2019-2021 aldian egin beharreko oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak eta 2019-2020 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako laguntzak
[PIBA-PUE 2019]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Diru-laguntzak ematea honako bi laguntza-lerro hauetako ikerketa-proiektuak egiteko:
1.– 2019-2021 aldian egin beharreko Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko Proiektuetarako laguntza-lerroa (aurrerantzean, OIAP); bi modalitate ditu:
● 1. modalitatea: Erakunde bakarreko ikerketa-taldeen proiektuak.
● 2. modalitatea: Lankidetza-proiektuak, zeinetan parte hartzen baitute erakunde ezberdinetako ikertzaile-taldeek proiektu berean. Erakunde parte-hartzaile guztiek, zeinak 3. artikuluan aurreikusitako erakundeak izango baitira denak, eskatzaile gisa jardungo dute, banakako eskaerekin, eta lankidetza proiektu bateko ondorioetarako hartuko da soilik aintzat, izan haren ebaluazioan zein betearazpenean.
2.– 2019-2020 aldian, ezagutza unibertsitatetik enpresetara eramatea –enpresa horientzat interesgarriak diren arloetan– helburu duten ikerketa-proiektuetarako laguntza-lerroa (aurrerantzean, UEP). Unibertsitate-taldeak garatu behar ditu proiektuak, enpresako langileen partaidetzarekin; aukeran, erakunde laguntzaileetako ikertzaileek ere parte hartu ahal izango dute.
Aurrekontuko zuzkidura
970.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
OIAP lerrorako, 690.000 euro erabiliko dira guztira.
Aurrekontuaren % 50 modalitate bakoitzeko proiektuak finantzatzeko izango da. Modalitateetako batean ez bada agortzen aurrekontu erabilgarria, soberakina beste modalitateko proiektuak finantzatzeko erabili ahal izango da, baldin eta proiektuok ebaluazioa gainditu badute eta, lehentasun-ordenari jarraikiz, ez badute diru-laguntzarik jaso, modalitate hori finantzatzeko hasiera batean bideratutako diru-hornidura nahikorik ez zegoelako.
UEP lerrorako 280.000 euro erabiliko dira guztira.
50.000 eurokoa da diruz lagundu daitekeen bi lerroetako ezeinetan proiektu bakoitzarentzat ezarritako gehieneko finantzagarria, aintzat hartuz OIAP lerroko 2. modalitatean, bi erakunde edo gehiagok lankidetzan dihardutela proiektu berean.
Laguntza-lerroetako batean ez bada agortzen aurrekontu erabilgarria, soberakina beste lerroko proiektuak finantzatzeko erabili ahal izango da, baldin eta ebaluazioa gainditu badute eta, ondoriozko lehentasun-ordenari jarraikiz, ez badute diru-laguntzarik jaso, modalitate hori finantzatzeko hasiera batean bideratutako diru-hornidura nahikorik ez zegoelako. Soberakin hori OIAP lerrora bideratzen bada, bi modalitateak batera hartuta puntuazio altuena lortu duten proiektuak aukeratuko dira, harik eta diru-hornidura amaitu arte.
Ordainketa-modua:
1.– Erakunde onuradunari ordainduko zaio diru-laguntzaren zenbatekoa. Baldin eta OIAP lerroko 2. modalitatearen araberako lankidetza-proiektua bada, proiektuan berean parte hartzen duen erakunde onuradun bakoitzari ordainduko zaio.
2.– Urteari dagokion kopurua aurretik ordainduko da, betearazpen-faseko urte bakoitzean. 13.5 artikuluan deskribatutako diru-laguntza onartzeko aldia igaro ondoren egingo da lehen urtekoari dagokion ordainketa. Bigarren eta hirugarren urteetako ordainketa aurreratuak egin baino lehen, aurreko urteko txostena aurkeztu beharko da, baita diru-laguntzaren helburuen eta betearazpenaren betetze-mailaren justifikazio zuzena ere, onartutako proiektu-planean aurreikusitako eran.
Proiektua burutzeko azken urteari dagokionez, diru-laguntzaren % 75 ordainduko da aurrez. Azken urteko bigarren ordainketa egiteko –gainerako % 25a–, 4.1 artikuluan adierazitako aldi gehigarria igaro ondoren egingo da; hots, erakunde onuradunak dagokion dokumentazio guztia, aginduaren 16. artikuluaren 2., 3. eta 4. zenbakietan zehaztutakoa, bidali eta Ikerketa Zuzendaritzak oniritzia eman ondoren.

Nori dago zuzenduta
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak
Laguntza hauen onuradunak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan akreditatutako erakundeak izango dira -Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasotakoa-, honako kategoriatan:
OIAP eta UEP lerroetan:
- Unibertsitate Ikerkuntza Egiturak (EHU izan ezik). Agindu honen 6. artikuluan azaldutakoaren araberako ikertzaile-taldeak izan behar dituzte. Ikerketa-taldeak «A» edo «B» talde moduan egiaztatuta dagoen ikerketa-talde baten parte izan beharko du, eta ez da euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak laguntzeko deialdiko diru-laguntzen onuradun izango.
Ganeira, UEP lerroan:
- Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroak (BERC)
Eskakizunak:
- Legez eratuta eta baimenduta egotea
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan akreditatuta egon beharko dute, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaeraren arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasotakoaren arabera, honako kategoriatan:
a) Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak (BERC).
b) Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten unibertsitateetako ikerketa-egiturak. Agindu honen 6. artikuluan azaldutakoaren araberako ikertzaile-taldeak izan behar dituzte. Ikerketa-taldeak «A» edo «B» talde moduan egiaztatuta dagoen ikerketa-talde baten parte izan beharko du, eta ez da euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak laguntzeko deialdiko diru-laguntzen onuradun izango.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Organo kudeatzaileak zuzenean egiaztatu ahal izango du diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Araudia onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan aurreikusitako betebeharrak betetzen dituen ala ez.
Dena dela, eskatzaileak berariaz ukatu ahal izango du baimena. Hala eginez gero, beharrezko egiaztagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Interesdunek Nafarroako Ogasunean ordaintzen badituzte zergak, zerga-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen zuen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
Betekizunak
- Proiektuak 1 eta 3 urte osotan egiteko eskatu ahal izango dira OIAP lerroan, eta 1 edo 2 urte osotan egiteko UEP lerroan, eta, azken urtearen ondoren, lau hilabeteko aldi gehigarria egongo da amaitzeko. Horretarako, baina, 16. artikuluan deskribatutako gastu-ziurtagiriak eta amaierako txosten zientifikoa entregatu beharko dira.
- 2019ko ekitaldian hasiko dira proiektuak gauzatzen, hots, 13.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, emandako diru-laguntza onartzen denean. Betearazpen-fasearen amaiera proiektuan aurreikusitako iraupenaren araberakoa izango da, baina administrazio-jarduketak 2022eko ekainaren 30a baino lehenago amaitu behar dira, OIAP lerrorako, eta 2021ko ekainaren 30a baino lehenago, UEP lerrorako.
- Deialdira aurkezten diren ikerketa-proiektuek I. eranskinean aipatzen diren printzipio bioetikoak errespetatu beharko dituzte.
-
Proiektuan lan egin dueten ikertzaileen zerrenda aurkeztea
OIAP lerroan, ikertzaileen zerrenda bat jasoko da erakunde bakoitzaren eskaeran; ikertzaileok, bada, laguntzaren xede den proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldea osatuko dute. Hiru pertsonak, gutxienez, osatuko dute taldea proiektuak irauten duen bitartean. Gutxienez horietatik bik doktore-titulua izan behar dute, eta horien artean egon behar du taldea zuzenduko duen ikertzaile nagusiak, zeinak estatutupeko edo lan-kontratuko lotura bat izan behar baitu erakunde eskatzailearekin.
Gainerako ikertzaileak ikerketa-laguntzaile izan ahalko dira, eta gradu-, lizentziatura-, ingeniaritza- edo arkitektura-titulua izan beharko dute.
UEP lerroan, unibertsitate bakoitzaren eskaeran diru-laguntzaren xede den proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldeko ikertzaile guztien zerrenda aurkeztu behar da; eskaeran parte hartzen duen erakunderen batekin kontratua izan beharko dute ikertzaile horiek. UEP lerroan, ezinbesteko baldintza da gutxienez unibertsitate onuraduneko ikertzaile-talde batek eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duen enpresa batek parte hartzea proiektuan. 3.1.2.3 artikuluaren arabera, aukerakoa izango da lankidetzan diharduen erakunde baten parte-hartzea. Proiektuak dirauen artean, ikerketa-taldea gutxienez hiru lagunek osatuko dute, honela:
a) Proiektua zuzenduko duen ikertzaile nagusi bat, doktore-titulua izango duena eta erakunde eskatzailearekin estatutupeko edo lan-kontratuko lotura bat izan behar duena.
b) Gainerako ikertzaileak, doktore-titulua edo lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza edo unibertsitateko gradua izan dezaketenak. Erakunde parte-hartzaile bakoitzean baldintza hori betetzen duen ikertzaile bat gutxienez egon beharko da, eta erakundearen plantillakoa izan beharko du.
c) Enpresetako langileak, programaren xede den teknologiaren arloan esperientzia egiaztatua dutenak eta aurreko paragrafoetan adierazitako kategorietan sartzen ez direnak.
-
Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan zenbat ordu konprometitu dituzten adieraztea
Erantzukizunpeko adierazpen sinatu bidez, parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak deialdi honetan eskatutako proiektua egingo den urteetan emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan zenbat ordu konprometitu dituzten adieraziko du. Hori horrela, urteko 1.600 ordu aintzat hartuko dira pertsonako dedikazio osoan, eta ordu-kopuru nahikoa eskaini beharko dizkio proiektu honetan esleitu eta konprometitutako jarduerei.
-
Ikertzaile guztiek proiektuari gutxienez zenbat ordu eskainiko dioten adieraztea
Erakunde eskatzaile bakoitzeko ikertzaile guztiek proiektuari gutxienez zenbat ordu eskainiko dioten adierazi beharko da eskaeran. Gutxieneko dedikazioa, bada, urteko 1.400 ordukoa izan beharko da, eta talde bakoitzeko ikertzaile nagusiak urteko 420 ordu eskaini beharko ditu gutxienez.
-
Ikertzaile bakoitza eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatuta egotea
Deialdiko eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen kontratatu beharko ditu erakunde eskatzaileak taldekideak. Halaber, proiektuan izango duten parte-hartzearen pareko aldirako eta dedikaziorako gutxienez kontratatu beharko ditu erakunde eskatzaileak artikulu honen 1. atalean aipatzen den gutxieneko ikertzaile-taldeko kideak. Gainerako taldekideek proiektuan izango duten parte-hartzearen iraupena baino txikiagoko kontratua izan ahal izango dute, baldin eta erakunde eskatzaileak proiektuan parte hartzen duten aldi osoan zehar kontratu horiei eusteko engaiamendua egiaztatzen badu, betiere. Ikertzaile nagusiak, bere aldetik, kontratu bat izan beharko du erakundearekin, proiektuaren iraupen osoaren adinakoa edo handiagoa, 4.1 artikuluan zehaztutako betearazpen-fasea eta lau hileko aldi gehigarria barne.
-
Ikertzaileek obra-kontratu bat badute agiri bidez frogatzea
Ikertzaileek obra-kontratu bat badute, agiri bidez frogatu beharko dute obraren iraupena eta kontratuaren luzapena, halakorik bada. Gainera, aipatu obrari zenbat ordu eskaini behar zaizkion adierazi beharko du enpresak, argi adierazteko zenbat ordu eskaini behar zaizkien proiektutan konprometitutako jarduerei. Gehienez ere, urteko 1.600 orduko dedikazioa aintzat hartuko da.
-
Finantzatzen duen organismoaren izendapena aurkeztea, doktorego-tesia egiteko kontratatu bada
Doktorego-tesia egiteko kontratatutako pertsonak (prestatzen ari diren doktoratu aurreko ikertzaileak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluaren arabera) finantzatzen duen organismoaren izendapena aurkeztu beharko du, finantzaketa-aldi osoa adierazita. Horrez gain, deialdi honetan eskatutako proiektuari urtean zenbat ordu eskain diezazkion azaltzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko du –bere doktorego-tesiaren proiektuarekin bateragarria izan behar du–, bai eta tesiaren eta proiektuko jardueraren arteko gainjartze-ehunekoa eta tesia zer zentrotan egin behar duen ere. Prestatzen ari den doktoratu aurreko ikertzaile bakar batek parte hartu ahal izango du proiektu-eskaera bakoitzean.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
- Ikertzaile nagusi bakoitzaren eskaera bat baino ez da onartuko lerro bakoitzeko
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Ikerketa-proiektuaren memoria, honako hauek jasotzen dituena:
- Laburpena.
- Gaiaren aurrekariak eta oraingo egoera.
- Bibliografia aipagarriena.
- Hipotesiak - Helburu orokor eta operatiboak.
- Proiektuak duen interesa.
- Metodologia.
- Proiektua burutzeko eskuragarri dauden instalazioak, tresnak eta teknikak.
- Lan-plana. Kronograma. Ikertzaileek zereginei eskainiko dieten denbora.
- Zereginen eta erantzukizunen banaketa handitzea, hala badagokio.
- Ikertzaile-taldearen esperientzia gaiari buruz.
- Egindako azken 5 proiektuen emaitzak eta errendimendua.
- Kofinantzaketaren deskribapena, hala dagokionean.
- 2. modalitatekoa bada: parte hartuko duten erakundeetako taldeen kudeaketa, komunikazioa eta integrazioa.
-
Ikerketa-taldeko ikertzaile bakoitzaren curriculum vitaea (deialdiaren datatik azken sei urteei dagokiena). Ikertzaileak sinatu beharko du dokumentuaren orri bakoitza). Ezaugarri horiek dituzten dokumentuak bakarritk hartuko dira aintzat eta ez dituztenei akatsak zuzentzeko errekerimendua egingo zaie.
-
Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak sinatutako agiria, 2017-2019 aldian aktibo dituen proiektuei zenbat denbora eskainiko dien, kofinantzatutako proiektua barne, eta bakoitzak eskatutako proiektuari zenbat denbora eskainiko dion, 6.2 artikuluaren arabera.
-
Erakunde eskatzaileak edo laguntzaileak parte hartuko duen ikertzaile bakoitzarekiko egoera laboralaren inguruko dokumentazioa (Gizarte Segurantzaren IDC delakoa edo antzekoa), datu hauek zehaztuta: kontratuaren hasiera eta amaiera, iraupena eta urteko dedikazioa. Ikertzaileak obra-kontratu bat badu, agiri bidez frogatu beharko du obraren iraupena eta kontratuaren luzapena. Gainera, aipatu obrari zenbat ordu eskaini behar dizkion adierazi beharko du, 6.4 eta 6.5 artikuluen arabera.
- Proiektuak 1 eta 3 urte osotan egiteko eskatu ahal izango dira OIAP lerroan, eta 1 edo 2 urte osotan egiteko UEP lerroan, eta, azken urtearen ondoren, lau hilabeteko aldi gehigarria egongo da amaitzeko. Horretarako, baina, 16. artikuluan deskribatutako gastu-ziurtagiriak eta amaierako txosten zientifikoa entregatu beharko dira.
- 2019ko ekitaldian hasiko dira proiektuak gauzatzen, hots, 13.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, emandako diru-laguntza onartzen denean. Betearazpen-fasearen amaiera proiektuan aurreikusitako iraupenaren araberakoa izango da, baina administrazio-jarduketak 2022eko ekainaren 30a baino lehenago amaitu behar dira, OIAP lerrorako, eta 2021ko ekainaren 30a baino lehenago, UEP lerrorako.
- Deialdira aurkezten diren ikerketa-proiektuek I. eranskinean aipatzen diren printzipio bioetikoak errespetatu beharko dituzte.
-
Proiektuan lan egin dueten ikertzaileen zerrenda aurkeztea
OIAP lerroan, ikertzaileen zerrenda bat jasoko da erakunde bakoitzaren eskaeran; ikertzaileok, bada, laguntzaren xede den proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldea osatuko dute. Hiru pertsonak, gutxienez, osatuko dute taldea proiektuak irauten duen bitartean. Gutxienez horietatik bik doktore-titulua izan behar dute, eta horien artean egon behar du taldea zuzenduko duen ikertzaile nagusiak, zeinak estatutupeko edo lan-kontratuko lotura bat izan behar baitu erakunde eskatzailearekin.
Gainerako ikertzaileak ikerketa-laguntzaile izan ahalko dira, eta gradu-, lizentziatura-, ingeniaritza- edo arkitektura-titulua izan beharko dute.
UEP lerroan, unibertsitate bakoitzaren eskaeran diru-laguntzaren xede den proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldeko ikertzaile guztien zerrenda aurkeztu behar da; eskaeran parte hartzen duen erakunderen batekin kontratua izan beharko dute ikertzaile horiek. UEP lerroan, ezinbesteko baldintza da gutxienez unibertsitate onuraduneko ikertzaile-talde batek eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duen enpresa batek parte hartzea proiektuan. 3.1.2.3 artikuluaren arabera, aukerakoa izango da lankidetzan diharduen erakunde baten parte-hartzea. Proiektuak dirauen artean, ikerketa-taldea gutxienez hiru lagunek osatuko dute, honela:
a) Proiektua zuzenduko duen ikertzaile nagusi bat, doktore-titulua izango duena eta erakunde eskatzailearekin estatutupeko edo lan-kontratuko lotura bat izan behar duena.
b) Gainerako ikertzaileak, doktore-titulua edo lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza edo unibertsitateko gradua izan dezaketenak. Erakunde parte-hartzaile bakoitzean baldintza hori betetzen duen ikertzaile bat gutxienez egon beharko da, eta erakundearen plantillakoa izan beharko du.
c) Enpresetako langileak, programaren xede den teknologiaren arloan esperientzia egiaztatua dutenak eta aurreko paragrafoetan adierazitako kategorietan sartzen ez direnak.
-
Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan zenbat ordu konprometitu dituzten adieraztea
Erantzukizunpeko adierazpen sinatu bidez, parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak deialdi honetan eskatutako proiektua egingo den urteetan emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan zenbat ordu konprometitu dituzten adieraziko du. Hori horrela, urteko 1.600 ordu aintzat hartuko dira pertsonako dedikazio osoan, eta ordu-kopuru nahikoa eskaini beharko dizkio proiektu honetan esleitu eta konprometitutako jarduerei.
-
Ikertzaile guztiek proiektuari gutxienez zenbat ordu eskainiko dioten adieraztea
Erakunde eskatzaile bakoitzeko ikertzaile guztiek proiektuari gutxienez zenbat ordu eskainiko dioten adierazi beharko da eskaeran. Gutxieneko dedikazioa, bada, urteko 1.400 ordukoa izan beharko da, eta talde bakoitzeko ikertzaile nagusiak urteko 420 ordu eskaini beharko ditu gutxienez.
-
Ikertzaile bakoitza eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatuta egotea
Deialdiko eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen kontratatu beharko ditu erakunde eskatzaileak taldekideak. Halaber, proiektuan izango duten parte-hartzearen pareko aldirako eta dedikaziorako gutxienez kontratatu beharko ditu erakunde eskatzaileak artikulu honen 1. atalean aipatzen den gutxieneko ikertzaile-taldeko kideak. Gainerako taldekideek proiektuan izango duten parte-hartzearen iraupena baino txikiagoko kontratua izan ahal izango dute, baldin eta erakunde eskatzaileak proiektuan parte hartzen duten aldi osoan zehar kontratu horiei eusteko engaiamendua egiaztatzen badu, betiere. Ikertzaile nagusiak, bere aldetik, kontratu bat izan beharko du erakundearekin, proiektuaren iraupen osoaren adinakoa edo handiagoa, 4.1 artikuluan zehaztutako betearazpen-fasea eta lau hileko aldi gehigarria barne.
-
Ikertzaileek obra-kontratu bat badute agiri bidez frogatzea
Ikertzaileek obra-kontratu bat badute, agiri bidez frogatu beharko dute obraren iraupena eta kontratuaren luzapena, halakorik bada. Gainera, aipatu obrari zenbat ordu eskaini behar zaizkion adierazi beharko du enpresak, argi adierazteko zenbat ordu eskaini behar zaizkien proiektutan konprometitutako jarduerei. Gehienez ere, urteko 1.600 orduko dedikazioa aintzat hartuko da.
-
Finantzatzen duen organismoaren izendapena aurkeztea, doktorego-tesia egiteko kontratatu bada
Doktorego-tesia egiteko kontratatutako pertsonak (prestatzen ari diren doktoratu aurreko ikertzaileak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluaren arabera) finantzatzen duen organismoaren izendapena aurkeztu beharko du, finantzaketa-aldi osoa adierazita. Horrez gain, deialdi honetan eskatutako proiektuari urtean zenbat ordu eskain diezazkion azaltzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko du –bere doktorego-tesiaren proiektuarekin bateragarria izan behar du–, bai eta tesiaren eta proiektuko jardueraren arteko gainjartze-ehunekoa eta tesia zer zentrotan egin behar duen ere. Prestatzen ari den doktoratu aurreko ikertzaile bakar batek parte hartu ahal izango du proiektu-eskaera bakoitzean.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
- Ikertzaile nagusi bakoitzaren eskaera bat baino ez da onartuko lerro bakoitzeko
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Legez eratuta eta baimenduta egotea
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan akreditatuta egon beharko dute, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaeraren arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasotakoaren arabera, honako kategoriatan:
a) Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak (BERC).
b) Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten unibertsitateetako ikerketa-egiturak. Agindu honen 6. artikuluan azaldutakoaren araberako ikertzaile-taldeak izan behar dituzte. Ikerketa-taldeak «A» edo «B» talde moduan egiaztatuta dagoen ikerketa-talde baten parte izan beharko du, eta ez da euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak laguntzeko deialdiko diru-laguntzen onuradun izango.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Organo kudeatzaileak zuzenean egiaztatu ahal izango du diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Araudia onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan aurreikusitako betebeharrak betetzen dituen ala ez.
Dena dela, eskatzaileak berariaz ukatu ahal izango du baimena. Hala eginez gero, beharrezko egiaztagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Organo kudeatzaileak zuzenean egiaztatu ahal izango du diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Araudia onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan aurreikusitako betebeharrak betetzen dituen ala ez.
Dena dela, eskatzaileak berariaz ukatu ahal izango du baimena. Hala eginez gero, beharrezko egiaztagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera.
Interesdunek Nafarroako Ogasunean ordaintzen badituzte zergak, zerga-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen zuen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
Eskabidea egiteko, eskaera-formularioa erabili beharko da; eskaera-formulario hori modu telematikoz egongo da eskuragarri. Lehenik, proiektuko ikertzaile nagusiak alta eman beharko du aplikazioan erabiltzaile gisa, dagoeneko ez bada, edo ziurtapen elektroniko pertsonalaren bitartez sartu. Hori egin eta gero, aipatu aplikazioan zehaztutako jarraibideak jarraitu beharko ditu, harik eta eskaera erabat bete arte.
Eskaera aipatu aplikazioan bete ondoren eta agindu honen II. eranskinean zehaztutako agiri atxikiak gehitu ondoren, erakundeak edo legezko ordezkariak eskaera elektronikoki sinatu beharko du, eta erregistratuta geldituko da. Hala egin ezean, ez da erregistratuta geldituko. Horretarako, erakunde eskatzaileak erakundearen txartela eduki beharko du eskaera elektronikoki sinatzeko edo, bestela, legezko ordezkariak Eusko Jaurlaritzaren ordezkarien erregistroan alta emanda egon beharko du (Agindua, 2012ko abenduaren 14koa, Segurtasun, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena).
Parte hartuko duten gainerako ikertzaileek neren NAN edo AIZ zenbakia adierazi beharko dute eskaeran.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdiaren argitalpena amaitu eta sei hilabeteko epean.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Jarraipena
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Laguntzaileentzako zuzkidurarik egonez gero diru-laguntzan, pertsona laguntzaileari buruzko proposamena bidali beharko da, zeinetan jaso diren identitatea, ibilbide akademikoa eta kontratuarekiko bat etortzea; geroztik, orgago kudeatzaileak proposamena onartutakoan, laguntzailea erakunde onuradunarekin lotzen duen kontratuaren kopia bidali beharko da, non jasoko diren parte hartzen dueneko proiektuaren kodea eta titulua, eta bai bere egitekoak eta urteko dedikazioa ere. Kontratu hori ezingo da izan ebazpenaren argitalpena baino lehenagokoa, eta zein urterako zehazten den, harexen lehen sei hilabeteen barruan aurkeztu beharko da. Kontzeptu horrengatik esleitutako diru-laguntza ez bada deialdian ezarritako zenbatekoaren % 100ekoa eta ez badu kontratuaren kostu guztia estaltzen, laguntzaileek beste eginkizun batzuk egin ahal izango dituzte erakundean, harik eta eurei dagokien dedikazioa bete arte.
-
15.2 artikuluan aurreikusitako 2. edo ondorengo ordainketak baino lehen aurkeztu beharko da nahitaez. Erakunde onuradun bakoitzeko ikertzaile nagusiak, proiektua burutzeko urte bakoitza amaitzean, proiektuaren urteko txosten bat aurkeztu beharko dio Zientzia Politikarako Zuzendaritzari. Ondokoak jasoko dira txosten horretan: proiektuaren helburuen erdieste-maila, izandako gorabeherak, ateratako emaitzak eta diru-laguntzatik gastatu denaren zenbatespena.
-
Proiektua gauzatzeko azken urtea amaitzerakoan, dagokion urteko txostena aurkeztu ondoren, erakunde onuradunak, egindako gastu guztiaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, kontzeptuen araberako banaketa adieraziz, eta, gerakinik balego, hori ere justifikatuz. Era berean, proiektu bererako edo proiektu beraren helburu partzialetarako jasotako sarreren eta egindako gastuen balantzea aurkeztu beharko du. Ziurtagiri hori proiektua amaitu osteko bi hilabeteko epean aurkeztu behar da.
-
Nahitaez egin behar da, azken urtea ordainduko bada. Proiektua gauzatzeko azken urtea amaitu ondoren lau hilabete igaro baino lehen, proiektuko ikertzaile nagusiak amaierako txosten zientifikoa aurkeztu beharko du, eta bertan zehaztasun handiz adierazi aurrekariak, bibliografia, helburuak, metodologia, emaitzak, emaitzen eztabaida, ondorioak eta zabaltze- eta jendarteratze-jarduerak.
-
Proiektuaren emaitzak liburu, monografia, artikulu, doktore-tesi, lizentzia-tesina, kongresuetarako komunikazio edo abarretan argitaratu badira, edo baliagarritasun-modeloak, patenteak, kontratuak eta abar eragiten badituzte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren babesa utzi beharko da jasota, proiektuaren kodea ere aipatuz. Argitalpenen kopia bat bidali beharko da Zientzia Politikarako Zuzendaritzara.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Legez eratuta eta baimenduta egotea
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Presta ezazu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.