Nekazaritza, arrantza eta elikadurako sektorearen arlo zientifiko, teknologiko eta enpresarialetako ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntzarako laguntzak, 2019rako

[Ikertzaile eta teknologo gazteentzako bekak]

Deskribapena


Xedea

Nekazaritza, elikadura eta arrantzaren sektoreetako arlo zientifiko-teknologikoetan eta merkatuekin, marketing-arekin eta enpresa-antolakuntzarekin zerikusia duten arloetan ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntza sustatzera bideratutako laguntzak.

Prestakuntzarako laguntza hauek tituludun gazteei Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektorerako lehentasunezko gaietan gaitzen eta espezializatzen lagunduko diete, doktorego-tesiak eginda edo ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntzako proiektu bat eginda. Bi laguntza-programa ezarri dira:

a) Prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako laguntza-programa -12 bekak

b) Prestatzen ari diren teknologo gazteentzako laguntza-programa - 10 bekak

Hautaketa prozesua

Hautagaien hautaketa prozesua 185/2007 Dekretuaren 11.,12. eta 13. artikuluetan definituta dago.

Aurrekontuko zuzkidura

1.681.013,20 €

Prestazio ekonomikoa

Nori dago zuzenduta


Ikertzaile eta teknologo gazteentzako beken onuradunak

Bekak eskatzen dutenek, aipatzen diren hurrengo betebeharrak egiaztatu izan beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako.

Eskakizunak:

  • Europar Batasuneko herritar izatea, edo Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua duen atzerritar.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea. Ondorio horietarako, eskatu egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera gutxienez. Dena dela, onartu egingo dira, eskakizun hori bete ez arren inoiz EAEn erroldaturik egon vaina ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egin dituzten eskatzaileak.
  • Ikertzaileak prestatzeko laguntzen programan (doktoratu aurreko kontratutak), I. eranskinean proiektu bakoitzerako zehaztutako titulazioetako bat edukitzea, edo proiektuaren xedearen arabera antzeko edukia duen beste titulazioren bat, betiere urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 5.1.c) artikuluak ezartzen duen titulazio-eskakizunen esparru orokorraren barruan: goi-mailako unibertsitate-titulua, edota doktoregoan onartzea eskatzeko eskakizunak betetzea (Doktoretza-ikasketa ofizialak arautzen dituen urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuaren 6. artikuluaren arabera). Eranskinean proiektu bakoitzerako adierazitako titulazioez beste bat onartzen bada, hautaketa-batzordeak justifikatu beharko du haren onarpena titulazioaren eta proiektuaren edukiak oinarritzat hartuta.
  • Teknologoak prestatzeko beka-programan, I. eranskinean proiektu bakoitzerako zehaztutako titulazioetako bat edukitzea, , edo proiektuaren xedearen arabera antzeko edukia duen beste titulazioren bat, betiere urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 5.1.c) artikuluak ezartzen duen titulazio-eskakizunen esparru orokorraren barruan: goi- edo erdi-mailako unibertsitate-titulua, goi-mailako heziketa-zikloa edota bigarren zikloko lanbide-heziketa (II. LH). Eranskinean proiektu bakoitzerako adierazitako titulazioez beste bat onartzen bada, hautaketa-batzordeak justifikatu beharko du haren onarpena titulazioaren eta proiektuaren edukiak oinarritzat hartuta.
  • Titulu hori lortzeko ikasketak amaitu behar izan dituzte 2014ko ekainean edo geroago.
  • Teknologoak prestatzeko laguntzetarako, ez da onartuko lehendik antzeko bekarik lortu duenik, hau da, nekazaritzako, arrantzako eta elikadurako eskumena duen sailak emandako antzeko bekarik.
  • Ez dute izan behar diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
  • Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan azaltzen duenak bete.
  • Prestatzen ari diren ikertzaile gazteei ematen zaizkien laguntzen kasuan, onuraduna, laguntzak eskuratu aurretik prestatzen ari izan ez bada, unibertsitateko doktorego-programaren batean matrikulatu behar izango da derrigor laguntza hartzen duenetik posible den lehenengo ikasturtean.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Idoia Sasigain

Telefonoa: 945 01 96 90

E-maila: i-sasigain@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1029104

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk