Bideratu COVID-19 programa: COVID-19ren eragin ekonomikoaren ondorioz krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ezartzekoa.

[Bideratu COVID-19]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da laguntza ematea Covid-19k eragindako krisiaren ondorio ekonomikoen aurkako borroka-prozesu honetan inplikatutako enpresek eta plantillek beren gain hartutako ahaleginean. Egoera guztiz ohiz kanpoko, bat-bateko eta eremu globaleko baten ondorioak jasaten ari diren enpresak edo jarduera-sektoreak finkatu nahi dira, hain zuzen, produktua eta merkatua badutelako lehiakorrak izan daitezkeen horiexek.

Lehia-baldintzak azkar eta egonkorki berrezartzen lagunduko duten finantza-tresnak ezartzea da kontua, zailtasun-egoeratik irteteko prozesu formalak azkartuz eta inplikatutako alderdi guztiei etorkizunera begira benetako konpromisoak eskatuz.

Emango diren laguntzak laguntza itzulgarriak dira. Hogei langile baino gehiago dituzten enpresa txiki eta ertainentzat.

Aurrekontuko zuzkidura

20.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Diruz lagundu daitekeen egitatea

Diruz lagundu daitekeen egitatea Covid-19ren krisiaren ondorioz enpresaren ordainketa-ahalmenak izan duen murrizketa koiunturalaren arabera ezarriko da; besteak beste: kobrantzen eta ordainketen partiden aldaketa eta enpresaren ordainketa-betebeharrei aurre egiteko epe laburrera erabilgarri dauden baliabideen eta diruzaintzaren bilakaera kontuan hartuta, 2019ko abenduaren 31tik gehienez ere 2020ko abenduaren 31ra bitarte kutxako fluxuan eragin zuzena duten partiden egiturazko murrizketak kontuan hartuta edo enpresa-jarduerari lotutako betebeharrak berriz ordaintzeko gaitasunean eragiten dutenak kontuan hartuta.

Aurrekontu zenbatetsia duen plan batean oinarrituta emango da laguntza. Plan horretan zehaztu beharko dira:

  • Enpresaren egoera 2019ko abenduaren 31n.
  • Kutxako fluxuen eta enpresaren ustiapen-kontuaren hilabeteen araberako konparazioa, 2019ko urtarriletik 2020ko martxora bitartekoa, finantza-fluxuen narriadura agerian uzten duena.
  • Gaur egungo egoera eragin duten arrazoiak identifikatzea eta azaltzea, merkatuaren moteltzeak honako hauek eragin baititu: hornikuntzak gutxitzea, jarduerarik gabeko aldiak izatea, kontratuak galtzea, salmentak murriztea eta, ondorioz, diru-sarrerak gutxitzea, eta horrek, arrisku handian jartzen du betebeharrak ordaintzeko gaitasuna eta, beraz, enpresa bideragarri izatea. Argi eta garbi identifikatu eta kuantifikatu beharko dira eta justifikatu Covid-19aren hedapenak ekarri duen krisiak enpresaren jardueran izandako ondorioak. Besteak beste, enpresaren indarguneak eta ahulguneak jasoko dira konpainiari lotuak, baita horietako bakoitzari lotutako etorkizuneko kudeaketa-estrategiak ere.
  • 2019ko kutxa-fluxuaren eta 2019ko galdu-irabazien kontuaren zehaztasunak, hileko eta urteko xehetasunekin.
  • 2020ko kutxa-fluxuaren eta 2020ko galdu-irabazien kontuaren zehaztasunak, hileko eta urteko xehetasunekin. 2020ko kutxa-fluxua kalkulatzeko, Bideratu Covid-19aren eragina eta aktibo ez-korronteen salmentari dagozkion zenbatekoak baztertu beharko dira.
  • 2019ko ekitaldiari dagokion balantze erreala eta 2020rako aurreikuspena.
  • Krisitik ateratzeko hartu beharreko neurriak (produktu berria, merkatu berriak, berriz finantzatzea, inbertsioak eta abar).
  • Bost urtera bitarteko agertokiak, hipotesi baikor, bitarteko eta ezkorrekin.

Laguntza mota

Eman beharreko laguntzak aurrerakin itzulgarrien bidez bideratuko dira, eta laguntzak esleitzeko, ondoz ondoko konkurrentziaren prozedura erabiliko da; beraz, laguntzak esleitzeko, espedientea osatuta dagoen uneko hurrenkerari erreparatuko zaio, eta Agindu honetako bigarren ebazpen-zatian ezarrita dauden funts guztiak amaitzen diren arte esleituko zaizkie laguntzak agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaile guztiei.

Laguntzaren zenbatekoa 2020ko ekitaldirako aurrekontuan sartutako kutxako fluxu negatiboaren %100era iritsi ahal izango da. Fluxu hori laguntza honetarako 2020ko abenduaren 31n aurrekontuan sartutako planean aurkeztua behar da, eta hurrengo artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulatu da, gehienez ere 800.000 euroko mugarekin. Hala, plana 12 hilabetera egikaritzea aurreikusi da, 2020ko urtarrilaren 1etik hasita.

Laguntzaren zenbatekoa eta intentsitatea diru-sarreren eta gastuen kontu-sailen bilakaeraren ondorioz konpainiak izaten duen ordaintzeko ahalmenaren aldaketara mugatuko dira, konpainia berregituratzea edo bideragarri izatea ahalbidetu dadin.

Nori dago zuzenduta


Enpresa txiki eta ertainak (ETEak) krisian, hogei langile baino gehiago enplegatzen dituztenak.

Betekizunak

  • Betekizunak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Industria Garatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA 

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Industria Garatzeko Zuzendaritza

Donostia kalea 1

01010 Gasteiz

Telefono-zenbakiak: 945 01 82 63 - 945 01 82 14 - 945 01 82 46 – 945 01 98 16 – 945 01 82 35

Helbide elektronikoa: d-industria@euskadi.eus; agus-garcia@euskadi.eus; c-amezaga@euskadi.eus; jorge-garcialopez@euskadi.eus; j-echezortu@euskadi.eus;

Kodea

0091105

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2020ko azaroaren 30(e)ko 15:00etan amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 15:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

Eskabide telematikoa

Covid-19ren eragin ekonomikoaren ondorioz krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituen Bideratu Covid-19 Programa arautzen duen Aginduan ezarritako laguntzak emateko deialdi honetan, bitarteko elektronikoen bidez egingo dira eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete eskaera aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak