Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak. Lehiatu Berria 2020
[Lehiatu Berria 2020]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Ekoizleen sektorearen lehiakortasuna areagotzea, sektore horrek elikagaien katean duen zeregina indartzea, eta nekazaritzako elikagaien industriaren garapena bultzatzea.
Lehiatu Berria programak hainbat laguntza bide aurreikusten ditu:
1. Nekazaritzako produktuen eraldaketan, komertzializazioan edo garapenean inbertsioak egiteko laguntzak.
2. Basogintzako produktuen eraldaketara eta komertzializaziora bideratutako inbertsioak egiteko laguntzak.
3. Arrantzako eta akuikulturako produktuen eraldaketan eta komertzializazioan inbertsioak egiteko laguntzak
4. Beste ataletan sartu ezin diren nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan inbertsioak egiteko laguntzak.
Aurrekontuko zuzkidura
13.255.000 €Prestazio ekonomikoa
2020-2021 ekitaldian 13.255.000 € erabiliko dira Lehiatu Berria 2020 programaren deialdian aurreikusitako laguntzak finantzatzeko. Zenbateko hori Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura baino ez da finantzatuko.
1. Nekazaritzako produktuen eraldaketan, komertzializazioan edo garapenean inbertsioak egiteko laguntzak finantzatzeko, 3.250.000 euro erabiliko dira. 850.000 euro 2020. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 2.400.000 euro, 2021. urterako konpromiso-kredituari.
2. Basogintzako produktuen eraldaketara eta komertzializaziora bideratutako inbertsioak egiteko laguntzak finantzatzeko, 2.205.000 euro erabiliko dira. 630.000 euro 2020. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 1.575.000 euro, 2021. urterako konpromiso-kredituari.
3. 2.700.000 euro erabiliko dira arrantzako eta akuikulturako produktuen eraldaketan eta komertzializazioan inbertsioak egiteko
laguntzak finantzatzeko. Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori, eta honela banatuko da:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, finantzaketa 675.000 eurokoa izango da. 200.000 euro 2020. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 475.000 euro, 2021. urterako konpromiso-kredituari
b) Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura, finantzaketa 2.025.000 eurokoa izango da. 600.000 euro 2020. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 1.425.000 euro, 2021. urterako konpromiso-kredituari.
4. 5.100.000 euro erabiliko dira beste ataletan sartu ezin diren nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan inbertsioak egiteko laguntzak finantzatzeko. Zenbateko horretatik, 500.000 euro 2020. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 4.600.000 euro, 2021. urterako konpromiso-kredituari.
Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin behar da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

Nori dago zuzenduta
Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak
Pertsona fisiko eta juridikoak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari elkarteak eta, bestetik, ekoiztegia EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak; betiere, Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen, garatzen edo merkaturatzen badituzte eta proiektuak aukeratzeko baldintzak betetzen badituzte.
Basogintzako produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak
Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.
Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.
Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen onuradunak
Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko sektorearen barruan, azpisektore hauetakoren batekoak izan beharko dute onuradunek: Kontserbak, Erdikontserbak, Araztegiak, itsas haztegiak eta haztegiak, Gazituak, ketuak, aurrez aurrekozinatutako arrainak, Aurregosiak, Azpiproduktuen tratamendua eta eraldaketa, Arraina oinarri duten produktuen prestakuntza (saltsak, arrain-suzedaneoak, etab.)
Arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzeko sektorearen barruan, azpisektore hauetakoren batekoak izan beharko dute onuradunek: Handizkariak jatorrian, euren produktuak, batez ere, euskal portuetan deskargatzen dituztenak (biltegiratzea hozkailuak ez direnetan, hozkailuan biltegiratzea, izozte biltegiratzea, etab.), Destinoko handizkariak (hozkailurik gabeko biltegiratzea, hotzeko biltegiratzea, izozte biltegiratzea, etab.)
Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.
Euskal autonomia erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan bestelako inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak
Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.
Onuradun izateko, Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinarekin eta 1388/2914 Erregelamenduaren I. eranskinarekin bat —mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioa iraultzen dute 702/2014 (EB) Erregelamenduak eta 1388/2914 Erregelamenduak—, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.
Lehiatu Berria laguntzaren onuradunen BETEBEHARRAK
Onuradunak behartuta daude 2020ko martxoaren 31koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko Aginduan jasotako betebeharrak betetzera, eta Bereziki, aipaturiko Aginduaren 13. eta 15. oinarrietan ezarritako betebeharrak bete behar dira:
(Legezko baliozkotzerik gabeko laburpena)
- Dirulaguntzak jasotzeko Estatuko eta Erkidegoko arauak betetzea
- NEIEn alta egotea edo, establezimendu berria bada, laguntzaren azken ordainketa eskatu aurretik erregistratuta egotea.
- Diruz lagundutako jardueren kontabilitate bereizia edo erraz identifika daitezkeen kode espezifikoak eramatea.
- Jasotako funtsen aplikazioa justifikatzen duten agiriak gordetzeko, dokumentu elektronikoak barne, gutxienez 5 urtez, azken ordainketa jasotzen denetik zenbatzen hasita.
- Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak ere, jasotako laguntzak zertarako erabili diren eta laguntzen xedeak bete diren fiskalizatzeko eginkizunetan dihardutenean, beharrezkotzat jotzen dituzten kontrolak egitean informazioa emateko betebeharra.
- Finantzaketaren izaera publikoari buruzko informazioa eta publizitatea ematea.
- Gutxienez, hornitzaileen hiru eskaintza desberdin eta independente aurkeztea eskatutako inbertsio guztietarako (kostuak moderatzeko irizpidea).
- Diruz lagundutako inbertsioa ebazpenean eta, hala badagokio, luzapen-ebazpenean ebazpenean ezarritako epean gauzatzea.
- Diru-laguntza eskatu den xede zehatzerako erabiltzea.
- Helburu bererako beste diru-laguntza edo laguntza batzuk lortuz gero, horren berri idatziz. Jakinaraztea.
- Jasotako diru-laguntzaren edozein zirkunstantziaren aldaketa idatziz jakinaraztea.
- Proiektuak baloratzeko kontuan hartu diren balorazio-irizpideei, laguntzaren azken ordainketaren ondorengo 5 urteetan gutxienez,, mantendu.
- Dirulaguntza kobratzeko beharrezkoak diren baldintzak eta justifikazioak betetzea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea
- Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)
- Itsas eta Arrantza Europako Funtsa (IAEF)
Kontaktu-informazioa
Miguel Angel Osua
Telefonoa: 945 01 97 10
E-maila: ma-osua@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0034204Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
ADI, AURKEZTEKO EPEAREN ALDAKETA!!!
Maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluaren arabera, laguntza-eskabideak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 30ean amaituko da.
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Laguntza eskatzen den inbertsioek hasita egon behar ez dutela bermatzeko, eskaera aurkezten den unean, Organo Kudeatzaileak ikuskapen bat egin beharko luke egiaztatzeko. Horren ordez, COVID-19ren pandemiari aurre egiteko ezarritako konfinamendu-arauak direla eta, leiho honetan adierazitako ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA bete eta sinatu behar da, eta, ondoren, Nire karpetara igo.
bete eta eskabidearekin batera bidali, erantsitako dokumentazio gisa.
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdia EHAAn argitaratzen denetik 6 hilabeteko epea
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua