Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 17koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpeko eskola-garraioko laguntza-zerbitzua eta jolastoki-zaintza zerbitzua ematen duten enpresa esleipendunen hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioa erregistratu, argitaratu eta gordailutzen duena, 2023. urteko soldata-taulei dagokienez (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86002445012005).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 89
  • Hurrenkera-zk.: 2164
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/04/17
  • Argitaratze-data: 2024/05/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2024ko apirilaren 15ean, REGCON erregistroan aurkeztu dute aipatutako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioari buruzko dokumentazioa, zeina 2024ko apirilaren 11n sinatu zuten enpresen eta sindikatuen ordezkariek.

Lehenengoa. Irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak, Lehendakariarenak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak, bere 2. artikuluan Lan eta Enplegu Saila sortzen du, eta bere 6. artikuluan sail horri ezartzen dizkion eginkizunen artean dago lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena egikaritu behar duela. Bestalde, 7/2021 Dekretuak, urtarrilaren 19koak, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak (uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatua) bere 10.1.i) artikuluan, Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroa telematikoki zuzendu eta kudeatzea aitortzen dio, Dekretuan zedarritutako baldintzei eta indarrean dagoen gainerako araudiari jarraiki.

Bigarrena. Akordio hau sinatu dute Eskola-garraioko Laguntza-zerbitzua eta Jolastokiko Zaintza-zerbitzua ematen duten Enpresen Elkartearen enpresa-ordezkaritzak eta ELA eta LAB sindikatuen ordezkariek, bat etorriz Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluen baldintzekin.

Hirugarrena. Aurkeztu den akordioa egintza inskribagarria da, maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuak, laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailutzeari buruzkoak, bere 2.1.a) artikuluan ezartzen duenaren arabera. Behin inskribatze eskaria eta erantsitako dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da, legezko betekizun guztiak betetzen dituela, eta beraz, urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuak (otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuak aldatua), Euskadiko laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen eta berdintasun-planen erregistro eta gordailutzearen ingurukoak, 9. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki, ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Akordioa Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun-planen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena. Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 17a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILAREN MENDEKO ESKOLA-GARRAIOKO LAGUNTZA-ZERBITZUAREN ETA JOLASTOKIKO ZAINTZA-ZERBITZUAREN ENPRESA EMAKIDADUNEN HITZARMEN KOLEKTIBOKO BATZORDE PARITARIOAREN AKORDIOA, 2023. URTEKO SOLDATA-TAULEI BURUZKOA

2024ko apirilaren 11n, Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluaren lurralde-egoitza birtualean, LAB eta ELA sindikatuek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Eskola-garraioko Laguntza-zerbitzua eta Jolastokiko Zaintza-zerbitzua ematen duten Enpresen Elkarteak, hitzarmen horren Batzorde Paritarioko kide gisa, bilera egin zuten, eta aho batez lortu zuten honako akordio hau:

Lehenengoa. Onartzea 2023rako soldata-taula berriak, Eusko Jaurlaritzako erreferentziazko langileei aplikatutako % 0,5eko igoera osagarria aplikatuz eguneratu direnak.

Bigarrena. 2023ko soldata-taulak 2024ko maiatzeko nominan eguneratuko dira, igoera horrekin.

Hirugarrena. 2023ko soldata-taula berriak eguneratzearen ondorioz 2023ko urtarriletik sortutako atzerapenak, beranduenez, 2024ko ekaineko nominan ordainduko dira; horrela, hilabete horretan erregularizatuta geratuko dira 2023ko nominak eta 2024ko urtarriletik apirilera artekoak (biak barne).

Laugarrena. Lan Harremanen Kontseiluari, hau da, Emilia Málaga Pérez presidenteari agintzea Lan Agintaritzari aurkez diezaiola 2023rako soldata-taula berriak onartzeko akordio hau, erregistra ditzan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daitezen.

2023KO SOLDATA-TAULAK

(% 0,5eko igoera osagarria Otsailaren 23ko 25/2024 Ebazpena, EAE)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik