Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak 2018

[CTP 2018]

Deskribapena


Xedea

Xede hauek ditu agindu honek: Euskadiko turismo-produktuak diseinatzen eta martxan jartzen, sustatzen eta merkaturatzen laguntzen duten proiektuen garapena sustatzeko laguntzen deialdia egitea eta laguntza horiek arautzea, eta, Euskadiren turismo-kokapena sendotzen laguntzen duten ekitaldiak bultzatzea.

Aurrekontuko zuzkidura

717.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez gauzatuko dira.

Diruz laguntzeko modukoak izango dira ondorengo atalen batean sartzen diren jarduketak:

a) Turismo-produktuak sortzeko eta merkaturatzeko laguntza.

Pizgarriak ematea mikroenpresei eta enpresa txiki eta ertainei (ETEak) edo horien arteko aldi baterako elkartzeei, Euskadiko turismo-produktuak diseinatzeko eta martxan jartzeko.

b) Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko jarduketak.

Sektoreko elkarteek, fundazioek eta irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek egiten dituzten Euskadiko turismo-produktuak sustatzeko eta merkaturatzeko jarduketak bultzatzea, jarduketa horiek EAEko Turismoaren Marketin Plana 2017-2020en lerrokatuta badaude.

c) Turismo-proiekzioa duten ekitaldiak bultzatzea.

Fundazioek, elkarteek eta kultura-, gastronomia eta kirol-arloko ekitaldiak antolatzen dituzten enpresek egindako ekitaldiak bultzatzea, baldin eta Euskadiren irudia eta turismo-kokapena sendotzen ez ezik ostatu-gauen kopurua handitzen ere laguntzen baduten.

Laguntzen zenbatekoa:

CTP 2018 laguntzen zenbatekoa (PDF, 60 KB)

 

 

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Elkarteak

Eskakizunak:

  • EAEko Elkarteen Erregistro Orokorrean edo Fundazioen Erregistroan inskribatuta dagoela.
  • Hala badagokio, BEZetik salbuetsita egotearen Zerga-Agentziaren adierazpena edo BEZaren subjektu pasiboa EZ izatearen ziurtagiria, eskainitako ondasunak eta zerbitzuak kobratzen ez direlako.

Fundazioak

Eskakizunak:

  • EAEko Elkarteen Erregistro Orokorrean edo Fundazioen Erregistroan inskribatuta dagoela.
  • Hala badagokio, BEZetik salbuetsita egotearen Zerga-Agentziaren adierazpena edo BEZaren subjektu pasiboa EZ izatearen ziurtagiria, eskainitako ondasunak eta zerbitzuak kobratzen ez direlako.

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Hala badagokio, BEZetik salbuetsita egotearen Zerga-Agentziaren adierazpena edo BEZaren subjektu pasiboa EZ izatearen ziurtagiria, eskainitako ondasunak eta zerbitzuak kobratzen ez direlako.

Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) edo horien arteko aldi baterako elkartzeak

Eskakizunak:

  • Mikroenpresa edo enpresa txiki eta ertaina (ETE) izatekotan, hala kalifikatua izateko baldintzak betetzen dituela.
  • Aldi baterako enpresa-elkarteak sortzen diren kasuetan: horiek gauzatzeko eskritura publikoaren kopia.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergan izandako alta eta bajen ziurtagiria, salbu eta enpresa salbuetsita badago eta hala egiaztatzen badu.

Betekizunak

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Erakunde baztertuak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa

Tel.:945 01 70 55

E-mail:gema-etxenike@euskadi.eus


Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa

Tel. 94 403 14 81

E-mail: aa-aguilera@euskadi.eus

 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa

Tel. 943 02 25 64

E-mail: m-etxebeste@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0089401

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2018ko uztailaren 27an amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

 

 

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, deialadia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Eskabideak aurkezteko azken eguna 2019ko urtarrilaren 31 izango da.

Aurreko apartatuan zehazten den justifikazio-aldia bukatu aurretik egiaz ordaindutakoa joko da egindako gastutzat.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk