Kongresuak eta zientzia-bilerak egiteko diru-laguntzak. 2019ko lehen seihilabetekoa.

[IKERBILERAK 1SEMESTRE]

Deskribapena


Xedea

1.– Diru-laguntzak arautzea eta dei egitea, ikerketa zientifikoaren arloko kongresu eta bilera presentzialak antola daitezen, Euskal Autonomia Erkidegoan, 2019ko lehen seihilekoan.

2.– Deialdi honetatik kanpo geratuko dira, oro har, bereziki prestakuntzakoak diren ikastaroak eta jarduerk, hala nola irakaskuntzako eta ikaskuntzako trebakuntzarako prestakuntza-jardunaldiak, tailerrak, mintegiak, doktorego-, master- edo graduondo-programak, etengabeko prestakuntzarako jarduerak, ate irekien jardunaldiak, jardunbide egokiak bateratzeko jardunaldiak, baldin eta ez badute ikerketa zientifikoarekiko lotura zuzena.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Agindu honen babespean ematen diren diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa hau izango da:

a. Kongresuak badira: 20.000 euro edo 10.000 euro; nazioartekoak edo estatukoak diren kontuan hartuta, hurrenez hurren.

b. Zientzia-bilerak badira: 7.500 euro edo 4.000 euro; nazioartekoak edo estatukoak diren kontuan hartuta, hurrenez hurren.

c. Kafe-etenaldietarako emango den gehieneko zenbatekoak ez du emandako guztiaren % 10 gaindituko.

d. Kongresuetako sarietarako gehieneko zenbatekoak ez du emandako guztiaren % 10 gaindituko.

Emandako zenbatekoak ez du inola ere gaindituko ez eskatutakoa, ez diru-laguntzako jardueren aurrekontuaren herena, xedapen honen 4. artikuluan adierazi bezala. Ez da emango eskabidean zenbatetsitako gastuen eta sarreren arteko aldea gainditzen duen zenbatekorik.

Ordainketa-modua:

Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi ordain-aginduren bidez.

Lehenengoan, aurretiaz eta kontura ordainduko da, eta emandako laguntzaren % 75 izango da; 13.a) artikuluan adierazitako epea amaitzen denean ordainduko da baldin eta laguntzari uko egin ez bazaio.

Bigarrenean,  2020. urtean, jarduera bukatutakoan, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoa ordainduko da, betiere hurrengo artikuluan eskatutako agiriak aurkeztu ostean.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak

Eskakizunak:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Diru-laguntzen gaineko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antaloarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluak ezarritako egoeretako baten eraginpean ez egotea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hileko epean agindua EHAAn argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Erakunde onuradunek justifikatu egin beharko dute jarduera egin dutela, jarduera hura bukatzen denetik sei hileko epearen barruan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk