Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren eta zenbait finantza-erakunderen artekoa, berme publikodun ezohiko finantziazio-lerro bat gaitzen duena
[Bermeak % 60 - Finantza-erakundeekin sinatutako hitzarmena]
- Erakundea:
- Ogasuna eta Ekonomia
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Hitzarmen honen xedea da berme publikoa ematea, gehienez ere 400.000.000€-raino, sinatzen denetik –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak abalak emanez– hitzarmen honen esparruan, hitzarmenean sartutako finantza-erakundeek beren bezeroei emandako finantziazioaren onuradunei.
Aurrekontuko zuzkidura
400.000.000,00 €Prestazio ekonomikoa
Hitzarmenean sartutako finantza-erakundeek eman beharreko finantza-eragiketen ezaugarriak
- Finantziazio-eragiketak mailegu berrien bidez gauzatuko dira, klausula honen hurrengo ataletan zehaztutako ezaugarriekin bat etorriz. Mailegu horiek, hitzarmenean sartutako finantza-erakundeek emandakoak, zirkulatzailearen finantziazioa areagotzeko eta aktibo finkoak eskuratzeko erabiliko dira. Beraz, finantziazio berri hori ezin izango da erabili kreditu biziak amortizatzeko.
- Honako hauen artean egongo da maileguen zenbatekoa, orokorrean.
- 50.000 € eta 750.000 € artean, enpresa txiki eta ertainentzat.
- 10.000 € eta 100.000 € artean, banako enpresarientzat eta profesional autonomoentzat.
Zehaztasunak
- Arrantzaren eta akuikulturaren sektoreetan jarduten duten eskatzaileentzat, Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamenduan jasotzen denaren arabera, muga 225.000 €-koa izango da. Banako enpresaburuak edo autonomoak badira, gehieneko zenbatekoa aurreko b) atalean adierazitakoa izango da.
- Tratatuaren I. eranskinaren zerrendan ageri diren nekazaritza-produktuen lehen mailako produkzioan jarduten duten eskatzaileentzat gehieneko muga 56.250 €-koa izango da.
Amortizazio epea eta sistema
- 3 edo 5 urte, eta printzipala amortizatzeko aukerako gabealdia urtebetekoa izango da.
- 7 urte, eta printzipala amortizatzeko aukerako gabealdia bi urtekoa izango da.
- Hiru hilean behin edo sei hilean behin egingo da interesen eta amortizazio-kuoten likidazioa, epeak amaitutakoan.
- Aplikatu beharreko interes-tasa Euribor gehi %1 (gehienez) 3 urteko epekoentzat, %1,25 (gehienez) 5 urteko epekoentzat eta %1,25 (gehienez) 7 urteko epekoentzat.
- Berandutza interesaren tasa honela lortuko da: ez-betetzearen unean indarrean zegoen interes-tasa arruntari %2 gehituz.
- Gehienez ere % 0,5eko komisio bakarra aplikatu ahal izango da.
- Mailegu-hartzaileak aurretiaz ezeztatu edo amortizatu ahal izango du mailegua, inolako kosturik gabe.
Abal-eragiketen ezaugarriak
Eusko Jaurlaritzak emandako abalaren kostua honako hau izango da: formalizazio egunaren –hori barne– urteurren bakoitzaren hasieran bermatutako kredituaren saldo biziaren gaineko %0,75. Zenbateko hori hitzarmenean sartuta dauden erakundeek onuradunari kobratuko diote eta, zehazten den eran, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari ordainduko zaio.
Finantziazio-lerroak
Jarduera ekonomikoko sektore guztiek izango dituzte eskuragarri finantziazio-lerroak, Hitzarmenaren bigarren estipulazioan jasotako salbuespenekin; hitzarmenaren 2. (minimis laguntzei Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) Erregelamenduaren 1. artikuluarekin lotuta), 3. (kaudimen gabezi kolektibori eza), 4., 5. eta 6. puntuak.

Nori dago zuzenduta
Honako hauek baliatu ahal izango dira finantziazio programa honetaz eta programa horren bidez emandako bermeez:
- ETEak
- Banakako enpresaburu eta profesional autonomoak
Betekizunak
-
betebeharrrak
ETEak (enpresa txiki eta ertainak)
- Euskal Autonomia Erkidegoan helbideratuta edo ezarrita daudenak.
- ETE kategoria dela-eta, mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak definitzen dituen 2003ko maiatzaren 6an Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioan xedatutakoa hartuko da kontuan. Zehazki, enpresa txiki eta ertainen kategorian, honako baldintza hauek betetzen dituzten enpresak sartuko dira:
- 250 langile baino gutxiago dituztenak.
- Urteko negozio-bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez duten enpresak edo, bestela, urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez dutenak.
- Zuzenean edo zeharka, kapitalaren % 25 edo gehiagoko partaidetza ez egotea aurretik adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duen enpresa baten edo batzuen eskuetan.
Banakako enpresaburu eta profesional autonomoak
- Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea eta hurrengo baldintzak betetzea:
- Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzaren Araubide berezian alta emanda izatea.
- PFEZri lotutako jarduera ekonomikoen edo profesionalen bidez etekinak lortzea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Ogasuna eta Ekonomia
Ebazten duen erakundea
- Ogasuna eta Ekonomia > Ogasun Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA
INDUSTRIA GARATZEKO ZUZENDARITZA
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 82 46
E-mail: c-amezaga@euskadi.eus
Tel.: 945 01 82 14
E-mail: agus-garcia@euskadi.eus
Tel.: 945 018917
E-mail: ja-iturrioz@euskadi.eus
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea
Hitzarmen hau sinatzen denetik 2017ko abenduaren 31a arte dago irekita epea, eta berez luzatu ahal izango da, baldin eta aurrekontu-zuzkidurarik badago eta hitzarmenean sartuta dauden finantza-erakundeek salatzen ez badute
Web aplikaziorako sarbidea
"Berme Publikodun Ezohiko Finantzaketa Programa”-rako sarbidea Kanal Elektroniko barne” Zerbitzu elektronikorako sarbidean” aurkitzen da.
Zerbitzu elektronikorako sarbidea - SPRI
-
- Hitzarmen honetan ezarritakoarekin bat etorriz bertan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko baldintzak dituztenek eskabidea eta gainontzeko dokumentazio osagarria –bikoiztuta– bidali beharko diote hitzarmenean sartutako finantza-erakundeari.
- Erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duenak sinatuko du eskabidea. (1. eranskina: E1, E2 eta E3 inprimakiak)
- Enpresa eskatzaileak, eskabidearekin batera, txosten bat aurkeztu beharko du (2. eranskina: E4 eta E5 inprimakiak), eta bertan, gutxienez, informazio hau sartu beharko du:
- Jarduera eta baliabideak zertarako erabiliko diren. (E4 inprimakia)
- Finantza-egoera; eskabidearen aurretik eta eragiketa formalizatu eta gero. (E5 inprimakia)
- Honako dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dituzte:
- Enpresa eskatzailea eratu zeneko eskrituraren fotokopia, eta eskritura horrek izandako aldaketena, halakorik izan bada.
- Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
- Eskatzailearen ordezkatze-ahalordearen fotokopia.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta izatearen egiaztagiria.
- Zerga-betebeharrak beteta izatearen egiaztagiria.
Enpresa eskatzaileak eskaeran, eta, bereziki, eskaeran bildutako erantzukizunpeko adierazpenetan, gezurrezko daturen bat jartzen badu, administrazio-zigorrak eta zigor penalak ezarri ahal izango zaizkio, indarrean dagoen zigor-araubideari jarraituz.
-
betebeharrrak
ETEak (enpresa txiki eta ertainak)
- Euskal Autonomia Erkidegoan helbideratuta edo ezarrita daudenak.
- ETE kategoria dela-eta, mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak definitzen dituen 2003ko maiatzaren 6an Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioan xedatutakoa hartuko da kontuan. Zehazki, enpresa txiki eta ertainen kategorian, honako baldintza hauek betetzen dituzten enpresak sartuko dira:
- 250 langile baino gutxiago dituztenak.
- Urteko negozio-bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez duten enpresak edo, bestela, urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez dutenak.
- Zuzenean edo zeharka, kapitalaren % 25 edo gehiagoko partaidetza ez egotea aurretik adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duen enpresa baten edo batzuen eskuetan.
Banakako enpresaburu eta profesional autonomoak
- Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea eta hurrengo baldintzak betetzea:
- Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzaren Araubide berezian alta emanda izatea.
- PFEZri lotutako jarduera ekonomikoen edo profesionalen bidez etekinak lortzea.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- Identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- Dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Teletramitaziorako Baldintzak orrian zure ekipoa konfiguratzeko eta eskaera egiteko, sinatzeko eta administrazioan aurkezteko behar duzun informazioa aurkituko duzu, baita zure ekipoaren autoebaluazio protokolo bat ere, dena ondo instalatuta duzun jakiteko.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio- Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe