Merkataritzaren alorrean autonomoen, enpresen eta udalerrien ekintzailetza sustatzera bideratutako 2018ko laguntza-programa.

[emco_2018]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da merkataritza-ekintzailetza bultzatzea, jarduketa hasten duenari zein handitzen duenari eta udalen jarduketa-proiektuak gauzatzen laguntzeko, betiere berrikuntzaren eta berezitasun komertzialaren eta jarduketa gauzatuko duten hiri-inguruneetan merkataritza-enpresak ezarri eta kokatzera bideratutako estrategiak garatzeko testuinguru batean, esku hartuz ez EAEko erdiguneetan soilik, baizik baita auzoetan ere –auzo berrietan, zaharkituetan zein degradatuetan.

Aurrekontuko zuzkidura

2.200.000,00

Prestazio ekonomikoa

Diruz lagun daitezkeen jarduketak.

Udalak: Jarduketa-proiektuak gauzatu ahalko dira 2018ko urtarrilaren 1etik 2019ko ekainaren 30era arte, eta 2018an hasi beharko dira.

– merkataritzako bideragarritasun-azterlanak.

– merkataritza-ekintzailetza bultzatzen duten inbertsioak.

  •  Nahi beste udal-proiektu aurkez
    daitezke.
  • BEZa ez da diruz laguntzekoa izango.
  • Azpi-kontratazio: % 100.

Merkataritza-enpresak: merkataritza-enpresa berrien edo merkataritza-enpresak handitzeko egindako gastuak eta inbertsioak, hau da fakturatutako edo aurrekontuan sartutako zenbateko garbia, Balio Erantsiaren Zerga kenduta geratzen den balioa; gastu edo inbertsio horiek 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean eginak edo egitea aurreikusitakoak izango dira.

-Eraketa-gastuak: erregistroa, notariotza, aholkularitza, proiektu teknikoak.

-Abiarazteko gastuak: lokalaren alokairua, bideragarritasun-azterlanak, markak erregistratzea, irudi korporatiboaren diseinua.

-Enpresa sortzeko eta handitzeko beharrezkoak diren aktibo finkoetako inbertsioak: instalazioen egokitasuna; altzariak eta ekipamendua erostea, informatikoa barne, eta soluzio
teknologikoak inplementatzea, betiere beharrezkotzat jotzen bada diruz laguntzekoa den ekimena garatzeko (urte bat).

-Garraio-elementuak.

-Leasing kuotak: interesik edo gasturik gabe (urte bat).

  • Eskabide bata merkataritza-enpresa edo establezimendu bakoitzeko.
  • Gehienez hiru eskabide deialdi bakoitzeko.
  • BEZa ez da diruz laguntzekoa izango.
  • Azpi-kontratazio: % 100.

Ez dira diruz laguntzekoak:

a) lursailak, eraikinak edo lokalak erostea.

b) pertsonal-gastuak.

c) negozioa mantentzeko gastu orokorrak.

d) on-lineko publizitate-gastuak edo Interneteko presentzia handitzeko edo posizionamendua hobetzeko.


Baliabide ekonomikoak.

a) 1.200.000 euro udalen jarduketa-proiektuetarako.

b) 500.000 euro merkataritza-enpresen ekintzailetzarako.

c) 500.000 euro merkataritza-enpresen ekintzailetzarako non titularrak soilik emakumezkoak izango diren edo enpresaren partaidetza emakumeena izango den % 50ean.

b) eta c) apartatuei dagokienez, bi apartatu horietako edozeinen dotazioa handitu ahalko da, beharrezko izanez gero, beste apartatuaren soberakinaren kontura.

 

Laguntzen zenbatekoa:

Udalei, jarduketa-proiektuaren zenbateko osoaren % 70 lagunduko da diruz, eta gehienez ere 120.000 euro emango die jarduketa-proiektu bakoitzeko.

Merkataritza-enpresei, diruz laguntzeko onartutako zenbatekoaren % 70 izango da diru-laguntza, eta gehienez 20.000 euroko diru-laguntza emango die eskabide bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

Laguntzak ordainduko dira:

-Emandako diru-laguntzaren % 70 aldeko ebazpena eman ostean ordainduko da, aurreikusitako epea igarota, ukorik izan ez bada.

-Diruz lagundutako jarduera guztiak bukatu ondoren ordainduko da gainerakoa, betiere erakunde onuradunak zehaztu dokumentazioa aurkeztu ostean.

  • Udalak: jarduketa-proiektuak gauzatzeko epemuga 2019ko ekainaren 30a izango da. Justifikazio-dokumentazioa aurkezteko epea 2 hilabetekoa izango da, onartutako
    azken proiektua egikaritzen denetik aurrera.
  • merkataritza-enpresak: justifikazio-dokumentazioa aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 20an amaituko da.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak

1) 15.000 biztanletik gora dituzten udalerriak. Zerrenda agindu honetako II. eranskinean dago jasota.

