2016, zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzak

[bidaia_poltsak]

Etxepare Euskal Institutua

LABURPENA
Xedea

Euskararen eremu geografikotik kanpo zinema- eta literatura-arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako diru-laguntzak ematea.

Berariazko baldintzak

  • Zinema: zinema alorreko eragileek (zuzendariak, aktoreak, ekoizleak, gidoigileak) zinemaldietan eta zinema alorreko sariketetan parte har dezaten diru-laguntzak ematea, horietan beraien filmen bat aurkeztu edo ordezkatzeko hautatuak izan direnean.
  • Literatura: literatura sektoreko eragileek (idazleak, ilustratzaileak, itzultzaileak eta editoreak) literatura alorreko nazioarte mailako ekitaldietan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.

Kanpo geratuko direnak

  • Etxepare Euskal Institutuak sustatutako unibertsitate irakurletzen barruan antolatutako ekitaldiak, non eta ekitaldia ez duten gutxienez bi irakurletzek elkarlanean antolatzen.
  • Ikasketa-bidaiak, ibilaldiak, txangoak, elkartrukeak, aisialdia edo antzekoekin lotura dutenak.
  • Hezkuntza arautuarekin zerikusia duten gertakariak, eta edozein eratako ikastaroak.
  • Izaera akademikoa duten kongresu, jardunaldi, hitzaldi, mintegi eta antzekoetan parte hartzea, horietan Etxepare Euskal Institutuak presentzia badu irakurletzen bidez.
  • Gastronomia edo kirol topaketa, jardunaldi, erakustaldi eta antzekoak.
  • Euskararen jabari geografikotik kanpo antolatuak izan arren, nagusiki edo osoki Euskal Etxeetako kideak hartzaile dituzten jarduerak.
Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Bizilekua hemen izatea:

      Zure datuak kontsultatzeko baimena ematen badiozu Administrazioari, ez duzu agiririk aurkeztu behar.

      Oharra: Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, sozietate-egoitza edo helbidea euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira. Kasu horretan ezinbestekoa izango da errolda agiria aurkeztea.

    • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ordainduta izatea

      Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.

      • Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, zerga-betebeharrak betetzen dituzula egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko duzu
      • Pirinio Atlantikoetako Departamenduko euskal lurraldeetako batean erroldatuta bazaude, dagokion Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zerga-betebeharrak betetzen dituzula egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko duzu.
  • Persona juridiko pribatua Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.

    • Sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea

      Oharra: Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, egoitza soziala euskararen eremu geografikoan duten pertsona juridikoak ere aurkeztu ahal izango dira.

      Ondokoa joko da euskararen eremu geografikotzat: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea, eta Frantziar Pirineo Atlantikoen departamentuko euskal lurraldeak, hots, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa.

    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

      Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen den ala ez. Beraz, ez da ziurtagiririk aurkeztu behar.

      Eskakizun honen egiaztagiria soilik aurkeztu beharko duzu zergak hurrengo herrialdeetako batetan ordaintzen badituzu:

      • Nafarroako Foru komunitatea.
      • Pirinio Atlantikoetako Departamenduetako hiru euskal lurraldeak (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa).
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

      Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen den ala ez. Beraz, ez da ziurtagiririk aurkeztu behar.

      Eskakizun honen egiaztagiria soilik aurkeztu beharko duzu, egoitza soziala Pirinio Atlantikoetako Departamenduetako batean (Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa) baduzu.

Betekizunak eta merezimenduak
  • Dagokion ekitaldiaren arduradunak egindako kontratua, gonbidapena edo ziurtagiria.
  • Dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako minimis izaerako diru-laguntzen berri eman
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako minimis izaerako diru-laguntzen berri ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

Aurrekontuko zuzkidura
15.000 euros
Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetarako gehienezko zenbateko orokorra hamabost mila (15.000) eurokoa izango da.

Diru-laguntzen gehienezko zenbatekoa eta mugak

  • 5.000 km-tik harago egitekoak diren ekitaldiak: mila (1.000) euro.
  • 1.200 km-tik 5.000 km artean egitekoak diren ekitaldiak: zortziehun (800) euro.
  • Gehienez ere 1.200 km-tara egitekoak diren gertakariak: bostehun (500) euro.

Ordainketa-modua:

Ebazpen bidez esleitutako diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, jarduera amaitu eta behar bezala justifikatu ondoren.

Diruz laguntzen diren gastuak eta laguntzen zenbatekoak

Joan-etorria, ostatua eta dietak.

  1. Ostatu eta otorduetarako gehienezko gastuak, pertsonako eta eguneko: Espainian, hirurogeita hamabost (75) euro ostaturako eta berrogeita bi (42) euro dietarako. Espainiatik kanpora, ehun eta hogei (120) euro ostaturako eta hirurogeita hiru (63) euro dietarako.
  2. Soilik ostatu gau baten gastua eta bi egunetako dietak onartuko dira ekitaldiko. Bi emanaldi edo gehiago izanez gero, bi gau eta hiru eguneko dietak ordaindu ahal izango dira.
  3. Ekitaldi bakoitzeko pertsona bakar baten gastuak lagunduko dira.
  4. Automobila erabiliz gero, zero koma hogeita bederatzi (0,29) euro km-ko gehi autopista eta parking-a. Kilometro kopurua kalkulatzeko, diru-laguntza eskaera egin duen pertsona fisiko edo juridiko pribatuaren sozietate egoitza hartuko da abiapuntutzat.
  5. Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren faktura, erregaia, autopista eta parking-a.
  6. Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero, soilik maila arrunteko txartela onartuko da.
Deitzen duen erakundea
  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua
Ebazten duen erakundea
  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Diru-laguntza hauek baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean banatuko dira aurrekontuko zuzkidura agortu arte. Beraz, ebazpena emateko, eskabideak zein ordenatan aurkeztuko diren hartuko da kontuan zorrotz, dauden funtsak agortu arte. Ondorio horietarako, Ebazpen honen arabera eskabidea erregistroan sartzen den eguna eta ordua hartuko dira kontuan.

    Jakinarazpenak Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan egingo dira.

    • Ekitaldi bakoitzeko eskabide bana aurkeztuko da.
    • Eskatzaile berak eskabide bat baino gehiago aurkeztuko badu, nahikoa izango da eskatzaileari buruzko administrazio-dokumentazioa behin aurkeztea.
    • 2016eko urtarriletik abenduaren 31ra arte egitekoak diren ekitaldiak aurkez daiteke.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ebazpen bidez esleitutako diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, jarduera amaitu eta behar bezala justifikatu ondoren.

    Jasotako diru-laguntzaren justifikazioa egiteko bi hilabeteko epea izango da, jarduera bukatutzat ematen den egunetik hasita. Jarduera abenduan bada, 2017ko urtarrilaren 31 baino lehen. Justifikazioa egiteko honako agiriak aurkeztu beharko dira:

    1. Eginiko jarduera justifikatzeko agiria: kontratua, argazkia, antolakuntzaren ziurtagiria edo antzeko agiria.
    2. Bidaiak, ostatua eta parking gastuak faktura bidez egiaztatuko dira, eta kilometroak eta dietak justifikatzeko, aski izango da formularioa betetzea.
    3. Diruz lagundutako jarduera dela eta sortutako materialen ale bana, euskarri fisiko nahiz magnetikoan, erabilitako hizkuntza guztietan, halakorik sortu bada.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Kizkitza Galartza

k-galartza@etxepare.eus

Telefonoa: 943023409

Jendaurreko arreta:

  • Bulegoa: Etxepare Euskal Institutua, Andre Zigarrogileen plaza 1, 20012 Donostia - San Sebastián.
  • Harrera ordutegia: 10:00-14:00

Telefono bidezko arreta:

  • Ordutegia: 10:00-14:00

Kodea
1032001