2016ko Osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzak
[ikerketa_proiektuak]
- Erakundea:
- Osasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
2016. urtean garatzen hasten diren osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako laguntza ekonomikoen deialdia arautzea eta laguntza horiek ematea, betiere objektibotasun-, norgehiagoka- eta publikotasun-printzipioei jarraikiz.
Aurrekontuko zuzkidura
1.200.000 euros1.– Urtebeteko iraupena duten proiektuetan.
Esleitutako laguntzaren % 80 berehala transferituko zaie onuradunei, 14.5 artikuluan aipatzen diren agiriak jaso ondoren. Gainerako % 20 sei hilean behingo memoria zientifikoa (VI. eranskina), 17. artikuluaren 1a)1 puntuan aipatzen dena, entregatzen denean.
2.– Urtebete baino gehiagoko iraupena duten proiektuetan.
2.1.– Lehenbiziko urteari dagokion laguntzaren zenbatekoa 14.5 artikuluan aipatzen diren agiriak behar bezala beteta jaso bezain laster ordainduko zaie onuradunei.
2.2.– Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak memoria zientifikoa onartu ondoren eta proiektuak eragindako gastuak agiri bidez (VI. eranskina) justifikatu ondoren ordainduko dira ondorengo urteei dagozkien zenbatekoak; bai memoria, bai agiri bidezko justifikazioa, urtero bidaliko dizkio zentro onuradunak zuzendaritza horri.
Dealdi-aginduko 16. artikuluaren arabera.
Nori dago zuzenduta
Betekizunak
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Diru-laguntza indarrean dagoen bitartean, zentro eskatzaileek zerga-betebeharrak egunean beteta edo horietatik salbuetsita egon beharko dute.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Osasuna > Osasun Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Osasuna > Osasun Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza
Telefonoa: 945 019193
Posta elektronikoa: investigacion-san@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0104701Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 6 hilabeteren buruan
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea