeak:

1.-Pdf: formatuko hutsuneak betetzeko

2.-Rtf: edukia gehitzeko aukera ematen du.

Oharra: ez ahaztu, eskabidearekin batera aurkezten den dokumentazioa sinatzea.

ESKATZAILEA: eskabide elektronikoa egiten duen pertsona ez bada elkartearen presidentea, borondatezko legezko ordezkaritzaren inprimaki normalizatua aurkeztu beharko duzue


 

Gobernu-organoaren osaera aldatzea (Zuzendaritza Batzordea)


Zuzendaritza-batzordearen aldaketen berri eman beharko zaio erregistroari, aldaketak kargudunak berriz hautatzen badira ere. Ez dira zuzendaritza‑batzordearen aldaketak inskribatuko, baldin eta estatutuak ez badaude gaurkotuta.

Ezinbestekoa da PDF formatuan aurkeztea dokumentazioa.

Oharra: ez ahaztu, eskabidearekin batera aurkezten den dokumentazioa sinatzea.

ESKATZAILEA: eskabide elektronikoa egiten duen pertsona elkartearen presidentea ez bada, borondatezko legezko ordezkaritzaren inprimaki normalizatua aurkeztu beharko duzue

Helbide-aldaketa, herri beraren barruan


Lehendik zegoen herri beraren barruan helbidea aldatuz gero, helbide-aldaketa horren berri eman beharko zaio erregistroari.

Ezinbestekoa da PDF formatuan aurkeztea dokumentazioa.

ESKATZAILEA: eskabide elektronikoa egiten duen pertsona elkartearen presidentea ez bada, borondatezko legezko ordezkaritzaren inprimaki normalizatua aurkeztu beharko duzue

Elkartea edo federazio desegitea


Elkartea edo federazioa deseginez gero, kitapen-prozesuari ekiten zaio, baina elkarteak edo federazioak bere nortasun juridikoa gordeko du, desegite‑prozesua amaitu arte.

 

Ezinbestekoa da PDF formatuan aurkeztea dokumentazioa.

ESKATZAILEA: eskabide elektronikoa egiten duen pertsona elkartearen presidentea ez bada, borondatezko legezko ordezkaritzaren inprimaki normalizatua aurkeztu beharko duzue

Nahitaezko liburuak legeztatzea


Elkarteak edo federazioak hiru liburu eraman behar ditu:

  • Akta-liburua
  • Bazkideen erregistro-liburua.
  • Kontuen liburua.

Behin bete eta gero baino ez dira legeztatuko liburuak, eta betiere baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Pdf formatuan egotea.
  • Zenbatutako orrialdeak izatea, zer liburu eta zer ekitaldi den azalduta.
  • Gutxienez ekitaldi ekonomiko bat jasotzea.
  • Artxibo bakarra izatea liburu bakoitzeko. Liburu bat unitate bat da.

Kontuen liburuen kasuan, kontabilitate-plan orokorra betez gero, posible da unitate bat osatzen duten zenbait artxibo aurkeztea (balantzea, galera eta irabazien kontua eta memoria ekonomikoa).

Elkarteek edozein kontabilitate-sistemaren arabera egin ahalko dute beren kontabilitatea, beti ere elkartearen ondarea eta finantza-egoera fidelki islatzen badute kontabilitate horretan (ohar hau informazio-ondorioetarako baino ez da).

Partida soilaren liburuek edo dokumentuek (diru-sarrerak eta gastuak edo diruzaintzako sarrerak eta irteerak, oraingo kasuan bezala), berriz, nekez islatuko dute egoera ekonomiko-finantzieroa eta ondarearena, eta, horrenbestez, erabilpen publikotzat jotzen ez diren elkarteek partida bikoitzeko kontabilitatea eraman beharko dute. Gauza bera gertatzen da beren kontabilitatea Merkataritza Kodean aurreikusitakoarekin arabera eramatera behartuta ez dauden elkarteekin ere.

Fidelki islatzeko haien ondarea, finantza‑egoera, ondare garbian izandako aldaketak, bai eta amaitutako urteko ekitaldietan garatutako jarduera ere, komeniko litzateke, derrigorrezkoa ez den arren, arau eta eredu hauek erreferentziatzat hartzea: Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritza Institutuaren 2013ko martxoaren 26ko ebazpenen bidez ezarritako balantzearen, emaitzen kontuaren eta memoriaren arauak eta aurkezpen-ereduak (aipatutako ebazpenen bidez, irabazteko asmorik gabeko erakundeen kontabilitate-plana onartzen da, bai eta irabazteko asmorik gabeko entitate txiki eta ertainen kontabilitate-plana ere).

Ezinbestekoa da PDF formatuan aurkeztea dokumentazioa

Ziurtagiriak eskatzea


Hurrengo estekan lor daitezke edozein elkarteren inskripzio-ziurtagiriak edo inskripzioa eta zuzendaritza-batzordearenak, elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta egonez gero.

Honako esteka honetan eskatu daitezke beste ziurtagiri hauek:

  • Helbidearen ziurtagiria.
  • Elkarteen lokalen ziurtagiria.
  • Onura publikoaren deklarazioaren ziurtagiria.
  • Estatutuen aldaketaren ziurtagiria.
  • Kontuak aurkeztearen ziurtagiria.
  • Inskripzioaren tramitazioaren ziurtagiria.
  • Zuzendaritza Batzordearen ziurtagiria

Herri onurako aitorpenaren eskaera


Onura publikokotzat aitortu ahal izango dira elkarteak, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun, altruismo, elkartasun eta aniztasun printzipioak modu esanguratsuan betetzen badituzte.

Estatutuen xedeak oro har eta modu eraginkorrean betetzen dituztela frogatu behar dute, gutxienez, eskaera egin aurreko hiru urteetan.

Ezinbestekoa da PDF formatuan aurkeztea dokumentazioa.

ESKATZAILEA: eskabide elektronikoa egiten duen pertsona elkartearen presidentea ez bada, borondatezko legezko ordezkaritzaren inprimaki normalizatua aurkeztu beharko duzue

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Urteko kontuen aurkezpena


Onura publikokotzat jotako elkarteek aurreko ekitaldiko urteko kontuak aurkeztu beharko dituzte erregistroaren aurrean, ekitaldia amaitu aurretiko sei hilabeteko epean.

Indarrean dagoen 2018ko apirilaren 12ko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren aginduaren bidez (2018-04-20ko EHAA) urteko kontuak elektronikoki aurkezteko prozedura berria:

  • Eskuragarri dauden inprimaki berriak deskargatu (Balantzea-galdu irabazi kontua eta kontuak onartu izanaren ziurtagiria).

    PDF formularioak programa bateragarri batekin editatu eta gorde behar dira (adibidez, Adobe Acrobat Reader). Ez editatu eta gorde web nabigatzailearekin

  • Aurkeztu beharreko gainontzeko dokumentazioa bete.
  • PDF formatuko dokumentuak elektronikoki sinatuko ditu idazkariak eta presidenteak. Ikuskaritza txostena auditoreak eletronikoki sinatuko du. Ez dira eskuz sinatutako dokumentuak onartuko.

Informazio gehiago

  •  Urteko kontuak aurkezteko aplikazioan sartu, eskabidea bete, dokumentuak erantsi (PDF dokumentuak) eta dokumentuak bidali.

ESKATZAILEA: eskabide elektronikoa egiten duen pertsona ez bada elkartearen presidentea, borondatezko legezko ordezkaritzaren inprimaki normalizatua aurkeztu beharko duzue

Beste elkarte-erregistro batera aldatzeagatiko baja


Beste elkarte-erregistro batera aldatzeagatiko baja eskatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzue:

  1. Ezohiko Batzar Nagusiak hartutako lekualdaketa-erabakiaren ziurtagiria (behean dagoen eredua)
  2. Aldatutako estatutuen testu osoa (lurralde-eremuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldea gainditu beharko du)

Ezinbestekoa da PDF formatuan aurkeztea dokumentazioa

Oharra: ez ahaztu, eskabidearekin batera aurkezten den dokumentazioa sinatzea.

ESKATZAILEA: eskabide elektronikoa egiten duen pertsona ez bada elkartearen sustatzaileetako bat, borondatezko legezko ordezkaritzaren inprimaki normalizatua aurkeztu beharko duzue

Elkarteak federazioetan sartzea edo baja ematea


Federazioak eskatu beharko du elkarte bat federazio batean sartzea edo baja ematea inskribatzeko, eta horretarako federazioan sartzeko edo handik baja emateko erabakia hartu zueneko elkartearen ziurtagiria edo akta erantsi.

Ezinbestekoa da PDF formatuan aurkeztea dokumentazioa

ESKATZAILEA: eskabide elektronikoa egiten duen pertsona elkartearen presidentea ez bada, borondatezko legezko ordezkaritzaren inprimaki normalizatua aurkeztu beharko duzue

Bat-egitea


Zenbait elkartek bat egin ahalko dute: lehendik zegoen elkarte batek beste elkarte bat edo batzuk zurgatuz (zurgapenaren bidezko bat egitea) edo beste berri bat eratuz.

Ezinbestekoa da PDF formatuan aurkeztea dokumentazioa

ESKATZAILEA: eskabide elektronikoa egiten duen pertsona elkartearen presidentea ez bada, borondatezko legezko ordezkaritzaren inprimaki normalizatua aurkeztu beharko duzue

Ordezkaritzak irekitzea edo ixtea


Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistro Nagusian inskribatutako elkarteek EAEn bertan edo kanpoan ireki edo itxi dituzten ordezkaritzak edo beste establezimendu batzuk erregistroan inskribatzeko eskatu dezakete.

Ezinbestekoa da PDF formatuan aurkeztea dokumentazioa

Eraldaketa


Elkarte oro lege honen menpeko ez den elkarte-izaerako erakunde bihur daiteke, erakunde horren berariazko legediak ezartzen dituen betekizunak betez gero.

Ezinbestekoa da PDF formatuan aurkeztea dokumentazioa

ESKATZAILEA: eskabide elektronikoa egiten duen pertsona elkartearen presidentea ez bada, borondatezko legezko ordezkaritzaren inprimaki normalizatua aurkeztu beharko duzue

Barne-gatazken gaineko demanda judizialak


Barne-gatazken gaineko demanda judiziala bat inskribatzeko eskaera edozein interesdunek aurkez dezake.

Honako dokumentu hauek aurkeztu behar dituzue:
  1. Epaitegi edo auzitegi eskudunean aurkeztutako demandaren kopia konpultsatua.
  2. Demanda onartzen duen auto judizialaren kopia konpultsatua.

Barne-gatazkek behin-behineko ohar-idazpen bat eragingo dute, eta bertan honako xehetasun hauek aipatuko dira:

  1. Demanda noiz eta zein epaitegitan aurkeztu zen.

  2. Demanda onartzeko auto judiziala noiz eta zein agintaritzak eman duen; halaber, hartutako kautelazko neurriak labur azalduko dira, hala badagokio.