2) 15.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak, hirigune historikoa eta udalerriko merkataritza-establezimenduen kopurua dela-eta biziberritze komertzialerako potentzialtasuna badituzte. Halako udalak agindu honetako III. eranskinean jasota daude.

3) Beren eskualde-ingurunean ekonomia eta merkataritza arloko erreferentziazko gunetzat jotzen diren udalerriak. Aipatu udalak agindu honetako IV. eranskinean jasota daude.

4) Euskal Autonomia Erkidegoko eskualde-buruak, 100 merkataritza-establezimendu baino gehiago dituztenak. Halako udalak agindu honetako V. eranskinean jasota daude.

5) 10.000 biztanletik gora dituzten udalerriak,100 merkataritza-establezimendutik gora dituztenak eta, 2018ko urtarrilaren 1ean, langabezia-tasa Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoa baino altuagoa dutenak. Halako udalak agindu honetako VI. eranskinean jasota daude.

Eskakizunak:

  • Akreditatzea laguntzako udaletxe onuradunen bat izatea
  • Ordezkaritzak eman balu, entitate eskatzailearen legezko ordezkaritzako boterea aurkeztea
  • Pertsona edo erakundea ez dagoela Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 13. artikuluan aipatzen dituen gainerako egoeretan (onuradun izatea eragozten duten egoerak)
  • Ez daukala diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penal edo administratibo irmorik
  • Ez daukala inolako itzultze- edo zehatze-prozedurarik abian
  • Ez duela eskabiderik aurkeztu eta/edo laguntzarik lortu inbertsio-proiektu honetarako erakunde publiko zein pribatuetatik gaur arte
  • Betetzen duela Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoanxedatutakoa.

ETEak (enpresa txiki eta ertainak)

Negozio-bolumenari dagokionez jarduera nagusia merkataritza duten enpresa ertain eta txikiek –ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak barne hartuta– jaso ahal izango dituzte agindu honetan araututako laguntzak.

Merkataritza-enpresa berriek 2017ko uztailaren 1etatik aurrera EJZn alta emanda egon behar dute.

Eskakizunak:

  • Enpresa txiki edo ertaintzat (ETE) jotzeko behar diren baldintzak betetzen dituela
  • Ordezkaritzak eman balu, entitate eskatzailearen legezko ordezkaritzako boterea aurkeztea
  • Pertsona edo erakundea ez dagoela Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 13. artikuluan aipatzen dituen gainerako egoeretan (onuradun izatea eragozten duten egoerak)
  • Ez daukala diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penal edo administratibo irmorik
  • Ez daukala inolako itzultze- edo zehatze-prozedurarik abian
  • Ez duela eskabiderik aurkeztu eta/edo laguntzarik lortu inbertsio-proiektu honetarako erakunde publiko zein pribatuetatik gaur arte
  • Betetzen duela Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoanxedatutakoa.

Enpresaburu indibidual edo autonomoa

Negozio-bolumenari dagokionez jarduera nagusia merkataritza duten autonomoek eta 2017ko uztailaren 1etatik aurrera EJZn alta emanda.

Eskakizunak:

  • Ordezkaritzak eman balu, entitate eskatzailearen legezko ordezkaritzako boterea aurkeztea
  • Pertsona edo erakundea ez dagoela Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 13. artikuluan aipatzen dituen gainerako egoeretan (onuradun izatea eragozten duten egoerak)
  • Ez daukala diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penal edo administratibo irmorik
  • Ez daukala inolako itzultze- edo zehatze-prozedurarik abian
  • Ez duela eskabiderik aurkeztu eta/edo laguntzarik lortu inbertsio-proiektu honetarako erakunde publiko zein pribatuetatik gaur arte

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Aplikazio informatikoaren gaineko kontsultak:

· ZUZENEAN: 012 y 945018000·
ATTurismo@ejie.eus

 

Gobierno Vasco-Dirección de comercio

C/Donostia-San Sebastian, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tlfno: 945.01.99.64

Oficina Territorial de Álava

Samaniego, 2

01009 Vitoria-Gasteiz

Tlfno: 945.01.70.54

Oficina Territorial de Bizkaia

General Concha, 23

48010 Bilbao

Tlfno: 944.03.14.26

Oficina Territorial de Gipuzkoa

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastián

Tlfno: 943.02.25.65

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1074301

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaera-aurkezpen epean 2018ko urriaren 10ean hasiko da eta 2018ko azaroaren 10ean bukatuko da.

Zeinen sarrera-ordua eskaera-aurkezpeneko azken eguneko 23:59:59horas-en ondokoa izan dadin eskaera haiek ez dira onartuko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Merkataritzako zuzendaria, sei hilabeteko epean ?laguntza-eskabidea aurkeztu zen hurrengo egunetik zenbatuta? eta onuradunen zerrenda eta emandako diru-laguntzen zenbatekoa argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk