Ekintzaileei bultzatzeko 2019ko laguntzen deialdia onestekoa (enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko laguntzak)

[APEA_2019]

Deskribapena


Xedea

Tokiko ekintzailetza-proiektuen esparruan negozio-ideia zehaztua duten ekintzaileei enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko 2019an emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea. (ENPRESA-PROIEKTU BERRIAK MARTXAN JARTZEKO LAGUNTZAK)

Aurrekontuko zuzkidura

640.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Prestazioa:

  • Ekintzaileak: Enpresa-ideia bat garatzeko laguntza gehienez ere 1.500 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko hori % 15 areagotuko da 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago badituzte (eskaera aurkezten duten unean), eta beste % 15 emakumeak badira.
  • Erakunde laguntzaileek 1.000 euroko diru-laguntza jasoko dute lagundutako pertsona bakoitzeko (ezarritako baldintzak bete behar ditu eta diru-laguntza esleituta izan behar du).

Diru kopurua:

410.000 euro ekintzaileei laguntzak emateko

  • 205.000 euro 18 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei laguntzak emateko erabiliko dira.
  • 205.000 euro 30 urteko edo gehiagoko pertsonei laguntzak emateko erabiliko dira.

230.000 euro erakunde laguntzaileak finantzatzeko, hautaketa- eta laguntza-lanak egin ditzaten

Deskripzioa, banaketa-mota eta/edo prestazio-mugak:

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Erakunde horien eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, horiek guztiak aztertu eta erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena emango zaie aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten guztiei. Era berean, horietako bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua eta tipologia zehaztuko da, ondoren, dagokien diru-laguntza emateko.

Erakunde laguntzaile bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua erakundeek eurek proposatutakoaren arabera zehaztuko da, laguntza honetara bideratutako baliabide ekonomikoek ahalbidetzen dutena aintzat hartuta.

Baliabide ekonomiko horiek nahikoak ez badira erakunde laguntzaileek proposatutako pertsona guztiei laguntzak emateko, murriztu egingo da erakunde laguntzaile bakoitzean aholkularitza jasoko duten pertsonen kopurua, aurreko urteko deialdiko egikaritze-mailaren arabera (arreta eman zaien pertsonen kopurua, onartutakoekin alderatuta)

Deialdi honen esparruan, sustatzaileei aholkularitza emateko erakunde laguntzaile gisa jarduteko eta aurreikusitako diru-laguntzak kudeatu eta ordaintzeko baimenak ezinbestean dakar dagokion Lankidetza Hitzarmena sinatzeko betebeharra, eta dokumentu horretan zehaztuko dira xehetasun guztiak.

Sustatzaileak hautatzeko, laguntza emateko eta tutoretza-lanak egiteko jarduerez gain, erakunde laguntzaileak arduratuko dira aurreikusitako diru-laguntzak kudeatzeaz eta ordaintzeaz, baita sustatzaile izan nahi dutenek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeaz ere. Deialdian araututako epeak amaitu eta ondorengo hamabost egunetan, erakunde laguntzaileek Lanbide-EEZn aurkeztuko dute eskatutako justifikazioa.

Lanbideren web-orrian (http://www.lanbide.eus) jakinaraziko dira deialdi hau egikaritzeko laguntzaile gisa jarduteko baimena duten erakundeak, bai eta erakunde bakoitzak zenbat pertsona hartuko dituen ere.

Ordainketa-modua:

Erakunde laguntzaleei honela ordainduko zaizkie:

  • Pertsona bakoitzeko 500 euroko lehenengo ordainketa bat, 2019ko ordainketa-kredituaren kargura, laguntzeko prozesua hasten denean.
  • Pertsona bakoitzeko 500 euroko bigarren ordainketa bat, 2020ko konpromiso-kredituaren kargura, prozesua osatzen duen eta Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta hartzen duen pertsona sustatzaile bakoitzeko. Erakunde laguntzaileak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan deialdi honen 13. artikuluaren azken paragrafoak aipatzen duen dokumentazioa aurkezten duenean egingo da bigarren ordainketa hori.

Ekintzaileei erakunde laguntzaileek emango dizkiete onuradunei diru-laguntzak, honela:

  • Lehenengo ordainketa (esleitutako diru-laguntzaren % 50), 2019ko ordainketa-kredituaren kargura, emateko ebazpenaren ostean, betiere bideragarritasun-plana osatu eta enpresa-proiektua ezartzeko aholkularitza-prozesua hasi ondoren.
  • Bigarren ordainketa (gainerako % 50a), 2020ko konpromiso-kredituaren kargura, ekonomia-jardueren gaineko zergan alta eman ondoren. Ordainketa egin aurretik, ekintzaileak erakunde laguntzaileari aurkeztu behar dio ekonomia-jardueren gaineko zergan emandako altaren kopia eta amaierako memoria, egindako jardueren xehetasunak adierazita. Horretarako hiru hilabeteko epea du, laguntzeko prozesua amaitutako egunetik zenbatzen hasita. Laguntzaz arduratutako erakundeak memoria hori baliozkotu beharko du.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Ekintzaileak, negozio-ideia bat izanik, jardueraren edozein arlotan, berau aztertu eta garatu nahi dutenak, berariazko arduraldi erregimenean, erakunde laguntzaileak ikuskaritzapean eta tutoretzapean. Lanbide-EEZk aurretiaz emango du eginkizun horietarako baimena. Sustatzaileak arduraldi esklusiboaren betekizuna betetzen duela ulertuko da, baldintza hauek betetzen baditu: diruz lagundutako aldi guztian lanaldi osoan 27 egun baino gehiago lan ez egitea edo lanaldiaren % 30 baino gehiago lan ez egitea. Ondorio horietarako, lan egindako eguntzat zenbatuko dira Gizarte Segurantzan alta emanda egin dituen egunak. Lanaldi partzialeko kontratuen kasuan, zenbatu beharreko egunak hauek izango dira: alta-egunak bider kontratatutako lanaldi-ehunekoa.

Eskakizunak:

  • EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea

  • Langabezian egotea eta Lanbide-EEZn enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea.
  • Erakunde laguntzaile baimenduetako baten aholkularitza-prozesuan sartuta egotea.

  • Enpresa edo negozio berri bat ezartzeko bideragarritasun-plan bat izatea, dagokion erakunde laguntzaileak baliozkotua.

  • Esklusiboki enpresa edo negozioa martxan jartzeko jardueretan aritzea.

  • Deialdi honen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek enpresa edo negozioa ezartzeko zehaztutako aholkularitzako eta laguntzako jarduera guztietara joatea.

  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ematea, gehienez ere 3 hilabeteko epean, negozioa abian jartzeko diruz lagundutako tutoretza eta laguntzako prozesua amaitzen denetik zenbatzen hasita

  • Xede horretarako beste diru-laguntzarik jaso ez izana.

  • Aurreko deialdietan jarduera berri bat martxan jartzeko asmoz Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen deialdietan jasota dauden laguntzetako bakar baten onuradun ez izatea.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ?Entitate Kolaboratzaileek

Lanbide-EEZn erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena eskatzen duten erakundeek profil hau izango dute: EAEko udalerriak, udalerrien elkartzeak, mankomunitateak, koadrilak, eta haiei lotutako edo haien mendeko erakundeak.

Eskakizunak:

  • 2 urteko esperientzia ekintzaileei laguntza emateko eginkizunetan.

  • Sustatzaileei laguntza emateko langile egokiak eta nahikoak izatea: gutxienez kontratupeko teknikari bat, unibertsitate-ikasketak amaituta dituena; giza baliabide horiek urtebetetik gorako esperientzia izan behar dute, eta curriculum egiaztatua autoenplegurako laguntza- eta tutoretza-lanen arloan. Gainera, diruz laguntzen diren ekintzak egiteko langile propio nahikoa izateko konpromisoa hartuko dute, eta langile horiek gai izan behar dute erabiltzaileei behar bezalako arreta emateko.

Betekizunak

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.

  • Diru-laguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

  • Zigor- edo administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

  • Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, diru-laguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 600/ 630305452 (Informazio orokorra)

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601 (Informazio orokorra)

Besteak:

Posta elektronikoa: personas.emprendedoras@lanbide.eus

Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945 181 347

                                                    945 181 350

                                                    945 062 367 

                                                    945 181 340

Kodea

10406

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


 

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria
  • Ekintzaile gisa eskabidea (pdf , 655.94 KB)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

4 hilabete eskaera egin denetik erakunde laguntzaileentzat 6 hilabete eskaera egin denetik eskaintzaileentzat

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk