GLOBAL LEHIAN 2017: Nazioartekotze Programa - EAEko enpreseei diru-laguntzak, bakarka nahiz lankidetzan.
[Global Lehian 2017]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
- EAEko enpresen lehiakortasuna hobetzea, haien lehiakortasuna hobetuz nazioartekotzearen bitartez, bakarka nahiz lankidetzan.
- Global Lehian programaren laguntzak itzuli beharrik gabekoa dira eta enpresen nazioartekotzearen heldutasunaren arabera sailkatuko dira, lau etapa bereizten ditugularik:
- Hastea: Nazioartekotze-plana egitea; ekintza goiztiarrak: bidaiak eta/edo bisitak azoketara, eta agendak egitea. Lankidetza-modalitatean jarduten den enpresen kasuan, aurrez aipatutako kontzeptu horiez gain, diruz lagunduko dira bideragarritasunaren azterketa eta eraketa-gastuak ere.
- Sendotzea: Merkatu-prospekziorako eta/edo bezero edota hornitzaile potentzialak diren enpresekin harremanak izateko bidaiak, eta bisitak azoketara.; atzerriko bezero eta/edo hornitzaile potentzialak diren enpresei egindako gonbidapenak; kanpoko azoketan parte hartzea; sustapen-materiala; publizitatea; ezarpen-proiektu potentzialen bideragarritasunaren azterketa; esportazio-partzuergoetan funtzionamendu-gastuek ere laguntza jaso ahal izango dute.
- Kanpo ezarpenak: Eraketa-gastuak; egitura-gastuak; jatorrizko enpresaren eta ezarpenekoaren arteko bidaia-gastuak; ezarpenarekin lotutako sustapen-gastuak.
- Talentua sustatzea eta baliatzea, eta antolaketa merkatu globalaren eskakizunei egokitzea: Erakundeek nazioartekotze-jardueraz arduratuko diren langile espezialistak hartzea diruz lagunduko da; esportazio-partzuergoetan, kudeatzailearen soldataren kostu gordina.
- Hasteko, sendotzeko eta kanpo-ezarpenetako etapak, Agindu honetan xedatu den moduan, hurrenez hurrengoak dira oro har; beraz, enpresek edo erakundeek etapa jakin bateko laguntzak eskuratzeko eskubidea izateko, ezinbesteko baldintza izango da aurreko etapa gainditu izana. Talentua sustatzeko eta baliatzeko eta antolaketa merkatu globalaren eskakizunei egokitzeko etapa, aldiz, beste hiru etapetako edozeinekin batera garatzeko aukera dago, aldi berean.
Aurrekontuko zuzkidura
5.520.000 €Aurrekontuko diru-hornidura:
Xede horretarako, guztira, 5.520.000 euro bideratuko dira. Zenbateko hori bi multzotan banatuko da: 1.380.000 euro, ordainketa-kredituetarako, eta 4.140.000 euro, konpromiso-kredituetarako.
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak, gehieneko muga hauek izango dituzte, ehunekotan eta balio absolutuetan lagundutako gastuaren arabera:
Modua | Hastea | Sendotzea | Ezarpena | Talentua sustatzea |
Bakarka | 40% 20.000,-€ | 40% 30.000,-€ | 40% 40.000,-€ | 50% 20.000,-€ |
Esportazio konsortzioa | 50% 40.000,-€ 14.000,-€ / partaideko |
- | 50% 30.000,-€ | |
Salmenta eta sustapen taldea | 50% 40.000,-€ 12.000,-€ / partaideko |
- |
- |
Nori dago zuzenduta
Betekizunak
-
Betekizunak: Informazio xehatua
Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten eta banaka nahiz lankidetzan jarduten duten mikroenpreak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE), beti ere nazioartekotze plan bat indarrean izanez gero. ETE definizioa 2003/361/CE Komisioaren Aholkuak xedatzen duena jarraiki egingo da.
Lankidetza-modalitatean egindako kanpo-sustapeneko jardueratzat hartzen dira gutxienez euskal bi enpresak edo erakundek egindakoak, independenteak direnak eta elkarrekin lotuta ez daudenak, eta kanpo-merkatuetan elkarrekin jarduteko konpromisoa hartzen dutenak, arriskuak elkarrekin hartuz eta kostuak beren gain hartuz, uste dutelako beren ekintza-sinergiak direla-eta abantailak ekar diezazkioketela elkarri.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
APLIKAZIO INFORMATIKOAREN kontsulta teknikoak
Tel.: 012 / 945 01 80 00
e-mail: ejie-industria@ejie.eus
Global Lehian Laguntzaren kontsulta teknikoa
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritza
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 52
E-mail: e-araba@euskadi.eus
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza
Gral. Concha, 23
48010 Bilbao
Tel.: 94 403 14 79
E-mail: e-bizkaia@euskadi.eus
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tfno.: 943 02 25 57
E-mail: e-gipuzkoa2@euskadi.eus
Eusko Jaurlaritza
Nazioartekotze Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfnos.: 945 01 99 42/82
E-mail: promoc-internac@euskadi.eus
ZUZENEAN - Telefono bidezko arreta
012 telefonoa
Telefonoak artapenerako etenik gabeko ordutegia dauka, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:30ak arte.
Urte osoan irekita abuztuan (8:00etatik 14:30ak arte), herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.
- Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
- Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
- Atzerritik: 00 34 945 018000
Kodea
1011304Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, programa argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak