Merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko bekak -2017

[Merkataritza-Banaketaren prestatzeko Bekak 2017]

Deskribapena


Xedea

34 bekak emateko deialdia, merkataritza-banaketaren kudeaketa teknikariak prestatzeko.



Aurrekontuko zuzkidura

510.000,00 euro;

Prestazio ekonomikoa

15.000,00 euro beka bakoitzeko.
2 hilabeteko ikastaroa, beka behin betiko esleitu aurretik. Ikastaro hori merkataritza-banaketa kudeaketari buruzkoa da.
12 hilabeteko praktikaldia, 6 hilabeteko 2 epetan banatuta,  Euskal Herrian dagoen merkataritza banaketarekin zerikusia duen erakunde batean (Merkatarien Laguntza Teknikorako Bulego batean, enpresetan …).



 

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

- Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua izatea, hiru urtetik gorako antzinatasunaz. Denboraldi laburragoak onartuko dira EAE tik kanpora estudiatzera atera behar izan denean.
- Unibertsitate-tilulazio ofizialaren jabe izatea edo beste edozein titulu hauek izatea: Marketin eta Publizitateko goi-mailako teknikariaren titulua , Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko goi-mailako teknikaria.

- Euskaran B2 maila edo baliokideren bat egiaztatuta izatea.

- Edukiari eta helburuei dagokienez ezaugarri berak edo antzekoak dituzten beken onuradunak ez izatea.
- 32 urtetik gorakoa ez izatea.

Betekizunak

  • Betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak

ZUZENEAN: 012 eta 945 018000

ATTurismo@ejie.eus

Bestelako kontsultak

Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegoak

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 8:30-14:00

Turismo eta Merkataritzako Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.945 01 70 54
e-maila:  mj-cubo@euskadi.eus

Turismo eta Merkataritzako Bizkaiko Lurralde Bulegoa
General Concha, 23
48010 Bilbao
Tel. 94 403 18 44
e-maila:  l-fernandezarce@euskadi.eus

Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel. 943 02 25 81
e-maila:  l-iribar@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0059204

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea

 2017ko uztailaren 15aren 9:00etatik, abuztuaren 16aren 12:00etara. 

Tramiteen deskripzioa

  • Hasierako kudeaketa lanak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Lurralde Bulegoetan egingo dira. Bertan aurkeztutako eskaeren analisia eta ebaluaketa egingo dute, eta nahi duten informazio eta dokumentazioa eska dezakete, eskaerak dituzten gabeziak konpontzeko.
  • Hori egin ondoren, Lurralde Bulegoak Merkataritza Zuzendaritzara bidaliko dituzte egindako analisiak.
  • Hautaketa batzorde batek egingo du aurkeztutako eskaeren balorazioa, eta eskumena duen organoari emango dio proposamena.
  • Onartuak izaten diren eskatzaileek merkataritza-banaketari buruzko azterketa bat egin beharko dute irailaren 25ean.
  • Aukeratutako hautagaiek prestakuntza ikastaroahasiko dute urriaren 2an.
  • Azterketarako onartuak izan direnen zerrenda, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Web orrian argitaratuko da, helbide honetan: http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2017/merkataritza-banaketaren-prestatzeko-bekak-2017/web01-a2merka/eu/

Erantsi beharreko dokumentazioa

 Eskabidearekin batera, dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

 a)     Curriculum vitaea, hauek adierazita: prestakuntza akademikoa, egindako ikasketen eta jarduera profesionalen zerrenda, euskarazko, ingelesezko eta frantsesezko jakintza, eskatzaileak interesekotzat jotzen duen bestelako merezimendu oro, hala nola egindako lanak, prestakuntza osagarria, etab.

b)     Titulu akademikoaren kopia edo titulua egiteko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiriaren kopia.

c)     Espediente akademikoaren ziurtagiria, hauek jasota: ikasturte guztietako kalifikazioak, ikasketak noiz amaitu ziren eta, hala badagokio, ikasketen amaierako proiektua.

d)     Euskarazko, ingelesezko eta frantsesezko jakintzaren egiaztapena, zeina hizkuntza-ziurtagiriak emateko erakunde ofizial baimendun batek emandako ziurtagiriaren edo tituluaren kopiaren bidez egiaztatuko baita.

e)     Beste edozein prestakuntza akademikoren egiaztagiriak, baita egindako ikastaroenak ere, zeinetan jaso beharko baita zenbat ikastordu egin diren, eta, hala badagokio, zer praktika egin diren. Ez da kontuan hartuko ordu-kopurua adierazita ez daukan ikastarorik.

f)       Lan-bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzak egina, lan-esperientzia egiaztatzeko.

g)     Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-egoitza egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria izatea, agindu honen 3.1.a) artikuluan zehaztutakoari jarraikiz. Egoiliartzari dagokion epea 3 urte baino txikiagoa bada, ikasketak direla-eta behin-behinean bizilekua aldatzeagatik, 3.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, egoera hauek egiaztatu beharko dira:

1) EAEn erroldatuta egotea, eskabideak aurkezteko epea hasten den unean.

2) Ikasketak egitera joan den hirian erroldatuta egon izana.

3) Hiri horretako ikastetxe batean matrikulatuta egon izana.

4) EAEko egoiliarra izatea, ikasketak zirela-eta aldatu zen unean.

h)     Erantzukizunpeko adierazpena, prestasuna adierazteko, aurrehautaketako ikastarotik eta bekaren esleipenetik eratortzen diren jarduera guztiak egiteko.

i)       Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dela izan antzeko eduki eta helburuko beken onuraduna.

j)       Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez duela lan ordaindurik egingo bekaren iraunaldian, eta ez dagoela sartuta itzulketa- edo zehapen-prozedura batean ere.

k)     Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dagoela zehatuta zigor- edo administrazio-arloko diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin, eta ez dagoela horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

l)       NANaren fotokopia.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk