Indartu 2020 programa : Enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egingo duten enpresentzako diru-laguntzen programa, euskal autonomia erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea, Oiartzualdea eta euskal autonomi erkidegoko urteko langabezi tasaren batazbestekoa %20an gainditzen duten udalerriak indartzeko.
[Indartu 2020]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea lurralde-edukiko diskriminazio positiboko ahalegin bat ezartzea da, dela krisi ekonomikoak eragin handiagoa izan duelako, dela garapena eragozten duen egiturazko hondatze-egoeran daudelako, langabezia-egoera larritasun handienarekin nozitzen ari diren eskualde jakin batzuetara bideratuta.
Enpresentzako (handiak zein ETEak) itzuli beharrik gabeko laguntzak dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean, Oiartzualdean eta Euskal Autonomi Erkidegoko urteko langabezi tasaren batazbestekoa %20an gainditzen duten udalerrietan enplegua sortzen duten aktibo-inbertsioak egiteagatik.
Aurrekontuko zuzkidura
12.000.000,00 €Prestazio ekonomikoa
Laguntza-modalitateak
- ONDORIO SUSTATZAILEA: Ezin izango da hasi eskabidea aurkezteko data baino lehen.
- DENBORA HORIZONTEA: Eskabidea aurkezten den urtean gauzatu beharko da, aurkezpen datatik hasita, eta hurrengo bi urte naturaletan, bere ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.
- GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA: Enpresa handiek, gutxienez, 1.750.000 euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta enpleguaren mantentzea; ETEek, aldiz, gutxienez 300.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta enpleguaren mantentzea. Enpresa hauen inbertsioak ere onartuko dira: aurreko paragrafoan adierazitako gutxieneko inbertsio onartura iritsi ez arren, gutxienez 25 lanpostu sortzen badituzte (enpresa handien kasuan) edota gutxienez 5 lanpostu garbi sortzen badituzte (enpresa txiki eta ertainen kasuan).
- ENPRESAREN BALIABIDE PROPIOAK, diru-laguntzak kanpoan utzita, gutxienez laguntza jaso dezakeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25 izatea.
- ENPRESA edo ENPRESA-TALDEA. Kontuan hartu beharreko enplegu-sorkuntza zein inbertsioak erakunde juridiko bakarrak egin beharko ditu, eta, enpresa-taldeen kasuan, % 100eko akzio-partaidetzarekin, zenbait produkzio-zentro badituzte, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioen xede diren produkzio-zentroetan edo produkzio-zentroan baino ez.
Laguntza-mota
- Agindu honen esparruan emango diren diru-laguntzak itzuli beharrik gabekoak izango dira, eta lagunduko den inbertsioaren % 10 izango dira.
- Diru-laguntzek gehieneko muga izango dute; zian ere, ezin izango dira 3.000.000,00 eurotik gorakoak izan enpresako.

Nori dago zuzenduta
Enpresak
Betekizunak
-
Betekizunak:
Enpresa onuradunak
Agindu honetan jasotako diru-laguntzak enpresa hauek lortu ahal izango dituzte: enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE),baldin eta erauzketa, eraldaketa edo produkzioko industria-enpresak badira edo zerbitzu teknikoak egiten badituzte era horretako enpresentzat (produktu-prozesuari lotuak), hala nola, zerbitzu logistikoak ematen dituzten enpresak, garraioa izan ezik; horrez gain, diruz lagundu beharreko inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean, Oiartzualdean eta Euskal Autonomi Erkidegoko urteko langabezi tasaren batazbestekoa %20an gainditzen duten udalerrietan kokatu behar dira. Alde horiek Espainiarako 2014-2020 Eskualdeko Diru-laguntzen Mapa onesten duen Estatu Laguntzari buruzko Batzordearen 2014-05-21eko SA 38472 (2014/N) zenbakiko Erabakian identifikatuta daude.
Euskal Autonomi Erkidegoko urteko langabezi tasaren batazbestekoa %20an gainditzen duten udalerrietan, 5.2 artikuluan aipatutakoak, bakarrik diruz-lagunduko dira Enpresa txiki eta ertainetan (ETEak) egindako inbertsioak.
Enpresa baztertuak
- Krisian dauden enpresak. Enpresa bat krisialdian egongo da, Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Gidalerroetan xedatutakoaren arabera (2014-07-31ko 2014/C 249/01).
- Salbuespenen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluak baztertutako sektoreetako enpresak; erregelamendu horren bidez, Ituneko 107. eta 108. artikuluak aplikatuta (2014-06-26ko AO, L 187), barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira zenbait kategoria.
- Enpresari dagokion eskatzaileak eskaeraren aurreko bi urteetan Europako Esparru Ekonomikoan jarduera berdin edo antzekoari amaiera eman badio edota, laguntzaren eskaera aurkezteko unean, jarduera horri amaiera emateko plan zehatzak baditu bi urteko gehieneko epean inbertsioa osatu eta gero.
- Autonomia-erkidegoko erakunde-administrazioa osatzen duten erakundeak.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuta ez dituzten enpresak.
- Armak ekoizten, finantzatzen eta komertzializatzen dituzten enpresak eta berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.
Udalerriak
Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea osatzen duten udalerriak, honako hauek alegia:
- Oiartzualdea (Gipuzkoa), udalerri hauek osatua: Errenteria, Pasaia, Lezo, Oiartzun, Hondarribia, Irun eta Hernani.
- Nerbioi itsasadarra (Bizkaia), udalerri hauek osatuta: Sestao, Ortuella, Trapagaran, Abanto, Muskiz, Zierbena, Portugalete, Santurtzi, Barakaldo, Alonsotegi eta Erandio.
Euskal Autonomi Erkidegoko urteko langabezi tasaren batazbestekoa %20an gainditzen duten eta Oiartzualdean edo Nerbioi Itsasadarraren Ezkerraldean kokatuta ez dauden Udalerriak, EUSTAT-ek egindako azken kalkuluaren arabera eta web orrialde honetan eskuragarri dagoena (http://www.eustat.eus/bankupx/sq/0cf173ec-7546-4091-a036-68d09439cb8f) edo (http://www.eustat.eus/bankupx/sq/8d81c58a-0da4-4fe9-b9b4-6ef45950b308):
- Alava: Agurain, Asparrena, Labastida, Lanciego, Moreda de Alava, Oion, Ribera Baja y Zambrana.
- Bizkaia: Arakaldo, Balmaseda, Basauri, Bermeo, Bilbao, Busturia, Elantxobe, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Morga, Ondarroa, Orduña, Trutziotz y Zalla.
- Gipuzkoa: Soraluze.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
Industria Garatzeko Zuzendaritza
Donostia kalea 1
01010 Gasteiz
Teléfono: 945 01 82 63 - 945 01 82 14
e-mail: d-industria@euskadi.eus
Kodea
1027906Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2020ko urriaren 2ko 12:00etan amaituko da.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Eskaera telematikoa
Nerbioi Itsasadarraren Ezkerraldean, Oiartzualdean eta Euskal Autonomi Erkidegoko urteko langabezi tasaren batazbestekoa %20an gainditzen duten Udalerrietan enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egiten duten enpresentzako diru-laguntzen programa arautzen duen Aginduan aurreikusitako laguntzen deialdi honetan inplikatutako kudeaketak, jakinarazpenak, errekerimenduak eta eskaerak, baliabide elektronikoen bitartez egingo dira, Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo komunaren urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluak esandakoarekin bat etorriz.
Eskaera egitean kontuan hartu beharrekoa
Erabiltzailea kanal elektronikoan sartu eta Xlnets sistemaren bidez identifikatuko da, eskaera-inprimakia eskuratzeko. Identifikazio-zenbakiaren bidez, Ordezkarien Erregistroan bete beharreko inprimakiaren prozedurarako erabiltzaileak indarrean dituen ordezkaritzak eskuratuko dira. Erabiltzailearen balidazioa egindakoan, “eskaera elektronikoa” pantailan sartuko da.
-
Enpresa eskatzaileak eskabide bat bete beharko du, eta, bertan, honako agiri hauek gehitu beharko ditu:
- Egin beharreko inbertsioei buruzko memoria zehatza. Memoria horretan, honako hauek jasoko dira: industria-plana, enpresaren plan ekonomiko-finantzarioa, horrekin lotutako lan-plana eta horiek egiteko epeak.
- Eratze-eskritura (enpresa eratu berria denean bakarrik), identifikazio fiskaleko txartela, eta pertsona eskatzailearen ahalordea, agiri horiek Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku badaude eta enpresan aldaketarik izan ez bada salbu.
- Urteko kontuak eta dokumentazio osagarriaren kopiak, Merkataritza Erregistroan azken bi ekitaldietan aurkeztuak; halakorik aurkeztu ezean, Sozietateen gaineko Zergaren azken bi aitorpenak edo, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken bi aitorpenak. Enpresa beste enpresa batzuekin elkartuta edo haiekin lotuta badago, dokumentazio horrek horrela eratutako enpresa-taldeari buruzkoa ere izan beharko du.
- Hala badagokio, azken hiru ekitaldi ekonomikoei dagokien enpresako plantillaren bilakaeraren txosten zehatza, urteen araberakoa, eta urteko deialdia argitaratu aurreko 12 hilabeteei dagozkien Kotizazioen likidazioaren ordainagiria-KLO agiriak. Enpresa beste enpresa batzuekin elkartuta edo haiekin lotuta badago, dokumentazio horrek horrela eratutako enpresa-taldeari buruzkoa ere izan beharko du.
- Erakundearen erantzukizunpeko adierazpena. Adierazpen hori indarrean den administrazio- nahiz zigor-araudiaren menpe geratuko da, datu faltsuak eman ote diren egiaztatzeko honako alderdi hauei dagokienez:
- Proiektu bererako beste erakunde publiko edo pribatuei eskatu eta/edo haiengandik jasotako diru-laguntzak.
- Erakunde eskatzailea ez dela izan kondenatua laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Erakundeak ez duela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, prozeduraren batean kaudimengabetzat ez dela jo, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edota ez dutela desgaitu Konkurtsoari buruzko Legearen (uztailaren 9ko 22/2003 Legearen) arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu ez bada.
- Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik ez duela eragin.
- Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoan (ekainaren 19ko 5/1985 Legean) araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- Zerga-egoitza ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
- Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.
- Diru-laguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena jaso ez duela ebazpen irmo baten bidez.
- Honako enpresa hauei ere eragiten dieten diru-laguntzak jasotzeko debekurik ez duela: zuzendaritzan dauden pertsonei edo bestelako inguruabarrei erreparatuz, presuntzioa ezar badaiteke debekua jaso duten beste enpresa batzuen jarraipena edo ondorena direla, eraldatze, bat-egite edo ondorengotza bitartez.
- Berreskuratzeko agindu baten mende ez egotea, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz, eta krisialdian dagoen enpresa bat ez izatea.
Eskabideak ez badira osorik betetzen, edo haiekin batera ez bada adierazitako dokumentazioa aurkezten, erakunde eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio (bitarteko elektronikoen bidez eskatuko zaio) hutsegitea bitarteko berak erabiliz konpontzeko edo behar diren dokumentuak aurkezteko. Horrez gain, adieraziko zaio hori egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusten den moduan.
Nolanahi ere, laguntza hauen organo kudeatzaileak (Industria Garatzeko Zuzendaritzak) beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango die erakunde eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko. Agindu honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.
-
Betekizunak:
Enpresa onuradunak
Agindu honetan jasotako diru-laguntzak enpresa hauek lortu ahal izango dituzte: enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE),baldin eta erauzketa, eraldaketa edo produkzioko industria-enpresak badira edo zerbitzu teknikoak egiten badituzte era horretako enpresentzat (produktu-prozesuari lotuak), hala nola, zerbitzu logistikoak ematen dituzten enpresak, garraioa izan ezik; horrez gain, diruz lagundu beharreko inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean, Oiartzualdean eta Euskal Autonomi Erkidegoko urteko langabezi tasaren batazbestekoa %20an gainditzen duten udalerrietan kokatu behar dira. Alde horiek Espainiarako 2014-2020 Eskualdeko Diru-laguntzen Mapa onesten duen Estatu Laguntzari buruzko Batzordearen 2014-05-21eko SA 38472 (2014/N) zenbakiko Erabakian identifikatuta daude.
Euskal Autonomi Erkidegoko urteko langabezi tasaren batazbestekoa %20an gainditzen duten udalerrietan, 5.2 artikuluan aipatutakoak, bakarrik diruz-lagunduko dira Enpresa txiki eta ertainetan (ETEak) egindako inbertsioak.
Enpresa baztertuak
- Krisian dauden enpresak. Enpresa bat krisialdian egongo da, Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Gidalerroetan xedatutakoaren arabera (2014-07-31ko 2014/C 249/01).
- Salbuespenen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluak baztertutako sektoreetako enpresak; erregelamendu horren bidez, Ituneko 107. eta 108. artikuluak aplikatuta (2014-06-26ko AO, L 187), barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira zenbait kategoria.
- Enpresari dagokion eskatzaileak eskaeraren aurreko bi urteetan Europako Esparru Ekonomikoan jarduera berdin edo antzekoari amaiera eman badio edota, laguntzaren eskaera aurkezteko unean, jarduera horri amaiera emateko plan zehatzak baditu bi urteko gehieneko epean inbertsioa osatu eta gero.
- Autonomia-erkidegoko erakunde-administrazioa osatzen duten erakundeak.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuta ez dituzten enpresak.
- Armak ekoizten, finantzatzen eta komertzializatzen dituzten enpresak eta berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.
Udalerriak
Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea osatzen duten udalerriak, honako hauek alegia:
- Oiartzualdea (Gipuzkoa), udalerri hauek osatua: Errenteria, Pasaia, Lezo, Oiartzun, Hondarribia, Irun eta Hernani.
- Nerbioi itsasadarra (Bizkaia), udalerri hauek osatuta: Sestao, Ortuella, Trapagaran, Abanto, Muskiz, Zierbena, Portugalete, Santurtzi, Barakaldo, Alonsotegi eta Erandio.
Euskal Autonomi Erkidegoko urteko langabezi tasaren batazbestekoa %20an gainditzen duten eta Oiartzualdean edo Nerbioi Itsasadarraren Ezkerraldean kokatuta ez dauden Udalerriak, EUSTAT-ek egindako azken kalkuluaren arabera eta web orrialde honetan eskuragarri dagoena (http://www.eustat.eus/bankupx/sq/0cf173ec-7546-4091-a036-68d09439cb8f) edo (http://www.eustat.eus/bankupx/sq/8d81c58a-0da4-4fe9-b9b4-6ef45950b308):
- Alava: Agurain, Asparrena, Labastida, Lanciego, Moreda de Alava, Oion, Ribera Baja y Zambrana.
- Bizkaia: Arakaldo, Balmaseda, Basauri, Bermeo, Bilbao, Busturia, Elantxobe, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Morga, Ondarroa, Orduña, Trutziotz y Zalla.
- Gipuzkoa: Soraluze.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak