Nekazariek kalitate-araubidean lehen aldiz parte hartzeko laguntza
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
a) Kalitate-programetan ekoizle gehiago sar dadin erraztea.
b) Kalitate-programetan sartzeak ustiategiei eragiten dizkien gainkostuak murriztea.
c) Biodibertsitatea, nekazaritza-lurzorua, haren mendeko paisaiak eta ekosistemak zaintzeko eta berrezartzeko eragin handiagoa duten kalitate-programak erraztea.
- Diruz lagundu daitezkeen gastuak dituzten establezimenduek Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean egon beharko dute.
- Egunean izatea foru-ogasunekiko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
- Diruz lagundu daitezkeen kalitate-araubideetan inskribatu eta hango erregelamendu eta arau teknikoak bete behar dituzte onuradunek, baita, halakorik badago, araubide horiei lotutako ekoizleerregistroetakoak ere.
- Diruz lagundu daitekeen kalitate-bereizgarri bakoitzean indarrean dauden kontrol- eta ziurtatze-tasak egunean ordainduta izan behar dituzte onuradunek.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Nekazariek kalitate-araubideetan parte har dezaten ematen diren laguntzak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kreditua 114.893,62 eurokoa da; horietatik, 54.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira, eta 60.893,62 euro LGENF Europako funtsaren kontura, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programaren babesean. 2015eko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio denak.
- Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
- Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea
Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Epea luzatzea
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gehitu informazioa
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa ba du, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Errekerimendua
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa ba da, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer ez aurkezten ez ba duzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
Hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).
Aurkeztu beharreko dokumentuak